GORDE ESERLEKU BAT EUSKARARI

  • Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak sustatu duen "Zinea euskaraz" programak eta Bilboko Avenida zineetan ikusgai dauden filmeek areto komertzialetan euskarak lekua baduela erakutsi nahi dute, eta txikitatik hasiz gero, gure ohiturak alda daitezkeela.

2021eko uztailaren 15ean
Pasa den urtea amaitu aurretik jarri zen abian Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak sustaturiko "Zinea euskaraz" programa. Ekimen honetan ETBk, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Tinko elkarteak eta Barton Films banaketa enpresak ere hartu dute parte. Lehenengoak proiektuak aurrera egiteko beharrezkoa zuen diru laguntza emateaz gain, jada estreinatu diren eta ekaina bitartean estreinatuko diren pelikulen promozioaz arduratu dira. Tinko eta Barton Films, bestalde, film horien bikoizketa eta banaketa lanetan aritu dira. Ez da hau izan, hala ere, zinean euskara sustatzea helburu duen ekimen bakarra. Iruñeko Karrikiri euskara elkarteak, adibidez, "Zinema euskaraz" zikloa antolatu ohi du urtez urte, eta zinean euskarak dituen hutsuneak bete asmoz, Gasteizko Bagare Euskal Tokiak ere egiten du lan. Horren islada da pasa den abenduan eskaini zuen euskarazko zine zikloa.
"Zinea euskaraz" programari dagokionez, eskaintzen diren pelikulen artean asko dira zine familiarra dei diezaiokegunaren barnean kokatzen direnak. Tinko elkarteko Marian Galarragak esan digunez, bada haurrei zuzenduriko hainbeste film egotearen arrazoirik. Bere iritziz, gauzak pixkanaka aldatzen doazen arren, Euskal Herrian ez da egon filmak euskaraz ikusteko ohiturarik. Hortaz, eta ohiturak txikitatik aldatzea errazagoa denez, batez ere haurrei begira ekin diote "Zinea euskaraz" programari. Denborarekin, Tinkoren helburua publiko zabalago batera iristea dela adierazi digu Galarragak:"Zine aretoetara jendea euskarazko pelikulak ikustera etor dadin lortzeko, hilabete hauetan ikusgai izango diren filmeen jarraipen serioa egin behar da. Film hauek zenbat lagun erakarri dituzten jakitearekin ez da nahikoa". Besteak beste, non eta zein ordutegitan eskainiko diren kontuan hartzea ere garrantzitsua dela dio Galarragak. Bere hitzen arabera, horrek zein gauza egin diren ondo eta zein huts egite egon diren ezagutzea ahalbidetuko du, eta etorkizunera begira eman daitezkeen pausoak errazago finkatu ahal izango dira. Kontuan hartu beharreko arlo bat bikoizketarena omen da. Dioenez, Tinko kalitatea bermatzen saiatzen da, eta lortu ere egiten du, elkarteak bikoiztutako "Banpiro txikia" eta "Asterix Zesarren aurka" filmak izanik horren adibide. Beste batzuek ordea, bikoizketa "pixka bat arraroak" egiten dituztela aipatu digu, noizbehinka ETBn entzun daitezkeenak kasu. "Gure bikoizketek ez dute zerikusirik ETBkoekin. Zenbait hitzekin, adibidez, oso estuak dira, eta batzuetan ahotsak gaizki aukeratu eta pertsonaiek sinesgarritasun apur bat galtzen dute". Tinkoren nahia ikusleak zinema aretotik ateratzean filma zein hizkuntzatan ikusi duen ahanztea dela gaineratu digu.


BIKOIZKETA EZTABAIDAGAI.

Asier Larrinaga Euskal Telebistako euskara arduradunak eurek eskaintzen dituzten filmak bikoizketa etxeek itzultzen dituztela azpimarratu digu, eta ETBn itzulpen hauek gainbegiratu eta beharrezkoa denean bakarrik egokitu egiten dituztela. Hala ere, izan ditu hitz batzuk gai honen inguruan. "Euskarazko bikoizketa bat arraroa izan ala ez, hiztunaren ezagutzaren araberakoa da". Larrinagaren esanetan, gero eta euskara maila altuagoa izan, orduan eta gutxiago harrituko da ikuslea film batean esandakoengatik. Pertsonaiek izan ohi duten sinesgarritasunari buruz hutsune batzuk egon daitezkeela aitortu du, baina ez ei da hainbesterako. Honen harian, bikoizketetan baino, hutsuneak euskaran daudela dio Asier Larrinagak. Izan ere, soziolekto edo argot batzuk garatu gabe daude, eta horrek buruhausteak sor ditzake bikoizketa egitean. Euskaraz medikuntza edota epaitegietako soziolektorik, adibidez, ez da existitzen, "esparru horietan gauza asko daude asmatzeke, eta batzuetan zuzen ibiliko gara eta beste batzuetan ez".
Barton Filmseko Maria Jesus Diezek, bestalde, bikoizketei dagokienez denetarik aurki daitekeela dio. Bartonek banaturiko filmak bikoiztu ohi dituen Irusoin etxeak, dena den, emaitza onak lortzen dituela adierazi digu, eta arrakasta handia izan duen "Karramarro uhartea" marrazki bizidunetako filma dela horren adibide.


GOYA SARIETARAKO IZENDA-PENAK.

Aurrez aipatu bezala, pasa den abenduan hasi eta ekainean amaituko den "Zinea euskaraz" programako film gehienak haurrei zuzendurik daude. Barton Filmsek Bilbon aurrera daraman ekimenean ere gaztetxoak dira protagonista, eta pelikulak horregatik eskainiko dira goizeko hamaiketan. Maria Jesus Diezek dioenez, ikastoletako haurrak klase orduetan zinera etor daitezen lortzea da helburua. Ekimen honen barnean dauden pelikula guztiak Deustoko Avenida zine aretoetan eskainiko dira, eta egunero egongo da horietako bat karteldegian. Barton Filmsek Circuito Coliseo eta Kinoks Kultur Taldearen laguntza izan du ekimen hau gauzatzeko.
Hego Euskal Herriko zine areto komertzialetan euskaraz estreinatu diren lau film Avenida zineetan ere izango dira ikusgai: "Banpiro txikia", "Karramarro uhartea", "Ametsen lapurra" eta "Marco Antonio, Hong Kongeko bahiketa". "Banpiro txikia" abenduan estreinatu zen areto desberdinetan, eta Bilbon ere jada izan da ikusgai. Beste hirurak ere estreinatu dira, baina Deustuko Avenidan beranduago eskainiko dira. Marrazki bizidunetako hiru euskal film hauei buruz esan beharra dago Goya sarietarako izendatuak izan direla. Animaziozko euskal filmek duela hiru hamarkada ekin zioten euren ibilbideari, abiapuntua jada historikoa den "Kalabaza tripontzia" izanik. Hala ere, iaz adina oihartzun ez dute beharbada sekula izan, eta hain zuzen ere, horren islada dira otsailaren 3an Madrilgo Kongresuen Jauregian banatuko diren XV. Goya sarietarako izendapenak. Animaziozko Pelikula Onenarentzako saria eskura dezaketen lau hautagaien artean, aipaturiko hiru euskal filmak daude, eta "El gran secreto" pelikularekin ariko dira lehian. "Karramarro uhartea" orain arte euskarazko film batek inoiz izan duen arrakasta komertzialik handiena lortu duen animaziozko filma da. Inazio Mujika, Joxean Muñoz eta Txabi Basterretxeak zuzendu eta Irusoinek ekoiztutako pelikula hau 11.000 lagunek ikusi dute jada. Pelikulako protagonista Dimitri da, bere loroaren laguntzaz Karramarro uhartean dagoen altxorra topatu nahi duen pirata. Berau otsailaren hasieran izango da ikusgai Avenida Zineetan.
"Marco Antonio, Hong Kongeko bahiketa" Carlos Varelak zuzendu eta Bilboko Merlin etxeak ekoiztu du. Bere ama Dragoi Gorria gaizkilearen hatzaparretatik askatu nahi duen Marco Antonio izeneko gaztearen abenturak kontatzen ditu, eta martxoan eskainiko dute Deuston. Marco Antonioren adin berekoa da "Ametsen lapurra" 3D-ko marrazki bizidunetako protagonista. Nina du izena, eta Groomo zientifiko gaiztoa izango du arerio. Pelikula hau otsailaren erdialdera ikusi ahal izango da Avenidan.


FILM UGARI DAUDE IKUSTEKE.

Ekaina bitartean, makina bat film gehiago estreinatuko da euskaraz zine-areto komertzialetan. Aurki, esaterako, haurrei zuzenduriko Tinkoren pelikula berria ikusteko parada izango dugu. "Baloia" du izenburua, eta euskaraz soilik estreinatuko da. Datozen hilabeteotan honako beste pelikula hauek ere estreinatuko dira euskaraz: ipuin afrikar batean oinarrituta dagoen "Kirikou" marrazki bizidunetako filma, "Forever mine" thriller erromantikoa, 30. hamarkadako Irlanda deskribatzen duen "Liam" filma, Ibon Kormenzanak zuzendutako "Jaizkibel", Kean Loachen "Bread and Roses" eta Nick Gomezen "Drowning Mona".
Barton Films banatzaileak Bilboko Avenida zine aretoetan aurrera daraman ekimenaren barnean, bestalde, hamaika pelikula gehiago ikusi ahal izango da. Urtarrilean, "Gu bai gu" helduentzako komedia eta marrazki bizidunetako "Jack, amazonaseko erregea" luzemetraia. Otsailean zehar aurrez aipaturiko "Karramarro uhartea", "Ametsen lapurra", "Biziaren arbola" hunkigarria, Karra Elejaldek, Ramon Bareak eta Alex Angulok lan egiten duten "Gizon gaizto baten istorioa" eta "Amerikako Historia X" produkzio estatubatuarra. Eta martxoan, "Pinotxo" klasikoa, "Ipar haizearen itzulera" animaziozko filma eta estetikoki bideojoko baten itxura duen "Megasonikoak". Martxoan film hauek Gasteizen ere ikusi ahal izango dira, eta litekeena da Donostia eta Iruñeko zine aretoetara ere iristea. Izan ere, Bartonen nahia ekimen honen jarraikortasuna bermatzea da, beste esparruetan bezala, zinema munduari dagokionez ere euskararen normalizazioruntz aurrera egiteko beharrezkoa baita bidea ez etetea. Aurreneko urratsak eman dira. Espero dezagun hemendik aurrera zine izarrak euskaraz hitz egiten entzutea, eta zine aretoek euren karteldegia urte osoan zehar elebiduna izatea.


Azkenak
2024-10-17 | Gedar
Espainiako Gobernuak ez die etxebizitza-alternatibarik eskaintzen Gasteizen dauden Gazako bost familiari

Gobernuak aberriratu ondoren, ia urtebetez bizi behar izan dute aterpetxeetan eta ostatu pribatuetan, eta etengabe lekualdatu dituzte. Gaur egun erabiltzen duten aterpetxea urriaren 31n utzi beharko zutela esan zieten azkenekoz, nahiz eta badirudien beste luzapen bat ezarriko... [+]


2024-10-17 | Hiruka .eus
Lan-esplotazioa eta sexu-erasoak egotzita atxilotutako pertsonen taberna margotu dute, Getxon

Hainbat emakume-langile esplotatu eta horiei sexualki eraso egin dieten jabeen taberna pinturaz margotu zuten ezezagunek domeka gauean Getxoko Areeta auzoan. Pinturaz gainera, aldarri bat ere margotu zuten ondoko horman: "Erasoen aurrean klase batasuna".


2024-10-17 | Cira Crespo
Herriaren ahotsa onartuko duzu

Gaur gauean, urriak 17, 88 urte faxistek Jose Ariztimuño, Aitzol, hil zutena. Fusilamendu pelotoiaren aurrean ez zuela isilik gelditu nahi irakurri berri dut. Soldaduei tiro egitea kosta egin omen zitzaien, behin eta berriz agindu behar izan omen zieten su egiteko. Hala... [+]


Lanaldi murrizketaren aurka agertu da Carrefour, Ikea eta Eroski parte dituen banaketa-enpresen elkartea

Espainiako Lan ministro Yolanda Diazen proiektuaren aurka agertu da Banaketa Enpresa Handien Elkartea (Anged): "Joko-arauen aldaketa" ez du onartzen.


Adur Larrea eta Gorka Bereziartua
“Haurrek errazago barneratzen dute magia eta ezustekoa”

"Erraldoiei buruzko ipuina nahi dugu, haur txiki nahiz koskortuagoentzat". ARGIAk enkargua egin zien etxekoak ditugun Gorka Bereziartua kazetariari eta Adur Larrea ilustratzaileari. Emaitza: Abentura erraldoia. Salba dezagun kalejira. "Gauza berriak probatzeko... [+]


2024-10-16 | Leire Ibar
TikTokek bazekien neska nerabeak gizonezkoen aurrean diru truke biluzten zirela

TikTok enpresaren barne-dokumentuen filtrazio batek adierazi duenez, enpresa jakitun zen 15 urteko hainbat neska zuzenekoetan biluzten zirela gizonezko helduek bidalitako txanpon birtualen truke. Sare sozialeko hainbat dokumentutarako sarbidea ahalbidetu zuen akats bati esker... [+]


2024-10-16 | Julene Flamarique
Italiak lehen migratzaileak deportatu ditu Albaniara eta Von der Leyenek ekimena Europa osora zabaltzea proposatu du

Kritiken artean deportatu ditu Italiak hamasei errefuxiatu Albanian eraiki duen "harrera-zentro" batera. Proiektua 2023. urtean erabaki zen Meloniren Italiaren eta Albaniako Ramaren arteko akordio bat izan zela eta, eta "migrazio-kudeaketak bizkortzea" du... [+]


2024-10-16 | Iñaki Murua
On Ángel!

Goiburu hori soilik irakurri eta ezinezkoa nor den edo nor zen asmatzea, baina bazen nor!

Ángel González Olvera, Mexikon ezagutu genuen duela 11 urte bertsolariok hango inprobisatzaileekin jardunaldi batzuetara gonbidatu gintuztenean. Mendi gain batean bizi zen,... [+]


Tlatelolcoko sarraskiaren aitortza

Mexiko Hiria, 1968ko urriaren 2a. Hilabete batzuk lehenago, ekainaren 22an abiatutako ikasle mugimenduak mitin bat antolatu zuen Hiru Kulturen Plazan, hiriko Nonoalco-Tlatelolco unitatean. Mexikoko ejertzitoak eta Batallón Olimpia talde paramilitarrak bildutako ikasleei... [+]


Merkatu librearen mitoa

Erdi Aroan Jaungoikoa jaun eta jabe zen bezala, garai modernotan merkatuaren eta bere lege zurrunen menpe bizi gara. Goi mailako soldata erraldoiak merkatuak zehazten omen ditu; izan ere, Iberdrola edo BBVAko CEO-en sariak beraien arloko merkatuek finkatzen omen dituzte, nahiz... [+]


Hezitopia dinagu zain

Tomas Mororen Utopia liburuko utopiarrek leitzea maite omen zuten. Hizkien bueltako hezkuntza onaren ondorioz, haurtzaroan hasi eta helduaroan ere aritzen ei ziren, inork manatu beharrik gabe, leitzen eta ikasten eta gehiago leitzen. Pentsa, aisialdia horretara emanak bizi zuten... [+]


2024-10-16 | Edu Zelaieta Anta
Bira osoa

Sandra Cisnerosek idatzitako The House on Mango Street mugaldeko liburuan pertsonaia baten txakurrak bi izen ditu: bat, espainolez; bat, ingelesez. Beharbada kontu harrigarria gerta liteke lehen begiratuan, baita liburu baterako ere, baina lasaiago pentsatuz gero ohartuko gara... [+]


Popuerzakoa

Iraileko igandeetan ohitura da gure inguruetan Erniora igotzea, Zelatunen dantzan aritzea eta txorizo muturra, edo, jatea. Eguraldi txarrenaz ere ez da jenderik falta izaten. Aurten lagunak goizago abiatu eta ni berandututa, bakarrik nindoan estratan gora, beherantz zetozen... [+]


Abdallah: Israelen lagun amerikarrek kartzelan hilik nahiko luketen libanoarra

Berrogei urte eginen du urriaren 24an Georges Ibrahim Abdallah libanoarra atxilotu eta preso sartu zuela Frantziako Estatuak, eta horrenbestez Europako preso politiko zaharrena da. Palestinaren askatasunaren aldeko militantea, Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea... [+]


Eguneraketa berriak daude