"KODE PENALAREN ERREFORMA KONSTITUZIOAREN AURKA DOA"

  • gure galdegaian, Garbiñe Biurrun epailearengana joateko. Hona segidan, Demokraziarako Epaileak taldeko kide honekin landu ditugun hainbat auzi eta gaien berri.

2021eko uztailaren 15an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Hondarribiko azken Alardearen auzian EAEko Justizia Auzitegi Gorenak Jaizkibel konpainiari arrazoia eman zion arren, Eusko Jaurlaritzako barne sailak ez zuen bermatu erabakia. Zer adierazten du horrek?
Hasteko, argitu nahi dut nik Alardean parte hartu izan dudala hiritar gisa. Aurtengoan ez, kanpoan nintzelako, baina iaz Hondarribian desfilatzen saiatu nintzen Jaizkibel konpainiako beste kideekin batera eta Er-tzaintzak ez zigun Alardean sartzen utzi. Bere egunean, Ertzaintza ez zela emakumeen eskubideak bermatzen ari esan nuen, edo ez behintzat beste eskubideak bermatzen dituen bezala. Aurten, berriz ere, Ertzaintzak Jaizkibel konpainiaren parte hartzea bermatu behar zuen eta ez zuen egin. Alegia, ez zituen bitarteko guztiak jarri hala izan zedin. Emakumeon eskubideak ez daude bermatuta, eta tresnak badaude horretarako. Honek borondate politiko gutxi dagoela, eta beharbada, politikoentzat Alardearen auzia kalkulu politikoetan ez dela errentagarria adierazten du. Areago, antza, kasu zenbaitetan alderdi politiko batzuen interesen kontra doa neurria. Hauen balorazioa politikoa da eta hauteskundeen errentagarritasunari begira egina. Finean, justiziak emandako epai bat ez da bete. Areago, Barne Sailak berak emandako agindua Ertzaintzak berak ez du bete.

Urriaren 28an Donostian izan zen desobedientziaren aldeko manifestaziora etortzeagatik, Auzitegi Goreneko Gobernu Aretoak Jaurlaritzako Giza-Eskubideen Batzordeko Martinez Leunda zuzendariaren partehartzea zentsuratu zuen. Demokraziarako Epaileak taldearen jarrera zehaztuko al zeniguke?
Guk erabakia baloratu genuen eta kontra egin genion. Alde batetik, Gobernu Aretoak holako erabakia ezin duela hartu esan dugu, epaileok lanean ari garenean debekatua dugulako. Gobernu Aretoak ezin die bere funtzioetatik beste boterei ez zorionak ez gaitzespenik luzatu. De-sobedientzia zibila salatzeko ezin dira halako argudioak erabili, funtsean, indarkeria erabiltzen dutenek ez baitute inolako aitzakiarik behar. Beraz, desobedientzia zibilarekin edo gabe, berdin jardun beharra dago. Deskalifikatu zena, ordea, Eusko Jaurlaritza osoa izan zen, eta aldi berean Aretoak eztabaida politikoan parte hartu zuen, gauza erabat desegokia gure ustez. Epaileok ez dugu eztabaida politikoan parte hartu behar. Gobernu Batzordea Euskadiko epaile guztien gobernu Aretoa da. Guk, gainera, desobedientzia zibilak bere alde onak dituela adierazi genuen.

Instituzioetako kargu batek parte hartzea kontraesankorra ere bada, ezta?
Bai, hori kontraesan bat iruditzen zait. Ezin da instituzio bat gobernatu eta desobedientzia zibilaren alde egon. Hiritar gisa egon zaitezke baina ez kargu politiko bezala. Esaterako, epaileok holako manifestazio batean egotea kontraesan bat litzateke. Azken funtsean, gu botere bat gara eta gure lana erabakiak hartzea eta berauek inposatzea ere bada. Bateon bati inposatu egiten zaio gure erabakia. Beraz, nola azaldu jendeari gure boteretik desobedientzia zibila bultza dezakegunik. Adibidez, nola ager dezake hori Eusko Jaurlaritzak? Nola beraren aurka izan daitekeen desobedientzia zibilaren bidezko ekimen bat? Haatik, Demokraziarako Epaileak EAEko Auzitegi Nagusiko Aretoak egindako kritikaren aurka azaldu da honen kritika ez zihoalako soilik hortik, askoz zabalago zelako baizik.

Garai beretsuan , Maria Jose Galindo epaileak ENAri buruzko epaia eman zuen Iñigo Fernandez de Martikorena hiritarraren auzian. Fiskalak berehala aurkeztu zuen helegitea. Zein da zure ikusmoldea?
Ni ez naiz arlo penalean ari, baina arlo honetan ari diren espezialistek Maria Jose Galindok emandako epaia ontzat eman dute. Alegia, Sevillan, Caceresen edo Lugon antzeko epaia emango zela diote adituek. Fiskaltzak helegitea jar-tzea normala da, bera zen salataria eta beste kasuetan bezala mantendu behar zuen bere jarrera. Cardenal Fiskal Nagusia asko inplikatu zen, hala ere. Fiskaltzak Cardenalen bitartez erakutsi duen jarrera publikoa zeharo okerra iruditzen zait. ENA edo euskal agiriari ezin zitzaiola balorerik eman esan zuen, baina Maria Jose Galindoren epaiak ez zuen hori esaten, baizik eta ENAk identifikatzeko tresna bezala balio dezakeela, futbol taldeko edo herri liburutegiko beste agiri batek balio dezakeen bezala. Jakina, agiri hauek ez dute balio ofizialik, ez baitira botere ahalmena duen instituzio batek emanak.

Epaile hau beldurrak eraginda aritu zela esan zen PP eta PSOEren inguruan?
Galindo epailea pertsona bezala erabilia izan da, eta oro har, justiziatik hartzen diren erabakiak ere politikoki erabili nahi izaten dira. Iritzi publikoari adierazi nahi zaio gehiengoak baduela nolabaiteko eskubidea gehiengoak nahi duen eskubidea bete dadin. Eta horrelako eskubiderik ez dago. Gehiengoak ez dauka horrelako eskubiderik, gehiengoak ez dauka zilegiak ez diren erabakiak hartzeko eskubiderik, gehiengo sozialak ezin du zilegia ez dena zilegi bihurtu. Alardearen auzian gertatzen da hau. Gehiengoak ez du halako Alarderik nahi, baina gehiengoak (oinarrizko eskubideak gehiengoaren aurka mantendu behar dira-eta) ezin du hori egin. Zaila bada ere gehiengoak ezin ditu gutxiengoaren eskubideak zapaldu. Gehiengoak ezin du zer den zilegia edo zuzena ebatzi. Kasu honetan, gehiengoak nahi ditu ENA erabiltzen dutenak zigortu. Oso erraza da hori egitea. PP eta PSOEri oso erraz egiten ahal zaie hori. PPk legea aldatuz, esaterako. Baina, beraiek egiten ausartzen ez badira epaileoi egitea eskatzea ere.

Zer ikuspuntu duzu desobedientzia zibilaz?
ETAk burutzen duen terrorismotik kanpo lantzen bada, etorkizuna ikusten diot ekimen honi. Desobedientzia zibila oso interesgarria da baldin arlo militarretik at lantzen bada, gizarte zibilak gizarte arazoei nahiz politikoei erantzun zibil bat emateko gaitasuna erakusten badu berez. Zoritxarrez, hemen ohituta gaude indarkeriaren bidez erantzuten. Mugimendu nuklearra lekuko. Nuklearrik ez! esaten zuen gizarteak. Indarkeria sartu zen eta mugimendu hura gutxiengo baten esku gelditu zen, ez zen inoiz gehiengoaren ordezkari bihurtu. Kasu honetan, berdin. Indarkeria tartean sartzen bada, akabo. Ez dut pentsatzen ere desobendientzia zibilaren bidez gauzak berehala konponduko direnik, baina are gutxiago indarkeriaren bitartez. Praktikoak izan behar dugu, zentzu honetan (erabilpen politikoa alde batera utzi behar baita) nik indarkeriari egiten diodan gaitzespenaren barruan praktikotasuna azken mailan jartzen dudalarik.

Orain gutxi, Aita Saintuaren eskaera tartean, PPko Gobernuak 1443 indulto eman ditu, Gomez de Liaño epailearena barne.
Demokraziarako Epaileak taldeak egindako balorazioarekin bat nator. Indultoa orokorra da eta Konstituzioak galeratzen ditu indulto orokorrak. Intsumisioen indultoa aitzakia izan da Gomez de Liaño indultatzeko. Intsumisoek ia-ia ez zuten indultoren beharrik, berehala indultatu behar baizituzten. Badirudi Gomez de Liañori zer edo zer ari zaiola ordaintzen. Epaile honi deliturik larriena leporatu zitzaion, prebarikazio delitua. Beraz, bere zigorra indultatzea bidegabekeria bat da. Are gehiago, epaiak Gomez de Liaño epaitegi batera itzultzea onar-tzen duela ikusita. Zigorra erabaki zuen epaiaren aurka doa indulto hau, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren aurka. Aita Saintua tartean agertzea lotsagarria izan da. Gobernu akonfesional batek erantzun oso erraza zeukan. Finean, Aita Saintuaren eskaera erabili izan dute indultoa apaintzeko.

Bestalde, zer iritzi duzu Adin Txikikoen legeari buruz?
Indarkeriaren aurka erantzun penala behar-beharrezkoa da. Hiltzen duenari erantzukizun penala eskatu behar zaio. Nolako erantzun penala, ordea? 1995ean, bai terrorismo delituei bai beste delituei erantzuteko egin zen demokraziarako kode penala ondo egina zela pentsatzen genuen. Orain, berriz, ematen du eran-tzun penal ezberdina eta gorragoa eman zaiola fenomeno terroristari. Haatik, eman nahi zaion erantzun berri honek bi arazo planteatzen dizkigu.
Bat: oso erantzun presazkoa da. Gobernuak arazoa politikoki errentagarria bihurtu nahi duela ematen du. Egia da, Espainiako iritzi publikoak eskatzen du erantzun penal gogorrago bat, baina iritzi publikoa ere berotu egiten da. Orain gutxi, "El Mundo" egunkariak aktualitateko ez zen heriotz zigorraren gaia eraman zuen bere editorialera. Aste bat pasa eta egunkari berak inkesta bat ekarri zuen jendeak gai horri buruz eskatzen zuena azalduz. Iritzi publikoa manipulatu eta bideratu egiten da. Gehiengo osoak duen gobernu batek iritzi publikoa erabili dezake, baina presazko eta gogoeta sakonik gabeko erabakiek porrot egiten dute. Erantzun penalek erantzun luzea behar dute. Adin txikikoak horrela tratatzeak jarraipen iraunkor bat eskatzen du, ez da gaurko edo biharko hartzen den erabaki bat. Erabaki horrek iraunkorra behar du izan, luzerako logika bat eskatzen du.
Bi: edukinaren aldetik gaizki eginda dago. Adin Txikikoen Legea oraindik egin ez den lege bat da. Aurreko legearen bidez Adin Txikikoen arazo larriari erantzun eta tratu sakon bat eman nahi zitzaion. Berean, bozkatzeko gai ez direnak zergatik ez ditugun penalki helduak bezala tratatu behar adierazten zen. Orain, bat-batean, terrorismoari lotutako delituak (nahiz adin txikikoen delituak izan) beste era batean tratatu nahi dituzte. Horrek porrot egingo du. Kode penalaren erreforma honek konstituzionaltasuna zalantzan jar-tzen du berdintasunaren aurka joan daitekeelako. Ez dut uste ezer onik ekarriko duenik. Nahiz eta delituak burutzen dituzten, esperientziaz badakigu euskal gazteen aurkako errepresio penala areagotzeak ez duela ezer onik ekarriko. Erreakzioak gogorragoak izango dira eta jendeak ez du ulertuko edukinontzi bat erretzeak zigortuago izan behar duela Bilbon Sevillan baino. Harritzekoa dena PSOE barruan egotea da, lehen indarrean zegoen kode penala eta Adin Txikikoentzako Legea defenditzen ari baikara .

JUSTIZIAREN IRAKASLEA
Bi semeren ama. Tolosarra. Bertan hasi zen epaile lanetan, nahiz epaile izatea ez omen zuen bizitzako lehen xedea. Demokraziarako Epaileak taldeko kidea da eta eleduna izana. Legez, unibertsitateko eta epaile lanak soilik burutu ditzake batera. Epaile ari da Bilbon eta Donostiako Ibaetako Zuzenbide Fakultatean lan eta gizarte segurantza erakusten ditu. Historia gai interesgarria erakutsi arren, motelak ikusten ditu egungo ikasleak.


Azkenak
Adin txikikoak dira Osakidetzako genero identitateko unitatetik pasa diren erdiak

1.075 pertsona artatu ditu Barakaldoko ospitaleko genero-identitateko unitateak, 2016ean unitate hori martxan jarri zenetik. Erdiak baino gehiagok adin-nagusitasuna bete aurretik jaso zuen lehen arreta. Eta, kopuru osoaren herenak hamasei urte baino gutxiago zituen.


BBK Livek bisitarien oinarrizko hainbat eskubide urratzen ditu eta salaketa ipini diote

OCU kontsumitzaileen Elkarteak hiru arrazoi zehaztu ditu, horien artean kanpoko janaria eta edaria Kobetamendiko esparruan sartzeko debekua, eta eskudirutan edo banku-txartelaren bitartez ordaintzeko ezintasuna. Facuak aurreko urtean egindako salaketan zehazturiko arazoak... [+]


Arrazakeria salaketen erdiak Polizia jotzen du “agente diskriminatzailetzat” Bizkaian

Diskriminazioaren ahotsak txostenak zenbakitan jasotzen ditu 2023an Bizkaiko SOS Arrazakeriaren Informazio eta Salaketa Bulegoan pertsona ugarik agertarazitako esperientziak, eta haietan "arrazoi arrazista eta xenofoboen aurkako indarkeria, eraso eta diskriminazioak”... [+]


Meaka-Irimo bizirik!

Enpresa batek Irimo mendian zentral eolikoa eraikitzeko asmoa zuela iragarri zigun aspaldi batean haize kolpe batek. Gehienek ezin zuten sinistu, inondik ere. Are gutxiago Irimo mendiaren orografia eta izaera harritsua ezagutzen dituztenek. "Baina ba al dakizu ze nolako... [+]


2024-07-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubi proiektua hasia da konponketa lanak, landaketak eta formazio saioak egiten

Zestoako Iraeta auzoan, Urola ibaiaren meandroan daude Amilibia baserria eta bere lurrak. Horiek modu kolektiboan erosteko dirua biltzen ari da Biolur laborantza ekologikoaren aldeko elkartea. 2025 bukaerarako dute hitzartua azken ordainketa, baina erosketa fasean egon arren,... [+]


Emakume alkateentzako jantzi erronkariarra diseinatu dute, Hiru Behien Zergan parte hartzeko

Larunbatean egingo dute San Martin Harriaren inguruan 600 urte baino gehiago dituen ohitura eta aurten emakume alkateentzako jantzi erronkariarrak prestatu dituzte, orain arte gizonezkoentzako baino ez baitzeuden.


2024-07-12 | Gedar
Pertsona bat atxilotu dute Gasteizen, faxista bati aurre egiteagatik

Orgullo Cazurro talde faxistako kide bati kontra egin zion atxilotuak, eta bideo batean jaso zuen hori. Guardia Zibilak atxiki du berriki, eta badirudi "gorroto-delitu bat" egotzi diola.


Donostian 300 pertsona baino gehiago “muturreko bazterkeria egoeran” bizi direla salatu dute

Donostian, 300 pertsona baino gehiago “pobrezia eta muturreko bazterkeria egoeran” bizi direla salatu dute Kaleko Afari Solidarioak (KAS) eta Hiritarron Harrera Sarea taldeek. “Michelin izarrak dituzten zortzi jatetxe dituen hirian eta Basque Culinary Center... [+]


2024-07-12 | Euskal Irratiak
Cyclopotes elkartea: Ikusmenik gabeko jendeen inklusioaren alde, bizikletaz ibiltzeko

Angeluko Cyclopotes elkarteak ikusmen-gabeko jendeer parada ematen die bizikletaz ibiltzeko. Tandem club des déficients visuels du zinezko izena elkarteak eta 2004ean sortu zen. Joan den astean Amikuze eta Oztibarren gaindi pasa dute aste osoa, egun guziez ibilbide... [+]


Kataluniara itzuli dira Tsunami auziko erbesteratuak

Ostiral goizean ekitaldi politiko bateratua egingo dute Gironan, Herrialde Katalanetan. Puigdemont faltako da, ezin baitu itzuli.


Maximo Aierbe hil da, Euskaldunon Egunkariaren sortzaileetakoa

Bere sorterri Ataunen hil da Maximo Aierbe Muxika, 74 urterekin. Euskaldunon Egunkariaren sortu aurreko eta ondoreneko urte malkartsuetako eginahaletan parte hartu zutenek gogoratuko dute proiektu berriaren akziodun bila hainbeste lan egindako gizon hura. Disziplina eta... [+]


2024-07-11 | Uriola.eus
Gentrifikazioaren aurka, pisu turistiko bat okupatu dute Bilbon

Bilboko AZET plataformak pisu turistiko bat okupatu zuen atzo, auzoaren turistifikazioa salatzeko.


Fronte Herritar Berria garaile atera da, eta hirugarren kokatu da eskuin muturra

20:00etan atera dira lehen datuak, harridura orokorra eraginez: zundaketa guziek lehen kokatzen zuten eskuin muturreko RN hirugarren atera da eta ezkerreko FHB Fronte Herritar Berria garaile. Gehiengoan edota gehiengo osoan ikusten zen RN Batasun Nazionalarentzat zaplaztekoa... [+]


Eguneraketa berriak daude