GERTATUAK GERTATU, MAGIAK BIZIRIK DIRAU

  • Karrantza herrira hurbilduko gara. Lur gainean animalia anitz Bizkaiko Parke Ekologikoan, lur azpian berriz, Pozalaguako kobak. Ez ahaztu El Sucesoko Andra Mari baselizara igo eta handik begiratzea.

2007ko otsailaren 21ean
Karrantzako Bailara
La Escrita mendateko gaina harrapatu orduko Karrantzaldeko ikuspegi ederrak bata bestearen atzetik etorriko zaizkigu, baina onena zera duzue, kilometro eta erdi jaitsi eta eskuinerantz El Suceso auzora doan bide asfaltatua hartzea. Izen bereko atsedenlekura iritsiko gara, zezenplaza, askaldegi zabal eta zelai lasaigarrietara. Baina batez ere, hau guztia zeharkatuz, El Sucesoko Andra Mari baselizatxo-begiratoki zoragarria topatuko dugu. Karrantzako bistarik ederrenak (benetan izugarriak) bertatik ikusiko dituzue.
Berriz ere Karrantzako "erdigune"rantz zuzentzen gaituen errepide bakarrean, laster, bisitatu berri dugun mirarira igotzen den bigarren bidea ikusiko dugu. 43,5. kilometroan El Callejo auzo-herritxoa pasatuko dugu, Karrantza udalerria osatzen duten hainbatetako bat, oso udalerri sakabanatua baita. 400 metro aurrerago, bigarren helmugara hurbilduko gaituen bidegurutzea dugu. Horrela, eskuinera biratuz, Bizkaiko Parke Ekologikorantz abiatu gaitezke, lehenbizi errepide batekin topo eginez eta hortik aurrera beti zuzen jo behar dugula. Kilometro batera Biañez auzoa sigi-sagean zeharkatu ostean, kilometro eta erdi eskasean aipatutako Bizkaiko Parke Ekologikoaren sarrera parean izango dugu. Hortik aurrera, hainbat animalia eta landareren artean gozatu.
Errepidea oraingoan El Callejon bertan edo 500 metro beranduago harrapa genezake, azken honetantxe ateratzen baita parkeraino doan errepidea (El Callejo auzoa zeharkatzen duena errepidearekin bat egiten duen beste bidexka bat da). Berehala Karrantzako beste auzoetako bat zeharkatuko dugu, Ambasaguas, alegia. Izenengatik konturatuko zaretenez, Bizkaiko zonalderik erdaldunenean gabiltza. Hemen ere zuzen segituko dugu. 3 kilometro geroago, Pozalaguako kobak ondo seinalizatzen dituen eskuineko bidea hartuko dugu. 1,5 kilometrotara ere eskuinera hartu eta Ranero-Pozalagua ezkerretara izango duzu. Berehala Ranero inguruko paisaia harkaitsua behatzeko aukera izango dugu, oraindik urrun samar geratzen bazaigu ere. Ranero auzoa bera laster harrapatuko dugu, eta hau ere sigi-sagean zeharkatu beharko dugu, gorantz eta ezkerrerantz, Cuevas jartzen duen karteltxo trakets bati jarraikiz.
Azkenik, lehen aipatutako paraje arrokatsu horretan bete-betean sartzen garelarik, 2,5 kilometrora Pozalaguako haitzuloetako sarrera metalikora iritsiko gara, etxolatxo baten ondoan. Barruan zain, formarik harrigarrienak sortzen dituzten Europako estalaktita eta estalagmita bildumarik interesgarrienetakoa.
Pozalaguatik itzuli ostean, ibilbidea Karrantzako bailara eder honetako erdigunetzat jo genezakeen Kontxa auzoan bukatuko dugu, Ambasaguasera itzuli eta eskuinera, Bizkaiko zein Euskal Herriko lehen (edo azken) herria den Lanestosarako bidean.


KARRANTZA

Karrantza Bizkaiko, eta ondorioz Euskal Herriko, leku ezezagun eta ahaztua da. Injustuki ahaztua, zeren Euskal Herriko mendebaldeko muturrean dagoen udalerri honek erakusteko hainbat gauza eta leku dauka. Karrantza erdigune edo bidegurutze baten inguruan auzoez osatutako eta sakabanatutako herria da, errepide-mapa batean izar itxura hartzen duena. XVIII. mendetik eraikin ofizialak biltzen dituen erdigune hori Kontxa auzoa da.
Herria antzinatik populatua izan bada ere (Ventalaperra kobetan duela 25.000 urteko pinturak daude), lehenbizi X-XI. mendeetan ageri da agiri batean, "Carrantia" izenarekin. Lehenago, erromatarrak ere bertan izan ziren, aztarna ugarik erakusten duen moduan. Erdi Aroan sendien arteko liskarrak ezagutu ostean (dorretxeak horien seinale dira), gobernu bakarra onartu zen: XVIII. mendera arte Soskañoko artadipean bildu ohi ziren alkate bat, sindiko bat eta bi agindari.

El Suceso Ermita
Karrantzako bailararen sarreran dagoen El Suceso auzoan (ikus ibilbidea), izen bereko atsedenlekua edo askaldegia daukagu. Mahaiz beteriko zelai zabal honen alde batean zezen plaza dugu, eta bestean Gertakari Oneko Andra Mariren baseliza eta estatua handia.
Baselizatxoa Karrantzako bailara osoa ikusgai duen begiratoki natural izugarrian dago. Bertatik Karrantza osatzen duten auzo guztiak ikusiko ditugu, zelai eta tarteko arboladiak, Kantabriarako sarrera den Ranero haitz ikusgarria... ikuspegi benetan ederra.

Bizkaia Parke Ekologikoa
Biañez auzoan kokatua (ikus ibilbidea), bertoko fauna hobeto ezagutu asmoz berau babestu eta erakusten duen fundazio batek kudeatzen du. Parkea "El CarpØn" etxaldean dago, 20 Ha.ko ingurune natural ederrean. Bertan, bakoitzaren ingurune naturala erreproduzitzen duten eraikin zabaletan, Europako faunako espezie nagusiak ditugu ikusgai: otsoak, hartzak, oreinak, hegaztiak, putreak...
Animalia gehienak instituzioek edota partikularrek emandakoak dira, askotan zauritu edo gaixoak, eta horrenbestez, lehenbizi birgaikuntza zentrotik pasatzen direnak eta aske bizitzeko gai ez direnak. Ordu eta erdi inguruko ibileraz gain, parkeak atsedenleku, askaldegi edota erakusketa-gela eta kafetegiak ere eskaintzen ditu, egun pasarako leku atsegina bihurtuz. Zabalik: Asteburuetan 11:00etatik 19:00ak arte (18:00ak arte sartzeko aukera), eta astean zehar 11:00etatik 18:00etara. Banakako sarrera: helduentzat 800 pezeta eta umeentzat 500 pezeta. Taldean joanez gero merkeagoa da.

Pozalaguako Haitzuloa
Raneroko auzotik gertu eta izen bereko haitzaren pean (ikus ibilbidea), lurpeko altxor hauxe dugu. Ate txiki batek 225 metroko luzera duen haitzulo izugarrirako sarrera luzatzen digu. Nahiz eta Euskal Herrian bertan ezagunegiak ez izan, antzekoen artean munduko ederrenetakoak kontsideratuta dauden haitzulo hauek existitzen diren estalaktitarik bitxienetakoak erakusten dituzte.
Karstifikazio prozesuan dagoen kobazulo honetan milaka estalaktita eta estalagmitek osatzen duten ikuskizun harrigarria miretsi dezakezue. Esaterako, bere galeria nagusian munduko estalaktita eszentrikoen (perpendikularki jaitsi beharrean zuhaitz adarrak bezala zabaltzen direnak) kontzentraziorik handiena ikus dezakegu, "Versalles gela" izenekoan.
Hala ere, nahiz eta sekulako garrantzia eduki, 1957an alboko harrobian eztanda bat izan ostean kasualitate hutsez aurkitutako haitzulo honek urte askotako ahaztura, lapurketa eta suntsipena ezagutu behar izan ditu. Azkenik, instituzioek konpondu eta 1991n bisitarientzako zabaldu zuten, 50 milioi urtetan zehar eratutako paraje harrigarri honetaz gozatu ahal izateko.
Bisitaldiak: Larunbat, igande eta jaiegunetan, 11:00etatik 17:00etara. Taldeak egunero 94- 680 60 12 telefonoan erreserbatuz. Sarrerak: helduak 500 pezeta, ikasle/jubilatuak 300, eta umeak 20 pezeta.
INFORMAZIO PRAKTIKOA
KARRANTZA

Turismo Ekimen-Zentrua:
Las Torcachas auzoa (errepide ondoan). 94- 680 80 04.

Udaletxea:
Kontxa auzoa. 94- 680 60 12.

Gurutze Gorria: :
94- 610 70 08.

Larrialdiak: :
94- 410 00 00.

Mediku-Kontsultategia: :
94- 680 65 19.

Jatorduan:
El Cartero Sagardotegia- Molinar auzoa.

Jan eta lo egiteko:
Manzaneda Nekazal Etxea- Manzaneda de la Sierra 3. 94- 680 63 17. Logela bikoitza 4.800-5.300 pezeta.

Lo egiteko:
- Fuenternilla Nekazal Etxea- Matienzo auzoa 30. 94- 680 63 50. Logela bikoitza 3.600-4.100 pezeta.
- Boyano Nekazal Etxea- Soskaño 38. 94- 680 64 86. Logela bikoitza 3.500 pezeta.
La Casa de la Pradera Nekazal Etxea- San Esteban. % 94- 610 69 66. Logela bikoitza 4.000 pezeta.


Azkenak
LAB: “Klase elkartasunaren oinarrizko printzipioa da langile migranteei harrera egitea”

Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]


2025-01-03 | Leire Ibar
Etxegabetzeko arriskuan daude bi familia Burlatan

Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]


WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms plugina euskaratu du Iametzak

WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.


Analisia
2025ean etxebizitza zer?

Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]


Boli Kosta: Frantziako armada kanporatzen duen zazpigarren estatu afrikarra

Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.


2025-01-03 | Leire Ibar
2025etik aurrera, Hego Euskal Herrian alokairuak gehienez %2,2 igoko dira berritzean

Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]


2025-01-03 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat kolpeka erail dute kartzelariek AEBetako espetxe batean

Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.


2025-01-03 | ARGIA
Surf irakasle batentzat 85 urteko kartzela zigor-eskaera, adin txikikoei sexu gehiegikeriak egiteagatik

Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, 40 urteko irakasle hondarribiarrak 9 eta 17 urte arteko hamaika adin txikikori sexu gehiegikeriak egin zizkien 2011 eta 2021 urte artean. 2021ean kartzelatu zuten, bere sei ikaslek salaketa jarri eta gero.


2025-01-03 | Jon Torner Zabala
Espainiako Pilota Federazioa
“Eskura dauzkagun lege-erreminta guztiak baliatuko ditugu Espainiaren eskubideak babesteko”

Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]


Euskararen kontrako oldarraldia salatzeko pintaketak egin dituzte epaitegietan eta CCOO eta UGTren egoitzetan

Baionako eta Donostiako epaitegiak margotu ostean, ostegun gauean Eibarko epaitegian pintaketa egin dute zenbait ekintzailek. "Oldarraldia gelditu" idatzi dute eta pintura berdea jaurti diote eraikinari. Abenduan, CCOO sindikatuaren egoitza ugari margotu dituzte, baita... [+]


Segi dezala akelarre antifaxistak

FERMIN MUGURUZA  40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.

-------------------------------------------

Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]


Zunda bat Eguzkitik inoizko gertuen igaro da, arrakastaz

NASAren Parker zunda 6,1 milioi kilometroko distantziara arte gerturatu da Eguzkiaren azalera, bere misioaren lehen gerturatzean. Hala, Eguzkitik inoizko gertuen egon den objeku artifiziala bilakatu da. 692.000 kilometro orduko abiaduran igaro da, eta jasotako datuak funtsezkoak... [+]


Kultur transmisioa feminismotik zikloa izanen dute asteburuan Beran

Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).


Eguneraketa berriak daude