LABURREN ITZAL LUZEA

  • Zinegileek jada ez dute bigarren mailako lantzat jotzen, izan ere, Euskal Herrian laburrek duten kemen artistikoa indarberritu egin da. Garai benetan gozoa bizi dute formatu txikiko ikusentzunezko lanek. Horren lekuko, Nazioarteko Zinema Labur eta Dokumentalaren Jaialdia.

2021eko uztailaren 23an
Aspaldikoa da Euskal Herrian laburrak filmatzeko ohitura, 50eko hamarkadan zine amateur-a jaiotzen den unetik, Zineklub-ak zinezaletuen topaleku bihurtuko dira. Hauetan, bertoko lehendabiziko ekoizpenak ikusteko parada izango da, euskal kultura formatu berritzaile batean erakutsi asmoz, beti ere dokumental ukituaz.
1961ean Antonio Eceiza eta Elias Querejetak Laponia Films produktora sortu eta lan bat soilik ekoizteko aukera izango dute, "A través de San Sebastián" labur-dokumentala, alegia. Hamabost urte igaroko dira, 1976ean Bilbon, Euskal Zinemari buruzko lehen jardunaldiak burutzen diren arte. Bertoko filmak, dokumentalak eta laburrak aurkeztuko dira, besteak beste, "Estropada Berria", "Navarra, las cuatro estaciones", "Miradas", "Ere erera baleibu icik subua aruaren" eta "Bost".
Euskaraz filmatutako lehendabiziko laburrak Bertan Filmeak produktorak ekoitziko zituen, "Ikuska" izeneko labur-saila, 20 laburrez osatuta eta 20 zuzendari ezberdinek filmatuta.
Egun, XXI. medearen atarian sartuta, labur gehienek dokumental ukitua galdu dute, fikzioa nagusitu da eta generoek ere formatu txikian tokia hartu dute. Ernesto del Rio Zinebiko zuzendariaren esanetan, laburrak zinema munduan murgiltzeko plataforma bihurtu dira "eta gainera zine ez komertziala jendearengana hurbiltzea da dugun xede garrantzitsuenetariko bat". Paco Valderrama, Gasteizko "Cortada" Jaialdiko zuzendariaren iritziz, egungo zuzendari gazteen artean laburrak egiteko "gogo eta gose handia" dago eta Euskal Herrian gertatzen dena, Estatu osoan gertatzen denaren isla dela uste du. Valderramaren irudiko, laburrak ez lirateke kultozko produktuak bilakatu behar, "jaialdi hauek guztiak desagertzea litzateke egokiena, laburrak zine aretoetan jarri beharko lirateke eta horrela laburren egoera normalizatu".
Euskal Herriko sei labur aurkeztuko dira datorren 27an abian jarriko den Zinebi Nazioarteko Zinema Labur eta Dokumentalaren Jaialdian, gutxi gorabehera urtero aurkezten den zinta kopuru bera. Del Rio-ren aburuz, laburren kalitateak nabarmen egin du gora, "Euskal Herrian laburrak egiten dituztenek profesionaltasun eta esperientzia franko dute, produkzioa asko hobetu da eta dirulaguntzak handiagoak dira".


DIRULAGUNTZEN ATZETIK.

Egun labur txukun bat egiteko, lau edo bost milioi pezeta (160.000 libera inguru) behar dira. Eta Zinebiko zuzendariaren ustetan, jasotzen den dirulaguntza, bat dator ekoizten diren labur kopuruarekin, "adibidez aurten 13 labur filmatu dira Euskal Herrian eta kopuru hori egokia da, ez dira gehiagorik behar". Zinezaletu zein zuzendari hasberriek zaila ikusten dute labur bat egiteko diru nahikoa biltzea, baina Eusko Jaurlaritzak egun, erraztasunak ematen ditu "behintzat beharrezkoa denaren erdia finantzatzeko".
42 urte beteko ditu aurten Zinebik, aurten izen berria estreinatuz, Europako labur jaialdirik beteranoenak, eta bertatik, egun bestelako proiektu handinahiagoetan lanean diharduten euskal zinegileak pasatu dira. Del Rio-ren esanetan, laburrak pauso bat besterik ez dira, "inor ez da betirako laburretan gelditzen". Iritzi guztiz kontrakoa du Valderramak, laburretan ideien aberastasuna islatzen dela deritzo eta gazteei produkzioa erakusteko tresna bezala ikusten ditu laburrak. Euskal Herrian zine industria sortzea arras zaila dakusate. 80-90ko hamarkadetan bere unea izan omen zuen baina telebista pribatuak ezarri zirenean, bertoko produkzioa asko jaitsi eta Euskal Herriko zinegile anitz Madrilera joan zen. Hori ekiditeko talde tekniko bat eta Euskal Herrian merkatu bat sortzearen beharra dago. Gainera, garrantzitsu ikusten du Valderramak, zinema institutu on bat sortzea, zinegileen % 90ak formatu txikiko ekoizpenak, luzeetara igarotzeko pausu bezela ikusten duen arren, badaudelako laburrak soilik egiten dituzten zinegileak. "Nahiz eta hemen ohitura ez izan, Estatu Batuak, Kanada eta lurralde Eskandinaviarretan, badaude laburrak soilik egiten dituzten zuzendariak. Talde tekniko on bat sortuz gero, kanpotik ere jendea etorriko litzateke ikastera hona".


HERRI AHALEGINAK.

Hirietako jaialdiak alde batera utziz, ez dira ez Euskal Herriko bazterretan zineaz gozatzen dituzten zaletuak falta. Herri txikiek ahalegin berezia egiten dute denbora murritzeko lan hauek bultzatzeko.
Lekeitiok baditu zaletu hauetarikoak, 1977an Euskal Zine eta Bideo Bilera sortzeko ausardia izan zutenak. Benito Ansola bere zuzendariak, azken urteetan aurkeztutako laburren kalitateak gora egin izana azpimarratzen du. Aurtengoa 23. edizioa da eta lehenengotik egungora aldaketa nabarmena izan da.
Euskarazko lanak soilik aurkez daitezke jaialdi honetan eta Ansolak beharrezko ikusten du aspaldi abian jarritako proiektuarekin jarraitzea. Saritzen diren proiektuek diru kopuru bat jasotzen dutelako eta horrela, gazteak beraien proiektuekin lanean jarrai dezakete.
Ansolak bestalde, Eusko Jaurlaritzak ematen dituen dirulaguntzak murritzegiak direla dio, "zinegile asko dago laburrak egin nahi baina dirurik ez duena, ahalegin handiagoa egin beharko litzateke dauden hutsuneak betetzeko" .

HAMAIKA BIRA BILBON
Guztira, 63 herrietatik 1.053 film jaso dituzte aurten lehiaketarako Nazioarteko Zinema Labur eta Dokumentalaren Jaialdian. Inoiz izan den partaidetza kopururik handiena da berau, iazko ekitaldian 780 film jaso baitziren. Ez da hori gainditu den kopuru bakarra. Horrez gain, sariak ere handitu baitira. Esaterako, Jaialdiaren Sari Nagusia milioi bat pezetakoa (40.000 libera) izango da, Euskal Zinemako Sari Nagusia eta Espainiakoa 700.000 pezetakoak.
Lehiaketako zenbakietatik at, hamaika ziklo prestatu dira aurten azaroaren 27tik abenduraren 2a arte luzatuko den 42.ekitaldian. Protagonista nagusi bat izango da: musika. Film eta dokumentaletan lantzen diren doinu, abesti eta bandei arreta berezia eskainiko zaie.
Horren lekuko da "Kantariak eta Soinudunak" zikloa. Bertan musika latinoak zine dokumentalean duen garrantzia jorratuko da. Horretarako, Estatu Batuetako, Brasileko eta Karibeko musikaren bizitasunaren eraskugarri den hainbat film erakutsiko da. Bestalde, "Bilborock eta Jazz" zikloak 60-70eko hamarkadetako pop, rock eta jazzeko musikari garrantzitsuenen emanaldien filmak eskainiko dira. Beatles, Rolling Stones, Janis Joplin, Luis Armstrong eta abarren irudiak izango dira ikusgai.
Zineman berezko pisua duten hainbat pertsonaiek ere ziklo bana izango du aurten: Barbara Kopple, Robert Altman, Peter Greenaway eta Luis Buñuelen omenezkoak antolatu dira, hain zuzen. "Azken Buñuel" izenekoan eskaintzeko, Aragoiko zinemagilearen azken garaian eginiko filmetatik, zazpi aukeratu dituzte. Besteak beste, "Tristana" eta "Viridiana" filmak ikusi ahal izango dira.
Benetazko pertsonek ezezik, pantailetan bizi propioa hartu dutenek ere badute atal berezia. "Animazioko Zinema Amerikanoaren Klasikoak. Begirada ezberdin bat" izeneko zikloan macarthismoaren garaian zentsuratuak izan ziren filmak ikusi ahal izango dira. Besteak beste, Bugs Bunny, Superman eta Mickey Mouse izan ziren zentsuratuak.
Herri eta hiri konkretuek ere beteko dituzte Bilboko aretoetako pantailak. "Iran, planoz plano" zikloak herri horretako zinearen ezaugarri estetiko eta tematikoak jorratuko ditu. "Hiriaren biografiak" atalean berriz, munduko hainbat hirietatik ibilaldia egingo da, zenbait zinegileen eskutik. Ziklo honen bitartez, pertsonaren eta espazioaren arteko harremana eta hirietan gizasemeak duen bizitzeko modua aztertuko dira.
Gai sozialei beste bi atal eskaini zaizkie egitarauan. Horietako bat islatuko du hain zuzen, "Hamabi arrazakeriaren aurka" zikloak. Bertan, hamabi zinegile frantziarrek arrazakeriari buruz eginiko fikziozko film laburrak proiektatuko dituzte. "Aktualitatea luzez"en bestalde, interes handiko gaiei buruzko dokumental luzeak ikusi ahal izango dira. Besteak beste, 1972an Munichen gertatutako sarraskiari buruz Kevin MacDonaldek eginiko "One day in september" eskainiko da.


Azkenak
2025-01-22 | Aiaraldea
Guardian enpresak Laudioko lantegia itxi eta 171 langile kaleratuko dituela iragarri du

Guardian multinazionalak adierazi die langileen ordezkariei Laudioko lantegian duen labea itxiko duela eta, ondorioz, behargin guztiak kaleratuko dituela. Dirudienez, uztailean etengo du behin betiko jarduera.


Greba zikloari ekin diote hezkuntza publikoan, Jaurlaritzaren gutun polemikoak giroa berotuta

Hezkuntza publikoko lehen bi greba egunei ekin diete EAEn. Asteazken eta ostegun honetan irakasleen txanda izango da, eta lehenengo egunerako Bilbon deitu dute manifestazioa. Mobilizazioen atarian Eusko Jaurlaritzak gurasoei email masiboa bidali izanak haserre ditu sindikatuak:... [+]


Euskara sustatzeko planaren oinarriak aurkeztu ditu Iruñeko Udalak

Urtea amaitu baino lehen gehiengo politikoaren oniritzia lortu nahi du udalak


Baztango aroztegiko zazpi auzipetuek dei egin dute otsailaren 1eko manifestaziora joateko

“Talde kriminal antolatu bat izatea eta derrigortze eta bortxa delitu larriak egin izana” egozten diete Espainiako fiskaltzak eta obraren enpresa arduradunak. Zehazki, 20 urteko kartzela zigorra eta 56.000 euro eskatu dituzte zazpi herritar horientzat.


2025-01-21 | Julene Flamarique
2024. urtean biolentziak “areagotu” direla ondorioztatu du Talaia Feministak

Lau ardatz nagusiren inguruan egin dute 2024ko azterketa: indarkeria matxista; lurraldea; gerra eta gatazka armatuak; eta eskuin muturra. Euskal Herrian “erresistentziak metatzea” funtsezkoa dela ondorioztatu du Talaia Feministak, eta analisiaren sozializazioaren... [+]


50 urte Potasaseko grebatik

Gaur, urtarrilak 21, gure oraintsuko historiaren efemeride interesgarri bat gogora ekartzeko eta hari buruz hausnartzeko eguna dugu. 50 urte bete dira Potasas de Navarra enpresako 47 langilek itxialdia amaitu zutenetik. Hamabost egun iraun zuen itxialdi horrek eta greba orokorra... [+]


Industria militarraren konbertsioa, behar etikoa

Duela aste pare bat Norvegiako zenbait datu plazaratu ziren. Ipar Europako herrialde hartan auto elektrikoak nagusitu dira, eta Tesla marka dute salduena; energia birziklagarriaz sortutakoa omen da han kontsumitzen denaren %90. Aldiz, Norvegiako enpresa publikoek ez dute inolako... [+]


Oibarko ikastetxe publikoak D eredua izango du

Hezkuntza Departamentuak Oibarko ikastetxe publikoan D eredua ezarriko dutela iragarri du. Hilabeteetako protesten ondoren, euskarazko lerroa ezartzea lortu dute.


2025-01-21 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Joe Biden eta Marcus Garvey: barkamenak barkatzailea itsusten duenean

Bere agintaldiaren azken egunetan Joe Biden AEBetako presidenteak egikaritu duen barkamen-zaparrada historikoak zeresanik eman behar luke, halakoen onuradun ezagunenetako batzuen kasuan behintzat ezinbestez egin beharko litzatekeen irakurketagatik. Edo ez al da justiziaren... [+]


2025-01-21 | Hala Bedi
Ekaitz Samaniego (All In Da Haus): “Hemen irabazle bakarrak preso politikoak dira”

Joan dira All In Da Hauseko hiru final aurrekoak. Oñati, Gernika eta Hendaiako Gaztetxeetaraino iritsi da freestyle txapelketaren bederatzigarren edizioa. Orain arte egindako bide honen balorazio positiboa egiten dute antolatzaileek, "Euskal Herriko txoko hauetan,... [+]


Moriartitarrek ere badute Urrezko Danborra

Aitor Arregik, Jon Garañok, Jose Mari Goenagak, Asier Achak eta Xabier Berzosak osatzen dute ekoiztetxe donostiarra, eta euren lana aitortu nahi izan du Donostiako Udalak.


Eguneraketa berriak daude