ARDIEK BEHIAK EROARAZI ZITUZTEN...

  • Ardiak, behiak eta gero gizakia. Katearen hasiera eta amaiera horrela da aditu batzuen ustez. Behiek belarjale izateari utzi zioten eta ardiek "scrapie" gaitza kutsatu zieten. Gizakiok behi haragia jaten dugunez gero, beste hainbeste gertatu zaigu. Behien Entzefalopatia Espongiformeak heriotzera darama gaixoa.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Scrapie" edo dardarakorra izeneko gaitza 1732an ardietan agertutako gaixotasuna da, kutsatutako animaliaren kirio-sistema eragiten duten proteina okerrekin lotua dagoena. Berez, gizakiarengana ezin da igaro gaixotasun hau eta horrela izan da bi mende eta erditan, baina egun batean norbaiti animalia belarjaleak haragijale bihurtzea bururatu zitzaion eta gaur egungo amesgaiztoari atea ireki zion.
Luzaroan animalia pentsuak haragiaren industriak zuen soluziorik gabeko arazoarentzat konponbide zoragarria zirudien. Zer egin hondakinekin? Kopuru horiek erretzea ezinezkoa da. Batetik, izugarri garesti eta luze suertatuko litzateke eta bestetik, airea zeharo kutsatuko litzateke. Lurperatzea ere ez da egokiena lurra eta azpiko ura kutsatuko liratekeelako.
Erresuma Batuan mende honen hasieran, konponbide bikaina agertu zen: animalien hondakinak pentsu bihurtzea, beren animali lagunek jan zitzaten. Ekuazioak garbia dirudi: animaliak hil, zati bat saltzeko eta bestea animaliak elikatzeko. Gainera, larrean ibiltzen den behi batek ongi gizentzeko hiru urte behar baditu, "haragijale" bihurtutako behiak 20 hilabete besterik ez ditu behar, eta bere esne ekoizpena ere askoz handiagoa da. Negozio biribila zirudien, baina gertatutakoa ikusita industria osoa hondamendira eraman lezakeen esperimentu arriskutsua suertatu da.
Pentsuak hainbat animaliaren hondakinekin sortzen dira eta noski, horien artean "Scrapie" delakoa jasaten zuten hainbat ardi ere izango zen. Gaitzak espezien arteko hesia igarotzea lortu zuen eta 1985ean Eskoziako eta Ingalaterrako zenbait etxaldetan behien artean gaixotasun berria antzeman zen. Behien Entzefalopatia Espongiformea (BEE) izena hartu zuen gaitzak eta berehala ardi gaixoen gaitzarekin eta animalia pentsuekin lotu zuten.
Hortik aurrera elurrezko bola handitzen joan zen eta gobernuak neurriak hartzen hasi ziren, nahiz eta gehienetan haragi industriaren mesederako izan. Ingalaterran dirutza izugarria mugitzen du sektore honek. Jateko haragia saltzea etekinen zati txiki bat besterik ez da, diru gehiena kosmetikan eta farmakologian erabiltzen diren animalia hondakinetatik lortzen dute. Nahiz eta zientifikoek arriskuetaz ohartarazi, animalia pentsuen debekua urte batzuetara heldu zen eta bitartean, beste hainbat animaliak gaitza hartzeko denbora izan zuen.
Azkenean, Britainia Handian pentsua debekatu zen, baina behiei ematen zitzaiena soilik. Gainerako animalientzako pentsuak urte batzuk geroago debekatu ziren. Are gehiago, Britainia Handian behientzat debekatu zirenean, pentsu ekoizleak Europan saltzen hasi ziren. Ez zuten esan behientzako pentsua zenik eta txerri, oilasko eta bestelakoentzat saldu zuten. Baina noski, Europako ganaduzaleek bazekiten zertarako ziren pentsuok eta askotan behiak elikatu zituzten jaki horrekin. Kontinente osoko osasun publikoa eta haragi industria arriskuan jarri zen.

AITOR ARANBURU:"BASERRITARRON LANA BALORATU BEHAR DA"
Behi eroen gaiak toki asko hartu du azken asteotako prentsan. Gehiegi eta gaizki agian. Behi eroek eta honen antza duten gaitz guztiek izua sortzen dute jendearen artean. Sakonean, gizakiak eskrupulorik gabe abere eta landareengan egindako esku sartzeen ondorioak dira gaixotasunok. Behi belarjaleak kanibal bihurtu ditugu. Hala ere, eta gaur egungo salerosketa merkatu zabala dela eta, kasu isolaturen bat egon badaiteke ere, Euskal Herrian ez dago epidemiarik.
Egoera honetara iristeko erantzunkizun handia du administrazioetatik bultzatutako nekazaritza politikak: gure ekoizpen kostuak gora doazen bitartean, orain dela 20 urteko prezioetan ari gara haragia ekoizten. Nekazaritza politika horren ondorio dira, momentu honetan aipatzen ez badira ere, gaur egun ere txekor hazkuntzan erabiltzen diren hormona, antibiotiko, kortikoide eta bestelako estimulagarriak. Horrenbeste aldiz eskatu dugun nekazaritza politikaren aldaketa gertatzen ez bada, etorkizunean ere, eskandalu eta gaixotasun berriei aurre egin beharko diegu. Arazo horiek sustraitik behar dute konpondu: elikadura, manejoa... eta ondorioz prezioak.
Hala ere, kontsumitzaileari haragia jateko esan nahi diogu. Euskal Herrian egiten den haragia kalitate onekoa da, eta identifikatutako haragia, edo konfiantzazko harakinarena erosteko deia egiten dugu. Dena dela, bertako baserritarren lana eta euren ekoizpen eredu naturala baloratu egin behar da. Lana ondo egiten duten nekazarien funtzioaz jabetu, eta denon artean, hauek beren baserrietan jarrai dezaten esfortzu bat egiteko balio behar lukete horrelako kasuek .


Azkenak
2025-03-08 | ARGIA
ARGAZKI GALERIA
Mugimendu Feminista: “Faxismoaren kontra, ausardia eta aliantza feministez armaturik gaude”

Mugimendu feministak manifestazioak egin ditu goizean Donostian, Gasteizen eta Iruñean eta arratsaldean Baionan eta Bilbon. Oinarrizko irakurketa partekatu dute, eta horri gehitu diote hiri bakoitzean bertako problematika, eragile eta ekimenen erreferentzia.


2025-03-08 | ARGIA
Bilgune Feminista
“Feminismoa da heldulekurik argiena desio dugun Euskal Herrirako”

Bilgune Feministak Heldulekuak argi, Euskal Herria feminista leloa baliatu du M8an, azpimarratzeko feminismoak ematen dituela “datorrenari aurre egiteko tresnak”, eta gogorarazteko faxismoaren gorakadaren testuinguru hau helduleku horretatik irakurri eta borrokatu... [+]


Iruña-Veleia: epaiketatik bost urtera

Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.

11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]


Superwoman

MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]


Espainiako Sustapen Ministerioa: “Ez dakigu Ezkioko lotunea oso bideragarria den”

Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela.


2025-03-07 | Laia Alduntzin
Hezkuntza gotorleku

Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]


Mazónek ez du lortu bere misioa: Valentziako gurasoek katalanaren alde egin dute

“Askatasunaren” izenean, ikastetxean zein oinarrizko hizkuntza nahi duten galdetu diete guraso valentziarrei. Helburua katalana zokoratzea zen. PPren eta Voxen gobernuak ez du lortu. 33 eskualdeetatik 22tan katalana gailendu da. Emaitzarekin oso pozik agertu dira... [+]


800.000 euro gastatuko ditu EBk errusiar inbasioaren mamuari aurre egiteko

Europar Kontseiluak onartu du Ursula Von der Leyenek gastu militarrean proposatu duen 800.000 milioi euroko gastuarekin aurrera egitea. Horretarako bi arrazoi nagusi argudiatu ditu: Errusiari aurrea egitea eta Europar Batasunak aurrerantzean bere burua AEBen babes militarrik... [+]


Gizakunde
Badator, esnatu da

Gizakunde (Inauteriak)
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Arizkun eta Erratzun. plazan.

------------------------------------------------

Amaitu dira inauteriak, sutan erre ditugu gaiztoak, gaizkiak, sardinak eta panpinak. Baina xomorroak esnatu dira eta badator... [+]


Kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, dantzak, bertso-saioak... M8ko ekitaldi kulturalen bilduma

Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]


Bizi testamentua: aurretiazko borondateen agiriaren gakoak

Soco Lizarraga mediku eta Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kidearen ustez bizi testamentuak heriotza duin bat eskaini eta familiari gauzak errazten dizkio.


“Topaketa antiinperialistak” egingo ditu Askapenak martxoaren 15 eta 16an Bilbon

Karmela espazio autogestionastuan egingo ditu, eta Euskal Herriko zein nazioarteko gonbidatuak egongo dira bertan. "Koiuntura analisi orokorretik abiatu eta Euskal Herriko borroka internazionalistaren gakoetarainoko bidea" egingo dutela adierazi du Askapenak... [+]


Eguneraketa berriak daude