SARIAK EMAN, SARIAK JASO

  • EITBk, urtarrilaren 4an burutuko duen galan, bere historian izan dituen programarik onenak (ikus-entzuleen iritziz) sarituko ditu, urtero banatzen dituen Iparragirre Sariekin. Aurten, ikus-entzuleek Buber saria jaso duen webgunearen bidez ere bozkatu ahal izango dute.

2007ko otsailaren 21an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Iparragirre Sariek seigarren edizioa beteko dute, Euskal Irrati Telebistaren saio, aurkezle eta aktoreen lana goraipatzeko helburuarekin, baina aurten, urteko onenak saritu ordez, bere historia osoko hoberenak hautatuko dira. Gainera, beste berrikuntza bat ere bada; ikus-entzuleek eitb.com webgunearen bidez beren hautaketa egin ahal izango dute.
Webgune honetan sartzen denak zortzi atal dituen inkestari erantzunez gero (18 urtetan ETB-1 eta ETB-2n izan diren saiorik onenak, ETB-1 eta ETB-2ko aurkezle edo aktorerik onenak, eta Euskadi Irratiko, Radio Euskadiko, Radio Vitoriako eta Euskadi Gazteko saiorik onenak), hautaketan parte hartzeaz gain DVD baten zozketan sartuko da.
Urtarrilaren 4ko galari dagokionez, iaz bezala aurkezpena Sorginen Laratza programa egiten duen taldearen esku izango da, Xabier Euskitze eta Klaudio Landa buru.
Sarien hautaketa egiteko aurten eitb.com webgunea erabil daitekeela aipatu dugu dagoeneko, baina orain webgunea bera beste sari baten protagonista izan dela esan beharra dugu, Buber sariaren irabazlea izan baita.
Buber delakoa euskal internautek aurten sortu duten saria da, zehazki "@euskadi" aldizkari elektronikoak sortu du eta bere helburua Euskal Herria mintzagai duten webguneen artean hoberena saritzea da. Lehenbizi sariketa hilero egiten dute eta ondoren hil bakoitzeko onenen artean urteko saritua izendatzen dute.
Epaimahaiaren Saria, bestalde, Bilboko Guggenheim Museoak eraman du eta finalisten artean "El Correo", Donostiako Zinemaldia eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren webgunea izan dira. Eitb.com-en barruan, esaterako, taldeko irrati guztiak entzuteko aukera dago, baita ETB Sat katea entzun eta ikustekoa ere. Epaimahaiak zerbitzu multzo hau guztia hartu du kontuan.
Sariaren izenak Euskal Herriari buruzko lehendabiziko webgunearen (1994an) sortzailea ekartzen digu gogora, Estatu Batuetan bizi den Blas Pedro Uberuaga "Buber", artzainen semea. Aitzindari honi segika Euskal Herriari buruzko hamaika webgune sortu dira azken sei urte hauetan.


Azkenak
Urriaren 7ko gertakariak ikertzeari uko egin dio Israelgo parlamentuak

Oposizioko taldeek proposatutako ikerketa batzorde ofiziala ez da aurrera atera, boz gutxiren aldearekin. Arrazoi ugari daude gobernuko kideek gertaerak ikertu nahi ez izateko.


Xabier Atristain presoa baldintzapeko askatasunean geratu da

Hamahiru urte pasa ditu preso Atristainek, iragan abendutik hirugarren graduan zegoen eta martxoaz geroztik zigorra etxean betetzen ari zen kontrol telematikoarekin.


Desesperazioz RN bozkatu dutenak konbentzitzean datza ezkerraren erronka nagusia

Hirugarren kokatu bada ere, pozik izatekoa badu eskuin muturreko RNk: inoiz baino azkarrago da Frantziako Legebiltzarrean –2017an zortzi diputatu zituen, 2022an 88 eta orain 143–. Bere hauteslegoa azkarki emendatuz doan heinean, anitzez zabalagoa du oinarria:... [+]


Baionako bestetan jipoitu zuten 58 urteko gizon bat hil da

Jipoia uztailaren 11ko gauean izan zen Euskaldunen plazan, eta biktima gauean bertan ospitaleratu zuten Euskal Kostaldeko Ospitalean, Baionako prokuradore Jerome Bourrierrek informatu duenez. Atxilotutako gizona behin-behineko espetxealdian dago, Baionako fiskaltzak eskatuta,... [+]


Gasteiz Antzokia irekiko dute ostegunean Izaskun Arrue Kulturgune izenarekin

Ostegunean, 18:15ean irekiko dute Izaskun Arrue Kulturgunea (IAK), Gasteiz Antzokia eta Euskararen Etxea batuko dituen egitasmoa. Ekainean udalarekin 2024ko hitzarmena sinatu zuenetik Lazarraga Kultur Elkarteak lehenbailehen ireki nahi izan du kultur-gunea. Irekiera ekitaldiaren... [+]


Eibar.org-eko blog komunitateak 20 urte bete ditu

20 urte bete ditu gaur-edo gure blog-komunitateak, Eibar.org webguneko blogak. Interneteko euskal munduaren historia txikiaren parte bat. 1998an Eibartarrak posta-zerrenda sortu zen. 1998-2000 tartean, halaber, webgune probisional estatiko gisa ibili zen martxan Eibar.org-en... [+]


Ostegun honetan aukeratuko dute Frantziako Legebiltzarrerako presidentea

Sei hautagai dira Frantziako Legebiltzarrerako presidente izateko lehian –ezkerretik bat, Macronen aldeko bi, eskuinetik bat, eskuin muturretik beste bat eta independente bat–. Horrez gain, dozenaka eragilek deiturik, FHB Fronte Herritar Berriaren garaipenaren... [+]


Mondragonen gidaritza hartu du Pello Rodriguezek, taldearen lehiakortasuna ardatz duela

Bilboko Euskalduna jauregian egindako urteroko kongresuan Mondragoneko lehendakariaren errelebo aldaketa irudikatu dute, orain arte taldeko buru izandako Iñigo Ucinek eta hemendik aurrera kargu hori hartuko duen Pello Rodriguezek. Horrez gain, hurrengo urteetarako bide... [+]


Israelek zortzi zibil hil ditu Libanon azken bi egunetan

Horietatik hiru haur siriarrak ziren, eta haien etxearen kanpoaldean jolasean zeudela hil dituzte, NBEak gaitzetsi duenez. Hezbollahk mehatxu egin du Israelgo zonalde berriei eraso egingo diela, Israelek azken egunetan Libanon egindako hilketen ondoren.


Mateo Balbuena borrokalari komunista hil da, 110 urterekin

1934ko Asturiasko Iraultzan, Eusko Gudarostean eta militar faxisten kontrako gerran aritu zen Lezaman bizi zen komunista amorratu eta aktiboa.


Eraso sexistei begira Baionako Herriko Etxeak duen jarrera salatu dute feministek

Baionako festetan errepikaturiko eraso sexistei dagokienez Herriko Etxeak politika eta erantzun eskasak bideratu izana salatu du Ipar Euskal Herriko mugimendu feministak. Herriko kontseiluaren batzarrera sartzen saiatu dira 30 bat lagun, baina ateak hetsirik kausitu dituzte.


Kaleko Afari Solidarioak taldeak botako du txupina Donostiako Aste Nagusi Piratan

'Jalgi belak mastara, eta euskara plazara!' lelopean ospatuko dute Donostiako Aste Nagusi Pirata, abuztuaren 10etik 18ra. 


Dantza utzi du lagunek burla egiten diotelako

Sei urte ditu. Gustura ari zen da dantzan. Baina gurasoek jakinarazi digute utzi egingo duela dantza. Arrazoia? Eskolan burla egiten diote lagunek dantzan aritzeagatik. Sei urte. Eta dagoeneko genero estereotipoen indarkeria sufritzen. Nahikoa da! Gurasoak, eskolak, irakasleak,... [+]


Eguneraketa berriak daude