"PARTIDU POPULARRA FRANCO BEZALA JOKATZEN HASIA DA"

  • Donostiako itsasertzearen ondoan bildu gara EAJko Xabier Albistur senadorearekin. Espainiako senatua, Kontzertu Ekonomikoa eta aurtengo hauteskunde autonomikoak izan ditugu hizpide. HBrekiko fedea galdua, PPren jarrera larderiatsua kritikatu du gogor.

2007ko otsailaren 21ean
Senadorea zaren aldetik argituko al zeniguke zein den Espainiako senatuaren egungo egoera. Senatuak ba al du funtsezko betebeharrik Estatuaren gobernagarritasunean?
Zoritxarrez, senatuaren zeregina oso eragin eskasekoa da egungo Estatuaren politikan. Gainera, Espainiako Gobernuak duen gehiengo osoaren arabera eta funtzioan erabilia da instituzio hau. Areago, PPk eta PSOEk instituzio hau Konstituzioaren eta autonomia estatutuen zutabe bezala aldarrikatzen, arraindiatzen eta sakralizatzen dute. Ez da horrela, tamalez. Aitzitik, autonomia erkidegoen eta Estatuaren arteko edozein auzi edo ebazpen -udal nahiz lurraldetasun politikarako finantziazioak, nekazaritza edo azpiegieturak, kasu- saihestua izaten da etengabeki Espainiako Gobernuaren aldetik.
Ganberan lantzen diren autonomia izaerako auziak guk senadore nazionalistok planteatuak izaten dira, PP eta PSOEko senadoreei behin eta berriz gogoratu behar diegu autonomiak daudela. Finean, estatu izaera duten auzi asko autonomia erkidegoak kontuan hartzeke ebazten da. Espainiako eskuina nahiz ezkerrak autonomia garapenean erakutsi duten borondate ezaren adibide agerikoena da senatua.

Senatuaren erreformaz hitz egin da azkenaldion. Ba al dago honen inguruko egitasmorik?
Guk behintzat -euskal senadoreok- ez dugu inolako egitasmorik ezagutzen. Autonomietarako batzorde bat dago -Ganbera nagusien barrenean bigarren ganbera bat- eta berean, noizean behin, senatua aldatzeaz hitz egiten da: senadoreak hautatzeko moduaz, autonomia erkidegoetako senadoreei ahalmen handiagoa emateaz eta abar. Baina hitz egin besterik ez. Ez dago zentzuzko akordiorik ez proiekturik alderdi politikoen artean; birtualtasunez hitz egiten da, ez errealitateez. Euskal nazionalismoaren ordezkariek balizko erreforma horren atzean zer dagoen jakin nahi genuke.

Erreforma bat bideratuko balitz zeintzu lirateke zuen proposamenak?
Guk Espainiako Estatuko nazioen ordezakaritza propioa eskatzen dugu, hauen izaera demografikoa eta izari geografikoaren araberakoa. Oraingo ordezkaritza lurralde bakoitzeko lau senadorekoa da. EAEko pisu espezifikoa oso da handia ikuspuntu demografikotik, ordea: Gaztela-Leon edo Galiziakoa bezain handia. Guk EAEren ordezkaritza bere osotasunean hautatuko lukeen senatua nahi dugu. Gure ordezkaritza eraginkorragoa litzateke autonomien estatuaren aldeko benetako politika egiteko. Hauxe da senatuan auzitan eta jokoan izan beharko lukeena. Gaurko senatuak ez ditu onartzen izaera edo egitate desberdinak ez Konstituzioaren beraren araberako autonomia desberdinak.

Gauzak horrela, Kontzertu Ekonomikoaren gaira etorri aldera, 2000ko urtarrilean Madrileko eta Gasteizko gobernuen artean sinatu zen "bake fiskala"ren ostean, irudi luke Eusko Jaurlaritza 'harrapatua' gelditu dela.
Harrapatua hitza ez da termino ez zehatza ez egokia. Politikaren eremutik hitz egin beharra dugu lehenik. Baketze prozesuaz eta politika antiterroristaz hitz egiten denean, itun ekin edo akordioekin adeitsu izan beharraz hitz egin dute Madrilen. Hartara, Madrileko Gobernuak euskal nazionalismo demokratikoak Espainia anitza eta demokratikoaren garapen eredua apurtu duela dio, EAJk bereziki sistema horren ikur gailena zen kontsentsua edo itun demokratikoa apurtu dituela dio PPk. Hori aipatua, gatozen harira.
2000ko urtarrilaren 18an lortu zen azken akordioaren arabera, Kupo Batzorde-mistoan Espainiakoa eta EAEko hiru Ogasunen arteko desakordioen kontrola eta segimendua burutzeko batzorde bat eratu zen. Akordio hura medio, Kontzertuaren auzietan soluziobide kontsentsuatuak aurkitzeko modua lortu zen. Areago, akordio horren arabera -Espainiako sistema zergadun berezia den Kontzertua-, berau estatu nahiz nazioarte mailan defenditzen ahal zen. Haatik, Espainiako Estatua da, berriz ere, Kontzertuari buruzko eskuartze, auzi eta muga berriak ezarri dituena. Estatuak apurtu du zegoen akordioa. Hau da, ez du betetzen akordioa eta gainera, PPko bozeramailea buruan buru, mehatxatu egin du -Rodrigo Ratok eginiko azken azalpen baketsua kenduta-, eta ez soilik Eusko Jaurlaritza, PPk herri eta gizarte hau mehatxatu ditu Kontzertua kentzearekin; hitzerdika esaten badu ere.
Akordioa ez da apurtu sistemarekiko konpromisoak hitzartuak ditugun nazionalista demokraten aldetik, baizik Estatuaren boterea kudeatzen dutenen alderdien partetik. PPk eta PSOEk ezegonkortasuna dute helburu. Eusko Jaurlaritza harrapatua gelditu dela esatea ikuspegi alderdikoia da, Kontzertu Ekonomikoaren alde ez dauden sektoreen aldetiko ikuspegia, HBren ikuspegia, adibidez.

Ekonomia eta Ogasun ministro Rodrigo Rato aipatu duzu. Berak ere hau esan du: "Ezinezkoa da BEZ arautzeko eskuduntza ematea. EAJk ikas ditzala ondo EBren zerga arauak.
Espainiako sistema fiskala ez da sistema espainola eta kito! Espainiako sistema fiskala oso da anitza eta konplexua, Europan edozein auzi eta eztabaida aurkezten denean, sistema honen ezaugarriak zeintzu diren kontuan hartu behar dituena. Hots, sistema honek ahalmen araugarria edo erregulatzailea duten bost ogasun sistema biltzen ditu: Estatukoa, EAEkoak eta Nafarroakoa. Beraz, gure ordezkaritzaren eskaera ez da kapritxo bat. Guk geure soberania eta eskuduntzak ditugu -soberania kasuetan Europarekin ebatzi beharrekoak-. Haatik, Konstituzioa eta Estatutuak hainbeste aldarrikatzen duten horiek ez dute onartu nahi Europaren aurrean geure eskuduntzak guk geuk defenditzea. Kontzertu Ekonomikoa Europako Batasunaren aurretikoa da eta Espainiako Estatuak nazioarte mailan berau defendituko zuela esan zuenean, euskal ordezkaritza parte izango zuela hitzeman zuen. Beraz, haiek badute zer ikasia.

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak nahiz Kontzertuaren negoziazioa burutuko dira aurten.
Garai guztiz arduratsua eta erabakiorra da euskal instituzioentzat eta hauetan EAJ da nagusi.
Garai hau oso interesgarria da, baina ardura hau ez dagokie euskal instituzioei soilik; Eusko Jaurlaritzari eta Foru Aldundiei, alegia. Kontzertuaren auzia ez da Madrileko Gobernua eta Gasteizko Jaurlaritzaren arteko bileren medio ebatziko soilik. Eztabaida soziala sartu da, enpresariek sartua gainera. Sindikatuek ere zerbait esango dute, ziur, baita gainontzeko alderdi politikoek ere.
Kontzertu Ekonomikoak gizarte osoa ukitzen du eta PPko Gobernua (bere nagusikeriak eta larderiak eramana) oker ari da. PP eskuinaren benetako sentimenduak ari da azaleratzen. Hots, eskuin itxia, egoskorra eta antieuskaldunaren sentimenduak. Herri honi dagozkion eskubide eta ezarpen historikoak ukatu nahi izatean, PPren joera antiabertzalea edo antinazionalistaz gain bere izaera antieuskalduna agertzen ari da. PP Franco bezala jokatzen hasia da, atzera egiten ari da. PPn frankismo garaiko hainbat txakur zaunka ari da, demokraziak herri honi ekarri zion Kontzertuaren ezarpena kendu nahian ari da. Baina gaiak gizarte osoa ukitzen du eta honek bere onura eta ongizaterako izan den Kontzertua aldarrikatuko du. Horretan ez dut duda izpirik.

Kontzertu Ekonomikoa zertzerakoan bi aspektu agertzen dira: politikoak eta teknikoak. Hogei urteren ondoren arazo teknikoak aipatzea ere engainagarria bada. Arazoa finean, soberaniazko arazoa eta politikoa da. Ez duzu uste?
Arazoa politikoa da, jakina. Arazo teknikoak aitzakiak izaten dira akordio politikoetara ez iristeko, beraz ez dezagun geure burua engaina. Hori garbi dago. Horregatik beragatik, sozietateen gaineko zergen ahalmen araugarria izatea eta Kontzertua beraren araubideak handitzea izan dira azkeneko bileretan Jaurlaritzak eta Aldundiek landu dituzten gaiak. Hau da, ahalmen erregulatzaile gehiago eskatzen da. Kontzertu Ekonomikoaren negoziazio berriak iraungipen-data ez izatea (erridikulua da hogei urtetan behin hori egin behar izatea) eta politikarako harreman sendo baterako oinarriak ezarri behar dira. Espainiako sistema fiskala ez dela ogasun zentralizatua ezta bakarra ebatzi beharra dago negoziazioan. Kultura hori Espainiako Gobernuen baitan sartzen ez den bitartean -erabakia politikoa izaki- ez dugu aurrera egiterik. Gaineratiko guztiak aitzakiak dira. Arazo teknikoak, eskuarki, funtzionarioen eta politikarien botere galtzearen ondorio dira.

EAJk zer maniobra-tarterik dauka oraingo abagunean?
EAJk daukan maniobra-tartea bere egitekoetan koherente izaten segitzea da. EAJk Euskal Autonomi Erkidegoa hogei urtez gobernatu du, PSOErekin eta EArekin. Egungo abagunea herri hau baketze bidean jartzearen ondorioa da. EAJk egin zuen aukerak ez zuen ondorio onik ekarri, bere bidaideek ez zutelako gure alderdiak -gehiengoa duela kontuan hartuta- prozesurako nahi zuen erritmoa onartu. Tira, ez erritmo ez helburuak. Beste zerbait nahi zuten.
ETAren su-etena alde bakarrekoa izan zen, berak jarri zuen indarrean eta berak eten. PPk, ordea -ETAren su-etena albora utzita-, EAEko boterea bilatzen du, desegonkortasuna erabiliz horretarako. Formalki eta itxuraz egungo estatuaren eredua mantendu nahi du, baina bere estrategia autonomien estatuaren ereduarekin bukatzea da. Hots, alderdiaren eta botere zentralaren menpeko autonomietako aginteak bilatzen ditu. Gurea, Katalunia edo PSOEren esku diren autonomien bila doa PP. Hemen, zoritxarrez, HB eta ETA abagunea prestazen ari zaizkio PPri. Beharbada, hori horrela izatea interesatzen zaie.

Zein izan daiteke interesa?
Botere interesak. EAJ indargabetuz indarrak bere aldera bilduko dituztelakoan, nonbait. EAJ eraitsiz, bere lekua hartu eta euskal nazionalisten ordezkaritza nagusia bereganatu nahi dute, antza. EAJri alde guztietatik etorri zaizkio jipoiak, bere zatiketa kitzikatzea, barne. EAJko zatiketak ezagutu ditut barnetik, eta esan dezaket inoz ez dela EAJren buruzagien eta militanteen artean egun dagoen batasuna izan.

Cuerda eta Gebara kasuak izanda ere?
Cuerda eta Gebara kasuak badaude. Eta zenbat kasu dira PSOE, IU-EB eta HBn? PPn ez, egun prebendak banatzen dituelako. EAJ da jomuga uneon. Gebara eta Cuerda gure alderdiaren estrategiarekin bat ez etortzea ez da oraingo kontua.

Hauteskunde autonomikoetara begira, EAJ-EAren arteko koalizio posible bat aipatu da. Eginkorra dirudizu?
EAJ eta EAren arteko akordioen aldekoa naiz; sen ona erabiliz noski. Zuhurtzia behar da bien aldetik. Hau da, erreferente publiko nagusia EAJ da. EAk bere nortasuna eta eragina mantendu behar ditu, baina EAJren eskutik betiere. EAJ ari baita higadura handiena eramaten.

Zein jarraibidetan ikusi nahiko zenuke koalizioa?
Eskaini ditzakedan jarraibideak nik bizi ditudanaren araberakoak dira. Herri hau zentro-ezkerrekoa da. Berean PSOEk eta IU-EBk ordezkatzen duten ezkerra eta EAJk eta EAk ordezkatzen dutena bizi daiteke elkarrekin. Ordezkaritza horretan sar liteke gizarte osoa. PSOEk, ordea, ezkerrekoa ote den argitu behar du. Egun, PSOE Espainiako eskuinaren morroia baita.
Beste formula HBrekin litzateke, baldin HB -ETAren menpekotasunetik salbu- logika politikoz arituko balitz. Zentro-ezkerreko alternatiba bat ere gauza liteke HBrekin. HBn politika ote dagoen duda handiak ditut, ordea. Antza, bide horretatik ez da ezer egiterik. HBk azken bi urteotan ez du inolako gaitasun politikorik erakutsi eta politikarako bere sinesgarritasuna ari da galtzen erabat .

ZENTRO-EZKERRA DU AMETS
EAko Donostiako alkatea eta EA eta EAJren diputatua izana. 57 urte ditu eta EAJko senadore da. Kirola praktikatzen du sarri: bizikleta eta mendia. Herri honek ezin du utopietan bizi, ezin duela gerran altxa etengabe esan digu. Madrilen lau egun ematen ditu astean eta une latzak bizi arren, dioskunez, herri honi errespetuz begiratzen zaio han. Herri hau biziko bada paktatu behar dela dio, jainkoarekin zein deabrurekin bada ere.


Azkenak
LAB: “Klase elkartasunaren oinarrizko printzipioa da langile migranteei harrera egitea”

Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]


2025-01-03 | Leire Ibar
Etxegabetzeko arriskuan daude bi familia Burlatan

Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]


WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms plugina euskaratu du Iametzak

WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.


Analisia
2025ean etxebizitza zer?

Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]


Boli Kosta: Frantziako armada kanporatzen duen zazpigarren estatu afrikarra

Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.


2025-01-03 | Leire Ibar
2025etik aurrera, Hego Euskal Herrian alokairuak gehienez %2,2 igoko dira berritzean

Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]


2025-01-03 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat kolpeka erail dute kartzelariek AEBetako espetxe batean

Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.


2025-01-03 | ARGIA
Surf irakasle batentzat 85 urteko kartzela zigor-eskaera, adin txikikoei sexu gehiegikeriak egiteagatik

Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, 40 urteko irakasle hondarribiarrak 9 eta 17 urte arteko hamaika adin txikikori sexu gehiegikeriak egin zizkien 2011 eta 2021 urte artean. 2021ean kartzelatu zuten, bere sei ikaslek salaketa jarri eta gero.


2025-01-03 | Jon Torner Zabala
Espainiako Pilota Federazioa
“Eskura dauzkagun lege-erreminta guztiak baliatuko ditugu Espainiaren eskubideak babesteko”

Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]


Euskararen kontrako oldarraldia salatzeko pintaketak egin dituzte epaitegietan eta CCOO eta UGTren egoitzetan

Baionako eta Donostiako epaitegiak margotu ostean, ostegun gauean Eibarko epaitegian pintaketa egin dute zenbait ekintzailek. "Oldarraldia gelditu" idatzi dute eta pintura berdea jaurti diote eraikinari. Abenduan, CCOO sindikatuaren egoitza ugari margotu dituzte, baita... [+]


Segi dezala akelarre antifaxistak

FERMIN MUGURUZA  40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.

-------------------------------------------

Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]


Zunda bat Eguzkitik inoizko gertuen igaro da, arrakastaz

NASAren Parker zunda 6,1 milioi kilometroko distantziara arte gerturatu da Eguzkiaren azalera, bere misioaren lehen gerturatzean. Hala, Eguzkitik inoizko gertuen egon den objeku artifiziala bilakatu da. 692.000 kilometro orduko abiaduran igaro da, eta jasotako datuak funtsezkoak... [+]


Kultur transmisioa feminismotik zikloa izanen dute asteburuan Beran

Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).


Eguneraketa berriak daude