INDARKERIAREN BASO ILUNEAN

  • Burgoseko prozesuak jarraitzen zuen pil-pilean. Oraingoan, abokatuen lana goraipatu eta Estatuaren bortizkeria gaitzesten zituen aldizkariak bere orrietan.

2021eko uztailaren 27an
Durangok ere jasan zuen alemanen bonbardaketa, baina Gernika da mundu guztian horregatik ezagun egin zen herria. Era berean, hamaika gorabehera jasan ditu gure herri honek, gure geografi txikitik kanpo haietaz inork ezer gutxi jakin gabe, baina Burgoseko epaiketarena barra-barra zabaldu zen eta auziperatuek atzerriko leku askotatik ere elkartasuna jaso ahal izan zuten. Euskal Herritik ere bai, ez dago esan beharrik. Manifestazioak, grebak, nonahi ziren, eta "ordenazaintzaileen" egurra baita ere, jakina. Beharbada horregatik plazaratu zen abenduaren 20ko ZERUKO ARGIA "Erri eta Burni" letra larriz nabarmenduz langileek indar osoz lanean ageri ziren koadro baten goialdean. Azpialdean, berriz, poema bat zetorren.


ORONDATE ONEKO GIZONEN ARTEAN

Inon ez ziren ageri ez koadroaren ez olerkiaren egileen izenak eta, harto sentipenez, ezin izango dizuet esan norenak ziren. Baina hauxe duzue aipatu poema: "Sutegi zaarrak suzko txingarretan negarra berria dario,/ Burni goritua mailluen taukiak zauritu dutela merio./ Erri eta burni!/ Lur gorrantzetatik sortu meatz-fiña kondairak landutzen ari du:/ Joaren indarrez ertzak aldatzean, erriak biotza eri du./ Burni eta ogi! Burni eta argi!/ Joaz ta ariaz gero bat zuzena, al dan zuzenena, bidean.../ Erri-min bizia dutenen artean,/ Langillediaren muinean,/ Borondate oneko gizonen artean".
Horren guztiaren aldamenean, Barrenak izenpetzen zuen idazlana ageri zen, "Indarkeriaren basoan" izenburupean.
Honela aurkezten zuen egileak bere emaitza: "Herri zapalduak eta langilleria, ikasleak eta marjinalak indarkeria erabiltzen duten bakoitzean, ugari izaten dira Estaduen egokitasunaren alde hitz egiten duten ahoak. Hala ere, zenbait Estaduen indarkeriaz garbi mintzatzeko ta hauen egiturak gaitzesteko ugari baino ugariago erabilliak izan dira ahoak, lumak eta ekintzak ere. Batetik, Estaduaren indarkeria onartuaz oposizioaren indarkeria gaitzetsi eginda eta bestetik, oposizioarena onartuaz Estaduarena gaitzetsi. Paradoja honek eraginda goazen indarkeriaren baso illunera". Barrenak, ordea, baso horretako zuhaitz mota bakarra seinalatzen zuen, batik bat: Estaduaren indarkeria. Eta hori "Estaduaren menpean aurkitzen diran zenbait herri ta gizamaillak, nehork ohar gabe ta ixiltasun ozpiñean, heriotzean eta amettitu ezin ditezken egokeratan bizi dirala"ko. Eta "Estadu hoiek herriaren izenean langilleria lan-tresna bihurtzen" dutelako, eta "langilleriaren bizikera bera daraman herria inperialismoaren interesez zapaltzen".


EUSKAL HERRIAREN EGOERA MUNDUAN

Editoriala, bestalde, "Amasei lege-gizon"ei eskaintzen zitzaien, hau da, Burgoseko auzi militarrean epaituak izan zirenen abokatuei. Hauexek ziren horiexek: Jose Antonio Etxebarrieta, Artemio Zarco, Migel Castells, Jose Sole Barbera, "Ortzi", Gregorio Peces-Barba, Jesús María Bagues, Periko Ibarra, Ramón María Carmiña, Ibon Navascues, Elias Ruiz Zeberio, Jose Luis Castro, Juan Miguel Moreno, Juan Mari Bandres, Pedro Ruiz-Balerdi eta... Gurutze Galparsoro!
"Lurbira osoak entzun du Euskalerriaren oiua" zioen gure astekariak. "Ez bazekian ere, emendik aurrera ba-daki munduak ba-dala Euskalerria. Entzun ditu, otz-ikaraz, ustez, ixildurik zeuden zigorkaden garraxiak. Eta au guzia auzipetuei eta auek aldezten dituzten hamasei lege-gizonei zor diegu batipat". Arrazoia, hauxe: "Garbi adierazi dute Euskalerriaren aldeko politika-burrukan ari izan direla. Garbi, nolako moduz atera azi dizkien beren aitormenak". Izan ere, auzipetuek torturatuak izan zirela salatu zuten epaile militarren aurrean! Horregatik zioen editorialgileak: "Ori argi eta garbi munduaren aurrean geldi zedin, hamasei lege-gizonen galdera-jasa!". Pentsatzekoa da Gurutze Galparsorok ere galdetuko zuela, galdetu, "lege-gizon" ez izan arren. Dena den, hamaseietako inor ez ei zen "aspertu auzipetuen alde hitza ateratzen. Sustraietara jo dute beti. Jirabiraka beti toki berean zulatzen zuten. Eiztariaren antzera beti zai danba tiratzeko, egokierarik galdu gabe". "Danba" eta guzti, lortu zutena hauxe zen: "Garbi aitortu arazi dituzte auzipetuekin erabilli diran era guztietako zigor eta pasarak". Meritu galanta haiena, alajainkoa!

ZULOAGA DELA-TA
Imanol Laspiur, 1970-XII-20
Haundia zen Zuloaga, haundia. Penagarria, zein penagarria, manola eta torero haien bitartez eta Toledo inguruko lur-irudiz haunditua izatea. Ez da euskal pinturarik, baina bai dago Euskal Herriko pintura bat. Lehen Arteta aitatu dugu. Artetak Euskal Herriko pintura eman zigun, baina Arteta ez zen munduan nagusitu. Munduak ia jakin ere ez daki Euskal Herririk dagoenik. Zuloaga eibartar zen, euskaldun zen. Baina Zuloagaren torero begietan, eta Zuloagaren manola begietan eta Zuloagaren Toledo-lurretan ez dakust euskalduntasunik. Eta Zuloagak etxean frantses eta espainolez hitzegiten zuen. Baina Zuloaga euskaldun zen. Zuloaga, hori bai, eibartar zen. Eibarren jaioa, eta euskeraz zekien. Pintore haundi eta ikaragarria. Baina ez zuen pintura euskalduna egin, ez zuen obra euskalduna egin.

ARTIKULORIK ONENAK
Taldeko Marisabelek, 1970-XII-20
Zeruko Argia, 405. Alea: "Kristaua eta iraultza", batetik, eta "Kardenalak... Monseñoreak... Kalonjeak... zertarako?", bestetik, aukeratu ditugu. Ondo edo erdixka ezagutzen gaituztenetatik banakeri arrunta iruituko zaie, guk artikulu hauek aukeratzea, beste zenbait ordea harritu. Eta taldekuoi, zer? Ez dakigu. Zalantza artean murgildurik gabiltza. Eliza edo Elizako erabakiak garbiagoak nahi genituzke. Gure jakinduri-eza eta Elizaren hainbat misterio eta lauso-unek linbo bat osatzen dugu. Gehienok, tradizioa bete bai, bainan sakondu gaberik aurrera goaz. Argi izpirik ez dugu somatzen. Zenbait ema-galdu eta abar onartzen diran garaian, beste zenbait ezbeharretan diranak ez dira aintzakotzat hartzen. Zenbait alderdiri, politika usaina hartzen diotela esaten da, guk ostera beste hainbati hartzen diegu. Hau nahaspilla. (...) Zenbait euskaltzalek harrituta uzten gaitu. Ba dirudi, beren eskubideari begiratuz, hiru pertsona daudela gizon bakoitzean. Bestalde, edo beste gai batez, ohituak gaude bai honelatsuko irteerekin. Hau da: Elizan katoliko, bere negozioetan zuhurkeria soilik eta gizartean edozer. (...) Gu gehienbat harritzen gaituztenak, euskal arloan lan egiten dutenak dira. Garbiago. Ikastolako batzordean lan sakona eta gogotsu egiten dutenak, beren ogi-bide edo lan profesionalean ari diranean, euskera ez dute aintzakotzat hartzen. Ikastolan euskaldun, eguneroko lanean erdaldun eta gainuntzean zeozer besterik ez (...)

MANUEL LASARTE
Basarri, 1970-XII-20
Manuel Lasarte bertsolari argi ta trebeari omenaldi bat eskeintzekotan giñan, Donostiako Astoria Antzokian (Teatroan), abenduaren seigarren egunean. Danok gogoan ditugun azken gertakariak zirala bitarte, jaialdia atzeratzea erabaki zuten antolatzaileek (...)


Azkenak
2025-01-20 | Bertsozale.eus
Gasteizen aurkeztu da 2025eko Arabako Bertso Kuadrilla artekoa
Gasteizko Amaia Zentroan elkartu dira larunbatean Arabako Bertso Kuadrilla artekoan parte hartuko duten 14 taldeetako ordezkariak. Kuadrillartekoaren zortzigarren edizioa izango da aurtengoa.

2025-01-20 | Euskal Irratiak
%221ko gainpopulatzea, Baionako presondegian

Alarma jo du, beste urte batez, OIP Presondegien Nazioarteko Behatokiak. Abenduaren lehenean marka berri bat hautsi zen frantses estatuan, 80.792 pertsona atxiloturekin. Espetxe-administrazioaren aitzinikuspenen arabera, gainera, 86.000 baino gehiago izan litezke 2027an egungo... [+]


‘Goazen lagunok’: sare sozial toxikoetatik fedibertsora trantsizio kolektiboa

Trumpek AEBetako presidentetza hartuko duen eguna baliatuta, Goazen lagunok lelopean, multinazionalen jabetzako sare sozial "toxikoak" utzi eta fedibertsora trantsizio kolektiboa bultzatzeko kanpaina egiten ari dira eragile ugari. “Internet gizatiarrago batean... [+]


Aurtengorako irakurgaiak

Urte berriaren hasieran asmo berritu egiten gara dirudienez, eta egin beharreko zereginen zerrendak egiten ditugu gutako batzuk. Egiteko horien artean irakurtzeko ditudan liburuen zerrenda izaten da bat, gero eta zerrenda gizenagoa. Zuetako ez gutxik zer irakurtzen dudan galdetu... [+]


2025-01-20 | Iñaki Sanz-Azkue
Hotza maite duen igela

Arboletako hostoak eroriak dira eta basoko lurra estalia dute. Lurraren eta hosto gorrituen artean, alabaina, sortzen da geruza fin bat, arreta gutxi jasotzen duena, baina espezie askoren biziraupenerako garrantzi handia izan dezakeena. Hezetasuna mantentzen du, zomorroak... [+]


2025-01-20 | Jakoba Errekondo
Euskal Herria banana errepublika

Sekula bananarik jan ez duten bi lagun ezagutzen ditut; nerau bat. Bananazalea da, ordea, jendea. Afrika eta Asia aldean sortutako landare generoa da banana (Musa x paradisiaca), baina gaur egun Ameriketan ere asko egiten da. Ekoizlerik handiena India da, eta esportatzaile... [+]


2025-01-20 | Garazi Zabaleta
Aleko
“Nekazaritza birsortzailerako eta proiektu kolektiboetarako test gunea da gurea”

Nekazaritzan trebatzeko eta proiektu propioak abiatu aurretik ekoizpenean eta merkaturatzean norbere burua probatzeko, abian dira gurean nekazaritzako hainbat test gune. Araban, 2023an abiatu zuten Aleko nekazaritzako test gunea, baina, antzeko egitasmo gehienekin alderatuta,... [+]


2025-01-19 | Urtzi Ugalde
Agur, amatxu

Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.

Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]


Amatasunaren giltzarik gabe

AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea:  Elena Diaz.
Zuzendaritza:  Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]


Bayrouren aurkako zentsura mozioak porrot egin ondoren, Herritar Fronte Berria zatituta dago

Ostegun arratsaldean egin dute bozketa eta, aurreikusitako moduan, François Bayrou lehen ministroaren aurkako zentsura mozioak ez du aurrera egin. Izan ere, eskuin muturreko Batasun Nazionalaren sostengurik gabe, ez zuen aurrera egiteko aukerarik.


2025-01-17 | ARGIA
Hasi da denboraldia, Saizarren eta Alorrenenean txotxa irekita

Asteazkenean egin zuten ekitaldia Astigarragako Alorrenean, Sagardoaren Lurraldeak hala erabakita. Ostegunean egin du txotx hasierako festa propioa Usurbilgo Saizarrek.


Iruñeko Erorien Monumentuaren eraispena eskatzeko manifestazioa egingo dute larunbat honetan Iruñean

Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]


2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


2025-01-17 | ARGIA
Spoiler, gurasokeria, ziborg, santujale eta guakamole, Euskaltzaindiaren Hiztegiko azken eguneratzeen artean

2024ko bigarren seihilekoaren lanaren emaitzak jaso ditu Euskaltzaindiak. Forma berriak eta aurretik zeudenen osatzeak aurkeztu ditu. Forma berrietan, oraingoan, batez ere, sukaldaritzako hiztegia landu dute. EITB eta Berria-ko edukiak hartu dituzte iturritzat.


Eguneraketa berriak daude