PAUE ETA BORDELEN EUSKALDUN EGON NAHI!

  • Paue nahiz Bordeleko euskal diasporaren ezaugarriak antzekoak dira: Eskual Etxea dute bilgune na-gusia eta agerkari bana argitaratzen dute. Pauekoek "Lagunt eta Maita" eta Bordelekoek "Agur". Arrazoiak arrazoi, Paueko euskal diaspora Bordelekoa baino biziagoxeago dago egun, naski.

2021eko uztailaren 20an
Bordeleko euskaldunek Palais de L'Ombrière karrikan dagoen Eskual Etxea dute bilgune nagusia. Etxe berean "Agur" izeneko aldizkaria burutzen dute. "Zazpiak Bat" lemari atxikiak, Bordeleko Eskualdunen Biltzarraren buletina edo agerkaria zabaltzen dute bertako euskaldunek. Marie-Jo Thevenin-Olhagarai izan da Eskual Etxearen lehendakaria orain gutxi arte. Joan den azaroaren 17an burutu zuten azken biltzar nagusiaren ondoren, Jacques Pidaud izan zen hautatua.
Nafarroa Behereko Ortzaize herriko Piarres Trounday eskualtzalea eta Gironda eskualdeko euskaldunen aitzindaria dugu. Bera da urte luzez eskualdunek buruturiko ekimenen kudeatzaile kartsua. Piarresek berak lagundu digu Bordeleko diaspora amini bat gehiago ezagutzen.


BORDELEKO EUSKALDUNAK.

Bordele Akitania erregioko eta Gironda eskualdeko hiriburua da. Iragan mendeko Mundu Gerra bien aitzinetik ere harreman estuak zituzten hiri honek eta euskaldunek. Erromanizazio garaian Bordelen euskara mintzatzen zen ustea aski sendoa da. Erdi Aroan, merkatal harremanen ondorioz, euskara komunzki entzuten zen Bordelen. Girondan eta honen inguruko beste euskualdetan finkatutako eskualdunak ez ziren gutxi. Alta, bada, II. Mundu Gerraren ondotik finkatu ziren gaur egungo euskaldunak edota haien oinordekoak. Zuberotar, baxenabartar edo lapurtarrez gain, gaineratiko eskualdetako euskaldun ugari heldu zen Bordelera. Frankismoaren aurka borrokan jardun zuten hainbat gudari iheslari Alemaniako nazismoaren aurkako gerran aritu zen Girondan. Euskaldun askoren oroimenean dago "Gernika Batailoia"k Girondako eremuetan libratu zuen gudua. 1945eko apirilean "Gainte de Graves" bataila gogoangarria da II. Munduko Gerrako bataila artean. Bordelen oroitarri bat dago eskualdunen ohoretan.


ESKUALDUNEN BILTZARRA.

1947an eratu ziren gaur egun indarrean dagoen Eskual Etxearen oinarriak. Gerra handia amaitu eta berehala sortu zen "Bordeleko Eskualdunen Biltzarra" deitu batzarra. Gerra antzinetik ere bazeuden hainbat elkarte. "Lagun Onak" edota "Egia", konparazione. Frankismotik ihes egindako hegoaldiarrak iritsi zirenean, sei eta zazpi mila euskaldun inguru bizi ziren Bordelen eta Gironda eskualdean. 1964. urtera iritsitakoan, euskaldunek gaur egungo Eskual Etxearen proiektua abian jarri zuten. Bi urtez lanean gogor aritu ondoren, 1966ko azaroaren 20an Bordeleko Maziers monsinore eta artzapezpikuaren bedeinkaziopean inauguratu zuten egungo Eskual Etxea.


"AGUR" BIHILABETEKARIA.

Bordeleko euskal diasporan, naski, belaunaldien ordezkapena faltan hartzen da. "Agur" aldizkariak garai hobeak bizi izan ditu Pierre Trounday-ren hitzetan: "Bordelen finkaturiko eskualdunak zahartzen ari dira eta haien seme-alabek ez dute beti segitzen aita-amen bidetik. Gurasoek euskararen aldera zeukaten atxikimendua abantzu galdua da". "Agur" aldizkaria ia osorik frantsesez idatzia dago, hartara. Alta, harpidedunen kopurua mantentzen da. 550 harpidek sustengatzen dute aldizkaria gaur egun. Bordeleko euskaldunen bizimoldearen berri eta Euskal Herriko aktualitatea jaso-tzen da berean. Ipar Euskal Herriko idazleen nahiz historialarien artikuluak biltzen ditu aldizkariak. Mikel Duvert, Jean Claude Larronde, Olivier Ribeton edota Albert Ironek idazten dute ardura.


EGIA.

Gaur egun, bi eta hiru mila euskaldun inguru bizi dira Bordelen, zaila omen da kopuru zehatz bat ematea. Hiru belaunaldi elkarganatzen dira eta jende hauetatik asko beren jatorria galduz joan da. Bordelen izan ezik Gironda eskualdean barreiatuak bizi dira. Data edo jai egun berezien karietara biltzen dira Eskual Etxean. Bestelakoan, trinkete edo elizetan kausi daitezke, euskal duntasunaren zantzuak.
Eskual Etxearen inguruan biltzen dira euskaldun gartsuenak, eta hauetako hainbatek -gazteak gehienak- euskara ikasten du. Urtero berrogeita hamar gaztek abiatzen dituzte euskarazko kurtsoak. "Egia" taldea arduratzen da ekimen honetaz eta dantza eta sukaldaritza ere talde honen ardura da. Etxeko bazkideek bi abesbatza osatzen dituzte: "Bestalariak" eta "Les Corsaires" izenekoak. Bestalde, "Biltzarra" izena darama haurrez osaturiko dantza taldeak eta mila bat lagun ari dira Eskual Etxearen inguruan burutzen diren pilota ekitaldietan. Pilotaren karietara burutzen diren ekitaldietan mantentzen da euskal giroa. "Elgar Laguntza" izeneko taldeak kudeatzen ditu pilota munduko aktibitateak.

MARIE-JO OLHAGARAL: "EUSKALDUN BIZI NAHI DUGU"
Marie-Jo Thevenin-Olhagarai ezpeletarra Eskualdunen Biltzarraren lehendakaria izan da 1987tik 2000ra.

Lehendakari kargu utziagatik arras atxikia segitzen duzu Eskualdunen Biltzarrari.
Lehendakari kargua uzteko erabaki nihaurrek hartu nuen azken biltzarraren antzinetik; Jacques Picaudek hartu du kargua. Elkartearen barne kudeaketa eramanen du berak, nik prentsa eta instituzioekiko harremanak molde jarraikiago batez eraman ahal izateko. Lehendakari kargua utzi dut Bordele-Bilbo elkartearen zuzendari lana hartzeko, kasu. Akitania eskualdearen eta Euskadiren arteko harremanak hurbiletik segitu nahi ditugu elkarte honen bidez.

Zein da lehendakari gisa burutu duzun aldiaz zure balorazioa?
Lehendakaritzaren ardura hartu nuenean elkartea defizitarioa zen. Aurrekontua milioi laurden liberatik miloi erdira emendatuz joan da azken hamar urteotan. Egun aski handia da: 530.000 liberakoa (14.000.000 pzta).

Artean, Irrintzina irratia jarri duzue abian. Zer da berau?
Irrintzina Garona garaiko irrati ofizial bati atxikiriko geure irratia da. Irrati honetatik euskaldunendako emankizun partikular bat burutzen dugu ostegunetan, 10:30etatik 11:00etara. Piarres Troundayk buru-tzen du kazetari lana. Elkartearen bizitza, gizarte eta kultur ekimenen berri ematen dugu, baita Euskal Herriko aktualitatea ere.

Elkartearen gidaritza hartzean zenituen xedeak bete al dira?
Ene lehen nahia elkartea euskalduna izatea zen. 1988an, munduko Eskual Etxeen biltzarra egin zelarik euskaldunak munduan ezagutarazteko xede hartu genuen. Orain, ene nahia Euskal Herria hemen biziaraztea da. Iparraldeko kultur eta gizarte eragileak hona ekarriz, hitzaldiak eta ekitaldiak antolatuz; arduradun politikoak ekartzea barne. Eusko Jaurlaritzako Jose Maria Muñoa ekarri dugu, esaterako. Euskaldun bizi eta hemendik beretik Euskal Herria segitu nahi dugu.

Zer-nolako geroa du elkarteak?
Elkarte guztietan bezalatsu, talde ttipi bat da hau guztia mugiarazten duena. Jendeak kotizazioa zintzo ordaintzen du baina ez da egunero elkartearen bizitzan engaiatzen. Gazte eta adineko jende asko dago, baina 40 urte ingurukoak eskasagoak dira. Gaztetxo direlarik hurbiltzen dira eta helduak bilakatu ahala -Euskal Herritik hurbil garenez gero- autoa hartzen dute eta badoaz. Normala da.

Euskaldunak Bordelera joaten direnean non aurkituko zaituzte?
Eskual Etxean, bistan da. Gure egoitza Bordeleko alde historikoan dago; Saint Pierre auzoan. Leku biziki egokia dugu, eraikinak hiru solairu ditu. Gelak alokatzen ditugu. Zabalik gaude euskaldun guztiei.


Azkenak
2025-01-30 | Gedar
Otsailaren 12an epaituko dute Raimundo El Canastero taldea

Lizarrako Udalaren jarrera autoritarioa salatzeko sortu zuten Beef D'Alda abestia, eta horren harira auzipetu dituzte. Adierazpen askatasuna aldarrikatzeaz gain, otsailaren 8rako egitarau bat antolatzen ari dela jakinarazi du musika taldeak.


Etorkizuneko belaunaldiak gurpil gainean eramanez Gasteizen

Bizieskola ekimenaren bitartez Gasteizko Eraman kooperatiba ikastetxeetako umeak trebatzen hasi da ikasturte honetan, hirian bizikletaz segurtasunez eta modu independentean ibiltzeko. Gasteizko Udalarekin batera parte hartzen du ekimenean, eta kooperatibako kideek ikastetxeetako... [+]


Mendebaldeak Kongon dituen hainbat enbaxada jo-mugan hartu dituzte M23ren kontrako protestetan

Kongoko Ipar-Kivuko Goma hiriburura sartu eta bereganatu du Martxoak 23 talde armatuak. Zabalpena aitzina doa eta Bukavu Hego-Kivuko hiriburua dute orain xede. Herritarrak karrikara atera dira, M23aren aurka eta Ruandak eta Mendebaldeak erakunde armatu horri erakutsitako... [+]


2025-01-30 | Axier Lopez
Mugikorrik gabeko eskolak Brasilen

Gure bizitzetan pantailen inbasioa azkartu da azken urteotan. Euskal Herrian, alde batetik, “pantailak euskaraz” nahi ditugula diogu ikus-entzunezkoen eskaintza handitzeko, eta bestetik, antolatzen gara eskoletan askotariko pantailek irabazi dituzten eremuak... [+]


2025-01-29 | Julene Flamarique
Greba mugagabea hasiko dute Trapagarango MFS enpresaren 104 langileen kanporatzearen aurka

ELAk eta LABek EREa baztertu eta berau erretiratzea galdegin dute. Sindikatu biek gogoratu dute 2023an antzeko neurriak geldiaraztea lortu zutela mobilizazioen bitartez


2025-01-29 | Julene Flamarique
Marokok “inolako azalpenik eman gabe” El Aaiunen sartzea eragotzi die Eusko Legebiltzarreko ordezkariei

Mendebaldeko Saharako giza-eskubideen egoeraren azterketa egiteko bidaia egin dute Euskal Fondoko eta Eusko Legebiltzarreko kide batzuek. Hegazkinetik ezin izan dute jaitsi ere egin. Legebiltzarkideek Marokoren jarrera “lotsagarria eta onartezina” dela adierazi dute.


2025-01-29 | Leire Ibar
Urriaren 7ra atzeratu dute Korrikan migratzaileei muga zeharkatzen laguntzea egotzi zietenen epaiketa

Astearte honetan Baionan egitekoa zen zazpi herritarren aurkako epaiketa zortzi hilabetez atzeratu dute. Iazko Korrikan, Irun eta Hendaia arteko Santiago zubia zeharkatuz, 36 migratzaileri Ipar Euskal Herrian sartzen lagundu izana egotzi die Frantziako Justiziak. Defentsak... [+]


2025-01-29 | Aramaixo Bizirik
“Itsaraz” zentral eolikoaren kontrako ingurumen txostenaren balorazioa

Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]


Teknologia
Estetikoa

Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]


Nortasuna

Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]


Eguneraketa berriak daude