ARTEAREN SARELANAK

  • Ezin dira ukitu, baina ikus daitezke. Interneten aurki ditzakegu. Kasu batzuetan ez daude fisikoki, beste batzuetan gune erreal bat bisitatzeko gonbite gisa sortu dituzte, baina arte gune hauek guztiak teknologia berriek eskaintzen dituzten aukerez baliatzen dira.

2021eko uztailaren 26an
Gaur egun denetarik aurki dezakegu sarean eta, noski, arteak ezin zuen teknologia berrien munduan atzean geratu. Gainera, ibilbide horretan euskaldunak ere sokari heldu nahi izan diogu.
Internet eta artearen baturak joan den urtean "Bitniks inpaktua" sortu zuen edo behintzat hainbat komunikabidek arteari loturik hark izan zuen eraginaren islada jaso zuen. "Bitniks" hasera batean paperean argitaratzen zen eta ziberkultura ardatz zuen aldizkari bat zen, nahiz eta ondoren euskarri elektronikora pasa zuten (www.bitniks.es). Zeresan handiena ordea, joan den urtean arte erakusketa birtuala, "Impacto" izenekoa, antolatu zutenean etorri zen. Erakusketa horretan hainbat egile interesgarriren lanak erakutsi zituzten (Javier Zarracina, Javier Herrera, Alvaro Ortega, Frank Perez...); guztiak gai baten inguruan bilduz: jendearen arreta lortzeko erabiltzen diren estrategiei buruzko eztabaida sortaraztea.
"Bitniks" aldizkaria egiten duten gehienak bilbotarrak dira. Euskal giroetan ez dira ezagunegiak, gaztelaniaz lan egiten baitute, baina mundu digital latinoan punta-puntan daude.
Edonola ere, aipaturikoa euskaldunek bultzatutako proiektuetako bat baino ez da, ezen sarearen baitan miatzen hasiz gero, benetako altxorrak izan daitezkeen euskal gune artistikoak aurki baitaitezke.
Azaldutako "Bitniks"ekin batera "Euskonews&Media" aldizkari elektronikoa aipa daiteke (www.eusko-ikaskuntza.org/euskonews/artaretoa/index.html), biek aldizkariaren barnean arteari eskainitako tartea irekitzen baitute, nahiz eta gainerakoan, ez teknikoki ezta filosofia aldetik ere, ezin diren parekatu, bakoitzak berezko ezaugarriak baititu. "Euskonews&Media"ren gunean hamabost egunetik behin gutxi gorabehera, artista jakin baten lanak erakusten dituzte, baina aurretik egon diren erakusketak ere berreskuratu daitezke. "Euskonews- &Media"ko arte galerian beren lanak jarri dituzten artisten artean, Anparo Rekarte, Ainara Barrena eta Juan Luis Mendizabal aipa daitezke.


BIRTUALTASUNAREN GARAIAK.

Internetek beste esparru batean aritzeko aukera ekarri du, birtualtasun edo alegiazkotasunaren eremuan, hain zuzen ere. Orain fisikoki existitzen ez diren museoak edo galeriak sortu daitezke sarean, benetakoak balira bezala. Hau da, konplexutasuna jada ez dago koadro edo eskultura jakin batzuk Interneten erakustean, baizik eta hartzailea birtualtasun horretan sartzean, benetan non dagoen ahaztaraztean.
Gure inguruan eremu hori lantzen duten bi museo aipa genitzake: Kutxak sustatzen duen "Arbide dorreak" izenekoa eta Arabako Arkeologi Museoa. Lehenak ordea, bigarrenak ez duen berezitasun bat du, fisikoki ez dagoela inon, beraz sarean bakarrik aurki dezakegu. Interneten bakarrik dagoen beste arte gune bat Banco Guipuzcoanok eskaintzen duen arte galeria da (www.bancogui.es). Bertan hilabetero "hilabeteko artista" izango dena aukeratzen dute eta haren lan batzuk erakusten dituzte (artikulu hau egin zen momentuan, adibidez, Eduardo Txillida zen "hilabeteko artista"). Horretaz gain, beste artista batzuen lanak ere ezagutarazten dira. Txillidarekin batera esaterako, Cardarelliren lanak zeuden ikusgai, eta Banco Guipuzcoanoren bildumara ere gune honetatik irits daiteke. Gainera, webgune honek Altxerri galeriako lanak ikusteko aukera eskaintzen du eta beste galeria batzuetara pasatzeko gonbitea ere luzatzen du. Arabako Arkeologi Museoaren orria Topografi Ingeniaritza Teknikoko ikasle talde batek egin zuen karrera bukaerako proiektu gisa. Webgune horretan zoom efektuak daude, baita eraikina ikuspegi desberdinetatik ikusi ahal izateko gif animatuak eta bideoa ere. Helbidea honako hau da: vppx134.vp.ehu.es/mitoi.
Kutxak sustatzen duen gunea ordea, aurrerago doa eta bi eta hiru dimentsiodun bisitaldiak eskaintzen ditu. Bertara www.kutxa.net helbidetik irits daiteke. Bertan "Gizarte ekintza" loturan klikatu eta ondoren, "Ondare artistikoa" aukeratu behar da. Hor aurkitzen da "Alegiazko museoa" eta bi aukera daude: hiru dimentsiodun ikustaldia burutzea (horretarako "Viscape" plugina instalaturik izan behar da eta ez izanez gero, bertatik jaitsi daiteke) edo bi dimentsiodun ikustaldia egitea.
Behin "Arbide dorreak" museo birtualaren barruan, bi eskaintza nagusi aurki ditzakegu, bata pinturari dagokiona eta bestea eskultura ardatz duena, biak estiloen arabera sailkatuak. Pinturari zortzi areto eskaintzen zaizkio "Beheko solairuan" eta ,besteak beste, Jesus Mª Corman, Ricardo Baroja, Jesus Apellániz, Irene Laffitte edo Bonifacio Alfonso bezalako artisten lanak ikus daitekezke. Eskulturari dagokionez berriz, beste sei areto daude "irekita" "Lehen solairuan". Beste batzuren artean, Juan Beltran, Joxe Alberdi, Andres Nagel edo Mikel Cristtiren lanak ezagutu ditzakegu bertan. Edonola ere, museoan dauden artelanak noizean behin aldatu egiten dituzte.
Gunearen osatze lanetan hiru erakunde aritu ziren: IBD S.L donostiar enpresa, Bartzelonako RTZ Virtual eta Kutxako Teknologia Berrien Saila. Lankidetza horren emaitza orain ikus dezakegun museo birtuala da.
Arduradunak "Arbide dorreak" museoak gizartean izan duen harrerarekin oso gustura daude. Ez da gutxiagorako, 1997an mundu osoan zabaldua dagoen "Superscape" teknologia enpresak Kutxaren gunearen garrantzia azpimarratu baitzuen. Horren eraginez, "mundu osoan ezaguna egitea" lortu zutela dio Alberto Martinezek, Kutxako Gizarte Ekintzako buruak.


GIZARTEAREN ZERBITZURA.

Museoan erakusten diren lan guztiak Kutxaren ondare dira. Erakunde gipuzkoarra oro har 5.000 erregistro artistikoren jabe da eta horietako batzuk "Arbide dorreak" museoaren baitan aurkitzen dira ikusgai, birtualki bada ere. "Era horretara gure ondarea publikoari hurbiltzen diogu", dio Alberto Martinezek.
Gainera, ikusleak museo birtualean dauden lanak zoomarekin ikus ditzake eta lan jakinen informazioa nahi izanez gero, Kutxak horretarako prestatua duen "Gizarte Ekintza" loturan aurkitzen den datu basea kontsultatzeko aukera du. Gizarte Ekintzako buruaren esanetan helburua ahalik eta errealismo handiena lortzea zen, horregatik besteak beste, museoaren ateetan klik egitean soinuak entzun daitezke, espazio erreal batean egongo bagina bezala.
Orain arte aipatutakoez gain, beste arte gune batzuk ere badira sarean. Gehienetan fisikoki existitzen diren museo edo galeriatan ikus daitezkeen artelanak eskaintzen dizkigute, baina ez dute horregatik aurrekoek baino garrantzi gutxiago. Arteko galeriako webgunean momentuan bertara joanez ikus daitekeen erakusketari buruzko informazioa lortu daiteke eta gainera, galeria birtual bat ere badago. Bertan, besteak beste, Edu Lopez, Eduardo Txillida edo Dora Salazar bezalako artisten lan batzuk erakusten dira. Helbidea honako hau da: www.euskalnet.net/ arteko.
"Galeria DV"k ere badu web orria. Bertan, besteak beste, Arco 2000ra bidalitako lanen erakuslehio txiki bat aurki daiteke. Sarean aurki daitekeen beste galeria bat "Galeria Luis Burgos" da (www.spainting.com). Bertan loturarik aipagarriena artistei dagokiena da. Hara sartuz gero, artista ugariren lanak ikus daitezke: Jose Arrue, Ricardo Baroja, Francisco Iturrino, Benjamin Palencia, Rafael Zabaleta, Ramon Casas.... Eta bakoitza berari dagokion arte eskolaren barnean sailkaturik agertzen da.
Bizkaiko arteari bereziki eginiko aipamenik ere badago sarean. Esaterako, Bizkaiko museo gehienak biltzen dituen gunea: www.arquired.es/users/- guiabizkaia/museos/Index.html. Museo desberdinen inguruko datuak ematen dira helbide honetan. Kasu batzuetan, horrez gain, momentuan museo horretan ikusgai den erakusketaren inguruko informazioa ematen da. Besteetan, erakusketa iraunkorren berri ere ematen da, argazki eta guzti. Hizkuntzari dagokionez, gaztelera eta ingelesa erabiltzen da. Euskara Simon Bolibar museoaren kasuan bakarrik agertzen da. Tamalez, gure ingurukoak diren eta sarean dauden zenbait museok euskarari oso tarte txikia eskaintzen dio. Euskara erabiltzen ez duen beste arte gune bat "Txillida-Leku" da (www.eduardo-chillida.com). Edonola ere, aipagarria da bertan Txillida-Lekuko artelanez gain, munduan zehar barreiaturik dauden Txillidaren lan guztiak ikusteko aukera dugula. Euskarari tarte bat eskaini eta era berean artelan desberdinak erakusten dituzten beste gune batzuk hauek ditugu: Guggenheim Bilbao museoa (www.guggenheim-bilbao.es); San Telmo museoa (www.ibermatica.es/aasantelmo/museo2.html) eta Arteleku (www.gipuzkoa.net eta ondoren "Arteleku" loturan klik eginez)

TEKNOLOGIA BERRIEN GARAIAN ZER DA ARTEA?
Artelekuko zuzendari Santi Erasok garbi dauka azken bi urteetan ezagutu duten krisia teknologia berrien eraginaren ondorioa dela. Erasoren aburuz, "teknologia berriek azken belaunaldien jokaeran eragin ia hondatzailea izan dute, gaur egungo sormenari dagokionez".
Artelekuko buruaren gogoetari jarraituz, teknologiak objektuan baino gehiago proiektuan lan egitea ahalbidetzen du. Orain ez da hainbeste pentsatzen objetua bukatzeaz, proiektua aurrera ateratzeaz baizik. Era horretara, jada objektu artistikoa ez da amaitzen harik eta berau errepresentatzeko leku bat aurkitu arte.
"Jendeak gordetze sistema desberdinekin lan egiten du, lan prozesu desberdinekin, jarrera desberdinekin eta aurrekontu desberdinekin", dio Erasok. Guzti horren eraginez, artea oro har aldatu egin da, nahiz eta egoera anitza izaten jarraitu. Orain artista batzuek Internetek ematen dituen kodeetan bakarrik egiten dute lan ; beste batzuek berriz, kode akademikoetan eta badira beste zenbaitzuk kode bateratu batzuetan lan egiten dutenak. Erasok bigarren multzoan Zumeta, Goenaga edo Vicente Ameztoy bezalako artistak aipatzen ditu eta azken taldean berriz, Manu Muniategi, Jose Ramon Amundarain... Egoera honek zenbait ondorio ekarri ditu, "mugikortasun eta nomadismo handia, artistaren banakotasunari eta bikaintasunari uko egitea eta ondorioz kolektibismo gehiago".
Urtarrilaren 25, 26 eta 27an egin zen artisten Superkongresoan egon zen aukerarik egoera berriaren ildoak nondik-nora dabiltzan sumatzeko.


Azkenak
‘Prentsa' bereizgarria zeraman autoa jomugatzat hartu eta beste bost kazetari hil ditu Israelek Gazan

Gutxienez 201 dira 2023ko urriaz geroztik Israelek Gazan hildako kazetariak. Abenduaren 26 honetan hildako azken bostak Al-Quds telebista katean zebiltzan lanean.


2024-12-26 | Leire Ibar
10.500 migratzaile baino gehiago hil dira aurten Espainiako estatuko kostaldeetara iristeko ahaleginean

2024ean batez beste eguneko 30 migratzaile baino gehiago zendu dira Espainiako estatuko kostaldeetara iristeko ekinean. 10.457 heriotza errejistratu ditu Caminando Fronteras erakundeak eta "arrastorik utzi gabe" desagertu diren beste 131 ontzi zenbatu ditu. Kopuru hau... [+]


Larunbatean ospatuko dute Hatortxu Rock, Atarrabiako azkena

Antolatzaileek iragarri dutenez, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten bidez agurtuko dute behin betiko jendea, "erreminta berriei bide emateko". Orotara, hamazazpi taldek eskainiko dute kontzertua larunbatean.


2024-12-26 | Estitxu Eizagirre
Laborari palestinarrek jasaten dituzten indarkerien lekuko izan dira Via Campesinako ordezkariak

Via Campesinako ordezkaritza bat Palestinan izan da abenduaren 8tik 18ra, bere kide den Palestinako Lan Komiteen Batasuna-k (UAWC) gonbidatuta. Bidaia horrekin herri palestinarrari elkartasuna adierazi nahi izan diote, "Gazan egiten ari diren genozidioaren erdian eta... [+]


2024-12-26 | Estitxu Eizagirre
Lesakan izango da 2025eko Bertso Eguna

Urtarrilaren 25ean ospatuko dute bertsozaleek urteroko hitzordua. Honakoa Bortzirietako Bertso Eskolak eta Bertsozale Elkarteak antolatuko dute elkarlanean. Goizeko 10:00etan ibilbide bat eginez hasiko da, arratsaldean XXI mende 25 (H)ilbeltz izenburua jarri dioten bertso... [+]


Orkatz Gallastegi preso politikoak EPPK utzi du

Berangoko euskal preso politikoa Zaballako espetxean dago gaur egun eta bertatik helarazitako idazkian Euskal Preso Politikoen Kolektiboa utzi duela iragarri du.


2024-12-24 | Julene Flamarique
Airearen kutsadurak 1.270 heriotza eragin zituen 2022an EAEn, Europako Ingurumen Agentziaren arabera

NO2 eta PM2.5 partikulak bezalako kutsatzaileei aurre egiteko hobekuntza planik ez dagoela salatu du Ekologistak Martxan elkarteak. Trafikoa murriztea eta airearen kalitatea hobetzeko alternatiba jasangarriak lehenestea galdegin du.


Turkiak 120 argitalpen kurdu debekatu ditu azken hiru asteetan

Editore Kurduen Elkarteak abenduaren 22an egin zuen salaketa: azken hiru asteetan Turkiako agintariek kurduei buruzko 120 liburu, aldizkari, egunkari edo bestelako argitalpen debekatu dituzte, Duvar hedabide kurduak jakinarazi duenez.


Garraio publikoa doan izango da 12 urtez azpikoentzat, duela bi urte bideragarria ez bazen ere

Garraio publikoak erdi prezioan jarraituko du datorren urtean ere, Espainiako Gobernuak bere hobarien parteari eutsiko diola iragarri ostean.


Amaya Zabarte zauritu zuten ertzainen arduradunak identifikatu nahi ditu epaileak

Realaren eta PSGren arteko futbol partidu batean larri zauritu zuten zalearen kasuan, epaileak onartu du familiaren abokatuek egun hartako bideo irudi guztietara sarbidea izatea. Oldarraldian parte hartu zuten ertzain taldeetako arduradunak identifikatzeko ikerketa ere eskatu du.


Santa Klausen ejertzito antikapitalista

Kopenhage, 1974ko abenduaren 18a. Eguerdiko hamabietan ferry bat iritsi zen portura eta bertatik 100 Santa Klaus inguruz osatutako taldea lehorreratu zen. Antzara erraldoi bat zeramaten haiekin. Asmoa “Troiako antzara” moduko bat egitea zen, eta, hirira iristean,... [+]


Eski estazioetako festibaletan kutsadurak goia jotzen du

Elur faltak eski estazio ugari kinka txarrean jarri ditu, klima larrialdiaren ondorioz. Baina paisaiari eta naturari ahalik eta etekin ekonomiko handiena ateratzeko batzuen logikak hor jarraitzen du, eta goi mendietan musika festibal erraldoi eta garestiak antolatzea da azken... [+]


2024-12-23 | Estitxu Eizagirre
Jaurlaritzak onartu duen planaren aurka mobilizatu da EH Bizirik
“Egungo eredu kapitalista gainditzea ezinbestekoa da larrialdi ekologiko eta energetikoari aterabide bat aurkitzeko”

Gizartean gatazka sortzen duten proiektuak jai bezperetan onartzeko ohiturari jarraituz, abenduaren 20an onartu du Eusko Jaurlaritzak Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialaren "behin behineko bertsioa". EH Bizirik-ek elkarretaratzea egin du Jaurlaritzaren... [+]


Eguneraketa berriak daude