OSASUNA ZAINTZEA ENPRESEN ARDURA DA

  • Espainiako Estatuko aditu talde batek langileen osasuna babestu eta zaintzeko dekalogoa kaleratu du. Euskal Herrian dagoen istripu kopuru larria kontuan izanik, hamar arau horiek baliagarriak gerta daitezke egoera hobetzeko eta laneko istripuak gutxitzeko.

2007ko otsailaren 21ean
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Lantegietan, aldizka osasun azterketa orokor batzuk eginez zaindu izan da orain artean osasuna, eta, gehienetan, egiten ziren azterketa horietan ez zen aztertzen norberak egiten zuen lanarekin zerikusi berezia zuen ezer edo lan jakin baten ondoriozko arrisku zehatzik. Zentzu horretan, Espainiako Estatuko aditu talde batek langileen osasuna babestu eta zaintzeko dekalogoa eman du argitara, eta oinarrizko hamar irizpide adierazten dira prebentzio jarduera hori zentzuz burutzeko orientagarri izan daitezen.
Arau horiek idazten Bartzelonako Unibertsitateko adituak eta Levanteko lan-osasun arloko kabineteetako adituek, CCOOko sindikalista katalanak eta Espainiako edo Valentziako Administrazioan lan egiten duten hainbat aditu aritu dira. Lehenengo atxikipenen artean Osalaneko arduradunak eta Laneko Osasunerako Nafarroako Institutukoak aurkitzen dira, eta baita Bilboko Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzako eta EILASeko Laneko Osasunerako Batzordeko arduradun batzuk ere.
Hamar arau horiek osasun arloko arduradunen artean eta langileen artean edota beren lantegietan banatzea baliagarria izan daiteke Euskal Herriko istripuen eta gure arteko lan arloko gaixotasun profesionalen kopuru larria arintzeko. Ezin dugu ahaztu gainera laneko hainbat gaixotasun profesional oraindik ez da ezagutzera ematen eta horietako asko ez dituela gaixotasun profesionaltzat hartzen indarrean dagoen lan arloko legeriak.
Lehen irizpideak dioenez, osasuna zaintzea guztiz funtsezko osagarria da laneko arriskuei aurre hartzeko eta, beraz, prebentziorako jarduera guztietan sartu beharra dago, Prebentziorako Zerbitzuen jarduerak barnebiltzen dituen esparruekin batera. Prebentzioaren eginkizun nagusia langileen osasunak kalterik ez izateko jarduera multzo bat egituratzea denez, arazoak ezagutzeko eta konponbideak aurkitzeko, ezinbestekoa izango da eginkizun horretarako erreferentzi nagusia kontuan hartzea, hau da, langile horien osasun egoera bera.
Bigarren irizpideak zera dio: osasuna zaintzeak prebentzio jardueraren ikuspegi berri bat eskatzen du lan arloko medikuntzaren barruan. Ohikoa izan den asistentzia eskaintze hutsa baino haratago joan behar da. Laneko Medikuntzako eta Erizaintzako profesionalek bere egin behar dute pertsonen eta egoera jakin batetako lan baldintzen artean egon daitekeen elkarreragina aztertu eta lantzeko eginbeharra, eragin horren kalteak atzemateko eta kalte horiek areagotzea, zabaltzea edo berriro gertatzea eragozteko.
Hirugarren irizpidearen arabera, osasuna zaintzea ez da amaitzen banakako azterketa mediku eta diagnostikoekin, eta beste hainbat jarduera ere barnebildu beharra dago, esaterako, langileen osasun egoerari buruzko informazioa osatzeko jarduerak, datu objektiboetan nahiz subjektiboetan oinarrituz. Osasun azterketez gainera, adierazle biologikoen kontrola, osasun inkestak, teknika kualitatiboen erabilera edo azterketa epidemiologikoak oso informazio iturri garrantzitsuak dira langileen osasuna zaintzeko sistema egoki baten barruan.
Laugarren irizpideak dioenez, osasuna zaintzeko sistema integral eta koherente bat ez da amaitzen langile bakoitzaren osasun egoera balioeste hutsean, eta ezinbestekoa da lan arloko kolektibo ezberdinen osasun eta gaixotasun ezaugarri nagusiak sistematikoki aztertzea. Osasun azterketak langileen banakako osasuna balioesteko bitarteko ohizkoenak dira. Horien emaitzek erakutsiko dute zenbateraino izango den beharrezkoa lanpostu jakin bat langilearen ezaugarriei egokitzea (lehen mailako prebentzioa) edota langile batengan gerta daitekeen eragin goiztiarra edo kalte larriagoak saihestearren langile horrengan gauzatu beharreko berehalako prebentzio-jardueraren premia (bigarren mailako prebentzioa).

Lan ingurunearekiko lotura. Osasunari dagokionez, langile baten eta lan-ingurunearen arteko lotura ezin dira era isolatuan aztertu, bostgarren irizpideari jarraiki. Interakzio ugari dago laneko eta lanez kanpoko baldintzen artean, ingurunearen eta kultur ereduen artean, norbanakoen portaeraren eta ezaugarri sozioekonomikoen artean, eta ondorio erabakigarriak izan ohi dituzte pertsonen osasunaren arloan. Eraginkortasunari begira, guztiz gomendagarria da, lan arloarekin zerikusi zuzena duten gaixotasunekin batera, gizarte mailako maiztasun garrantzitsueneko gaixotasunak ere (esate baterako, gaixotasun kardiobaskularrak) osasuna zaintzeko sistema berberean biltzea.
Seigarren irizpideak zera adierazten du: osasuna zaintzeko protokoloa osasunaren arazoei buruzko informazioa lortzeko plan sekuentziala da funtsean. Osasun zainketa protokolizatzeari esker, errutina hutsezko osasun azterketak gainditzen dira, laneko arriskuarekin berariazko lotura duten osasun arazoen azterketa erraztu egiten da eta jarduera homogeneo eta zientifiko zorrotza bermatzen da.
Osasuna zaintzeko informazioaren bilketak arriskuei aurre hartzea, laneko baldintzak hobetzea eta langilea beraren eta hirugarren pertsonen osasuna babestea beste helbururik ez du izan behar, zazpigarren irizpideak zehazten duenez. Eta helburu horiek erabakiko dute zer informazio behar den, nola lortu behar den eta nork erabil dezakeen. Osasuna zaintzeko jarduera guztiek zientzi ikerkuntzaren eta deontologia profesionalaren oinarri etikoen mende egon behar dute, eta ezinbestekoa izango dute osasun arloko datuekiko konfidentzialtasunerako pertsonen eskubideari erantzutea.
Zortzigarren irizpideari jarraiki, osasuna zaintzeko jardueren emaitzak ez dira diskriminazioak eragiteko edo langilearen interesen kaltetan erabili behar. Esparru honetan guztiz funtsezko irizpidea da langileak, behar bezala informaturik, beren borondatez eta adostasunez aritzea, bai norbanako gisa eta bai partaidetza kolektiborako mekanismoen bidez. Eta, batez ere, guztiz gaitzestekoa litzateke osasuna zaintzeko jarduera hori arriskuaren aurrean gogor ageri diren langileak hautatzeko bide bezala erabiltzea.
Osasun azterketak prebentziorako baliabide izan behar du, eta inolaz ere ez langileen hautaketarako tresna. Lanpostu bat izendatu aurretik egiten diren osasun azterketetan baztertu egin behar dira benetako justifikaziorik gabeko eskakizun psikofisikoak. Osasun azterketetan, langilearen "gaitasun" kontzeptua alde batera utzi eta, horren ordez, lanpostuaren "egokitze" kontzeptua erabiliko da. Berariaz arbuiatzen da "irizpide genetikoa" erabiltzea eta, horren bidez, langileek arrisku jakin baten aurrean dituzten ezaugarri edo ahultasunak balioestea. Beraz, erabat baztertu beharrekoa da osasun arazoengatik lanpostua galtzeko aukera, eta irtenbide apropos gisa lanpostua egokitzea edo eginkizun alternatiboak eskaintzea bultzatu beharko da.
Bederatzigarren irizpideak honela dio: osasunaren ondoriozko laneko bajak eta abstentzioak informazio iturri baliagarriak dira lanarekin zerikusi zuzena izan dezaketen hainbat patologiaren eraginari buruz. Informazio horren azterketak asko lagun dezake baja eragin duen gaixotasunaren eta lanpostuan arrisku eragileen mende egon izanaren arteko loturak ezagutzeko. Horretarako, beharrezkoa da osasun arloko profesionalek beren eskura izatea gaixotasunek eragindako aldi baterako ezintasunei buruzko datuak, sistematikoki azter ditzaten. Baina, nolanahi ere, profesional horiek ez dute absentismoaren kudeaketa administratiboan edo kontrolean sartu behar, horiek ez baitira, funtsean, osasun arloko zereginak eta, gainera, haustura sor baitezakete osasuna zaintzearen arloko edozein jarduerak berekin eraman behar duen konfiantzazko harremanean.
Laneko Osasuneko Profesionalen Etikari buruzko Nazioarteko Kodearen oinarrizko irizpideei jarraiki, osasun arloko profesionalek zorroztasun osoz eta alderdikeriarik gabe eman beharko diete beren aholkua enpresariei nahiz langileei eta horien ordezkariei osasuna zaintzearen inguruko jarduera guztietan. Horixe adierazten du hamargarren irizpideak. Zintzotasun osoz bete behar dute gaixotasun profesionalen kalifikazioari eta jakinarazpenari buruzko araudia, eragindako langileei beren laguntza profesionala eskainiz biktimen azterketarako eta kalte-ordainketarako.

158 HILDAKO 2000n
Hego Euskal Herrian 158 langilek galdu zuten bizia 2000. urtean. Horietako 40 heriotza lanerako joan-etorrian izan ziren, datu ofizialek diotenez. Beraz, heriotza eragin duten istripuen batez bestekoa, astean hirukoa da. Azken bost urteetan, urtez urte, gora egin du laneko istripuen ondoriozko heriotza kopuruak (aurreko urtean baino %5,33 gehiago). Arazo beldurgarri honen ondorioek eraikuntzaren esparruan dute eraginik nabarmenena (%65 igo zen heriotza kopurua). Horrela, hurrenez hurren, 1996an 96 langile hil ziren, 1997an 89 langile, 1998an 106, 1999an 110 eta 2000. urtean 118. Araban 21 langile hil ziren, Bizkaian 50 langile, Gipuzkoan 41 langile eta Nafarroan beste 46 langile.
Hego Euskal Herrian baja eragin zuten 70.613 lan istripu izan ziren 2000. urtean, hau da, aurreko urtean baino %9,36 gehiago. Hainbeste lan istripuren zergatia laneko ez-egonkortasun larriari atxiki behar zaio. Eta ez-egonkortasun hori, sektore guztietan gertatzen bada ere, eraikuntza arloan nagusitzen da beste inon baino gehiago. Hori da, bederen, Administrazioak eta sindikatuek adierazten dutena.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
2025-03-08 | ARGIA
ARGAZKI GALERIA
Mugimendu Feminista: “Faxismoaren kontra, ausardia eta aliantza feministez armaturik gaude”

Mugimendu feministak manifestazioak egin ditu goizean Donostian, Gasteizen eta Iruñean eta arratsaldean Baionan eta Bilbon. Oinarrizko irakurketa partekatu dute, eta horri gehitu diote hiri bakoitzean bertako problematika, eragile eta ekimenen erreferentzia.


2025-03-08 | ARGIA
Bilgune Feminista
“Feminismoa da heldulekurik argiena desio dugun Euskal Herrirako”

Bilgune Feministak Heldulekuak argi, Euskal Herria feminista leloa baliatu du M8an, azpimarratzeko feminismoak ematen dituela “datorrenari aurre egiteko tresnak”, eta gogorarazteko faxismoaren gorakadaren testuinguru hau helduleku horretatik irakurri eta borrokatu... [+]


Iruña-Veleia: epaiketatik bost urtera

Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.

11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]


Superwoman

MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]


Espainiako Sustapen Ministerioa: “Ez dakigu Ezkioko lotunea oso bideragarria den”

Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela.


2025-03-07 | Laia Alduntzin
Hezkuntza gotorleku

Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]


Mazónek ez du lortu bere misioa: Valentziako gurasoek katalanaren alde egin dute

“Askatasunaren” izenean, ikastetxean zein oinarrizko hizkuntza nahi duten galdetu diete guraso valentziarrei. Helburua katalana zokoratzea zen. PPren eta Voxen gobernuak ez du lortu. 33 eskualdeetatik 22tan katalana gailendu da. Emaitzarekin oso pozik agertu dira... [+]


800.000 euro gastatuko ditu EBk errusiar inbasioaren mamuari aurre egiteko

Europar Kontseiluak onartu du Ursula Von der Leyenek gastu militarrean proposatu duen 800.000 milioi euroko gastuarekin aurrera egitea. Horretarako bi arrazoi nagusi argudiatu ditu: Errusiari aurrea egitea eta Europar Batasunak aurrerantzean bere burua AEBen babes militarrik... [+]


Gizakunde
Badator, esnatu da

Gizakunde (Inauteriak)
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Arizkun eta Erratzun. plazan.

------------------------------------------------

Amaitu dira inauteriak, sutan erre ditugu gaiztoak, gaizkiak, sardinak eta panpinak. Baina xomorroak esnatu dira eta badator... [+]


Kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, dantzak, bertso-saioak... M8ko ekitaldi kulturalen bilduma

Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]


Bizi testamentua: aurretiazko borondateen agiriaren gakoak

Soco Lizarraga mediku eta Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kidearen ustez bizi testamentuak heriotza duin bat eskaini eta familiari gauzak errazten dizkio.


2025-03-07 | Uriola.eus
Iker Egiraun, Etxebarrieta Memoria Elkartea
“Bizi dugun testuingurua urteetan emandako borroken ondorioa dela sinbolizatu nahi dugu”

Bilbo Hari Gorria dinamikarekin ekarriko ditu gurera azken 150 urteetako Bilboko efemerideak Etxebarrieta Memoria Elkarteak. Iker Egiraun kideak xehetasunak eskaini dizkigu.


2025-03-07 | Aiaraldea
Ferosca I zentral eolikoaren kontrako alegazioak zabaldu ditu Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak

Laudion, Aiaran eta Okondon izango du eragina energia azpiegiturak eta plataformaren aburuz, proiektuak eta ingurumen-inpaktuaren azterketak gabezia garrantzitsuak dituzte.


Eguneraketa berriak daude