"BERTSOLARI-ESKOLEN MUNDUA OSO INDARTSU DAGO"


2007ko otsailaren 21an
Zer dela-eta ekin zitzaion ekitaldi honi?
Hau dena "Bertsolaritza irakaskuntzan" plangintzaren barruan dago.1982an eman zitzaion hasiera Gipuzkoan. Gero Bizkaian, Araban, Nafarroan... hasi zen egiten baita ere, Iparraldean geroago. Proiektu horren asmoa bertsolaritza irakaskuntzan txertatzea da. Lehen helburua ez da bertsolariak ateratzea, bertsolaritzak dituen baliabideak irakaskuntzak aprobetxatzea baizik. Baliabide asko baititu! Memoria, irudimena, hiztegia, erreflexuak, kanturako joera... lantzeko balio du, hau da, ikasleek aho hizkuntza trebatzeko, horren gabezia ere asko ikusten baita irakaskuntza munduan. Hasieran, ikastoletatik abiatu zen, baina gero D ereduko ikastetxe guztietara -batzuetan, B eredukoetara ere- zabalduz joan zen. Proiektu zabala da. Ikastolak, institutuak, eskola pribatuak, DBH, DBHO... harrapatzen ditu.

Zein izan zen txapelketa martxan jartzeko arrazoi nagusia?
Motibazioarena. Ordurako -orain dela 20 urtez ari naiz- bertso-eskola bat edo bi antolatuta zeuden, batez ere Eskoriatzako Almen ikastolakoa. Gero Zumaiakoa eta Hernanikoa sortu ziren. Eta noski, horien lana plazaratu beharra zegoen, eta Eskolarteko Txapelketa jarri zen martxan. Eskolarteko Bertsolari Txapelketa hau da bertso-eskolen tenperatura hartzen duen ekitaldia.

Eta zer moduzkoa da tenperatura hori?
Gaur egun bertsolari-eskolen mundua oso indartsu dago. Euskal Herria osoan laurogei bat herritan egongo dira bertso-eskolak, eta herri batzuetan talde bat baino gehiago dago. Eta kontuan hartzen baduzu talde bakoitzean, batez beste, sei-zortzi neska-mutilek parte hartzen dutela...

Ikastolen Elkartea hasi zen proiektu honekin, eta azken urteetan Bertsolari Elkarteak ere bere zera egiten ari da, batez ere Nafarroan eta Iparraldean. Bertsolaritza transmisioaren ataria da ekitaldi hau eta bertso-eskoletako termometroa da.


Azkenak
Ertzain bat atxilotu dute homizidio saiakera egotzita, lan orduetatik kanpo hiru pertsonari tiro egiteagatik

Ertzaintzak ertzain bat atxilotu du, hiru pertsona hiltzen saiatzea egotzita. Agentea lan orduetatik kanpo zegoen, eta deklaratu zuen bere buruaren defentsan egin ziela tiro furgonetan zihoazen ustezko hiru lapurri. Ertzaintzaren ikerketaren arabera, gezurra da deklaratu duena.


Sardiniak ezetz esan dio kolonizazio energetikoari

Haize-erroten eta eguzki-plaken ezarpen zabalarekin kezkatuta, populazioa "espekulazio energetiko" gisa kalifikatzen duen joera bati aurre egiten ari da.


2024-08-08 | ARGIA
Venezuelako Askapenaren brigada
“Herriak eta gobernuak ez dute atzerapausorik onartuko”

Venezuelan dauden Askapena talde internazionalistaren brigadistekin hitz egin du ARGIAk, hauteskundeen osteko egoeraz eta etorkizunaz.


2024-08-08 | ARGIA
Puigdemont Kataluniara itzuli da zazpi urteren ondoren, eta berriz ere desagertu da

Carles Puigdemont erbestetik itzuli da Kataluniara zazpi urteren ondoren. Salvador Illaren inbestidura saiora joan baino lehen, Bartzelonako Garaipenaren Arkuan hitzaldi labur bat eman du milaka lagunen aurrean. Poliziak Puigdemont atxilotzeko agindua du, baina ez du lortu... [+]


2024-08-08 | Sustatu
Twitterren alternatiben analisia: Bluesky, Mastodon eta Threads

Elon Musk-en jarrera ultra eta toxikoak egunetik egunera agerikoago izanik, X/Twitter noren eskutan dagoen edozeinek ikusten du. Berriz ere egunotan sare horretatik alde egiteko deiak eta agurrak ikusten ari gara, eta horren harira artikulu interesgarria irakurri dugu Electronic... [+]


Israel Donostiako Klasikotik kanporatzeko eskatu du Gernika-Palestina herri ekimenak

Larunbatean zeharkatuko ditu hiriko kaleak Donostiako Klasikoak, eta Gernika-Palestina herri ekimenak Israelek bertan duen presentzia salatu du, prentsaurreko batean. Adierazi dutenez, “genozidioa eteten ez duten bitartean” klasikoak ez luke Israel-Premier Tech... [+]


Egiazko arrazoia Israelek Hamas eta Hezbollahko buruzagiak hiltzeko

Israelek Hamas eta Hezbollahko buruzagiak hiltzeko helburua ez da erresistentzia ahultzea. Benetako asmoa da inteligentzian eta arlo militarrean bere nagusitasunaren irudia berrezartzea Israelgo iritzi publikoaren aurrean .


Puigdemontek esan du osteguneko inbestidura saioan izango dela

2017tik Bruselan dago Kataluniako presidente ohia, baina itzultzea erabaki du Generalitateko hurrengo presidentearen inbestidura eztabaidarako. “Normaltasun demokratikoko baldintzak ez” izatea salatu du, eta aipatu du itzultzeak suposatzen duen atxiloketa arriskua.


Donostian jarrera eta eraso arrazistak ugaritzen ari direla salatu eta borrokatzera deitu dute

Udaletxe aurrean eginiko prentsaurreko jendetsuan, Donostian gertatzen ari diren jarrera arrazista, klasista eta faxistekin kezka adierazi dute hiriko eragile sozial eta politiko ugarik. Irakurketa bateratua eskaini dute 37 eragilek, besteren artean, Ernai, GKS, Bilgune... [+]


Venezuelako oposizioak dei egin die poliziei eta militarrei gobernuaren kontra egitera

“Herriaren eta beren familien alde” jartzeko eskatu diete Edmundo Gonzálezek eta María Corina Machadok adierazpen bateratu baten bitartez. Maduroren gobernuak erantzun egin die, eta erabaki dute dokumentuaren sinatzaile biei “ikerketa penala... [+]


Israelgo armagile nagusiaren fabrika batera sartu eta gerrarako materiala suntsitu dute Erresuma Batuan

Palestine Action taldeak dio bere ekintzaileek astelehen goizean (abuztuak 6) Elbit-ek Bristolen duen fabrika "inbaditu" dutela. Ikerketa eta fabrikazio zentroa oso zainduta dago, eta espetxeko furgoneta bat erabili dute kanpoko perimetroa txikitzeko.


2024-08-07 | Euskal Irratiak
Oihana Goiriena
“Haserre gara, Polonia airos atera baita Pabloren kontrako salaketa frogatu gabe”

Osasun artak biltzen ari da Pablo Gonzalez Moskun une honetan. Joan den astean, Poloniako Radomgo segurtasun handiko espetxetik atera zen kazetaria bi urte eta bost hilabeteko preso egon ondoan. Poloniak leporatzen zion espioitza frogatu gabe libre atera da.


Talde ultraeskuindar baten errekurtsoak geldituta du Donostiako Loiolako Kuartelen salerosketa

Loiolako kuartelen afera ez dago bere onenean. Espainiako Defentsa Ministerioak eta Donostiako Udalak akordioa “aldi baterako” etetea erabaki zuten joan den astean, hilaren 18a baino lehenago ezin izango zutelako gauzatu, eta hori delako, hain zuzen, salerosketa... [+]


Eguneraketa berriak daude