MOZORRORIK EDERRENA

  • Aralar berehala arrobatu eta maiteminarazten duen lurralde horietakoa da, naturaren goxotasuna ederki asko erakusten duen horietakoa. Harritsu eta menditsuagoa Gipuzkoan, inguru osoa mendean hartzen duen Txindoki gailur zorrotz eta izugarria bertako errege absolutua da. Nafar zatia berriz, arbolatsu eta landaretsuagoa, imajina dezakegun errepiderik zoragarrienak zeharkatzen du. Alboetan milaka xehetasun eder erakusten ditu bideak. Natur mirari honen zaindari edo "jabea" errepidearen goialdean, bere santutegian aurkituko dugun Nafarroako San Migel saindu maitatua da. Bestalde, ibilbide honen hasiera eta amaiera behingoz leku berean izango da, urte batzuetan Gipuzkoako hiriburu izan zen Tolosa historikoan. Horrela izateak ibilbide berean Tolosaldeko zati bat ezagutzeko aukera emango digu, eta Aralar igaro ostean, baita Goiherri gipuzkoarretik itzultzeko parada ere. Gipuzkoako izaeraren bi eskualderik adierazkorrenetakoak bisitatuko ditugu. Azkenik, Erresuma Zaharrean Aralarrez gain Larraun bailara ederrean "Guadiana nafarra" deitzen dutena behatu ahal izango dugu, eta Sakanan, itsasontzi ikaragarri baten itxura duen Beriain mendia.

2007ko otsailaren 21ean
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Tolosaldea

14. ibilbideak izaera zirkularra izango du, leku berean hasi eta amaituko dugulako. Abiapuntu-helmuga hau Tolosa izango da, Herri hau Tolosaldea eskualdeko erdigunea da.
Tolosako alde zaharretik ibaia zeharkatu, eta eskuinerantz Iruñearako bidea hartuko dugu. Horrela, ibilbide polit honen 8. kilometroan Lizartza zeharkatuko dugu.

Lekunberrirako bidean
17,5. kilometroan Nafarroaren barrenean dagoeneko, Arribe-Atallu nekazal udalerrian sartuko gara, lehenbizi Atallutik eta segituan Arribetik igaroz. Azken honetatik 700 metrora eskuinera Gaintzarako bidea hasten da, eta berau hartuko dugu. Lehenbizi Uztegitik pasatuko gara, eta handik gutxira, zuzen eta gorantz jarraituz, Txindoki inguruko mendien bista ikusgarria eskaintzen digun Gaintza herriska atsegina harrapatuko dugu.
Iruñearako errepidera itzuliz, gure hurrengo geldialdia berehala agertuko zaigun Betelu izan daiteke (26,5 km.). Hemendik aurrera ere bide ederra segituko dugu, gure eskuinaldean erreka polita lagun dugula. Horrenbestez, kilometro batzuk aurrerago, Azpirotz Gaina harrapatuko dugu, dagoeneko Aralargo atean kokatuz.

Larraun Harana
Mendatearen jaitsierak zuzen-zuzenean Lekunberriraino eramango gaitu, Nafarroako Aralar zeharkatzen duen errepide zoragarriaren abiapunturaino. Aralarren magalean ezinhobeto kokatua, Larraun bailara bukolikoaren populagune nagusi den honetan San Joan Bataiatzailearen eliza gotikoa nabarmenduko dugu. Arkibolta-arkudun atea eta erretaula nagusi barrokoa dira aipatzekoak.
Larraun ibaiaren iturburu ikusgarria bisitatu nahi badugu, herria zeharkatu ostean eskuinalderantz Iribasera abiatu, geroago hartuko dugun Baraibar-San Migel errepidea eskuinean utziz. Segituan aipatutako Iribas herrira iritsiko gara. Berau zeharkatu ostean, "Guadiana nafarra" deitzen duten Larraunen iturbururaino abia gaitezke.
Gure aurreko bidezidorrak (seinalizatua), Ertzillako zelaiak igaroz Aitzarreta iturbururaino eramango gaitu. Udaberrian bereziki ikusgarria da. Bertan Ertzilla ibaia jaiotzen da eta kilometro bat geroago (bere ezkerraldetik segitu dezakegu) lurpean desagertzen da. Hala ere, lehortutako ubidea beste kilometro bat segitzen badugu, berriz ere sortzen dela ikusiko dugu, ia herriaren parean.
Gehienez 5 kilometro dituen itzuli eder honetan, tartean ibaia lurperatzen den isurbidea, Legezalde amildegia eta iturbegi bat baino gehiago behatzeko parada dugu.


TOLOSA

Gehienbat Oria ibaiaren ezkerraldean kokaturik, inauteri oso famatuak ospatzen dituen hiri hau XIX. mendearen erdialdean Gipuzkoako hiriburu izatera iritsi zen. Hiriburu izana, hainbat mendetan Euskal Herrian izan duen garrantziaren adibidea da. Alde zaharrean 700 urtetan zehar monumentu multzo zabala eta aberatsa egokitu da eta hainbat estilotan egindako eraikinek Gipuzkoako alde zaharrik osoenetakoa bihurtzen dute.

Laburpen historikoa
Berari buruzko lehen aipamenak XI. mendekoak badira ere, hiri gisa 1256an fundatu zen, segituan biztanleak eta merkataritza babesteko harresiak altxatu zirelarik. Geroago, Nafarroa eta Gipuzkoa arteko merkataritza derrigorrez Tolosatik igaro behar zela zioen 1442ko dekretuari esker, hiri honek garai oparoa ezagutu zuen.
XVI. mendean, burdinolak garatzen ari ziren garai berean, hiria sute batek suntsitu zuen eta berreraiki beharrean izan ziren. Hortik aurrera hiriak gainbehera egin zuen eta menpeko herri asko desanexionatu zitzaizkion.
XVIII. mendean ere zorte txarrak jarraitu zuen, zenbait uholde eta suteekin (gogorrena 1794an frantziarrak bertatik igaro zirenean). XIX. mende gorabeheratsuan Karlistadak eta gobernu aldaketak jasan zituen eta Gipuzkoako hiriburu izatea (1844-54) ezagutzeko zoria izan zuen. Hemendik aurrera, lehendik ezagutu zuen industrializazioa nabarmen bizkortu zen.

Ikustekoak
Hiri interesgarri hau bisitatzeko abiapuntu neuralgikoa Foruen plaza triangeluarra izan daiteke. Enparantza honek hiriaren erdigunean egoteaz gain, alde zaharra edo historikoa eta alde modernoa lotzen ditu.
Horrela, errepidearen bidegurutzearen beste aldean bata bestearen alboan Beotibar pilotaleku ospetsua, 1904ko Artxibo Probintzialaren aurrealde ederra eta San Frantzisko komentuaren eraikin trinkoa ikusiko ditugu, eta gure atzera so eginez aldiz, neoklasiko-isabeldar estiloko Kultur Etxea (Gipuzkoako Diputazioa izandakoa) eta bere ondoan antzina hiriko sarrera adierazten zuen Gaztelako atea.
XVIII. mendeko arku neoklasiko honek gaur egun alde zaharrerako ongi etorria ematen digu, harresi zaharretako ate batek betetzen zuen lekuan kokatuz. Arkua igaro bezain laster, eskuinetik ibairantz zuzentzea gomendatzen dizuegu, bertatik oso ikustaldi polita izango dugu-eta.
Atzean Eskolapioetako lorategiak ditugun bitartean eta ibaiaren beste aldean Zumardi Txikiaren berdegune luzea lagun dugula (honen atzean Santa Klara komentu-eliza barrokoa dugu), berehala aurrean dugun ibai gaineko arku-lerro luzeak gure arreta deituko du. Arkuok Zerkausia edo "Tinglado" izenez ezagutzen den azokarenak dira. Azoka itxurako eraikin luze eta baxu hau Tolosako deigarrienetakoa da, eta ibaiaren gainean oso irudi polita sortzen du.
Hau atzean utziz Idiakez jauregi barrokoaren parean geratuko gara (XVII. mendearen hasierakoa), Plaza Zarraren eskuinaldean. Enparantza honetan Udaletxe Zaharra altxatzen da (bitxia bada ere Tolosak bi udaletxe ditu).
Bere aurrean berriz ere ibairantz jotzen badugu, XVII. mendeko Aranburu jauregi ondotik igaro ostean (zelai eder baten alboan dagoen euskal barrokoko eraikinean sarrera nagusia, balkoia eta armarria nabarmentzen dira) Santa Maria elizara iritsiko gara. Gotiko garaikoa da (1548-1643) eta dorre barrokoa berriz, 1761ekoa da. Elizaren alboan Jesusen Bihotza plaza atsegina dugu, eta berau zeharkatuz apaiz-etxea.
Santa Mariari bira eman eta leku beretik itzultzen bazarete, Agintari kaletik eskuinerantz abiatzea aholkatzen dizuegu, karrika honetan zehar Andia dorretxearen hondakinak (armarria eta bi gargola) eta Berpizkundeko (XVI. m.) Atodo jauregiaren balkoi eta armarri ederrak aurkituko baitituzue.
Kalea amaitzean alde zaharra ondo ezagutu nahi izanez gero 180 graduko bira egin dezakegu ezkerrera, eta Korreo kaletik barnera gaitezke. Kale honen erdian Iturriza jauregia jasotzen da, XVI.aren azkenetakoa eta balkoi zentralaren alboetan armarri bana erakusten ditu.
Beste aukera bat zera izan daiteke, Korreo kale honetan sartu, eta berehala eskumara egin, zuzenean Plaza Berrian aterako baikara. Azokaren eraikina ikusiko dugu hor. Azken hau atzean utzi eta eskuinerantz joz hiria zeharkatzen duen kale-errepide nagusira aterako gara, eta gure aurrean Corazonistas eliza eta gaur egungo udaletxea agertuko zaizkigu.
Azkenik, Tolosako bisitaldia bi hauen ezkerraldean hurbil dagoen eta hasierako abiapuntutik ere gertu geratzen den Euskal Herria plazan buka genezake. Arkupedun enparantza itxi honen alde batean Justizi Jauregi zaharra ikusiko dugu. 1853ko neoklasikoa, material hobeko bi solairu dituenez inguruko beste eraikinetatik nabarmentzen da. Alde modernoan hainbat etxe burges eder ere ikusiko duzue.
INFORMAZIO PRAKTIKOA
TOLOSA

Turismo Bulegoa:
Nafarroa Etorbidea. 943- 65 49 72.

Udaletxea:
Pablo Gorosabel 34. 943- 65 44 66.

Udaltzaingoa:
943- 67 58 58.

Ertzaintza:
Santa Klara kalea. 943- 67 30 22.

Osasun-zentrua:
San Esteban auzoa. 943- 65 16 67.

Gurutze Gorria:
San Frantzisko Ibiltokia. 943- 67 48 88.

Jatorduan:
- Nicolas Erretegia- Zumalakarregi Etorbidea 6.
- Beti Alai Jatetxea- Errementari 16.
- Casa Julian Jatetxea- Santa Klara 6.
- Hernialde Jatetxea- Martin Iraola Etorbidea 10.
- Sausta Jatetxea- Belate Pasialekua 7-8.
- Astelena Jatetxea- Euskal Herria Pl. 4.

Jan eta lo egiteko:
*Hotel Oria- Oria 2. 943- 65 46 88. Logela bikoitza 8.500-9.500 pzta.
*Hotel Oria II- San Frantzisko 20. % 943- 65 34 39. Logela bikoitza 8.500-9.500 pzta. :

Lo egiteko
*Hostal Oyarbide- Gorriti Plaza 1. 943- 67 00 17. Logela bikoitza 5.000-5.500 pzta.

LIZARTZA

Jatorduan:
Garaikoetxea Jatetxea- K/ Nagusia 4.

Jan eta lo egiteko:
**Hostal Jose Mari- K/ Nagusia 27. 943- 68 20 42. Logela bikoitza 3.000-4.000 pzta.

ARRIBE-ATALLU

Udaletxea:
Kale nagusia, 4 948 513087
e-mail: araitz@animsa.es.

Jatorduan:
Atalloarra Jatetxea- Errepide orokorra.

Lo egiteko:
- Etxeberri Nekazal Etxea- Atalluko Herriko Plaza. 948- 51 31 73. Logela bikoitza 4.500 pzta.

- Iturgaitz Nekazal Etxea- Erdigunean. % 948- 51 30 72. Logela bikoitza 3.300-4.000 pzta.


LEKUNBERRI

Turismo Bulegoa: Plazaola 21. 948- 50 72 04.
Udaletxea: 948- 50 42 11.

Jatorduan:
- Toki-Alai Jatetxea- Aralargo San Migel.
- Amalur Jatetxea- Aralar 28.
- Aurrera Jatetxea- Aralar 101.
- Euskalduna Jatetxea- San Joan z/g.

Jan eta lo egiteko:
**Hostal Ayestaran I - II- Aralar 22-27. 948- 50 41 27. Logela bikoitza 6.300-8.400 pzta.
- Camping Aralar- Donostiara bidean, 32,8. km.
948- 50 40 11 / 43 26.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
2025-03-08 | ARGIA
ARGAZKI GALERIA
Mugimendu Feminista: “Faxismoaren kontra, ausardia eta aliantza feministez armaturik gaude”

Mugimendu feministak manifestazioak egin ditu goizean Donostian, Gasteizen eta Iruñean eta arratsaldean Baionan eta Bilbon. Oinarrizko irakurketa partekatu dute, eta horri gehitu diote hiri bakoitzean bertako problematika, eragile eta ekimenen erreferentzia.


2025-03-08 | ARGIA
Bilgune Feminista
“Feminismoa da heldulekurik argiena desio dugun Euskal Herrirako”

Bilgune Feministak Heldulekuak argi, Euskal Herria feminista leloa baliatu du M8an, azpimarratzeko feminismoak ematen dituela “datorrenari aurre egiteko tresnak”, eta gogorarazteko faxismoaren gorakadaren testuinguru hau helduleku horretatik irakurri eta borrokatu... [+]


Iruña-Veleia: epaiketatik bost urtera

Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.

11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]


Superwoman

MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]


Espainiako Sustapen Ministerioa: “Ez dakigu Ezkioko lotunea oso bideragarria den”

Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela.


2025-03-07 | Laia Alduntzin
Hezkuntza gotorleku

Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]


Mazónek ez du lortu bere misioa: Valentziako gurasoek katalanaren alde egin dute

“Askatasunaren” izenean, ikastetxean zein oinarrizko hizkuntza nahi duten galdetu diete guraso valentziarrei. Helburua katalana zokoratzea zen. PPren eta Voxen gobernuak ez du lortu. 33 eskualdeetatik 22tan katalana gailendu da. Emaitzarekin oso pozik agertu dira... [+]


800.000 euro gastatuko ditu EBk errusiar inbasioaren mamuari aurre egiteko

Europar Kontseiluak onartu du Ursula Von der Leyenek gastu militarrean proposatu duen 800.000 milioi euroko gastuarekin aurrera egitea. Horretarako bi arrazoi nagusi argudiatu ditu: Errusiari aurrea egitea eta Europar Batasunak aurrerantzean bere burua AEBen babes militarrik... [+]


Gizakunde
Badator, esnatu da

Gizakunde (Inauteriak)
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Arizkun eta Erratzun. plazan.

------------------------------------------------

Amaitu dira inauteriak, sutan erre ditugu gaiztoak, gaizkiak, sardinak eta panpinak. Baina xomorroak esnatu dira eta badator... [+]


Kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, dantzak, bertso-saioak... M8ko ekitaldi kulturalen bilduma

Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]


Bizi testamentua: aurretiazko borondateen agiriaren gakoak

Soco Lizarraga mediku eta Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kidearen ustez bizi testamentuak heriotza duin bat eskaini eta familiari gauzak errazten dizkio.


“Topaketa antiinperialistak” egingo ditu Askapenak martxoaren 15 eta 16an Bilbon

Karmela espazio autogestionastuan egingo ditu, eta Euskal Herriko zein nazioarteko gonbidatuak egongo dira bertan. "Koiuntura analisi orokorretik abiatu eta Euskal Herriko borroka internazionalistaren gakoetarainoko bidea" egingo dutela adierazi du Askapenak... [+]


Eguneraketa berriak daude