HONDARTZARA ETA MENDIRA

  • Izan ere, naturak emandako itsasoaren faltan, laku hauek aisialdirako ezinhobeto prestatu dira, eta kostaldeak eskaini ditzakeen zerbitzu oro aurki daiteke. Horrela, inguru hauek gasteiztarrentzat egunpasarako aproposak bihurtu dira. Bertaratzen bazarete baieztapenaz jabetuko zarete. Eta zer esanik ez, urteko hilabete beroetan, eguzkia hartzeko eta bainatzeko ezin egokiagoak direnean... Orduan, inguru zabal hauetan leku bakartia topatzea ia ezinezkoa da. Ibilbide honek urtegirik garrantzitsuenak inguratzen ditu (Albinakoa ere bai) eta horretarako Gipuzkoako hego-mendebaldeko ertzean sartu-irten ere egiten du, Deba Garaian, hain zuzen ere. Azkenik, lehenbiziko zatian eki-iparrerantz abiatu ostean, euskara nagusi den arabar lurralde bakarretik itzuliko gara: Aramaiotik, komunikazio-bide garrantzitsuenetatik urrun mantendu den herrialdeko bailararik politenetakotik, alegia.

2007ko otsailaren 21ean
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Estibalitz Monasterioa, Gasteiz-Lizarra norabidean hiriburutik kilometro gutxira, herrialde honetako harribitxi erromanikoa da. Bertako Andra Mari Arabako zaindaria; ibilbide honi hasiera emateko arrazoi nahikoa da.
Monasterioa lautada azpian hartzen duen mendiska batean kokatuta dago eta bere inguruan aisialdirako prestaturiko gune polita egin da. Tenpluari dagokionez, 962. urtean jada idatziz aipatua, esandako moduan erromanikoa da, baina elementu bizantiarrek ere beren lekua dute. Elementu azpimarragarrienen artean sarrera nagusia eta Andra Mariren taila (XII. mendea) aipatuko ditugu.
Gasteizko ekialderantz abiatzen den errepidean, Elorriagara iristean (8. km.) Frantzia-Iruñearantz desbideratuko gara, N-10 errepidea hartuz (hau gero N-1ekin batuko da). N-1ean sartu aurretik, tartean Ilarratza eta Matauku daude, biak ere (oraindik) Gasteizko auzuneak. N-1 autobidean dagoeneko, Iruñerako norabidea hartuko dugu, baina segituan Argomaiz-Ozaetan irtengo gara.

Uribarri-Ganboa Urtegia
Autobidetik at jada, Ozaeta norabidea hartu, ezkerrera, eta laster (Maturanara iritsi baino pixka bat lehenago) Garaioko Parkean barneratzen den bidea ikusiko dugu, kartel marroi batek seinalatua. Izena eman dion antzinako herria zegoen lekuan kokatua, 120 hektareako penintsulatxo batean, edonolako zerbitzuz hornitutako parke hau dago, egunpasa burutzeko eremu bikaina. Fauna eta flora interesgarria biltzen duen aisialdi-eremu honetan, jende gehien erakartzen dutenak hondartza artifizialak (lakua bezain beste) eta zelai zabalak dira, eguzkia hartzeko aproposak.
Parkeari bira eman ostean errepidera itzuli eta ondoko Maturana herritxoa bisita dezakegu. 3 km. beranduago, urtegia inguratzen segitu nahi badugu, ezkerrera jo beharko dugu, beste 3 kilometrotan Marieta zeharkatuz (35,5 km.). Hemendik aurrera urtegiko urbazterrera hurbiltzeko gure ezkerrera bideska bat baino gehiago aurkituko dugu, baina horietako batzuk egoera txarrean daude. Ondo daudenak (askaldegi eta guzti prestatutako guneak) Marietatik 3,5 kilometrotara hasten dira.
Atsedenleku-multzo honen "erdigunea" Landa da (43 km.), aparkaleku handi bat eta zenbait jatetxe biltzen dituen aisialdirako gune jendetsua. Bidegurutzean momentuz ezkerrera joko dugu (gero itzuli egin beharko dugu), 4 kilometrotara urtegiari izena ematen dion Uribarri-Ganboan sartzeko. Lehen esandako moduan, puntu honetan Landara itzuli, eta bere ondotik Bergararantz zuzenduko gara.

Deba Garaia Harana
Gipuzkoaren barnean jada, Arlaban Gainean ezkerrera, lehenbizi Gatzaga Mendatea igaroko dugu, aldapa gogor samarrean behera Gatzagan sartuz (55 km.). Gatzaren ustiaketarekin loturiko herritxo xarmangarri hau harresiz inguratua zegoen. Oraindik Erdi Aroko kale-trazadura eta harresietako sarrera batzuk mantentzen ditu. Eraikin zibil interesgarriekin batera San Millan eliza (herria bezain zaharra baina XVI.ean berreraikia) aipa dezakegu.
Udaletxea ezkerrean utziz, bide polit eta bihurgunetsua segituz, segituan Dorletako Andra Mari santutegira iritsiko gara; txirrindularien zaindariarengana, alegia. Gaur egungo eraikina XVII.ekoa da; aurrealdean Erdi Aroan landutako sinbolo ezberdinak ikus daiteke.
Gatzagako behealdean errepidea hartuko dugu, oraindik ere beherantz, hainbat baserriren artean pasatu ondoren Eskoriatzara hurbilduko gaituena; bertan, hegoaldetik sartu eta herria zuzen zeharkatuko dugu. Aurreko herritik bezala, hemendik ere errege galtzada igarotzen zen, kale-errepidearen alboetako etxeek frogatu moduan. Eraikinen artean San Pedro Parrokia (aurrealde barrokoa) eta Ganuza edo Gaztañadui jauregiak aipa ditzakegu.
Dena den, Eskoriatzako monumenturik interesgarriena Apotzaga auzoan dago, herri amaieran Intxaurtxueta kaletik ezkerrera hartu eta eskumarantz igotzen den errepidea hartuz. Antzinako euskal kanposantuen kutsua ederki gordetzen du Apotzagako hilerri biribilak.
Eskoriatzara itzuli eta ezkerrera, berehala irten egingo gara, laster errepidea berriz utzi eta Aretxabaletan sartu behar izango badugu ere. Jasokundeko Andra Mari eliza XVI.ean eraikitzen hasi zen; dorrea eta elizpea askoz beranduagokoak dira. Honez gain, XVIII. mendeko Arratabe, Otalora eta Aozaratza jauregiak ere kontserbatzen dira.
Herria sigi-sagan zeharkatu ostean, Bergararako errepidera aterako gara beste behin. Dena den, kilometro batera eskumara jo beharko dugu, Arrasate-Aramaio norabidean. Hurrengo bidegurutzean eskumara, herriko industriagunea zeharkatuko dugu.
74,5. kilometroan azkenean, Arrasatera hurbildutako orori ongi etorria ematen dion kartela igaroko dugu. Dena den, herrian sartu baino, ibilbide honetan egingo duguna segituan ezkerrera jotzea izango da, Aramaio-Bilbo norabidean (Arrasate herria lehen ibilbidean jorratu genuen).
500 metrotara dagoen errotonda batean ezker-zuzen egin ostean, 200 metrora aurkituko dugun beste bat zuzen pasa dezakegu; horrela eginez gero, bizpahiru kilometro igo ostean Udala auzora iritsiko gara, Udalaitz mendi zorrotzaren magalean dugun etxe-multzo polita.
Aipatutako bigarren errotondara itzuli eta oraingoan eskuinera jotzen badugu, berriz ere Araban sartzeko bidean jarriko gara, bertako zonalderik euskaldunenean gainera.

Aramaio eta Legutio inguruko urtegiak
Aramaioko bailara menditsua baserri eta auzo askok osatzen dute. Ingurumena ederki zaindu du haran honek. Barreiatutako auzune horien artean erdigunea berriz, Ibarra dugu. Bertako baserri ederren artean (bailara osoan bezalakoak), San Bizente Goikoetxeakoaren omenezko monumentua eta San Martin parrokia nabarmentzen dira.
Nahiz eta bihurgune asko jasan beharko dugun, bailaratik Legutiorako norabidean jarriko gaituen errepidea benetan polita da. Adibidez, 5,5 kilometrotara dagoen begiratoki handiak Aramaioko haran osoa behatzeko aukera ederra eskainiko digu. Lau kilometro geroago ikusten hasiko garena, gure ezkerraldean eta zuhaitzen artean, Albina Urtegia izango da.
Beste hiru kilometrotara ordea, Kurtzeta Mendatearen jaitsiera nabarmenean, errepidearen beste aldean behatzen hasiko garena Legutioko edo Urrunaga urtegi ikusgarria izango da. Horretarako begiratoki handi bat ere ikusiko dugu.
Kilometro bat beherago errepide nagusiarekin bat egiten duen bidegurutzea aurkituko dugu, baina guk momentuz zuzen jarraituko dugu, Legutioko erdigunean bertan barneratu asmoz. Bertan San Blas eliza nabarmentzen da, baina harresi-hondarrak ere ikus daitezke.
Dena den, argi ikusiko dugun moduan, herri honetako erakarpen turistikorik garrantzitsuena urtegia bera da eta bere inguruan egin daitezkeen txangoak. Horrela, urtegia Bilborantz inguratuz, lehenbizi Ollerias (Buztingintza Museoa) auzoa pasatu eta ibilbidea Elosu auzunean buka dezakegu.
INFORMAZIO PRAKTIKOA
ARGOMAIZ

Jan eta lo egiteko:
***Hotel Parador de Turismo Argomaniz- N-1 bidea, 363. km. 945- 29 32 00. Logela bikoitza 15.000 pzta.

MATURANA

Jan eta lo egiteko
Sagasti Zahar Nekazal Etxea- Sagasti Zahar 10. % 945- 31 71 58. Logela bikoitza 6.500 pzta.

GATZAGA

Udaletxea:
943- 71 47 46.

Jan eta lo egiteko:
**Hostal Gure Ametsa- Arlaban Gaina. % 943- 71 49 52. Logela bikoitza 6.000 pzta.

ESKORIATZA

Udaletxea:
943- 71 44 07.

Kotxe-tailerrak:
Garaje Aitzorrotz (Ford-Peugeot)- Aran-buruzabala z/g. % 943- 71 42 94.
Reparaciones Leniz (Renault)- Aingeru Ibilbidea z/g. % 943- 71 50 61.

Jan eta lo egiteko:
Areano Nekazal Etxea- Mendiola elizatea. % 943- 71 44 70. Logela bikoitza 5.000-5.500 pzta.

ARETXABALETA

Udaletxea:
943- 79 10 00.

Udaltzaingoa:
943- 79 10 52.

Ertzaintza:
943- 79 71 99.

Larrialdiak:
943- 79 74 88.

Jatorduan:
Taberna Berri- Durana 26.

ARAMAIO

Udaletxea:
945- 44 50 16.

Jan eta lo egiteko:
Muru Nekazal Etxea- Gantzaga 18. 945- 44 53 65. Logela bikoitza 6.000 pzta.

Lo egiteko:
Unzueta Nekazal Etxea- Zabola auzoa. 945- 44 50 95. Logela bikoitza 5.850 pzta.

LEGUTIO

Udaletxea:
945- 45 50 10.

Jatorduan:
Astola Jatetxea- San Roke1
El Crucero Jatetxea- Kurutzalde (N-240 errepidea).

Jan eta lo egiteko:
*Hotel Haritz-Ondo- Elosu auzoa 20-22. 945- 45 52 70.
Atxarmin Nekazal Etxea- Atxarmin auzoa (Elosu). 945- 45 50 87. Logela bikoitza 6.000 pzta.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, dantzak, bertso-saioak... M8ko ekitaldi kulturalen bilduma

Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]


Bizi testamentua: aurretiazko borondateen agiriaren gakoak

Soco Lizarraga mediku eta Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kidearen ustez bizi testamentuak heriotza duin bat eskaini eta familiari gauzak errazten dizkio.


2025-03-07 | Uriola.eus
Iker Egiraun, Etxebarrieta Memoria Elkartea
“Bizi dugun testuingurua urteetan emandako borroken ondorioa dela sinbolizatu nahi dugu”

Bilbo Hari Gorria dinamikarekin ekarriko ditu gurera azken 150 urteetako Bilboko efemerideak Etxebarrieta Memoria Elkarteak. Iker Egiraun kideak xehetasunak eskaini dizkigu.


2025-03-07 | Aiaraldea
Ferosca I zentral eolikoaren kontrako alegazioak zabaldu ditu Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak

Laudion, Aiaran eta Okondon izango du eragina energia azpiegiturak eta plataformaren aburuz, proiektuak eta ingurumen-inpaktuaren azterketak gabezia garrantzitsuak dituzte.


2025-03-07 | Euskal Irratiak
Donibane Lohizuneko Begiraleak kultur elkarteak bere 90 urteak ospatuko ditu

"Entseatzen gira arnas gune bat sortzen Donibane Lohizunen, hain turistikoa den herri honetan". 250 kiderekin Donibane Lohizuneko Begiraleak kultur elkarteak 90 urte bete ditu aurten. Lau emaztek sortu zuten talde hauetan eramaile izan zen Madeleine de Jauregiberri... [+]


“Topaketa antiinperialistak” egingo ditu Askapenak martxoaren 15 eta 16an Bilbon

Karmela espazio autogestionastuan egingo ditu, eta Euskal Herriko zein nazioarteko gonbidatuak egongo dira bertan. "Koiuntura analisi orokorretik abiatu eta Euskal Herriko borroka internazionalistaren gakoetarainoko bidea" egingo dutela adierazi du Askapenak... [+]


Legebiltzarrak 1936ko biktimen legea aldatu du, Erorien Monumentua birmoldatzeko

33/2013 Foru Legeari Xedapen gehigarri bat gehitu zaio datozen aldaketak gauzatu ahal izateko, eta horren bidez ahalbidetzen da “erregimen frankistaren garaipenaren gorespenezkoak gertatzen diren zati sinbolikoak erretiratzea eta kupularen barnealdeko margolanak... [+]


Bi eskumen berri bere gain hartu ditu Jaurlaritzak: atzerritarren lan-baimena eta meteorologia-zerbitzua

2025 amaitu baino lehen Gernikako Estatutuan jasotzen diren eskumen guztiak izatea espero du Jaurlaritzak. Oraindik 25 eskumen falta dira. Transferentzia Batzordea aurreko astean biltzekoa zen baina "agenda arazoak" zirela eta atzeratu zuten. 


Duplak egin du aurtengo Herri Urratseko abestia

Elgarrekin izena du Duplak egin duen aurtengo abestiak eta Senpereko lakuan grabatu zuten bideoklipa. Dantzari, guraso zein umeen artean azaldu ziren Pantxoa eta Peio ere. Bideoklipa laugarrengo saiakeran egin zen. 


2025-03-06 | Haizea Isasa
Kasu, ez gitxu lo!

“Kasu, ez gitxu lo!”. Gure denbora eta manerekin baina heldu gira.

Azaroaren 25ean Baionako elgarretaratzera joan ez joan eta autoak nola partekatu pentsatzetik (joan-jina bi oren), bat-batean Lartzabalen elgarretaratze bat antolatu genuen, eta 47 emazte bildu!... [+]


Eskuin muturrarekin lotura duen alemaniar batek egin zuen Manheim hiriko auto harrapaketa, ez etorkin batek

Alemaniako Poliziak asteleheneko gertakariaren arrazoiak "politikoak" zirela baztertu duen arren, 35 urteko Alexander Scheuermann Ring Bund talde neonaziko kide zen. Bi hildako eta hamar zauritu utzi dituen atentatuaren egileak sare sozialetan "gorroto mezuak"... [+]


2025-03-06 | Mara Altuna Díaz
Mary Kim Laragan-Uranga, AEB-etako euskalduna eta AEK-ko ikaslea
“Euskara ikasten dut AEBetara emigratu zuten nire aitona-amonen ahalegina eta sustraiak ohoratzeko”

“Bi pertsona mota daude munduan: euskaldunak, batetik, eta euskaldunak izan nahiko luketenak, bestetik”. Gaztea zela, Mary Kim Laragan-Urangak maiz entzuten omen zuen horrelako zerbait, Idahon (AEBak), hain zuzen. Ameriketan jaio, hazi, hezi eta bizi izandakoak 70... [+]


Feminismo antimilitarista: ezinbesteko borroka Martxoaren 8an eta beti

Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, munduan zehar milioika emakumeontzat berdintasuna, eskubideak eta justizia eskatzeko borroka eguna da. Hala ere, gerrek, gatazkek eta politika militaristen hazkundeak markatutako testuinguru global batean, inoiz baino premiazkoagoa da... [+]


Manu Ayerdiren kontrako auzia behin betiko artxibatu dute, instrukzioa epez kanpo luzatu zelako

Geroa Baiko lehendakari eta Nafarroako lehendakariorde izandakoa enpresa bati 2,6 milioi euroko diru-laguntzak ustez modu irregularrean emateagatik zegoen auzipetuta, Davalor auzia deiturikoan. Nafarroako Probintzia Auzitegiak erabaki du auzia behin betiko artxibatzea, legalki... [+]


Feminista sindikalista ala sindikalista feminista

Nahiz eta Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 1977an nazioarteko egun bat bezala deklaratu zuen eta haren jatorriaren hipotesi ezberdinak diren, Martxoaren 8aren iturria berez emazte langileen mugimenduari lotua da.


Eguneraketa berriak daude