"GASTEIZKO 1976 GREBA HURA ERREPIKAEZINA DA"

  • Imanol Olabarria duela 25 urte Gasteizko greban esku-hartze handia izan zuen langileetako bat dugu. Gertakari haietatik 25 urte igaro direnean, garai hari eta gaur egungo egoerari begiratu ondoren, oso jarrera ezkorra -errealista?- erakusten du hura bezalako beste borroka bat gauzatu ahal izateko aukeraz.

2021eko uztailaren 15ean
Imanol Olabarriak duela 25 urteko Gasteizko greban esku hartu zuen, eta hori dela eta, beste kide batzuekin batera atxilotua izan zen. 63 urte ditu, ezkondua dago, seme bat du eta Gasteizko enpresa batean jarraitzen du lanean. Ez zaio atsegin gehiegi agertzea eta nabarmentzea eta nahiago luke bere argazkirik ez argitaratzea. Gertakari haietatik 25 urte pasatu direnean, ezkor ageri da langileen eta herritarren sektoreen batzarrak indarra zuen hura bezalako beste borroka baten aukeraz eta gaur egungo langile mugimenduaren egoeraz.
Zertan geratu zen 1976ko martxoaren 3ko greba hura?
Osagai askoren emaitza izan zen, ametsa, borroka, ilusioaren koktela. Askatasun ametsa, hainbeste urtetako frankismoa eta Sindikatu Bertikala leherrarazi eta lantegietako lan baldintzez jabetzeko ametsa izan zen. Langileen duintasunaren aldeko borroka. Batzarra ezarri genuen eztabaidarako eta erabakiak hartzeko organo nagusitzat, eta haren batzorde ordezkariak, uneoro berritu zitezkeenak. Horrela, zuzeneko demokraziaren bidez, oinarriko kide guztien partaidetza ziurtatzen genuen. Halaber, berdintasunaren aldeko borroka. Denborarekin sakabanatu eta zatitzeko arriskua saihesteko, aldarrikapen bateratuak egin genituen, eta, gure arteko alde eta ezberdintasunei aurre egiteko, igoerak ehunekoetan izan ordez linealak izatea proposatu genuen. Ordainsarien eta lan baldintzen gainetik, kanporaketak baliogabetzea, atxilotuak askatzea eta euren lanpostuak mantentzea eskatu genuen.

Nola uler daiteke greba hark hiru hilabete irautea eta bukatu zen bezala bukatzea?
Hain zuzen ere, lehen aipatutako borroka, amets eta ilusioen koktel haren ondorioz. Horri esker uler daitezke hiru hilabeteko greba eta botereak hura desegiteko egin behar izan zituen guztiak, bost lankide erailtzea eta ehundik gora zauritzea, zenbait lanetik bota eta ez-dakit-zer dela eta, beste batzuk sedizio salaketapean atxilotzeko erabakia hartzea. Gaur egun, 25 urte igaro ondoren, errealitatea baino gehiago ametsa dirudien honen aurrean, etsipen eta suntsipen giroa bizi dugu nire ustez.

Horren ondoren, zure iritziz, zer gertatu da gaur egungo egoera honetan egoteko?
Alderdi politikoak eta sindikatuak eskaini eta ezarri zitzaizkigun, eta langileen multzo batek poz handiz hartu zituen. Horrekin batera, eztabaida batzarrak kendu zizkiguten, hain beharrezkoa izanik gure integrazioa bideratzen ari zen trantsizioko une garrantzitsu haietan. Alderdien eta sindikatuen interes partikularren ondorioz hautsi egin zen batasuna, eta afiliazioak hartu zuen elkarren arteko lanaren lekua. Frankismoa desagertzearekin batera, batzuen eta besteen interesek bat egin zutela esan zitzaigun, klase borroka desagertua zela, negoziaketaz hitz egin ziguten... Langile kandidaturak agertu ziren, botoa eman genezan deitu ziguten eta besoak gurutzatuz uko egin genion gure zuzeneko esku hartzeari. Boterearen aurka eta gizartea aldatzeko borrokaren alde egotetik, boterea eskuratu nahian hasi ginen.

Ezkor samar ikusten zaitut gaur egungo langile mugimenduaren egoeraz.
Baliteke. Gaur, 25 urte geroago, hura errepikaezina dela uste dut, eta gure egungo mundua labirinto aldakor baten antzera ikusten dut, iparra geroz eta lausoago dugularik. Ekialdeko herrialdeen suntsipenak Mendebaldea utzi du jaun eta jabe, eta honek ez daki zertan datzan bere garaipena eta zer egin garaipen horrekin. Batetik, ikusten du inoiz ez dela hainbeste aberastasun eta txirotasun batera egon izan eta, bestetik, ohartzen da badela jende kopuru handi bat, batez ere Hegoaldean baina Iparraldean ere bai, soberan eta enbarazu eginez dagoena, eta berriro gogaikarri gertatzen has daitekeena.

Nola ikusten duzu gaur egungo langile mugimendua?
Langile mugimendua, kapitalaren eta lanaren arteko aurkakotasunaren eta horrek eragindako ezberdintasunen ondorioz sortua, izaki desitxuratua bihurtua da gaur egun, urdail erraldoi eta buru ñimiño batez osatua. Ohartzen hasiak gara esplotazioa, txirotasuna eta horiek bezalako kontzeptuek bizitzaren alderdi guztiak barnebildu ditzaketela: produkzioa, kontsumoa, aisialdia, esku-hartzea, generoa, sexua, Ipar-Hego harremanak... Aldaketa eragingo duen nolabaiteko subjekturik baldin badago, esparru anitzekoa izan beharko du nahitaez.

Zer geratzen da, orduan, klase borroka hartatik?
Lehen, munduaren ikuspegi motz baten eta klase borrokaren zentzu mugatuegi baten ondorioz, biktimatzat jotzen genuen geure burua. Gaur egun, lotsa antzeko bat ematen digu, nazioarteko bidegabekeriazko egitura honetan beste batzuk baino onuratsuagoak garelako. Hitz gutxitan esanda, gure bizitza-maila unibertsal bihurtzeko modukoa dela, erbesteratu daitekeen zerbait. Urdailetik geroz eta harrapatuago eta adimenez nahastuago gaituen gizarte batean bizi gara, eta lehengo akats nagusiak, nahikeria, aseezintasuna, indibidualismoa... mende berriaren oinarrizko dohain bihurtu dira. Gure artean indarrean diren bakea, askatasuna, legea, demokrazia eta biolentzia bezalako kontzeptuak ez kuestionatzea eta bere horretan uztea ezartzen digute.

Borroka, dagoeneko, ez da gizartearen lorpenen eragilea?
Planeta "demokratizatu" honetan garbi dago erabaki handiak ez daudela hiritarron esku. Politika botere ekonomikoen esku dagoen heinean, antolaketa ereduek eta esku hartzeko bideek geroz eta indar eta zentzu gutxiago dute, eta distrakzio lana besterik ez dute betetzen. Gizartearen lorpenik handienak eskuratzen lagundu zuen borroka, gaur egun, erakundetik erakundera leihatilaz leihatila eraman beharreko orri eta eskakizunek eta amaiera gabeko negoziaketek ordezkatu dute. Bitarte horretan... ezberdintasunak areagotzen ari dira.

Orain txirotasunak eta errepresioak inolako klase kontzientziarik sortzen ez duela esan nahi al duzu?
Garai batean iraultza zapalduek egingo zutela uste zen, baina orain garbi ikusten da gauzak miresten eta pertsonak gutxiesten dituen gizarte honek irentsi egiten dituela biktimak (langabetuak, baztertuak, zokoratuak), eta hauek beren aurpegiak ezkutatu egiten dituztela eta beren egoeraren errua beren buruei leporatzen dietela. Garai batean egia izan bazen ere, errepresioak eta txirotasunak kontzientzia hartzea eragiten zuela, ez dirudi gaur egun hala denik. Honi guztiari eransten badiogu, denek ez bada ere, askok, bankuan kontu bat dugula eta zentzuzkoa iruditzen zaigula, ba...


Azkenak
2024-12-31 | Julene Flamarique
24 urteko espetxe-zigorra bete ostean libre da Guillermo Merino durangarra

Merino 2001. urtean atxilotu zuten, eta dispertsioa jasan du, zigorraren zati handi bat Euskal Herritik kanpoko kartzelatan igaro baitzuen baldintza “zailetan”. Orain, askatasuna berreskuratu du.


2024-12-31 | Leire Ibar
Prezioek gora egingo dute urte berriarekin batera

Urte berriaren hasierarekin, hainbat zerbitzu eta produkturen prezioetan igoerak izango dira. Elikagaietan, energia fakturetan, udal-zergetan eta etxebizitza gastuetan garestitze nabariak atzemango dira.


2024-12-31 | ARGIA
Apirilaren 11n egingo da Aberri Egun bateratua, Euskal Herria Baterak deituta

Euskal Herria nazio dela aldarrikatzeko ekitaldia egingo dute Donostiako Kursaalean. Astebeteko ekitaldi sorta izango da.


2024-12-31 | ARGIA
Gontzal Fontaneda euskaltzale gasteiztarra hil da

Euskaltzale eta militante gasteiztarra abenduaren 30ean hil da. Gontzal Fontaneda Orille (1943-2024) 1960ko hamarkadan euskarak Gasteizen egin zuen bidearen lekuko eta bidelagun izan zen. 15 urterekin hasi zen euskara ikasten. Euskara ikasteko metodo bat asmatu zuen eta euskara... [+]


Eraikiz kolektiboa: “Gizonok matxismoaren aurrean ardurak hartzeko unea iritsi da”

Ander Magallon, Mikel Irure eta Xabier Jauregi Metropoli Forala saioan egon dira maskulinitate berrien inguruan mintzatzen.


2024-12-31 | ARGIA
Zarautzen terapia kontsulta duen gizon bat atxilotu dute, emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita

Getariako etxebizitza batean egin dio eraso, Segurtasun Sailaren arabera. Emakumea astero joaten zen terapia naturaleko kontsultara, eta Ertzaintza ikertzen ari da ea antzeko ekintzen biktima gehiago dauden.


2024-12-31 | Leire Ibar
Kataluniako emakume kazetarien erdiak baino gehiagok jasaten du sexuagatiko diskriminazioa

Media.cat-ek egindako azken ikerketak agerian utzi du emakume kazetariek Katalunian jasaten duten sexu-diskriminazioa. Inkestatutako emakumeen %54,4k sexu-jazarpena jasan dutela eta %55,1ek sexu-generoaren araberako jazarpena izan dutela adierazi dute.


2024-12-31 | Julene Flamarique
Akusazioak hemezortzi urteko espetxe-zigorra eskatu du Mario Lopez Gernikako entrenatzaile ohiarentzat

Sexu erasoak 1998an hasi ziren, biktimak 13 urte zituenean. 2003an kluba utzi bazuen ere, emakumeak iaz salatu zituen sexu erasoak, Mario Lopezek taldeko entrenatzaile gisa jarraitzen zuela. Orain 18 urteko espetxe-zigorra eskatzen du akusazioak, fiskaltzak baino lau urte... [+]


Israelgo espetxerik ankerrenean atxiloturik dago Gazako azken ospitaleko zuzendaria

Hussam Abu Safiya medikua askatzeko eskatu du Osasunaren Mundu Erakundeak, eta bere aldeko kanpaina ere abiatu dute sareetan. Abu Safiya medikua ez da edonor; nazioartean erreferente bihurtu da, berak zuzentzen zuen ospitalearen aurka egindako erasoak kontatzen zituelako.


2024-12-31 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Obrak eta obrak, marra horia lausotzeko

Garai aproposa izaten da urteburua iraganeko lorpenak goraipatzeko eta, are gehiago, etorkizuneko asmo-usteak aldarrikatzeko. Eta halatsu da Txinan ere, alafede. Bide batez, ez da harrigarria abenduko azken orduetan, aurreikusitako planari aurrea hartuz, Xinjiangeko Urumqi-Yuli... [+]


Petardo eta bengalak, albo-kalteak dituen tradizioa

Urtezahar gauean petardo, bengala, traka, suziri eta bestelako gailu piroteknikoekin jolasean arituko dira asko eta asko aurten ere, horietako ez gutxi adin txikikoak. Eta errepikatuko dira istripuak, suhiltzaileen esku-hartzeak, eta burrunba gordin sufritzen duten ume, adineko... [+]


2024-12-31 | Usurbilgo Noaua
Beste sute bat izan zen erraustegian

Suhiltzaileek beste sute bat itzali behar izan zuten abenduaren 27an Zubietako erraustegian.


2024-12-31 | Josu Iraeta
Borroka luzearen ametsak, egiazko nahi ditut

Badira, garun distiratsua izanik, "zehaztasun gutxiko" definizioekin, gauza bera, beste era batera esanda, aldatzen eta itxuraldatzen adituak direnak. Berea zen, eta hainbat hamarkadatan errepikatu den proiektu in eternum bat izan da. Hasiera batean hori zen hegemoniko... [+]


2024-12-31 | Sustatu
Max streaming plataforman ere euskarazko edukiak agertzen hasi dira

Nazioarteko ordainpeko streaming plataformetan, Amazon Prime Video eta Netflix izan ziren lehenak euskarazko edukiak eskaintzen, eta orain Max gehitu zaie (2024 arte HBO edo HBO Max izan dena). Pantailak Euskaraz-ek azpidatziak moldatu ditu, eta EITBk bikoizketak eskaini, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude