FAR WESTEKO ARTZAINAK LERTXUNEN BIDEZ HIZKETAN

  • "Lertxunen bidez hizketan" du izena Joxe Mallea-Olaetxek argitaratu duen liburuak. Batez ere Nevada eta Kaliforniako lurretan euskal artzain emigranteek zuhaitzetan egindako idatziak eta marrazkiak jaso ditu. Izkribuok artzainen bizimodu eta kezken adierazgarri dira.

2021eko uztailaren 23an
Joxe Mallea-Olaetxek liburu bitxi bat argitaratu berri du Renoko Unibertsitatean, Ipar Amerikako Far Westeko euskal artzainek zuhaitzetan egindako marrazki eta idatziak jasoz. Arboglifo deitzen diren hauetako ehunka jaso ditu. Gazte haien bakardadea, problematika eta bizimodu gogorra islatzen dute zuhaitz hauek. "Lertxunen bidez hizketan" du izenburua munduan bakarra den lan honek.
Joxe Mallea-Olaetxe Bizkaiko Munitibarkoa da, baina 1964tik Ipar Amerikan bizi da, gaur egun Renon. Historian doktoratu eta euskal ikasketak egin zituen Renon. Bere emaztea Sara Velez kolonbiarra bertan ezagutu zuen. Renoko Unibertsitateko argitalpen zerbitzuan egiten du lan Sarak eta bera arduratu da liburuaren argitalpenaz. Berarekin hitz egiteko aukera izan genuen. "Renoko Unibertsitateko argitalpen zerbitzuan euskal gaiei buruzko 44 liburu argitaratu ditugu jadanik. Gehienak ingelesez, baina itzulpen batzuk ere badaude, eta bi hizkuntzetan ere bai, adibidez Mariasun Landaren ipuinak euskaraz eta ingelesez", dio Sara Velezek.
Bere senarraren, Joxe Mallea-Olaetxeren liburua irailaren bukaeran argitaratu zen. Oraingoz ingelesez kaleratu du, Renoko Unibertsitatean horretarako erraztasunak izan dituelako, baina euskaraz ere laster argitaratuko da, egilearen nahia hori baita. Eusko Jaurlaritzaren laguntza du horretarako. Euskal artzainek zuhaitzetan, batez ere lertxunetan, idazteko errazago delako, egindako marrazkiak eta idatziak jasotzen ditu liburu honek. Peru eta Mexikoko artzaien lanak ere jasotzen dira liburuaren atal batean. "Nire senarra 13 urtez aritu da mendira atera eta zuhaitzetako marrazkiak eta testuak bideoz eta argazkiz jasotzen. Batez ere Nevada eta Kaliforniako estatuetan, baina Oregon eta Idahon ere lan egin du", esan digu Velezek.
Nola ekin zion liburuari1987an? Egilea mendizalea izanik betidanik joan izan da mendira eta kamera eramaten zuen naturaz gozatzeko. Horrela hasi zen marrazki eta idatziak zeudela konturatzen. Ez zuen jakin zer ari zen ikusten zuhaitzak ondo aztertzen hasi arte. Hasieran ez zen konturatu idatzietako asko euskaraz zeudela. Bera baserritarra izanik, artzainekin harremanetan jartzeko erraztasuna izan zuen, bere kultura eta bizimodua ezagun zituelako. Artzain zaharrekin hitz egin zuen. Gainera euskara, gaztelania, frantsesa eta latina (elizan ikasi zuten artzain haietako askok) ezagutzearen abantaila izan du Mallea-Olaetxek. Eta artzainek ingelesez ulertzen zutena fonetikoki interpretatzeko gai da. "Espero ez zuen giro batean hasi zen lanean. Honen inguruko argazki liburu bat bazegoen, baina egileek gaztelania gutxi zekiten eta ez zekiten zer zen hura. Joxek liburua egitea erabaki zuen eta orain eskuartean dugu", dio bere emazteak.


EUSKAL ARTZAINEN BAKARDADEAREN ISLA.

Lertxunetan ageri diren ehunka testu jaso ditu. Testu hauek motzak dira orokorrean: "Gora Euskadi", izena edo inizialak eta data da arruntena, "Mi linda pocholita se llama Margarita, es linda, pero es mariquita"; "Aquí se necesita mujer, eso solo preocupa a los pastores"; gero beste aldean beste artzain batek erantzuten du: "Aquí mas vale la vida que unos dolares"... Luzeagoak ere ikusi ditu: "Nicolas es un hombre honrado porque nunca ha parido y tampoco ha estado preñado". Euskaraz ere asko daude. "Ni nas Bernardo Tokua, urte asko...", "Gerla 1939...". Gaika bildu ditu egileak: hizkuntza, politika, aberria, bizimodua, sexua, giza eta animalien marrazkiak... Honekin batera artzainen lan tresnak eta euskal emigrazioa ere aztertu ditu. Testu zaharrenak 1890ekoak dira. Kontuan izan behar da zuhaitz hauek ez direla askoz gehiago bizitzen. Hala ere izkribu gehienak 30, 40, 50, 60 eta 70eko hamarkadetakoak dira, Amerikara emigrante gehien joan zeneko urteak. Lan original honek 94 argazki eta marrazki ditu.
"Zuhaitz hauetako marrazki eta testuen bidez, benetako ipuin errealista margotu zuten artzainek. Mendiko bakardadean nola sentitzen ziren, gazte haiek nola bihurtu ziren gizon, zer ikusten zuten Amerikako kulturatik... ", dio argitaratzaileak. Nekazaritzaren garapenean garrantzi handia izan zuen eta gutxi aztertu den emigrante taldea ikertzen du.
Zergatik zuhaitzetan? Beharbada artzainek bere bakardadean eskura zuten lekua zelako. Gero batak bestearena ikusita elkarrizketak sortzen ziren enborretan. Bere bizimoduaz kexatzeko modua zen, jasotako tratu txarraz. Beste kasu batzuetan zirikatzeko, adarra jotzekoak dira izkribuak.
"Kultur fenomeno hori ulertzeko modua dute arkeologoek orain lan honi esker. Mundu osoan ez da horrelako lanik, bakarra da", dio Sara Velezek bere senarrak egindako lanari buruz.


Azkenak
LAB: “Klase elkartasunaren oinarrizko printzipioa da langile migranteei harrera egitea”

Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]


2025-01-03 | Leire Ibar
Etxegabetzeko arriskuan daude bi familia Burlatan

Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]


WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms plugina euskaratu du Iametzak

WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.


Analisia
2025ean etxebizitza zer?

Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]


Boli Kosta: Frantziako armada kanporatzen duen zazpigarren estatu afrikarra

Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.


2025-01-03 | Leire Ibar
2025etik aurrera, Hego Euskal Herrian alokairuak gehienez %2,2 igoko dira berritzean

Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]


2025-01-03 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat kolpeka erail dute kartzelariek AEBetako espetxe batean

Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.


2025-01-03 | ARGIA
Surf irakasle batentzat 85 urteko kartzela zigor-eskaera, adin txikikoei sexu gehiegikeriak egiteagatik

Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, 40 urteko irakasle hondarribiarrak 9 eta 17 urte arteko hamaika adin txikikori sexu gehiegikeriak egin zizkien 2011 eta 2021 urte artean. 2021ean kartzelatu zuten, bere sei ikaslek salaketa jarri eta gero.


2025-01-03 | Jon Torner Zabala
Espainiako Pilota Federazioa
“Eskura dauzkagun lege-erreminta guztiak baliatuko ditugu Espainiaren eskubideak babesteko”

Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]


Euskararen kontrako oldarraldia salatzeko pintaketak egin dituzte epaitegietan eta CCOO eta UGTren egoitzetan

Baionako eta Donostiako epaitegiak margotu ostean, ostegun gauean Eibarko epaitegian pintaketa egin dute zenbait ekintzailek. "Oldarraldia gelditu" idatzi dute eta pintura berdea jaurti diote eraikinari. Abenduan, CCOO sindikatuaren egoitza ugari margotu dituzte, baita... [+]


Segi dezala akelarre antifaxistak

FERMIN MUGURUZA  40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.

-------------------------------------------

Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]


Zunda bat Eguzkitik inoizko gertuen igaro da, arrakastaz

NASAren Parker zunda 6,1 milioi kilometroko distantziara arte gerturatu da Eguzkiaren azalera, bere misioaren lehen gerturatzean. Hala, Eguzkitik inoizko gertuen egon den objeku artifiziala bilakatu da. 692.000 kilometro orduko abiaduran igaro da, eta jasotako datuak funtsezkoak... [+]


Kultur transmisioa feminismotik zikloa izanen dute asteburuan Beran

Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).


Eguneraketa berriak daude