ERBESTEKO EUSKALDUNAK

  • HABEren eskutik Euskal Herritik kanpo ematen diren helduentzako euskara eskolak sendotzeko plana abian da. Ikastaro hauetan 1.100 pertsonatik gora ari dira, erdia baino gehiago Amerikan. Planak irakasleen trebakuntzari arreta berezia eskainiko dio.

2007ko otsailaren 21ean
Bitxia badirudi ere, Espainiako Estatuko zenbait hiriburutan eta Europa eta Ameriketako hainbat hiri eta herritako euskal etxeetan helduentzako euskara klaseak ematen dira. Hauek izaten dituzten baliabideak, ordea, ez dira nahi bezain ugariak. Hori dela eta, HABEk sendotu egin nahi ditu plan baten bitartez, eta horretarako irakasleen trebakuntzari garrantzi berezia eskainiko dio. Honez gain, eskola horiek materialez eta teknologia berriez hornituko ditu.
Jose Frantzisko Zinkunegik, HABEren teknikari eta egitasmo honen arduradunak, azaldu digunez, 2003 bitarteko plan hau funtsean 1990ean hasitakoaren 3. fasea litzateke, orain arte burutu diren irakasleen euskalduntze, trebakuntza eta eskolak ematen hasi ondorengo fasea alegia. Gainera, Hizkuntzen Urte Europarra 2001 izeneko egitasmoaren barnean kokatu beharko litzateke.
Bere garapenean teknologia berriek garrantzi handia izango dute; batetik, ikasle eta irakasleen arteko komunikazioa hobetzeko euskal etxeetan ezarriko den Habenet sarearen bidez; eta bestetik, Hezinet izeneko autoikaskuntzarako multimedia programaren bitartez. Azken hau ikasle-irakasleek bere kabuz hizkuntza maila hobetzeko erabili ahal izango dute.
Euskal Herritik kanpo, munduan zehar, 1.100 pertsonatik gora ari dira euskara ikasten helduentzako eskoletan, gehienak mundu osoan barreiaturik dauden 35 euskal etxeetan, 40 bat irakasleren laguntzarekin. Espainiako Estatuan, esaterako, Madril (200 ikasle), Bartzelona (100 inguru), Valladolid, Valentzia eta Mallorcako Palma-ren kasuak aipatu beharko lirateke. Europan, berriz, beste ehun bat lagun ari dira ikasketa prozesuan, Paris eta Londres izanik gunerik nagusienak.
Dena den, euskara eskola hauek jende gehien biltzen duten kontinentea Amerika da, 600dik gora ikaslerekin. Aipatzeko modukoak dira EEBBetan New York eta mendebaldeko (Idaho, Nevada...) euskal etxeen kasuak, eta baita Uruguai (125 ikasle), Txileko, Brasilgo eta Venezuelakoak ere. Baina denen gainetik Argentinako adibidea azpimarratu behar da, batetik plan honetan bera izan delako aitzindaria, eta bestetik, Ameriketako euskal etxe (eta beraz, azpiegitura) gehienak bertan daudelako.


"GAUTXO" EUSKALDUNAK.

Euskara ikasteko gogorik handiena euskal argentinarrengan sumatzen da, eta horrela, gaur egun euskal jatorriko 50 bat argentinar irakaslegai daude, euskara -hutsetik hasita- bertan ikasi eta Euskal Herriko barnetegietara hobetzera etorri ohi direnak. Argentinar ikasle helduen kopurua, berriz, 300en bueltan mugitzen da, beste ehun bat umerekin batera, datuak nahikoa aldakorrak badira ere. Hauek guztiak Hego Amerikako herrialde honetako 68 euskal etxeen artean euskarazko eskolak emateko gai diren 20etan biltzen dira.
Datuetan, dena den, ikasle eta irakasleen mugikortasun handia izan ohi da, kontuan hartu behar baita ez dela berdina euskara Euskal Herrian edo testuinguru erabat erdaldun eta arrotzean ikastea, eta oso gutxik lortzen dutela oinarrizko mailatik harantzago egitea. Espainiako Estatuan, esaterako, asko dira lan edo ikasketak direla-eta barreiaturik dauden euskaldunak, eta hauen beharrak ere ezberdinak dira, kanpoan hiruzpalau urte egin eta gero itzultzeko asmoa dutelako; ez da agurtzeko eta oinarrizko lau gauza esateko gai izan nahi duen argentinarraren kasua, itzuleran euskara normaltasunez erabiliko duen pertsona gaztearena baizik. Azken hauei euskalduntze prozesu osoa eskaini behar zaie.


ARBASOEN BILA.

Argentinako kasura itzuliz, FEVAren (Euskal Argentinar Entitateen Federakuntza) datuen arabera, herrialde honetan bakarrik euskal jatorriko lau milioi pertsona egon daitezke, baina horietatik oso gutxik mantentzen dute gure hizkuntza bizirik, Euskal Herrian jaiotako zaharrek eta orain ikasten ari diren gazte apurrek batez ere. "Orokorrean, -dio Jose Frantzisko Zinkunegik- euskal etxeetan euskararen presentzia galdu egin da, belaunaldi berriak testuinguru erabat arrotz eta erdaldunean hezi direlako eta oso zaila delako horrelako egoera batean gure hizkuntza mantentzea. Zaharrek manten dezakete, baina gazteak jada erabat argentinar, uruguaitar edo estatubatuarrak dira eta beren euskalduntasuna abizenaren bidez, Euskal Herriko irudi erromantikoaren bidez eta folkloreak lagundurik aldarrikatzen dute".
Gazte horietako bat Luzia Mendez dugu, Montevideoko 19 urteko uruguaitarra, historia ikaslea, eta nahiz eta euskal jatorri zuzenik gabekoa izan, duela lau urte euskara ikasten hasi eta dagoeneko bederatzigarren urratsean Lazkaoko Maizpide barnetegira trebatzera etorri zaiguna. Azaldu digun moduan, euskal dantzak ikasten hasi zen Montevideoko Haize-Hegoa euskal etxean eta hortik euskara ikastera igaro zen, motibazio handiz gainera.
Beraren eta bere lagunen asmoa Montevideoko euskal etxeetan euskal kultura zabaltzea da, eta hor euskarak garrantzi handia duenez, beste lagun batekin bertan euskara klaseak ematen hasi da, Uruguaiko hiriburuko hiru euskal etxeetako bitan. Denetara bost talde dituzte, lehenengo urratsean 10 pertsonakoak eta hortik aurrera gutxiagokoak. Mendezek dioenez, "han euskara ikastea oso zaila eta luzea delako; ikasleen artean motibazioak era guztietakoak izan daitezke, eta adibidez, gazte asko musikak erakarrita etortzen zaizkigu, Negu Gorriak bezalako taldeen abestiak ulertu nahian esaterako"


Azkenak
‘Prentsa' bereizgarria zeraman autoa jomugatzat hartu eta beste bost kazetari hil ditu Israelek Gazan

Gutxienez 201 dira 2023ko urriaz geroztik Israelek Gazan hildako kazetariak. Abenduaren 26 honetan hildako azken bostak Al-Quds telebista katean zebiltzan lanean.


Larunbatean ospatuko dute Hatortxu Rock, Atarrabiako azkena

Antolatzaileek iragarri dutenez, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten bidez agurtuko dute behin betiko jendea, "erreminta berriei bide emateko". Orotara, hamazazpi taldek eskainiko dute kontzertua larunbatean.


2024-12-26 | Estitxu Eizagirre
Laborari palestinarrek jasaten dituzten indarkerien lekuko izan dira Via Campesinako ordezkariak

Via Campesinako ordezkaritza bat Palestinan izan da abenduaren 8tik 18ra, bere kide den Palestinako Lan Komiteen Batasuna-k (UAWC) gonbidatuta. Bidaia horrekin herri palestinarrari elkartasuna adierazi nahi izan diote, "Gazan egiten ari diren genozidioaren erdian eta... [+]


2024-12-26 | Estitxu Eizagirre
Lesakan izango da 2025eko Bertso Eguna

Urtarrilaren 25ean ospatuko dute bertsozaleek urteroko hitzordua. Honakoa Bortzirietako Bertso Eskolak eta Bertsozale Elkarteak antolatuko dute elkarlanean. Goizeko 10:00etan ibilbide bat eginez hasiko da, arratsaldean XXI mende 25 (H)ilbeltz izenburua jarri dioten bertso... [+]


Orkatz Gallastegi preso politikoak EPPK utzi du

Berangoko euskal preso politikoa Zaballako espetxean dago gaur egun eta bertatik helarazitako idazkian Euskal Preso Politikoen Kolektiboa utzi duela iragarri du.


2024-12-24 | Julene Flamarique
Airearen kutsadurak 1.270 heriotza eragin zituen 2022an EAEn, Europako Ingurumen Agentziaren arabera

NO2 eta PM2.5 partikulak bezalako kutsatzaileei aurre egiteko hobekuntza planik ez dagoela salatu du Ekologistak Martxan elkarteak. Trafikoa murriztea eta airearen kalitatea hobetzeko alternatiba jasangarriak lehenestea galdegin du.


Turkiak 120 argitalpen kurdu debekatu ditu azken hiru asteetan

Editore Kurduen Elkarteak abenduaren 22an egin zuen salaketa: azken hiru asteetan Turkiako agintariek kurduei buruzko 120 liburu, aldizkari, egunkari edo bestelako argitalpen debekatu dituzte, Duvar hedabide kurduak jakinarazi duenez.


Garraio publikoa doan izango da 12 urtez azpikoentzat, duela bi urte bideragarria ez bazen ere

Garraio publikoak erdi prezioan jarraituko du datorren urtean ere, Espainiako Gobernuak bere hobarien parteari eutsiko diola iragarri ostean.


Amaya Zabarte zauritu zuten ertzainen arduradunak identifikatu nahi ditu epaileak

Realaren eta PSGren arteko futbol partidu batean larri zauritu zuten zalearen kasuan, epaileak onartu du familiaren abokatuek egun hartako bideo irudi guztietara sarbidea izatea. Oldarraldian parte hartu zuten ertzain taldeetako arduradunak identifikatzeko ikerketa ere eskatu du.


Santa Klausen ejertzito antikapitalista

Kopenhage, 1974ko abenduaren 18a. Eguerdiko hamabietan ferry bat iritsi zen portura eta bertatik 100 Santa Klaus inguruz osatutako taldea lehorreratu zen. Antzara erraldoi bat zeramaten haiekin. Asmoa “Troiako antzara” moduko bat egitea zen, eta, hirira iristean,... [+]


Eski estazioetako festibaletan kutsadurak goia jotzen du

Elur faltak eski estazio ugari kinka txarrean jarri ditu, klima larrialdiaren ondorioz. Baina paisaiari eta naturari ahalik eta etekin ekonomiko handiena ateratzeko batzuen logikak hor jarraitzen du, eta goi mendietan musika festibal erraldoi eta garestiak antolatzea da azken... [+]


2024-12-23 | Estitxu Eizagirre
Jaurlaritzak onartu duen planaren aurka mobilizatu da EH Bizirik
“Egungo eredu kapitalista gainditzea ezinbestekoa da larrialdi ekologiko eta energetikoari aterabide bat aurkitzeko”

Gizartean gatazka sortzen duten proiektuak jai bezperetan onartzeko ohiturari jarraituz, abenduaren 20an onartu du Eusko Jaurlaritzak Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialaren "behin behineko bertsioa". EH Bizirik-ek elkarretaratzea egin du Jaurlaritzaren... [+]


2024-12-23 | ARGIA
Hiru lagunek osatutako lehendakaritza izango du Seaskak

Erik Etxartek, Sophie Layusek eta Antton Etxeberrik osatutako lehendakaritzak ordezkatuko du Peio Jorajuria, 2019tik Seaskako lehendakari dena.


Eguneraketa berriak daude