BEHARREZ EGIN BEHARREKO BEHAR HORI

  • Lanak ematen zizkion Z. ARGIAri lanak: langileen egoera, borroka eta soldata eta haien beharraren kontura aberasten zirenak zituen gogoan astekariak.

2021eko uztailaren 15ean
Euskal langileriaz kezkaturik ageri zen Z. ARGIA 411. zenbakian. Aurreko aste eta hilabetetan izandako greba eta mobilizazio pilagatik, une latza bizitzen ari zelako edo, beharbada, urtarrilaren azken egunetan sarturik zeudelako jada eta patrikan ezer gutxi gelditzen zitzaiolako gehiengoari. Gauza da lana, "beharra" zuela aldizkariak hizpide nagusi, bai lehenengo orrialdean bai editorialean. Eta nola ez, lana eman eta lanetik bizi behar dutenen arteko tirabira latza.


LANETIK EZ DELA ABERASTEN?

"Lanak, izen gordin bat dauko bizkaieraz: Beharra", ohartarazten zuen hasiera-hasieratik iruzkingileak. Jarraian, ordea, lan egin behar horrek bakoitzari zer eman ohi zion argi eta garbi azaltzeko ahalegina egiten zuen, bere argudioaren abiapuntutzat honako premisa hau hartuz: "Euskalerri guzian (...) lanetik ez dela iñor aberasten esan ohi da". Haatik, berak deplauki ezeztatzen zuen hori "baina ez da egia" biribil batekin. Are gehiago, "lanak aberasten du", baiezkoa ere ematen zuen, "zein ezik" ñabardurarekin hori guztia zehaztuz. Izan ere, irakurleei argitu nahi ziena hauxe zen: "Langillea bera, behargiña bera, ez du ondasunez ornitzen; baina, bai lan orren etekiñaz baliatzen dena. Lanaren jabea da pobre gelditzen dena; baina aren erostuna aberastu diteke eta aberasten ere da. Eta aberastasunak, indarra berekin du. Izena, itzala, aunditasuna... ematen dizkio jabeari. Denak sasi-merituak, jakiña; baina ematen dizkio. Eta oiekin guziekin, erosi ditezke milla gauza eta milla pertsona. Erosi diteke guzia eta jabea gerta diteke goian, guzia bere oinpeko duela. Ta egin dezake nahi duena ta berari tronua jarri dion erria -langillea- erabilli dezake orain ola eta gero ala, berari komeni zaion bezala. Alde komeni zaionean alde, bazterrera uztea komeni zaionean bazterrera utziaz". Ez zela huskeriataz ari, alegia. Zergatik zioen zioena? Dirudienez, batzuek "ondo erantzun du oraingo ontan erriak" esaten ari zirelako, eta haiexei aurpegiratu nahi zielako honakoa: "Erriak, beti erantzuten du ondo. Berari etzaio ondo erantzuten askotan ta askotan" eta "oraingo ontan ere, erriaren erantzuna ez da ona izan denentzat". Nortzuez ari zen? Auskalo. Aberatsez? Baliteke, aurrekoa kontuan hartuta, baina ezin hori ziurtatu, segidan hauxe zioelako, bere iruzkinaren ondorio gisa: "Iñoiz bada-ta, oraingoan erantzun du bada erriak, erri guziak batera eta berez".


TENTUZ, ASKATASUNERANTZ

Editorial kutsuko idazlan horren alboan, Juan Elustondok sinatutako "Langillea ta herria, elkartasunera" artikulua zetorren. Egun haietan, hain zuzen ere, Frantziako Estatuko sindikatu nagusiak -CGTk eta CFDTk- bat egina zuten, bost puntu elkarrekin defendatzeko asmoan bederen: soldata kontua, erretiroari zegokiona, hilabetero ordubete ordaindua izateko sindikatu bezala lantegi bakoitzeko langileei lan arazoen berri emateko laneko garaian, berrogei orduko lanastea lortzea eta lanpostuen gehitzea helburu izanik. Garrantzia handia ematen zion Elustondok bateratze taktiko honi, baina beldur zen horretan ere denak ez ote ziren berarekin bat izango, antza, eta bere neurriak hartzen zituen, alegia "Pundu hauek egokiak diren ala ez, hemen ez dugu aztertuko. Ortarakotz Frantziako egoeraren eta langilleriaren berri guk dakigun baiño gehiago jakin behar da" ohartarazi eta gero heltzen zion adarretatik zezenari: "Hala ere norbaitek esan dezake pundu edo helburu horiek sozialista kutsu gutxi dutela". Hortxe, gakoa! Baina "helburu hauek motxerako izanik, motxerako neurriekin epaitu behar dira, ez luzerako neurriekin" erantzuten zien ustezko aurkariei, horretarako ere bere arrazoiak bazituen-eta: "Hau da guri gertatzen zaiguna, azken helburua bakarrik gogoan izan eta gaurko egoeratik azken helburuetara iristeko egin behar diran pausoak ez aztertu. Sozialismoa gauetik goizera ekarriko dugula uste degu. Gaur egunean, nere iduriko behintzat, gure artean dugun arazo latz bat motxerako eta erdi-maillarako helburuak eta helburu horiei dagozkien ekintzak proposatzea da. Hau oso zailla da. Baiña behar beharrezkoa". Urrun joan nahi duenak pausoz pauso neurtu behar duela bidea, hara!

EUSKAL LANGILLERIA
Editoriala, 1971-I-17
Zenbaitek diruak edo kapitalak menderatutako langilleri bat besterik ez du ikusten. Onelakoentzat, langilleriaren arazo bakarra, nagusiaren aurka jeiki eta berari burrukan egitea da. Burruka ori, ordea, langille guziak elkarturik egin behar dute. (...) Eta ortarako alde batera utzi behar dituzte elkarrengandik sakabanatzen dituzten izkuntza, izakera, abertzaletasuna eta gañentzekoak... Estadu bateko langille guziak elkartu behar dute Estadu kapitalista menderatzeko... Munduko langilleak elkartu behar dute munduko kapitalismoa txautzeko. Gizona, ordea, ez du diruak bakarrik menderatzen. Gizon bakoitzaren pentsaera, ohiturak, kultura, kondaira, edertia, abestiak eta izkuntza zapaltzen diranean gizona dugu desegiten. Gizonari bere burua lantzen galerazten zaio... Nor izaten etzaio uzten... Langille-miña eta erri-miña erne behar zaizkio langilleari langille eta erritar bezela zapaldurik dagoen tokietan. Bestela osa-gabeko gizaki zazpiki eta erkitua izanen dugu. Langileeriaren eskubideak babestu dituan abertzaletasuna izan zan antziñan Euskalerrian. Diru-bide aundietan sartutako dirudunak galduarazi zituzten Euskalerriko mugak eta Euskalerriaren nortasun eta jabetasuna. Au da gure kondaira. Eta ez diteke alda, pentsa-molde jakin bat salbatzearren (...).

KANTA HERRIKOIA PROBLEMA BEZALA
Xabier Lete, 1971-I-17
Kanta orain arte, beste adierazpen batzuek bezala, kontzientzia sortzearen tresna izan bada, ez dut uste hemendik aurrera tresna horrekin xede hori lor litekeanik. Eta gainera, kontzientzia soila hartzearen garaia pasa dela uste dut. Honezkero hartu ez duenak, ez du sekula hartuko. Orain kontzientzia hori sakonduz joan behar da, gure ideia eta nahimen abstrakto horiek zentzu eta mami konkretuekin bete eta hornitu behar ditugu. Gainera, kantari guziak eta poeta guziak eta eskritore guziak ez dira berdinak; euskaldun bezala eta signifikazio batzuekin onartuak izateko kondizio bereziak eskatu behar dizkiegula, konforme. Beste edozeini bezala. Baina hortik aurrera ere guziek kezka berdinak eta problematika berdina erabili behar dituztela pentsatzea bidegabekeria bat da. Kantuen gaiak ugariak eta aberatsak izan behar dutela uste dut, bai mami eta bai formaren aldetik. Hori da kultura mota aberats bat osatzeko era bakarra. Azkenean, "gora hau" edo "behera bestea" orroaka beti jardutea, alferrikakoa eta aspergarria izatez gainera, beste ezer esatekorik ez dutenen soluzio erraza bihur liteke. Uste dut, hala ere, kanta konprometituak behar direla; ez pentsa, aurreko guzia gatik, horien aurka noanik. (...)
Baina bide hori lantzea da hain zuzen zailena; gizarte baten kezka eta problemak sakontzea eta era poetikoan adieraztea ez pentsa erraza denik. Topikoak esatea bai, erraza da (...)


Azkenak
LAB: “Klase elkartasunaren oinarrizko printzipioa da langile migranteei harrera egitea”

Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]


2025-01-03 | Leire Ibar
Etxegabetzeko arriskuan daude bi familia Burlatan

Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]


WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms plugina euskaratu du Iametzak

WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.


Analisia
2025ean etxebizitza zer?

Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]


Boli Kosta: Frantziako armada kanporatzen duen zazpigarren estatu afrikarra

Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.


2025-01-03 | Leire Ibar
2025etik aurrera, Hego Euskal Herrian alokairuak gehienez %2,2 igoko dira berritzean

Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]


2025-01-03 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat kolpeka erail dute kartzelariek AEBetako espetxe batean

Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.


2025-01-03 | ARGIA
Surf irakasle batentzat 85 urteko kartzela zigor-eskaera, adin txikikoei sexu gehiegikeriak egiteagatik

Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, 40 urteko irakasle hondarribiarrak 9 eta 17 urte arteko hamaika adin txikikori sexu gehiegikeriak egin zizkien 2011 eta 2021 urte artean. 2021ean kartzelatu zuten, bere sei ikaslek salaketa jarri eta gero.


2025-01-03 | Jon Torner Zabala
Espainiako Pilota Federazioa
“Eskura dauzkagun lege-erreminta guztiak baliatuko ditugu Espainiaren eskubideak babesteko”

Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]


Euskararen kontrako oldarraldia salatzeko pintaketak egin dituzte epaitegietan eta CCOO eta UGTren egoitzetan

Baionako eta Donostiako epaitegiak margotu ostean, ostegun gauean Eibarko epaitegian pintaketa egin dute zenbait ekintzailek. "Oldarraldia gelditu" idatzi dute eta pintura berdea jaurti diote eraikinari. Abenduan, CCOO sindikatuaren egoitza ugari margotu dituzte, baita... [+]


Segi dezala akelarre antifaxistak

FERMIN MUGURUZA  40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.

-------------------------------------------

Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]


Zunda bat Eguzkitik inoizko gertuen igaro da, arrakastaz

NASAren Parker zunda 6,1 milioi kilometroko distantziara arte gerturatu da Eguzkiaren azalera, bere misioaren lehen gerturatzean. Hala, Eguzkitik inoizko gertuen egon den objeku artifiziala bilakatu da. 692.000 kilometro orduko abiaduran igaro da, eta jasotako datuak funtsezkoak... [+]


Kultur transmisioa feminismotik zikloa izanen dute asteburuan Beran

Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).


Eguneraketa berriak daude