BLAI EUSKAL HERRIARI


2021eko uztailaren 19an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Obedientzia ezaren inguruan eta herri honen eskubide ez errespetatuen alde lan eta izerdi egiten duten horietako batzuk deituta elkartu ginen 2000ko ekainean. Herri ekimen berria erditzen ari zen. Eskubide zibil eta politikoen aldeko herri ekimena. Berau izendatzeko herria, baikortasuna: Bai Euskal Herriari. Ados. Gaueko ordubata eta erdiak ziren eta esnatzea ohikoa ez den ordu horretan esnatu ninduten. Iskiluz inguratu ninduten aurpegia estalirik zuten hiru metroko lau poliziek. "Bakarrik nago! Nahastu zarete!" esan nien, beraiek uler zezaketen hizkuntz bakarrean. Inuxentea ni.
Eta eguna argitzerako, Donostiako Hotel bateko gela dotore batean aurkeztu genuen Bai Euskal Herriari, agerpen jendetsu eta zabal batez. Eta Udalbiltzari Euskal Nortasun Agiria jaulkitzeko herritarren atxekimendu askean oinarritutako sinadura bilketa erraldoia ere plazaratu genuen, erraldoiak izaten baitira beti ekimenak, asmoetan bederen. Bi ordu eta erdiz jardun zuten sei poliziek nere etxeko bazterrak arakatzen eta hara non topatu zuten "Estatu paraleloa" eraikitzeko ezinbesteko tresna: "Lizardiak" (diru papera). Orduan sinestu zuten eskuartean zuten atxilotuaren tamaina: "dirijentea". Nolako lasaitua nerea, (kakotxen artean). Hala ere, sinadura bilketarekin jarraituko du Bai Euskal Herriari ekimenak, beraz, garaiz dabil oraindik egin ez eta hori nahi duenak.


ESKUBURDINEN zaintzape hotz ezezagunak ninduen aztoratua. Bi belarriak hatzamarrez batera ezin ixtearen gogorra! Etengabe nuen txorakeri esaka alboan xaxi-inspektore jauna, adi, loak ez nintzan bahitu, Madrilera autoz egindako bidaian, beste Autoz hasitako prozesioaren segidan. "Madrid: 430 kilometro" zioen errepide errotuluak. "Bi tiro ematea? Hori oso erraza da" zioen poliziak, gidari zihoanak, begiz eta bekainez ispiluan berrespen keinu nardagarriz arrazoi ematen ziolarik. "Zailagoa eta arriskutsuagoa da guretzat zuk eta zuek bezalakoek egiten dituzuenak".
Objektiboki esanda: herri gisa dagozkion eskubideak ez dira onartuak, herritar gisa ukatu egiten dizkigute eskubide batzuk. Mugitu beharra dago. Adi. Ibili. Saiatu. Izerditu. Huts egin, asmatu arte. Piztu arte. Obedientzia eza landu, praktikan jarri, egunez egun ariketa horretan jardun egin behar da, mitxelinak ezabatu, herri honen orubea edukinez osatzeko. Gure herritartasuna ofizialdu guran abiatu zuen bide malkartsua Bai Euskal Herriari ekimenak, Joxemi Zumalabek eta ABKek bakoitzak bere erara hasia zuten bezala. Obedientzia ezaren aerobika.
"Eta zer iritzi duzu Arzalluzi buruz?" Hiru aldiz bota zidan polizi astunak, Madrilerako prozesioan. "Eta Egibarri buruz? Horiek bai deabruak! Oraingo gobernua ordea konturatu da nortzuk zareten benetan gaiztoak eta antolatzaileak. Obedientzia eza bai, baina zuei obeditu egiten dizuete kale eta beste borrokalariek, eh? Hori, hori obedientzia eza!". Azkoitiarrari buruzko ponentzia markoaren 4. atala edo, entzuten ari nintzela, Madrilerako 320 km. gelditzen zirela adierazten zuen kartel batek oroitarazi zidan non eta nola nengoen.


BAI Euskal Herriari osoa zihoan nirekin autoan. Garzonenean diot. Baita Joxemi Zumalabe, ABK, Ekin, KAS, EGIN, ETA, ASK... denok batera, autoa baino, trailerra beharko, pentsa-tzen nuen. Euskal Herria, herri gisa bizitzeko desobedientzia zibilaren bidean mugituko den edonorekin egongo da Bai Euskal Herriari, edo hobe esanda, hori ere izango da edo izan liteke Bai Euskal Herriari, ekimenaren fun-tsa, herri ekimenaren ardatza horixe da-eta: gure herriaren onarpena lortzeko herri gisa aritu, bizi, egunero natural eta sendo.
Baltasar jaunak galdeketa egin ostean, libro utzi ninduen, Olatz, Fernando eta Peperekin batera, Sabino, Mikel, Carlos, Iñaki eta Patxi espetxeratu zituen bitartean, lehendik barruan dauden Juan Mari, Txema, Xabier eta besteen gerizpea dastatzeko.
Poliziek prozesioan eta Baltasarrek galdeketetan esandakoagatik, esaten eta egiten direnei kontu gehiago jarri beharko zaio eta erne azkoitiarra, ez ote duen Baltasar jaunak oriotar hirukotearen kanta zaharra entzunda, besterik itzali nahiko. "Arzallus,ándate con luz...!".
Hainbat ikusi nahiko nuke nik obedientzia ezaren aerobikean, izerditan, bustita, blai,... "Blai Euskal Herriari" ginatekeen agian.


Azkenak
Elizako sexu abusuen biktimei kalte-ordaina emango die Iruñeko Artzapezpikutzak, “laster”

Elizak 23 kasu ditu onarturik Nafarroa Garaian. Haiek "ekonomikoki, psikologikoki eta espiritualki laguntzeko" konpromisoa adierazi du Iruñeko artzapezpikuak.


Larhunen dabilen otsoaren presentziaren “ondorio larriak” salatu ditu ELB sindikatuak

Mendizale batek asteburuan ikusi du animalia Lapurdiko Azkaine herrian, eta otsoa dela baieztatu du Pirinio Atlantikoetako Prefeturak. ELB lurraldean "harraparien presentziaren kontra" agertu da.


Pagolarren gainean eolikoak jartzearen aurkako aldarria, plazara

Elkarretaratzea egin zuen Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak atzo Laudioko Lamuza plazan, Mugagabe Trail Lasterketaren testuinguruan. 


Erabat doan izango da Hondarribian euskara ikastea

EH Bilduk sustatuta, Hondarribiako udalak euskara sustatzeko diru-laguntzetan aldaketak egin eta laguntza-lerro berri bat sortu du. Horri esker, erabat doakoak izango dira euskalduntze ikastaroak, besteak beste.


Martxoak 3tik 49 urte
“1976ko Gasteizko greben mugimendua eskola politikoa izan zen”

Martxoak 3ko sarraskiaren 49. urteurrena beteko da astelehenean. Grebetan eta asanblada irekietan oinarritutako hilabetetako borroka gero eta eraginkorragoa zenez, odoletan itotzea erabaki zuten garaiko botereek, Trantsizioaren hastapenetan. Martxoak 3 elkartea orduan... [+]


Memoria bala bat da buruan

1976ko martxoaren 3an, Gasteizen, Poliziak ehunka tiro egin zituen asanbladan bildutako jendetzaren aurka, zabalduz eta erradikalizatuz zihoan greba mugimendua odoletan ito nahian. Bost langile hil zituzten, baina “egun hartan hildakoak gehiago ez izatea ia miraria... [+]


Txikori-belarra udaberrian

Udaberri aurreratua ate joka dabilkigu batean eta bestean, tximeletak eta loreak indarrean dabiltza. Ez dakit onerako edo txarrerako, gure etxean otsailean tximeleta artaldean ikustea baino otsoa ikustea hobea zela esaten baitzen.


Engainuaren eredu

Leihatila honetan behin baino gehiagotan azaldu ditugu Ama Naturaren engainuak bere izakiak babestearren. Batzuetan, erle edo liztor itxura zuten euliak ekarri ditugu, beste batzuetan inongo arriskurik ez duten arrisku-kolorazioko intsektuak ere bai (kolorazio aposematikoa... [+]


2025-03-03 | Jakoba Errekondo
Zakilixuten potroximela

Nori ez zaio gustatzen ahuakatea? Ia denok atsegin dugu fruitu berri hori, di-da amaren batean etxekotu zitzaigun. Zenbat urte da ba dendaero ikusten hasi garela? Gure mahaietara iritsi aurretik, historia luzea du.


2025-03-03 | Garazi Zabaleta
Amillubi
Lanerako, proiektua zabaltzeko eta komunitatea egiteko auzo(p)lanak

Gipuzkoako hamaika txokotatik gerturatutako hamarka lagun elkartu ziren otsailaren 23an Amillubiko lehen auzo(p)lanera. Biolur elkarteak bultzatutako proiektu kolektiboa da Amillubi, agroekologian sakontzeko eta Gipuzkoako etorkizuneko elikadura erronkei heltzeko asmoz Zestoako... [+]


2025-02-28 | ARGIA
1936-1976an Nafarroan errepresaliatutako 407 irakasleak, nortzuk ziren?

Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Memoriaren Nafarroako Institutuak "Maistrak eta maisu errepresaliatuak Nafarroan (1936-1976)" hezkuntza-webgunea aurkeztu du.


2027an ixten hasi behar diren zentral nuklearrak mantentzeko eskatu diote Iberdrolak eta Endesak Espainiako Gobernuari

Espainiako Estatuko zentral nuklearrak itxi ez daitezen aktoreen presioak gora jarraitzen du. Otsailaren 12an Espainiako Kongresuak itxi beharreko zentral nuklearrak ez ixteko eskatu zion Espainiako Gobernuari, eta orain berdin egin dute Endesak eta Iberdrolak.


Eguneraketa berriak daude