...ETA ORAIN GIZAKIA ZOROAREN PARE

Gaitza Europa osora zabaldu denean benetako neurriak hartzen ari direla dirudi. Urtarriletik aurrera animali pentsuak debekatuko dituzte. Baina inork ez daki alferrik galdu den denbora honetan gaixotasunak sortutako ondorioak zenbaterainokoak diren. Gainera, okerrena etortzeke dagoela uste da.
1994an kutsatutako gizakien lehen kasuak agertu ziren. Creutzfeldt-Jakob-en gaitza, ordura arte nagusiek bakarrik jasan zezaketen gaixotasun degeneratibo eta hereditarioa gazteengan agertzen hasi zen. Espezien arteko zorigaitzeko katea amaitu zen: ardien "scrapie"tik, Behien Entzefalopatia Espongiformera, eta honetatik gizakien Creutzfeldt-Jakob-en gaitz berrira. Zientifikoek berehala gaixotasun berria behi zoroekin lotu zuten bitartean, 1995ean lehen heriotzak gertatu ziren, batez ere Britainia Handian.
Sendatu ezineko gaitz hilkorra da eta gaitza harrapatu eta bost, hamar edo urte gehiagora ager daiteke. Pentsuen debekuaren ostean jango duguna egoera onean egongo den ala ez, ez da kezka nagusia, duela bost urteko hanburgesa hura edo iazko txuletatzarra kutsatuta ote zeuden ala ez baizik.

Gaixotasuna sortzen duen agente kutsakorra ez da birus edo bakteria bat, "prioi" misteriotsu eta heterodoxoa baizik. Honek hiltegietako ohiko desinfekzio metodo guztiak baino indar handiagoa du eta horregatik, haragi zati batetik bestera igaro daiteke. Gizakiaren organismoan ez du inolako erreakzio inmunologikorik sortzen eta beraz, ezin da odolean antzeman.
Prioia nerbio sistemara heldu eta zabaltzen hasten denean ez dago berau geratuko duen ezer. Gaitza sabeletik gorputz osora nerbio sistema hau erabiliz hedatzen da, proteina arruntak eraldatuz, motelago hasieran eta gero eta azkarrago denborak aurrera egin ahala. Biktimaren garuna bizitzarik gabeko belaki masa bihurtzen da eta ondoren, heriotza datorkio.

Gizakiengan gaixotasun honek dituen lehen sintometako asko, "Human BSE Foundation"aren arabera, Alzheimerrarenak edo beste gaitz neurologiko batzuenak bezalakoak izan daitezke, hala nola, memoria hutsuneak, ordura arteko gizarte aktibitateak baztertzea, norbere itxuran interesa galtzea, umore aldaketa nabariak, solasteko zailtasuna... Hortik aurrera oreka galtzea edota haluzinazioak etor daitezke, lo egiteko gogo handia, ezpain, begi eta buruaren mugimendu dardarakor inkontzienteak, ingurukoak ez ezagutzea... Gaixotasunaren azken fasean, jateko eta edateko ezintasuna dator, koma antzeko egoeran. Hemendik aurrera, artifizialki elikatuz, bizitza luza daiteke, baina, orokorrean, biktimaren heriotza lehen sintometatik 18 bat hilabetera heltzen da, nahiz eta kasu batzuetan geroago gertatu. Gaixotasuna gizakien artean ez da eguneroko harremanetan kutsatzen eta horrelako kasu bat soilik odola edo organoak emanez gerta daiteke. Oinazeari dagokionez, sufrimendu psikologikoa fisikoa baino askoz larriagoa da.
Stephen Churchill, 19 urteko mutila, lehen biktima izan zen 1995ean, baina jadanik "Behi Zoroen Gaitzak" 80 heriotza inguru ekarri ditu, ia guztiak Britainia Handian. Gaitza daukatenak eta gaixo ez daudela uste dutenak berriz, asko dira, eta hori da larriena. Askotan gertatzen den bezala, oraingoan ere iraganak etorkizuna baldintzatuko du.

JEAN MARIE OÇAFRAIN: "BEHI EROA LABORANTXA INDUSTRIALAREN KENKA TXARRAREN ERAKUSLEA DA"
Behi hazkuntzak ezagutu duen krisarik haundiena iragaiten ari da mementoan. Berriz ere laborariak hunkituak izanen dira, dirua galduko dute eta batzu desgertuko dira, ofizioa utziko dute. Bainan okerrena da haragi janez jendeak pozoinatzen ahal direla. Laborantxa arrunt gaizki doala krisa hunek zinez erakusten dauku.
Badu orain 20 urte laborantxa politika berdina daukagula. Hots laborantxa industriala bultzatzen duena, beti eta kabale gehiagorekin, ekoizpen gehiagorekin eta prezioak apalekin. Laborariak ez du hauturik, jarraitu behar du bizitzeko mozkinaren ateratzeko.
Behi haragi krisak erakusten du ere laborariak ez direla hobendun. Lehenik bazka saltzaileek ez dute sekula argiki idazten nola egiten diren bazkak, zer motako produktoak nahasiak diren, etab. Nola pentsa daiteke bakarrik belar jalea den behi bati haragia (kabale irinak) janaraztea? Eta gaur, jitez aldatuz egin produktoak (transgenikoak) nola onartu ez dakigularik zoin den irriskua?
Laborantxa industrialak bertze kalteak ekartzen ahal ditu, edozoin sailetan. Laborariek eta gizarteak bertze laborantxa galdegin behar dugu : laborantxa iraunkorra. Kalitateko ekoizpenak egin, etxalde ttipi eta artekoak bizirik atxikiz, ura eta ingurumena zainduz, gizarte osoaren galdea delakotz.
Euskal Herrian laborantxa hori badago. Kalitateko haragia egiten dugu bainan guri dagon ekoizpen horren ezagutaraztea sor marka (jatorrizko izendura) edo kalitate ezaugarri bati esker.


Azkenak
ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


Eguneraketa berriak daude