KOMUNIKAZIOAREN ZAZPI SARIAK ARGITUAK

  • Urtarrilaren 26an banatu ziren Argia Sariak 2001. Komunikazio Biziagoak emandako zazpi sariak jasotzera joandakoek eta gonbidatuek Lasarteko Txitxardin Beltxa jatetxea bete-bete egin zuten. Hamabigarren edizio honetan "betiko" harpideei eman zitzaien sari berezia.
Euri jasa galanta ari zuen joan den ostiraleko eguerdi aldera. Ehundik gora dezente lagunek Lasarteko Txitxardin Beltxa jatetxean izan zuten aterpea. Han banatu zituen Komunikazio Biziagoak hamabigarren aldiz Argia Sariak 2001. Sari banaketa baino lehen ordea, hezea eta hotz kirria gainetik kendu behar ziren. Horretarako lehendabizi bazkaritarako berotzeko mokadu bat edo beste eta txanpain goxoa. Mahaietara ehundik gora lagun bildu zirenean Pello Zubiria, ARGIA aldizkariko zuzendariak ongietorria eta ondo bazkaltzeko gonbitea luzatu zien guztiei.
Txokolatezko tarta eta laranjazko izozkia platerean genituela Joxe Mari Irazusta Komunikazio Biziagoa-ko lehendakariak 2000. urtean komunikabideak egindako urratsak gogoratu nahi izan zituen. Ez zituen ahaztu, nolanahi ere, AEKren auziperatzeak, Nafarroako Gobernuak hartutako erabakiak eta Zabaltzen banatzaileak jasandako miaketa.
Ondoren Antton Mendizabalek egindako sari sinbolikoak banatzeko ordua heldu zen.
Irratiko saria Iruñeko Euskalerria irratiko "Metropoli forala" saioak jaso zuen. Prentsa idatzian "Hernaniko Kronika"ri eman zitzaion eta saria jasotzera egunkariko hiru kazetariak hurbildu ziren: Jexux Mari Irazu, Unai Agirre eta Aritz Zerain. Telebista atalean berriz, "Bihar ere argituko dik, Felix" saioa izan zen sariduna eta Asier Arangurenek eta Andoni Egañak jaso zuten saria. Internet sailean irratiak sarean sartzeko asmoz ahalegina egin duten hiru gazte saritu ziren, irratia.com proiektuarekin. Publizitateko saria berriz Bizkaiko Foru Aldundiak abian jarritako "Bizkaia, turismo argia" kanpainak eraman zuen.
Merezimenduzko saria Nafarroarantz joan zen. "Sarea" proiektua garatu dute hiru irrati nafarrek. Saria, beraz, Beleixe, Esan Erran eta Aralar irratiek jaso zuten. Zazpigarren saria eta azkena eman zena izan zen hunkigarriena. Lutxi Zaldua ordiziarrak jaso zuen sari berezia. Gerra Zibila aurretik "Zeruko Argia"ra harpidetu eta orain ARGIA aldizkaria jasotzen duen emakume honi eman zitzaion saria. Nola ez, ordiziarra aspalditik harpidedun zaituztegun irakurle finen ordezkaria izan zen.


Azkenak
Urtarrila, intxaurrondoaren loaldia

Kolore morez margotu dut urteko lehen hilabetea, sormena, irudimena, jakintza eta espiritualitatearen kolorez.


2025-01-06 | Jakoba Errekondo
Elkarren beharra bizitzeko

Lagun txiletar batek bere herriko istorio bat kontatu dit, eta ahoa bete inplante utzi nau. Han “quintral” esaten dioten landare batena da, Tristerix corimbosus. Txile eta Argentina hegoaldeko baso epeletan bizi da, eta gure lurralde epeletan hazten den mihuraren... [+]


2025-01-06 | Garazi Zabaleta
Trebatu elkartea
Lehen sektoreko erreleboa bultzatzeko egitasmoa Gipuzkoan

Urteak daramatza martxan Ipar Euskal Herrian Trebatu elkarteak, laborantzan proiektua abiatu nahi duten pertsonek aurrez trebatzeko aukera izan dezaten. Ipar Euskal Herriko proiektua eredutzat hartuta eta ideia berari tiraka, Gipuzkoan ere izen bereko elkartea sortu dute aurten... [+]


2025-01-06 | Nagore Zaldua
Itsas-bare kantauriarra
Ohartarazpenaren artelanak

Koloretsuak, distiratsuak, forma xelebre bezain ederrekoak diren heinean, nudibrankioek beste planeta batetik iritsitako izakiak dirudite. Itsas hondoko izaki biluzi hauek 1980ko hamarkadako gandorretako kolore biziak eta Parisko joskintzako izen handien moda arkitektonikoa... [+]


LAB: “Klase elkartasunaren oinarrizko printzipioa da langile migranteei harrera egitea”

Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]


2025-01-03 | Leire Ibar
Etxegabetzeko arriskuan daude bi familia Burlatan

Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]


WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms plugina euskaratu du Iametzak

WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.


Analisia
2025ean etxebizitza zer?

Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]


Boli Kosta: Frantziako armada kanporatzen duen zazpigarren estatu afrikarra

Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.


2025-01-03 | Leire Ibar
2025etik aurrera, Hego Euskal Herrian alokairuak gehienez %2,2 igoko dira berritzean

Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]


2025-01-03 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat kolpeka erail dute kartzelariek AEBetako espetxe batean

Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.


2025-01-03 | ARGIA
Surf irakasle batentzat 85 urteko kartzela zigor-eskaera, adin txikikoei sexu gehiegikeriak egiteagatik

Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, 40 urteko irakasle hondarribiarrak 9 eta 17 urte arteko hamaika adin txikikori sexu gehiegikeriak egin zizkien 2011 eta 2021 urte artean. 2021ean kartzelatu zuten, bere sei ikaslek salaketa jarri eta gero.


2025-01-03 | Jon Torner Zabala
Espainiako Pilota Federazioa
“Eskura dauzkagun lege-erreminta guztiak baliatuko ditugu Espainiaren eskubideak babesteko”

Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]


Eguneraketa berriak daude