GIZARTE BERRI BATEN PREMIA

  • Aldizkariak berak aitortzen zituen urtarrileko azken alean, bere gehiegikeria eta utzikeriak. Euskararen gaietan lehenak eta langileriaren arazoetan bigarrenak.

2021eko uztailaren 15ean
Zegokion gizartea zeharo eraldatzearen aldeko agertzen zitzaigun Z. ARGIA. "Gizarte berria" nahi zuen, editorialean aldarrikatutakoaren arabera, eta garbi zeukan egoera amestu hori ez zela berez etorriko. Behin betikoz, eta denen artean, bukatu beharra zegoen "Oi laborari gaxua!" esateko aukera ematen zuten egokierekin, hala nola handia, jaun eta jabe, beti txikia azpiratzen ibil zitekeen egoerarekin... Arrakasta gutxi izan zuen bere deiak, ordea.


ETXAHUNETIK MARXERA

Damu zen aldizkaria aurreko hilabeteetan, oro har, langileen egoerari oihartzun gehiegirik eman ez ziolako. "Aitortu beharra daukagu -zioen "Ekonomia eta Sozial Arazoak" aztertzen zituen artikuluan- gure Erriko langilleriak protesta egiteko eskubidea daukala, Z. ARGIAren aurka, berari zuzen ikutzen dieten gaiak gutxi adierazi ditugulako. Arrazoi osoa daukate. Mundu onetan errudun gera".
Gauzak horrela, arazoari konponbidea ematea deliberatu zuten aldizkariaren erantzule zirenek, bereziki hartaz arduratuko zen talde bat osatuz. "Talde au, jakitez eta esperientziz ongi ornitua dagoenez, gauza interesgarririk esango diguten ustean gaude", esaten zuten, animoso.
Eta batek ez daki hutsunea betetzeko gogoarekin, ala asteko idazlanen zerrenda osatu zutenean horrela egokitu zitzaielako ote zen, baina aste hartan, lehenengo orrialdean, orduan zela bi mende Barkoxeko Etxahun koblakari handiak buruturiko bertsoak jasotzen zituzten, Euskal Herriko nekazarien egoera islatu nahi zuen artikuluaren oinarri gisa.
"Ez da oraingoxea izango, laborariaren egoera motza gizartean, Etxahun bertsolari zuberotarrak, duela bi gizaldi, ori esaten zuenerako: 'Oi laborari gaxua!' egiñaz asten du bere kantua, eta era guzitako ogibideak aipatzen ditu, denak laborarien kontura bizi direla esanaz". Baina gauzak asko aldatu zirelakoan zegoen aldizkaria: "Gaur ez diteke, noski, esan gainerakoak baserritarraren kontura bizi direnik", azpimarratzen zuen, honakoa gehitzeko: "Alere, gaur bertan, ez dago esan eziñik egitan 'Oi laborari gaxua!'. Ondo bizi balitz, ez litzateke kalera etorriko eta ez lirake ainbat eta ainbat baserri ustuko, usten ari diran bezela".
Gero, egoeraren nondik-norakoak aztertzeari ekiten zion. Haatik, baserritarra bera ere ez zuen errudunen zerrendatik kentzen: "Jaki eta eltzekari goxoak jaten segitzekotan, gizarte osoak artu behar ditu bere gain laborarien eziñak. Alere, 'laborari gaxua' ez beza loak ar, guzia bestek egiñaren zai. Jo beza behetik gora. Ar beza indar elkartasunean, gaur egun ikusten degun bezela, eta orduan eskuratuko ditu dagozkion eta orain ukatzen zaizkion alderdi onak". Noiz izango zen hori? Ez berehala, honela amaitzen baitzen aipatu artikulua. "Marxen paraisoa etorri artean, burrukan segi beharko du nekazariak bere lurrarekin eta bere kopetako izerdiaz jan beharko du eguneroko ogia; baiña gañerakoak ez dezaiotela kendu berea duanik".


HOBE BIZITZEKO, DENEK ZERBAIT EGIN BEHAR

Dena den, Z. ARGIAk nahi ez zuena "txikia ezeren eskubiderik gabe" zegoen gizarte hura zen, eta txiki hori berdin izan zitekeen laborari, arrantzale, edo fabrikako langile. Horregatik, gizartea aldatu beharra zegoela esaten zuen editorialean.
"Gizarte berri au, ordea, ez da berez etorriko", gogorarazten zien irakurleei, dena den. "Norbaitek ekarri beharko du. Guk egin behar dugu. Geldirik bagaude taldea, piloa, abere-artea, otso-artea izanen da. Nekazaria esnarazteari, langillea kezkarazteari, umeak ezitzeari, ezjakiña argiarazteari, nagia bizkorarazteari, ajolagabea ardurarazteari ekin behar diogu".
Lan gogorra egin beharra zegoen, beraz, amestutako egoera horretara iristeko. Halere, ez zen edozein eratara egin beharreko zera, hura guztia. Z. ARGIAren iritziz, "ezer gutxi aurreratuko genduke zakarrean, gogorrean eta indarrez bakarrik egoerak aldatzearekin lagun-arte eta gizarte jator bat sortzen ez badugu. Gizonak lehen bezain ezjakin, lotu, arlote, uts, nortasun-gabe jarraitzen badu".
Behingoz libratu gara, pentsa dezake, aurrekoa irakurri duen emakumezkoren batek... baina jai du. Izan ere, gauzak diren bezala, orduko Z. ARGIArentzat "gizona" bi hankaren gainean ibili eta, gutxi edo asko, pentsatzeko ahalmena zuen bizidun guztia baitzen (hegaztiak ez, jakina, maiz asko, guk guztiok baino zentzu gehiago erakusten badute ere)

ZERUKO ARGIA 1970: EUSKERA
Erredakzioa, 1971-I-31
Gai bat izan bada besteen artean gehienbat aipatua, zalantzarik gabe euskera izan da. Urreatu zaionik ere ez da besterik izan. Joan zen urtean argitaratu diren 831 lanetatik, 141 lanek euskera zuten gaitzat. Aldizkari baten ehuneko 17 lan gai bati zuzenduak izan diranean, zerbait berezia gertatu dela esan diteke. (...)Batasun itzarekin batera "H" ipintzen dugularik, norbaitek kritika genezazke. (...) Bolara batean, jendeak bero bero eldu zion gai oni. Sukarrapean geundela zirudien, gaixotuta bezela. Azkenean, gehiegikeri batean erortzen ari giñala ikusirik, aldizkari bezela gai orri ateak istea pentsatu genuen. Orregatik azkenengo aleetan ez degu gai oni buruzko lanik argitaratu nahi izan (...).

GALDAKANO: KRISTAU BIDEA
Oharra, 1971-I-31
Donostiara, Gipuzkoara, Gipuzkoatik kanpora eta atzerri herrietara telefonoz hitzegin nahiko dutenek, oso kontuan eduki beharko dituzte argitasunok. "Bost zenbakitako" telefonoa dutenek, zenbaki horien aurrean "4" bat ipini bezate; "lau zenbakitako" telefonoa dutenek, "44" ipini bezaiete aurretik; Konferentzia Bereziak nahi dituztenek, orain arteko "07, 08 eta 09" zenbakiei "0" bat aurretik ipini bezaiete. (...) Donostiako Telefono Barrutian (zona suburbana) sartzen diran Andoain, Hernani, Pasai Antzio, Pasai Don Ibane, Pasai San Pedro eta Errenteriara deitzeko, lehen zuten zenbakiari aurretik "3" zenbakia ezartzea aski dute. Lasartera deitu nahi dutenek, kontuan eduki bezate: Lasarten telefonoa dutenei, lehengo numeroetatik azkeneko hirurak bakarrik geldituko zaizkie. Hiru horiei, aurretik "361" ezarri behar zaie (...) .

TELEFONOAREN ZENBAKI BERRIAK
Basa-jaun, 1971-I-31
Usansoloko auzotegitik dirauskuenez orain aldi andirik eztala euskerazko kristau bidea ikasteko jarri eben, bertoko eleiz barrutian ondo erakutsi leikien irakasle jatorrak buru dirala-ta, bertara zuzendu diran neska mutillak eundik gora izan ei dira, benetan pozgarria bera! (...) Ezin genezake beste orrenbeste esan erriko beste eliza gaitik: Erriko eliza nagusian be ipiñi ei dabe euskerazko kristau bidea ikasteko, baiña, lau edo bost (lerro auek idatziten doguzan arte) ume baiño ez ei dira izentatu; zer uste dabe bertoko guraso kristau euskeldunek, berez ikasiko dabela euren umetxuak gure izkuntzan Jainkoa gurtuten? Ala, bardin deutse atzerritar menperatzailleen izkuntza ongi, ikasi ezketiño? Ainbat txarrago: Gumugio (Erletxeta)ko auzunetik dirauskuena bertoko euzkaltzale zintzoak; iazko umetxoen leenengo Jaunartzea izan zanik gehiago eztabela bertoko umetxo orreek, ez bestek, kristau bide ikasteko edo landuteko erarik izan, ez bertoko apaiz ez beste irakaslerik eztaukelako, leendik ikasi ebena aaztuteko arriskuarekin. Zergaitik ori Josu apaiz jauna? (...).


Azkenak
2025-01-30 | Gedar
Otsailaren 12an epaituko dute Raimundo El Canastero taldea

Lizarrako Udalaren jarrera autoritarioa salatzeko sortu zuten Beef D'Alda abestia, eta horren harira auzipetu dituzte. Adierazpen askatasuna aldarrikatzeaz gain, otsailaren 8rako egitarau bat antolatzen ari dela jakinarazi du musika taldeak.


Etorkizuneko belaunaldiak gurpil gainean eramanez Gasteizen

Bizieskola ekimenaren bitartez Gasteizko Eraman kooperatiba ikastetxeetako umeak trebatzen hasi da ikasturte honetan, hirian bizikletaz segurtasunez eta modu independentean ibiltzeko. Gasteizko Udalarekin batera parte hartzen du ekimenean, eta kooperatibako kideek ikastetxeetako... [+]


Mendebaldeak Kongon dituen hainbat enbaxada jo-mugan hartu dituzte M23ren kontrako protestetan

Kongoko Ipar-Kivuko Goma hiriburura sartu eta bereganatu du Martxoak 23 talde armatuak. Zabalpena aitzina doa eta Bukavu Hego-Kivuko hiriburua dute orain xede. Herritarrak karrikara atera dira, M23aren aurka eta Ruandak eta Mendebaldeak erakunde armatu horri erakutsitako... [+]


2025-01-30 | Axier Lopez
Mugikorrik gabeko eskolak Brasilen

Gure bizitzetan pantailen inbasioa azkartu da azken urteotan. Euskal Herrian, alde batetik, “pantailak euskaraz” nahi ditugula diogu ikus-entzunezkoen eskaintza handitzeko, eta bestetik, antolatzen gara eskoletan askotariko pantailek irabazi dituzten eremuak... [+]


2025-01-29 | Julene Flamarique
Greba mugagabea hasiko dute Trapagarango MFS enpresaren 104 langileen kanporatzearen aurka

ELAk eta LABek EREa baztertu eta berau erretiratzea galdegin dute. Sindikatu biek gogoratu dute 2023an antzeko neurriak geldiaraztea lortu zutela mobilizazioen bitartez


2025-01-29 | Julene Flamarique
Marokok “inolako azalpenik eman gabe” El Aaiunen sartzea eragotzi die Eusko Legebiltzarreko ordezkariei

Mendebaldeko Saharako giza-eskubideen egoeraren azterketa egiteko bidaia egin dute Euskal Fondoko eta Eusko Legebiltzarreko kide batzuek. Hegazkinetik ezin izan dute jaitsi ere egin. Legebiltzarkideek Marokoren jarrera “lotsagarria eta onartezina” dela adierazi dute.


2025-01-29 | Leire Ibar
Urriaren 7ra atzeratu dute Korrikan migratzaileei muga zeharkatzen laguntzea egotzi zietenen epaiketa

Astearte honetan Baionan egitekoa zen zazpi herritarren aurkako epaiketa zortzi hilabetez atzeratu dute. Iazko Korrikan, Irun eta Hendaia arteko Santiago zubia zeharkatuz, 36 migratzaileri Ipar Euskal Herrian sartzen lagundu izana egotzi die Frantziako Justiziak. Defentsak... [+]


2025-01-29 | Aramaixo Bizirik
“Itsaraz” zentral eolikoaren kontrako ingurumen txostenaren balorazioa

Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]


Teknologia
Estetikoa

Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]


Nortasuna

Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]


Eguneraketa berriak daude