NON EGIN ZEN MUNDUKO PILOTA TXAPELKETA 1970EAN?

  • Joan den urtean kaleratu zuen ARGIAk mahai jokoa. Orain, Interneten, euskaraz eta edonoren aurka "tribial"ean jokatzeko aukera dago. Lehiakide internautak dado birtuala abian jarri besterik ez du
.
Lehen jokalaria San Frantziskon, bigarren jokalaria Argentinan, hirugarrena Bartzelonan eta azkena Gasteizen. Ez dute elkar ezagutzen. Lau euskaldunek ordea, Euskal Herriari eta euskal kulturari buruz duten ezagutza frogatu nahi dute.
Jokatzeko eta gehiago ikasteko aukera "Argiaren Mendean", ARGIAk Interneten jarri berri duen "tribial" birtualak ematen die. Jokoak badu aurrekaririk, joan den urtean plazaratutako mahai jokoa, baina azken honek muga fisikoak gainditzeko aukerarik ez du ematen. Horretara dator joko birtuala; parez pareko ordenadoretan eserita aritu daiteke edo mila kilometrotako distantzia egon daiteke jokalarien artean. Jokalariak, gainera, "chat" baten moduan komunika daitezke partidak irauten duen bitartean.
Mahai jokoan aritzeko gogoa izanez gero, fitxak, dadoak edota taula bera eskuratu beharko genituzke lehenbizi. Bada, Internet bidezko jokoan buru-belarri hasi aurretik "shockwave" izeneko "plug-in"a ekarri behar dugu.
Orain pentsa ezazu lagun koadrila asteburu pasa joanda ostatu batean hartu duzutela lo egiteko tokia. Eguraldi txarra dela medio ARGIAren mahai jokoan aritzea erabaki duzue. Asko zarete eta lau taldetan banatu zarete. Lehenengo, bigarrengo, hirugarrengo eta laugarrengo logeletan partida bana hasi duzue. Mahai bakoitzeko arduradun bat izendatu duzue, mahaiak osatzea ez baita ahuntzaren gauerdiko eztula izan: "nik bigarren mahaian nahi dut", "nik ez dut laugarrenean jokatu nahi". Arduradunak mahai bakoitzean jokalariaren jokatzeko eskaria onartu edo atzera bota du eta jokoan hasi zarete.
Ostatuko gela horietan gerta daitezkeen saltsak errepika daitezke Interneteko jokoan. Horregatik, jokatzeko gogoa erakusteaz gain, aurkariak topatu behar dira. Mahai berri bat sortu nahi duzun edo lehendik osatzen hasia den mahaian sartuko zaren proposatu behar duzu. Mahai bakoitzak bere izena hartuko du eta arduradunak izango du azken hitza. Ez dago zertan ordenadorearen aurrean esertzea otu zaizunean halabeharrez jokaturik. Hitzorduak egin daitezke eta asteburuan, larunbat arratsaldean jokatzeko aurkariak zein diren jakin dezakezu. Mahai jokoarekin bezala gertatzen da, ama, aitona, anaia, laguna edo auzokidea konbentzitu behar dira jokatzeko, edo lehiakide bat, bi edo hiru. Beraz, zure burua aurkeztu eta jokatzeko irrikitan zarela adierazi eta lehiakide gehiagok izena ematen dutenean, elkar onartu duzutenean ekin jokoari!
Euskal merkatuan gazteleraz eta frantsesez eginiko antzeko produktu ugari den arren, euskarazko eskaintza oso urria da. Joko moduan badira puzzleren batzuk eta baita Gipuzkoako Foru Aldundiak argitaratu berri duen estropadetako jokoa ere. Joko hauek ordea, CD-ROMetan kaleratu dira. Euskal Herria eta euskal kultura osotasunean hartzen dituen joko birtualik ez da. Ametzagaiña taldeak, ARGIAren eskariz egin duen "Argiaren Mendean" joko elektronikoa, joko aitzindaria dela esan daiteke. Gure Mendeak, aisialdirako oinarritzat euskararen erabilera eta euskal kultura hartzeaz gain, Interneten euskararen erabilera bultzatzen baitu.
Orain ez dago aitzakiarik. Jokatu, ikasi eta bide batez, Internetaren laguntzarik gabe ziurrenik ezagutuko ez genituen euskaldunak bisitatu.

"ARGIAREN MENDEA" JOKATZEKO PAUSOAK
Sartu http://argia.eus/mendea/jokoa.htm helbidean. Lehenengo pantaila denez, jokatu nahi duzula adierazteko zure izena idatzi eta "bidali" klikatu. Ezkerreko bi pantailetan osatu gabeko mahaiak eta mahairik gabeko jokalariak agertuko zaizkizu.

Bigarren pantailan zure izena "Itxaron gela"n ikusiko duzu. Jokatzeko gogoz zarela adierazi duzu, baina jokorako mahaia ez duzu aukeratu. Jokalari kopurua osatu ez duen mahaia edo mahai berriren bat sortu nahi duzun adierazi behar duzu bigarren pantailan.

Eman dezagun mahai berri bat eratu duzula. Uneotan zu zara mahai berriko arduraduna eta zu bakarrik zaude jokatzeko prest. Hemendik aurrera zuk sortutako mahaian jokatu nahi dutenei baiezkoa ala ezezkoa esatea dagokizu. Bi, hiru edo lau jokalari elkartutakoan, arduradunak erabakiko du jokoa abian noiz jarri.

Jokoa zurrunegia eta hotzegia izan ez dadin elkar komunikatzeko aukera izango duzue. Horretarako, jokalari bati mezua bidaltzeko txokoa daukazu.
Eta besterik gabe jokoan hasteko ordua da. Zure txanda da, dadoak bota, itxaron eta galderak ahalik eta hobekien erantzun. Zorte on!


Azkenak
2024-10-18 | ARGIA
Langile bat hil da Lizarran, biltegi batek eztanda egin ondoren

56 urteko langile bat hil da Lizarran, Agralco (Agrupacion Alcoholera de Bodegas Cooperativas) biltegian lanean ari zela. 10:00ak aldera gertatu da ezbeharra, Lizarran la alcoholera moduan ezagutzen den nekazaritza hondakinen biltegian.


Beldurra espazio komun gisa

Herritarren segurtasunik ezaren kezka gero eta handiagoa da gure auzo eta hirietako elkarrizketetan, batez ere kalean bizirik dirauten Magrebeko gazteek eragindako lapurreten eta gatazken inguruan. Badirudi egoera horiek areagotu egin direla azken hilabeteetan, eta alarma eta... [+]


Puig Antich, Estatuak ez du inoiz barkamena eskatzen

Espainiako Gobernuak dokumentu bat helarazi die Salvador Puig Antichen arrebei, Oroimen Demokratikorako ministro Ángel Víctor Torresen eskutik. Frankismoak anarkista katalanari jarritako heriotza kondenaren “baliogabetasun akta” dela diote. Harrigarria... [+]


Sinwarren hilketaren ondoren, gerrak bere horretan jarraitzen du

Yahya Sinwar Hamaseko burua hil ondoren, Ekialde Erdiko gerrak nola jarraituko duen aurrera mintzagai da hilketaren biharamunean. AEBek, Joe Bidenen ahotik, berehala iragarri dute orain su-etenak bidea libre izan dezakeela. Bide beretik jo dute Mendebaldeko hainbat buruzagik... [+]


2024-10-18 | Ahotsa.info
Azken hiru urteetan altueratik erorita Nafarroan 10 langile hil direla salatu dute

LAB, CGT, Steilas, ESK, EHNE eta Hiru sindikatuek salatu dituzte Nafarroan altueratik erorita hil diren hamar langileen kasuak.


Marcos Maceira, A Mesa pola Normalización Lingüísticaren presidentea
“Oso zaila izango da galiziera leheneratzea PPren hizkuntza politika ez bada zuzentzen”

Galiziako Estatistika Institutuak galizieraren egoeraren inguruko inkestaren azken datuak ezagutarazi ditu. Ezagutza eta erabilerak, biek, egin dute atzera. Galera handiagoa da adin tarte gazteenetan. 5 eta 14 urte artekoen herenak adierazi du galiziera gutxi edo batere ez... [+]


2024-10-18 | Hala Bedi
Makroproiektuen aurkako manifestaziora deitu du Gasteizen Araba Bizirik!-ek, urriaren 26rako

“Araba ez dago salgai” eta “Makroproiekturik ez” lelopean egin dute deialdia. Urriaren 26an elkartuko dira 18:00etan “etekin pribatuak bermatzera” bideratuta dagoen eredu energetikoa eta “instituzioek jokatzen duten papera”... [+]


Zergatik daude Renfeko trenak inoiz baino grafiti gehiagorekin margotuta?

Garraio publikoaren zerbitzuaren gainbeheraren barruan, alde estetiko hutsa bada ere, ohikoa bilakatu da trenak margoturik ikustea eta, behingoagatik bada ere, ez da arrazoi ekonomiko hutsengatik, langileek azaldu dutenez.


2024-10-18 | Urumeako Kronika
‘Hariak’ zinemaldia erresistentzia istorioen lekuko, azaroaren 7tik 17ra Hernanin

Aurtengoa hirugarren edizioa izango da, eta memoriaren gaia hartuko da ardatz, Kulturarteko Plaza Feministan.


2024-10-18 | Uriola.eus
Bazter Fest ospatuko dute Bilbon azaroaren 9an, protagonistak emakumeak diren hip-hop jaialdia

Azaroaren 9an, emakumeak protagonista diren hip-hop jaialdia ospatuko dute, 17:30etatik aurrera. Jaialdiak urtez urte hip-hop eta rap estiloetan ibilbide ezaguna duten emakume artistak bildu izan ditu.


Xamarrek ‘Orhipean, Gure Herria ezagutzen’ liburuaren edizio berria aurkeztu du

Gaur Donostian Orhipean, Gure Herria ezagutzen liburuaren edizio berria aurkeztu dute. Bertan Izan da egilea Xamar eta berarekin batera Antton Luku, Isabel Isazelaia eta Lander Majuelo.


“Beti gainerakoei jartzen diegu oxigeno maskara, eta denbora badago, norberari”

Krisi egoeran idatzitako gogoetak eta lagungarri egin zaizkion tresnak jasotzen ditu Iratxe Etxebarria kazetariaren 7.300 miligramo eszitalopram liburuak.


Eguneraketa berriak daude