MILA AURPEGIEN IBAIA

  • Euskal Herrian nazioarteko errekonozimendua lortu duen lur zati bat baldin badago horrek Urdaibai du izena, batez ere 1984az geroztik UNESCOk (Hezkuntza Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundeak) Biosferaren Erreserba izendatu zuenetik. Izan ere, Oka ibaiaren inguruan zabaltzen den ingurune zoragarri honek sekulako interes naturala gordetzen du, bai paisaiaren aldetik zein fauna eta floraren aldetik. Penintsulako eremu hezerik garrantzitsuenetakoa den honetan hainbat habitat eta baldintza ekologiko ezberdin bizi dira elkarrekin, bertako itsas padura eta basoak animalia ugarientzako (batez ere hegaztiak) bizileku edota atsedenleku paregabea suertatuz. Natur interesari itzelezko paisaiaz gozatzearen zortea gehitzen badiogu, batez ere guk jorratuko dugun Okaren itsasadarrean bertan, ibilbide hau gure herrian zein ingurukoetan burutu daitekeen ederrenen artean dagoela esan genezake. Oso leku gutxitan ikusi ahal izango dituzue itsas gorabeherek hemen sortzen dituzten bezalako paraje aldakorrak. Gainera, hau guztiaz gain Bizkaiko kobazulorik garrantzitsuenetakoak diren Santimamiñekoak bisitatzeko aukera izango dugu, eta baita ondoko Oma haran idilikoa, bere baso margotuarekin. Ibilbidea Bizkaiko buru izan zen itsasondoko Bermeon hasiko dugu, Gernikaraino helduko gara eta handik aldapa gora eta behera ibiltzera abiatuko gara Elantxobe herrira.

2007ko otsailaren 21ean
Mundakako "itsasederra"
Mendebaldeko kostaldetik Urdaibaiko Erreserbari sarrera ematen dion eta bere barnean hartzen duen lehenbiziko gune garrantzitsua Bermeo da, eta horregatik, Uribealdeko ibilbidearen bukaera izan arren (bertan jorratzen dugu zehazkiago), honako honi ere hasiera emateko egokiena ere bada. Zehazkiago, arrantza portuan eta bere inguruko etxe tipikoetan zehar itzulinguruka ibili ostean, abiapuntu Kasinoa har genezake, errepide ondoan.
Herritik irten eta berehala (1,5 km.), ezkerrera hemendik aurrera ugariak izango diren begiratoki ederren artean lehena izango dugu, hau da, Lamera Puntako Begiratokia. Honek, Bermeo herria, Izaro uhartea, Mundakako itsasadarra, honen osteko Ogoño muturra... elementu polit askok sortutako osotasun ederra behatzeko aukera ematen digu, ibilbide honetan behin baino gehiagotan gertatuko zaigun moduan.
Segituan ezkerrera, Mundaka herri labirintiko atseginean sartzen gara, surf-paradisua den itsas-ibai izugarrira ailegatzeko. Gernikarako errepidea hartu aurretik, herri amaieran bertako hondartzatxoaren ondotik pasako gara.
Errepidean jada, kilometro batera Portuondo begiratoki itzela dugu, Laida hondartzaren itsas gorabehera ikusgarriak behatzeko ezin egokiagoa. Zuzen jarraituz, berehala Sukarrietan sartzen gara. Herri honetan San Andres eta Legendikako Andra Mari parrokiez gain, bere erakarpen handiena Txatxarramendi uhartea da, Ikerketa Ozeanografikoen Institutuaren egoitza idilikoa.
Aipatutako Txatxarramendi irlan zubitxo batetik barnera daiteke, Busturia nekazal herriko Axpe auzoan sartu eta ezkerrera. Zubia amaitu eta ezkerrera hasten den oinezko bidexkari ekinez, irlatxoaren beste aldean dagoen begiratoki ederreraino ailegatuko zarete. Busturia (bista politez gain, Madariaga dorrea, Altamira jauregia eta Andra Mari parrokia gotikoa) zeharkatzen dugun bitartean, tarteka urbazterrera hurbiltzen diren hainbat bidexka ateratzen ikusiko duzue. Edozein hartuta ere, bista atseginak bermaturik daude. Barrualderago ere, paisaia gizatiarragoa da, baserriak eta nekazalguneak nabarmenduz, baina horrek ez dio edertasunik ukatzen inguruari.
Aurreko herriko San Blas eta San Kristobal auzuneak igaro ondoren, Murueta herrian sartzen gara, laster gure ezkerrera Muruetako untzitegiak ikusiko ditugula.

MUNDAKA


Herrialdea:
Bizkaia

Bilbora: :
44 km.

Altitudea: :
5 m.

Biztanleak: :
1.805

Euskaldunak: :
%75

Azalera: :
4 km2

Dentsitatea: :
451 bizt./km2

Jaiak: :
Aratusteak otsailean
San Joan (ekainak 24)
San Pedro (ekainak 29)
Andra Mari (abuztuak 15)
Euskal Jaia (abuztuan)
Munduko Surf Txapelketa (urrian)

Urdaibaiko paradisuaren atean egonik, Mundaka ezin da patuaren kexu izan, amets egin daitekeen lekurik ederrenetakoan kokatzen baita. Ozeano zabalak eta Urdaibaiko (edo Mundakako) itsasadarrak bat egiten duten tokian kokatua, aurrean Izaro uharte bakartia duela, herri osoak izugarrizko begiratokia osatzen du.
Horrez gain, Mundakak arrantzale herri txikien xarma gordetzen jakin izan du, udan igerileku probisionala bihurtzen den portu txikiarekin eta labirinto modukoa eratzen duten kaletxo irregularrekin. Azken hamarkadetan bere izena atzerrian zehar zabaldu bada surfa praktikatzeko Europako lekurik egokienetakoa delako da.

Itsasoari loturiko historia luzea
Tradizioaren arabera Mundakako Elizatea Bizkaiko zaharrena da, Gernikako Juntetxean lehenbiziko aulkia zegokiela (ohore honengatik ere Bermeorekin eztabaida dute). Kondairaren arabera, Eskoziako errege baten alaba-printzesa kostalde honetaraino ailegatu zen. Bertan geratu, eta 880. urtean Bizkaiko lehen Jauna izango zen Jaun Zuria mitikoa ekarri zuen mundura.
Ordudanik herriak beti itsasoarekin lotura oso zuzena izan du. Izan ere, proportzioan itsasgizon gehien eman duen herri bizkaitarra da. Bestalde, bitxikeria gisa, Izaro uhartea bereganatzeko Bermeo eta Mundakaren arteko estropada ospetsuaz, mundakarrek beste bertsio bat dute. Luis Pedro Peña Santiagok jasotako istorioaren arabera, estropada aurreko egunean bermeotarrek, adiskide plantak eginez, mundakarrak mozkorrarazi eta horrela hurrengo eguneko garaipena ziurtatu zuten.

Ikustekoak
Aipatu dugun moduan, Mundaka batik bat begiratoki pribilejiatua izateagatik nabarmentzen da, eta beraz, lehenbizi herriaren inguruko itsasaldean zehar paseatzea aholkatzen dizuegu, ez zarete damutuko-eta. Horrenbestez, erdialdean dagoen talaiako pasealeku zoragarrian hasi gaitezke.
Itsasadarrari aho zabalik begira gaudela (itsasgoran oso ederra bada ere itsasbeherako ikuskizuna izugarria da), eskuinerantz joanez Ondartzape kalatxo ezkutua eta Txorrokopunta ikusgarria igaroz Laidatxu hondartza txiki eta atsegineraino ailegatu gaitezke. Begiratokiak ibilbide ederra eskaintzen du. Agian ez zarete asetuta geratu eta bide labur hau errepikatzeko gogoa duzue; hala bada, beste aldera errepikatu, merezi du-eta. Bestela, Lorategi eta Goiko kaleetatik erdiguneko kale labirintoan sartu gaitezke, hasierako talaira iritsi asmoz.
Kale hauetan zehar onena norabiderik gabe ibiltzea da (herria txikia da eta ez zarete galduko), bertako bitxikeriekin topo eginez. Esaterako, portuaren amaieratik gertu dagoen Kurtzio kalean izen bereko Kalbario edo Gurutzeria gotikoa aurkitzeko parada izango duzue, 1611koa. Honen atzean Simitur etxea dugu, herriko zaharrenetakoa. Azkenik, lehenago edo geroago berriz ere talaiaren ondoan dagoen Jose Antonio Agirre Enparantzara ailegatuko gara. Bertan dago Udaletxea, arkupe zabalekin. Kasinoa ere bere leiho begiratoki zabalengatik nabarmentzen da.
Gure abiapuntuan lehen jaramon handirik egin ez diogun baina kanpotik Mundakako zilueta markatzen duen eraikin erlijiosoa dago: Andra Mari eliza. Bizkaiko zaharrenetakoa, 1050ean jada parrokia zen. Gaur egun ikus dezakeguna, berriz, 1635ekoa da, geroagoko dorre neogotikoarekin batera. Berpizkundeko jainkotegi ederra, bere elizpeak Bizkaiko Berpizkundeko atalderik bikainenetako bat erakusten digu.
Orain, ondo babestutako portu txikia inguratuz, gaur egun batipat kirol portu funtzioa duena, herriaren beste aldea eta batez ere izen bereko bidea hartuz Santa Katalina ermita dagoen lur muturrera hurbilduko gara. 1879an eroria, ermita beranduago berreraikia izan zen. Bere inguruan Karlistadetako gotorleku baten hondakin batzuk geratzen dira.
Baina batez ere, lur mutur honetan aurrekoan bezala, onena itsas gainean paseatzea da, alde guztietako itzelezko bistetaz gozatuz. Gainera, hemen inguruan hain ospetsua den "Mundakako Olatua" sortzen da, mundu osoko surflariek hain gustuko dutena. Olatu hau Mundakako barran jaio eta Laidako hondartzan hiltzen da, tartean Europako ezker olaturik onena omen dena sortuz. Ondorioz, Mundaka surflarientzako ere paradisu bihurtu da.
INFORMAZIO PRAKTIKOA
>MUNDAKA

Udaletxea:
94- 617 72 00.

Udaltzaingoa:
94- 617 70 18.

Jatorduan:
- La Fonda Jatetxea- Olazabal Plaza.
- Portuondo Jatetxea- Portuondo auzoa.
- Casino Jatetxea- Kepa Deuna z/g.
- Erreka Erretegia- Erreka auzoa.
- El Bodegon Jatetxea- Kepa Deuna kalea.
- Batzoki Jatetxea- Olazabal Plaza.
- Galtzagorri Jatetxea- Juan Bautista Longa kalea.

Lo egiteko:
**Hotel Atalaya- K/ Itxaropen 1. 94- 617 70 00. Logela bikoitza 11.300-12.500 pzta.
*Hotel Mundaka- Florentino Larrinaga 9. 94- 687 67 00. Logela bikoitza 6.500-9.500 pzta.
*Hotel El Puerto- Portu kalea 1. 94- 687 67 25. Logela bikoitza 10.500 pzta.
*Camping Portuondo- Portuondo auzoa. 94- 687 77 01.

SUKARRIETA

Jatorduan:
Zaldua Erretegia- Sabino Arana 10.


Azkenak
LAB: “Klase elkartasunaren oinarrizko printzipioa da langile migranteei harrera egitea”

Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]


2025-01-03 | Leire Ibar
Etxegabetzeko arriskuan daude bi familia Burlatan

Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]


WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms plugina euskaratu du Iametzak

WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.


Analisia
2025ean etxebizitza zer?

Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]


Boli Kosta: Frantziako armada kanporatzen duen zazpigarren estatu afrikarra

Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.


2025-01-03 | Leire Ibar
2025etik aurrera, Hego Euskal Herrian alokairuak gehienez %2,2 igoko dira berritzean

Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]


2025-01-03 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat kolpeka erail dute kartzelariek AEBetako espetxe batean

Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.


2025-01-03 | ARGIA
Surf irakasle batentzat 85 urteko kartzela zigor-eskaera, adin txikikoei sexu gehiegikeriak egiteagatik

Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, 40 urteko irakasle hondarribiarrak 9 eta 17 urte arteko hamaika adin txikikori sexu gehiegikeriak egin zizkien 2011 eta 2021 urte artean. 2021ean kartzelatu zuten, bere sei ikaslek salaketa jarri eta gero.


2025-01-03 | Jon Torner Zabala
Espainiako Pilota Federazioa
“Eskura dauzkagun lege-erreminta guztiak baliatuko ditugu Espainiaren eskubideak babesteko”

Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]


Euskararen kontrako oldarraldia salatzeko pintaketak egin dituzte epaitegietan eta CCOO eta UGTren egoitzetan

Baionako eta Donostiako epaitegiak margotu ostean, ostegun gauean Eibarko epaitegian pintaketa egin dute zenbait ekintzailek. "Oldarraldia gelditu" idatzi dute eta pintura berdea jaurti diote eraikinari. Abenduan, CCOO sindikatuaren egoitza ugari margotu dituzte, baita... [+]


Segi dezala akelarre antifaxistak

FERMIN MUGURUZA  40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.

-------------------------------------------

Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]


Zunda bat Eguzkitik inoizko gertuen igaro da, arrakastaz

NASAren Parker zunda 6,1 milioi kilometroko distantziara arte gerturatu da Eguzkiaren azalera, bere misioaren lehen gerturatzean. Hala, Eguzkitik inoizko gertuen egon den objeku artifiziala bilakatu da. 692.000 kilometro orduko abiaduran igaro da, eta jasotako datuak funtsezkoak... [+]


Kultur transmisioa feminismotik zikloa izanen dute asteburuan Beran

Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).


Eguneraketa berriak daude