EUSKAL DIASPORA HURBILA ARBASOEN ARRASTOEN BILA

  • "Euskal gizartea" eta "euskal lurraldeak" terminoak erabiltzen ditugu ardura. Alta, gizarte multzo ezberdinak osatzen ditugu euskaldunok. Egungo zazpi lurraldeetatik haratago bizi izan dira euskaldunak historian, baita egun ere. Paue eta Bordeleko euskal diasporak, kasu.

2021eko uztailaren 20an
Euskal diaspora hizpide izan dugu lehenago ere gure aldizkarian. Joan den urtean, Pariseko euskaldunen bizimoldeari buruzko erreportaia zabala ekarri genuen. Geroago, Estatu Batuetako zenbait hiritako euskaldunen berri eman izan dugu. Oraingoan, euskal diaspora hurbilaz interesatu gara. Paueko nahiz Bordeleko euskaldunen bizitza amini bat ezagutu nahi izan dugu.


LAGUNT ETA MAITA.

Paueko eskual diaspora bizi-bizirik dago egun, kementsu. Paueko euskaldunak "Lagunt eta Maita" elkartearen inguruan antolatzen dira komunzki, eta elkartearen izaera eta izena lotzen saiatzen dira. Berebat, barne estatutuen arabera, elkarte edo ba-tasun hau apolitiko eta akonfesionala da. Harremanak elkar landuz, moralki nahiz sozialki elkarri lagunduz, euskal kulturaren ezaugarriak bizirik atxikitzea xede dute bere partaideek: euskara, dantza, kantua, musika, denbora-pasako jolasak nahiz pilotaren kirola praktikatzen dituzte bereziki. Otsailaren lehen igandearekin burutu ohi du elkarte honek urteroko bere biltzar nagusia eta hil honen 4an egin zuen azkena. Honen karietara murgildu izan gara bere historian.
"Lagunt eta Maita"ren sorreran (1967an) 130 lagun bildu ziren. Pierre Bordazaharre, hots, Etxahun Iruri ospe-tsua izan zen elkartearen ugazaita edo aitabitxia. Berak konposatu zuen ere elkartearen izen bera daraman Paueko euskaldunen ereserkia. Sortu eta urte batera 287 familiek osatzen zuten elkartea jada; zuberotarrak gehienak. Departamenduko hiriburua izateaz gain, Paue Mauletik hurbilen dagoen hiria da. 1942tik aitzina, zuberotarrek administrazioa eta aferak bertan kudeatu dituzte eskuarki. Egun, 900 familia biltzen dira "Lagunt eta Maita" elkartean; 3.000 per-tsona inguru orotara. Azkeneko biltzar nagusiaren ondotik, 104 familia berriek eman dute izena, 26 familiek utzi dutelarik. 900 familietatik 700 euskal jatorrikoak dira. Biarnesak -edo euskaldun izan gabe- izanagatik ere, bertako 200 familiek parte hartzen dute elkartean. Hiru belaunaldi elkartzen dira ekimen ezberdinen inguruan. Zuberoako Mendi herriko Jacques Etxebarne 1967tik 1998ra bitartean aritu zen zuzendari lanetan; 82 urte ditu egun. 1999az geroztik, Ligiko Dominique Espil da zuzendaria; 53 urtekoa. Espil euskal kulturgintzan arras ezaguna da. Pauen buruturiko kultur agerraldi ospetsuen bultza-tzaile nagusi gisara ekarria da Zuberoako ligitar hau, Pier Paul Berzaitz bere adiskide eta artistarekin batera. "Elkanoren Semeak" eta "Euskal Spiritu" obrak denon gogoan daude. "Lagunt eta Maita" elkartearen administrazio kontseiluan 32 kide dira, hiru urtetik hiru urtera berritzen delarik. 18 zuberotarrak dira, eta 2 hegoaldiar jatorrikoak. Batez beste, 47 urte dute. Azkeneko batzarrak -400 bazkide bildurik- 500.000 libera inguruko (12.500.000 pezeta) aurrekontua onartu du.


"ESKUAL ETXE" BERRIA.

Paueko euskaldunak Euskal Etxe berri baten proiektua lantzen ari dira. Egoitza berriaren logoa egina dute dagoeneko, baita etxearen plangintza abiarazia ere. 2002ko martxorako funtzionamenduan ikusi nahi dute Eskual Etxea. Elkarteak burutzen dituen kultur aktibitate bakoitzarendako gune bat aurreikusia dago proiektuan. Eraikinak lekune franko ukanen du: egoitza sozialeko gelak eta administrazio nahiz kudeaketarako bulegoez beste, trinkete bat, dantza tokiak nahiz liburutegi bat joanen baitira. Hamar bat gelek osatuko dute egoitza berria.


EUSKARA ETA KULTURA BIZIARAZI.

"Lagunt eta Maita" elkarteko kideek Eskual Etxea eta elkarte bera kontsumorako bilgune izatetik harantzago joan nahi dute. Azken urtetan Pauen antolaturiko kultur ekitaldiak bertako euskaldunen bizinahiaren erakusgarri izan dira. Arlo pedagogikotik abiatu ohi dituzte beren aktibitateak, hainbat kultur espresio lantzea helburu dutelarik. 68 lagun hiru abesbatzetan aritzen dira astero, emakumezko nahiz gizonezko talde bi eta abesbatza mixto bat osatuaz. Musika eskolan, txalaparta, txistu, edota xirula irakasten da. Adinen araberako dantza taldeak osatzen dituzte beste 70 lagunek. 120 pilotari gazte ari dira pilota eskolan eta 250 pilotari helduek Ipar Euskal Herriko herri txapelketetan parte hartzen dute.


HIRUHILABETEKARIA.

"Lagunt eta Maita" elkartearen inguruan gara-tzen da euskaldunen kultur bizitza Pauen. "Lagunt eta Maita" izeneko hiruhilabetekariak berresten du baiezpen hau. Joan den abenduan 133. alea publikatu zuen elkarteak. "Lagunt eta Maita" agerkaria Jean Pierre Urrutiak zuzendua da eta bost lagun ari dira erredakzioan. Elkartearen nahiz Paueko bizitzaren berri emateaz gainera, Euskal Herriko bizitza eta aktualitatea helarazten die irakurleei. Gau-eskola bat ere badago, AEKren funtzionamenduaren barne. Albert Olharan da arduradun nagusia eta 80 ikasle ari dira berean l
Bordeleko euskaldunek Palais de L'Ombrière karrikan dagoen Eskual Etxea dute bilgune nagusia. Etxe berean "Agur" izeneko aldizkaria burutzen dute. "Zazpiak Bat" lemari atxikiak, Bordeleko Eskualdunen Biltzarraren buletina edo agerkaria zabaltzen dute bertako euskaldunek. Marie-Jo Thevenin-Olhagarai izan da Eskual Etxearen lehendakaria orain gutxi arte. Joan den azaroaren 17an burutu zuten azken biltzar nagusiaren ondoren, Jacques Pidaud izan zen hautatua.
Nafarroa Behereko Ortzaize herriko Piarres Trounday eskualtzalea eta Gironda eskualdeko euskaldunen aitzindaria dugu. Bera da urte luzez eskualdunek buruturiko ekimenen kudeatzaile kartsua. Piarresek berak lagundu digu Bordeleko diaspora amini bat gehiago ezagutzen.


BORDELEKO EUSKALDUNAK.

Bordele Akitania erregioko eta Gironda eskualdeko hiriburua da. Iragan mendeko Mundu Gerra bien aitzinetik ere harreman estuak zituzten hiri honek eta euskaldunek. Erromanizazio garaian Bordelen euskara mintzatzen zen ustea aski sendoa da. Erdi Aroan, merkatal harremanen ondorioz, euskara komunzki entzuten zen Bordelen. Girondan eta honen inguruko beste euskualdetan finkatutako eskualdunak ez ziren gutxi. Alta, bada, II. Mundu Gerraren ondotik finkatu ziren gaur egungo euskaldunak edota haien oinordekoak. Zuberotar, baxenabartar edo lapurtarrez gain, gaineratiko eskualdetako euskaldun ugari heldu zen Bordelera. Frankismoaren aurka borrokan jardun zuten hainbat gudari iheslari Alemaniako nazismoaren aurkako gerran aritu zen Girondan. Euskaldun askoren oroimenean dago "Gernika Batailoia"k Girondako eremuetan libratu zuen gudua. 1945eko apirilean "Gainte de Graves" bataila gogoangarria da II. Munduko Gerrako bataila artean. Bordelen oroitarri bat dago eskualdunen ohoretan.


ESKUALDUNEN BILTZARRA.

1947an eratu ziren gaur egun indarrean dagoen Eskual Etxearen oinarriak. Gerra handia amaitu eta berehala sortu zen "Bordeleko Eskualdunen Biltzarra" deitu batzarra. Gerra antzinetik ere bazeuden hainbat elkarte. "Lagun Onak" edota "Egia", konparazione. Frankismotik ihes egindako hegoaldiarrak iritsi zirenean, sei eta zazpi mila euskaldun inguru bizi ziren Bordelen eta Gironda eskualdean. 1964. urtera iritsitakoan, euskaldunek gaur egungo Eskual Etxearen proiektua abian jarri zuten. Bi urtez lanean gogor aritu ondoren, 1966ko azaroaren 20an Bordeleko Maziers monsinore eta artzapezpikuaren bedeinkaziopean inauguratu zuten egungo Eskual Etxea.


"AGUR" BIHILABETEKARIA.

Bordeleko euskal diasporan, naski, belaunaldien ordezkapena faltan hartzen da. "Agur" aldizkariak garai hobeak bizi izan ditu Pierre Trounday-ren hitzetan: "Bordelen finkaturiko eskualdunak zahartzen ari dira eta haien seme-alabek ez dute beti segitzen aita-amen bidetik. Gurasoek euskararen aldera zeukaten atxikimendua abantzu galdua da". "Agur" aldizkaria ia osorik frantsesez idatzia dago, hartara. Alta, harpidedunen kopurua mantentzen da. 550 harpidek sustengatzen dute aldizkaria gaur egun. Bordeleko euskaldunen bizimoldearen berri eta Euskal Herriko aktualitatea jaso-tzen da berean. Ipar Euskal Herriko idazleen nahiz historialarien artikuluak biltzen ditu aldizkariak. Mikel Duvert, Jean Claude Larronde, Olivier Ribeton edota Albert Ironek idazten dute ardura.


EGIA.

Gaur egun, bi eta hiru mila euskaldun inguru bizi dira Bordelen, zaila omen da kopuru zehatz bat ematea. Hiru belaunaldi elkarganatzen dira eta jende hauetatik asko beren jatorria galduz joan da. Bordelen izan ezik Gironda eskualdean barreiatuak bizi dira. Data edo jai egun berezien karietara biltzen dira Eskual Etxean. Bestelakoan, trinkete edo elizetan kausi daitezke, euskal duntasunaren zantzuak.
Eskual Etxearen inguruan biltzen dira euskaldun gartsuenak, eta hauetako hainbatek -gazteak gehienak- euskara ikasten du. Urtero berrogeita hamar gaztek abia-tzen dituzte euskarazko kurtsoak. "Egia" taldea arduratzen da ekimen honetaz eta dantza eta sukaldaritza ere talde honen ardura da. Etxeko bazkideek bi abesbatza osatzen dituzte: "Bestalariak" eta "Les Corsaires" izenekoak. Bestalde, "Biltzarra" izena darama haurrez osaturiko dan-tza taldeak eta mila bat lagun ari dira Eskual Etxearen inguruan burutzen diren pilota ekitaldietan. Pilotaren karietara burutzen diren ekitaldietan mantentzen da euskal giroa. "Elgar Laguntza" izeneko taldeak kudeatzen ditu pilota munduko aktibitateak

ALBERT OLHARAN: "EUSKARA ERAKUSTEA ETXEKO EGINKIZUNA IZATEA NAHI DUGU
Albert Olharan Nafarroa Behereko Oragarre herrian sortua da. Aspaldi finkatu zen Pauen. Ezterenzubiko alaba batekin ezkondua, lau seme-alaba ditu. Denak bizi dira Pauen. Olharanek 63 urte ditu eta erretretan dago. Gau-eskolaren arduradun gisara elekatu dugu berarekin.

Emanen al diguzu euskararen irakaskuntzaren inguruan burutzen duzun lanaren berri?
Badu hamar urte ari naizela, ene aitzinetik ari zen Peio Saint Esteban uztariztarraren segida hartu nuen. "Lagunt eta Maita"ko Etxebarne presidenteak gau-eskolaz arduratzea galde egin zidan. Ni baino gazteagoak ere badira. Ene gustuko hobe litzateke gazte batek ene segida hartuko balu, ni erretretan naiz eta honetan ere erretiroa hartu nahi dut.

Zuen gau-eskola AEK elkarteari atxikia da. Zer-nolako harremanak dituzue AEKrekin?
Bon, atxikiak gara eta ordaintzen dugu haien zerbitzuengatik. Funtsean AEK-k laguntzen digu eta AEKren izenean ari gara. Alta, "Lagunt eta Maita" elkartean euskararen erakustea gure etxeko eginkizuna izatea nahi dugu.

Bestalde, garai batean ikastola izan zen Pauen, Seaskari atxikia, hain zuzen ere. Egun ez da halakorik.
Ikastola ukan genuen Pauen denbora batez, auzapezak lagundurik. Baina ikasle kopurua tipituz joan zen eta itxi zen. Egun, arrunt arraroa da gurasoek Ikastola baten nahia dutela entzutea. Kasu ba-tzuk salbu. Duela urte bat lagun batek ikastolaz galde egin zidan, eta berriki Kaledonia Berrian urtetan egon den altzükürütar batek erran zidan bere haurra sortu berria gustura jarriko zuela ikastolan.

Paueko euskaldunek "euskaldun egoteko" nahikaria baduzue, beraz?
Orain arte "Lagunt eta Maita" elkartean euskaldun bizi-tzeko nahikaria izan da; ahaltasun gisako bat. Alta, Eskual Etxe berria egina izan ondotik ageriko da etorkizuneko proiektu handi hori atxikitzeko aski kuraia izanen dugun.


Azkenak
Larunbatean ospatuko dute Hatortxu Rock, Atarrabiako azkena

Antolatzaileek iragarri dutenez, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten bidez agurtuko dute behin betiko jendea, "erreminta berriei bide emateko". Orotara, hamazazpi taldek eskainiko dute kontzertua larunbatean.


2024-12-26 | Estitxu Eizagirre
Laborari palestinarrek jasaten dituzten indarkerien lekuko izan dira Via Campesinako ordezkariak

Via Campesinako ordezkaritza bat Palestinan izan da abenduaren 8tik 18ra, bere kide den Palestinako Lan Komiteen Batasuna-k (UAWC) gonbidatuta. Bidaia horrekin herri palestinarrari elkartasuna adierazi nahi izan diote, "Gazan egiten ari diren genozidioaren erdian eta... [+]


2024-12-26 | Estitxu Eizagirre
Lesakan izango da 2025eko Bertso Eguna

Urtarrilaren 25ean ospatuko dute bertsozaleek urteroko hitzordua. Honakoa Bortzirietako Bertso Eskolak eta Bertsozale Elkarteak antolatuko dute elkarlanean. Goizeko 10:00etan ibilbide bat eginez hasiko da, arratsaldean XXI mende 25 (H)ilbeltz izenburua jarri dioten bertso... [+]


Orkatz Gallastegi preso politikoak EPPK utzi du

Berangoko euskal preso politikoa Zaballako espetxean dago gaur egun eta bertatik helarazitako idazkian Euskal Preso Politikoen Kolektiboa utzi duela iragarri du.


2024-12-24 | Julene Flamarique
Airearen kutsadurak 1.270 heriotza eragin zituen 2022an EAEn, Europako Ingurumen Agentziaren arabera

NO2 eta PM2.5 partikulak bezalako kutsatzaileei aurre egiteko hobekuntza planik ez dagoela salatu du Ekologistak Martxan elkarteak. Trafikoa murriztea eta airearen kalitatea hobetzeko alternatiba jasangarriak lehenestea galdegin du.


Turkiak 120 argitalpen kurdu debekatu ditu azken hiru asteetan

Editore Kurduen Elkarteak abenduaren 22an egin zuen salaketa: azken hiru asteetan Turkiako agintariek kurduei buruzko 120 liburu, aldizkari, egunkari edo bestelako argitalpen debekatu dituzte, Duvar hedabide kurduak jakinarazi duenez.


Garraio publikoa doan izango da 12 urtez azpikoentzat, duela bi urte bideragarria ez bazen ere

Garraio publikoak erdi prezioan jarraituko du datorren urtean ere, Espainiako Gobernuak bere hobarien parteari eutsiko diola iragarri ostean.


Amaya Zabarte zauritu zuten ertzainen arduradunak identifikatu nahi ditu epaileak

Realaren eta PSGren arteko futbol partidu batean larri zauritu zuten zalearen kasuan, epaileak onartu du familiaren abokatuek egun hartako bideo irudi guztietara sarbidea izatea. Oldarraldian parte hartu zuten ertzain taldeetako arduradunak identifikatzeko ikerketa ere eskatu du.


Santa Klausen ejertzito antikapitalista

Kopenhage, 1974ko abenduaren 18a. Eguerdiko hamabietan ferry bat iritsi zen portura eta bertatik 100 Santa Klaus inguruz osatutako taldea lehorreratu zen. Antzara erraldoi bat zeramaten haiekin. Asmoa “Troiako antzara” moduko bat egitea zen, eta, hirira iristean,... [+]


Eski estazioetako festibaletan kutsadurak goia jotzen du

Elur faltak eski estazio ugari kinka txarrean jarri ditu, klima larrialdiaren ondorioz. Baina paisaiari eta naturari ahalik eta etekin ekonomiko handiena ateratzeko batzuen logikak hor jarraitzen du, eta goi mendietan musika festibal erraldoi eta garestiak antolatzea da azken... [+]


2024-12-23 | Estitxu Eizagirre
Jaurlaritzak onartu duen planaren aurka mobilizatu da EH Bizirik
“Egungo eredu kapitalista gainditzea ezinbestekoa da larrialdi ekologiko eta energetikoari aterabide bat aurkitzeko”

Gizartean gatazka sortzen duten proiektuak jai bezperetan onartzeko ohiturari jarraituz, abenduaren 20an onartu du Eusko Jaurlaritzak Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialaren "behin behineko bertsioa". EH Bizirik-ek elkarretaratzea egin du Jaurlaritzaren... [+]


2024-12-23 | ARGIA
Hiru lagunek osatutako lehendakaritza izango du Seaskak

Erik Etxartek, Sophie Layusek eta Antton Etxeberrik osatutako lehendakaritzak ordezkatuko du Peio Jorajuria, 2019tik Seaskako lehendakari dena.


2024-12-23 | Julene Flamarique
Vidalina Morales, nekazaria eta ekintzailea
“Kaleetan gerra tankeak ikustea normalizatu dugu, gerran egon gabe ere”

Santa Marta komunitateko (El Salvador) ADES Garapen Ekonomiko eta Sozialerako Elkarteko presidentea da Vidalina Morales. “Rol horretatik harago, ingurumen ekintzailea ere banaiz, giza eskubideen defendatzailea eta emakume baserritarra; hainbat urtez borrokan egon diren... [+]


Eguneraketa berriak daude