OZTOPOZ BETETAKO ERREPIDEA

  • Gidabaimena euskaraz ateratzeko arazo ugari izaten da, bai eskaera soziala bai materialak eta ahalmenak oso urriak baitira. Izan ere, autoeskolen eskumena Espainiako Gobernuak du. EAEko Trafiko Zuzendaritzak 10 milioi bideratu ditu hainbat material euskaratzeko.

2021eko uztailaren 15ean
Egun gidabaimena euskaraz ateratzeko aukera egon badagoen arren, traba ugari gainditu behar izaten da gidatzeko karneta euskaraz lortzeko. Alde batetik, azterketara joan aurretik egiten diren testen liburu ofizial bakarra gaztelaniaz dago. Ondorioz, testa euskaraz egiteko aukera eskaini nahi duen autoeskolak bere kabuz lortu behar izaten ditu testuak. Hain justu ere hauxe da Arratia Autoeskolaren kasua. Bertan, ikasleei liburuak, testak eta klaseak euskaraz eskaintzen baitzaizkie. Arratia Autoeskolako arduraduna den Unai Zuloagak azaldurikoaren arabera, hau guztia eurek buruturiko lanari esker izan da: "Gure esfortzuz eta gure diruaz liburua fotokopiatu genuen eta orain ikasleari kolorezko fotokopietan ematen dizkiogu testak".
Hala ere, ikasleak behar adinako testak egiten dituenean, azterketari egin behar izaten die aurre eta alor honetan ere arazoak izaten dira nagusi. Arratiako Autoeskolako arduradunak azaldu duenez, "ikaslearen borondatez, guk azterketan zer topatuko duten esaten diegu, gutxi gorabehera kontzientziatuta joateko esfortzu handi batez eurak ulertu beharko dituztela galderak eta berbak". Izan ere, azterketako testetako terminoak eta autoeskoletakoak oso ezberdinak izaten dira. Arazo honi buruz EAEko Trafiko Zuzendaritzako kide den Mañu Galarragari galdetzean, arazoa azterketak egiteko eskumena Espainiako Gobernuarena dela adierazi digu. Era berean, nahiko test gutxi daudela azaldu du eta daudenak nahiko era traketsean daude euskaratuak. Zergatia ere azaldu du. Mañu Galarragaren arabera, testak itzultzen dituztenak ez dira itzultzaileak baizik eta bertan lanean dauden funtzionarioak eta orduan nahiko trakets itzultzen dituzte. Mañu Galarragak azpimarratu duenez, Herrizaingo Sailetik testu horiek Eusko Jaurlaritzako itzultzaileek itzultzeko aukera eskaini zitzaien Madrilgo trafiko arduradunei, baina Madrilgo Gobernuak azterketako testuak bere eremutik kanporatzerik ez omen du nahi.


AZTERKETA PRAKTIKOA.

Hurrengo pausoa, azterketa praktikoa burutzearena izaten da eta bertan ere trabak izaten dira nagusi. Azterketa praktikorako itzultzaile bat eskatu daitekeen arren, ikaslearentzako traba besterik ez omen da izaten. Alde batetik, hamabost eguneko epean egin behar izaten da eskaera. Eta bestetik, ikasle eta zuzentzaileen arteko ulermen arazoak izaten omen dira, ikasleak argibideak bi hizkuntzetan entzuten baititu. Hala ere, eurak ikasleari azalpenak euskaraz ematen dizkiela gaineratu du.
Arazo honi buruz Artez, euskararen normalizaziorako plangintzak, aholkularitzak eta euskarriak eskaintzen dituen enpresako partaide Patxi Alaiñak badu bere iritzia:" Arazo asko daude. Alde batetik, autoeskolen segmentua nahiko berezia da, beti trafikoarekin lotua egon baita. Bestetik, eskaeren arazoa dago, jende gehienak azterketa erdaraz egitea eskatzen du eta ondorioz ez dago eskaera sozialik. Gero materialaren arazoa dago". Ondorioz, irakasle euskaldunak, IVAP/HAEEk kaleratutako trafiko hiztegia osatzeko gogoa eta materiala behar direla gaineratu du.
Orain arte burutu diren aurrerapenen artean 12 irakasle AEK-ren euskaltegietan euskalduntzen egon izana, hainbat autoeskola hiztegiak, inprimakiak... euskaraz ipintzen hasi izana eta zenbait irakasleri emaniko terminologia ikastaroak aipatu ditu.
Patxi Alaiñaren esanetan, lehenengo lana koordinazio lana antolatzea izan beharko litzateke eta bertan corpusak lantzeko IVAPekoak egon beharko liratekeela uste du. Halaber, azterketak Espainiako Trafiko arduradunek burutzen dituztenez, koordinazioko lan taldean egon beharko liratekeela uste du. Era berean, Eusko Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuko arduradunak, autoeskolen federazioak eta ikasketetarako materiala euskaraz ateratzeko prest dauden enpresak ere egon beharko liratekeela uste du. Izan ere, koordinazioa oso garrantzitsua da Patxi Alaiñarentzat: Batez ere terminologia bera erabiltzeko. "Zeren eta IVAP/HAEEk modu bat erabiltzen du eta gero Espainiako Trafiko Zuzendaritzak beste bat".
Behin koordinaketa lanak ongi antolatu ostean, Katalunian aurrera eraman zuten kanpainaren antzekoa burutu beharko litzateke Patxi Alaiñaren ustez. Alde batetik, sustapenerako kartelekin... jendea gidabaimena euskaraz ateratzera animatuaz. Jarraian, instituzioek dirua alor honetan dagoen material guztia euskaratzeko erabili beharko luketela dio. Bere ustetan, ikasteko programa informatiko bat erabiltzen bada, hori ere euskaldundu egin beharko litzateke.
Patxi Alaiñak aurreratu duenez, EAEko Trafiko Zuzendaritzak 10 milioitako diru laguntza atera du ikaslearen gidaliburua eta auto testak kaleratzeko. Hala ere, 10 milioi pezetako (400.000 libera) diru laguntza gutxiegi da Patxi Alaiñeren arabera, "liburua eta 80 test ateratzeko ez baitu emango". Ondorioz, diru gehiago beharko litzateke material guztia osatzeko. Alaiñaren esanetan, diru honekin behar denaren %25 edo erdia aterako baita.


Azkenak
Osakidetzan egiturazko eta egiazko konponbideak eskatu dituzte Gasteiz, Bilbo eta Donostian

Milaka pertsona kalera atera dira larunbatean, Eusko Jaurlaritzari eta Osasun Sailari "konponbide errealak" eskatzeko, Osakidetzaren arazo estrukturalak konpon ditzaten.


Aroztegiari ezetz esan dio jende oldeak Iruñean, eta auzipetuen absoluzioa eskatu du

Milaka eta milaka lagun elkartu dira larunbat bazkalondoan Iruñean, Baztango Aroztegiaren makroproiektuari aurkakotasuna adierazteko eta maiatzean epaituko dituzten zazpi auzipetuen absoluzioa eskatzeko. Bideoz grabatu dugu amaiera ekitaldiko hitzartzea [albistearen... [+]


Bonus track: non dago saria?

Jan-edanean zeuden denak, itxuraz alai, baina baten bat urduri zebilen aperitibo eta aperitifa artean. Bigarrenez jasoko zuen saria, baina eskuetan edukiko zuen lehenbizikoa izango zen. Eta urduri zegoen, oroigarriak bulegora heldu beharra zeukalako, joder. ARGIA Sariak ez dira,... [+]


Argia Sarien kronika
Galga azkartasunari

Gauzak bizi eta azkar aldatzen badira ere, zenbait kontu ez dira aldatzen: Argia Sarien ekitaldia da horietako bat. Horixe esan dio kronikagile honi beharrera etorri den kanpoko kazetari batek, ARGIA asko aldatu dela esatearekin batera, sari-banaketa hasi aurretik. Onerako ari... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Interneteko Argia Saria: Oroibidea

Galtzaileen herri ondarea sarean jartzeko erakunde publiko batetik egindako ahaleginagatik, ahots gabeen ahotsa entzuteko aukera emateagatik, eta batez ere, Nafarroak aitzindari izaten segi dezan oroimen historikoa berreskuratzeko bidean, Interneteko Argia Saria Nafarroako... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Banatu ditugu euskarazko komunikazioaren 2025eko Argia Sariak

Sei sari banatu ditugu aurten: ikus-entzunezko saria EITB Kultura telebista saioari eman zaio, prentsako saria Irutxuloko Hitza Donostiako hedabideari, entzunezko saria BaDa!bil podcastari, interneteko saria Oroibidea bilatzaileari eta komunikazio kanpaina onenaren saria Altxa... [+]


2025-01-31 | ARGIA
ARGIAko lantaldearen mezua: Mundu ilunean, ARGIA gehiago

Onintza Irureta Azkunek egin du hitzartzea ARGIAko lantaldearen izenean:

"ARGIAko komunitatea osatzen duten milaka lagunetako batek berriki adierazi digu batzuetan ARGIA iluna dela, barruak mugiarazten dizkion albiste gogorrak daudela. Lan ona egiten dugula, baina... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Urteko kanpaina onenaren Argia Saria: Altxa Burua

Seme-alabek lehen mugikorra izateko adina atzeratzeko eskolaz eskola egindako lanagatik eta lortutako emaitzengatik, ikastetxeak mugikorrik gabeko arnasgune izateko borrokagatik, kanpaina onenaren Argia Saria guraso elkarteek osaturiko Altxa Burua ekimenarentzat izan da... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Merezimenduzko Argia Saria: Ene Kantak

Hamabost urteotan gazteenen artean euskara sustatzeko egindako lanagatik eta lortutako arrakastagatik,  Merezimenduzko Argia Saria Ene Kantak proiektuarentzat izan da. Saria Nerea Urbizu, Fermin Sarasa eta Jesus Irujok jaso dute.


2025-01-31 | ARGIA
Entzunezko Argia Saria: BaDA!bil podcasta

Entzunezko Argia Saria BaDA!bil podcastak jaso du, Hiru Damatxo ekoiztetxeak ekoitzitakoa, eta Gerediaga elkarteak eta EITBk finantzatutakoa. Podcastak kulturgintzan dabiltzan lau mahaikidez osaturiko bost mahai inguru jaso ditu Durangoko Azokaren bueltan. Saria jaso dute Amets... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Prentsako Argia Saria: Irutxuloko Hitza

Prentsako Argia Saria Irutxuloko Hitza-rentzat izan da, eskuin muturraren igoerari egindako jarraipenagatik eta talde erreakzionarioen benetako aurpegia erakusteko kalean hor egoteagatik. Aurten 20 urte beteko ditu Donostiako hedabideak. Aizpea Aizpurua, Andrea Bosch,... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Ikus-entzunezko Argia Saria: EITB Kultura

EITB Kultura telebista saioak jaso du Argia Saria euskal kulturgileen lana bistaratzeagatik, Euskal Herriko txoko guztietako proiektuak telebista publikora ekartzeagatik, eta egiten duten kalitatezko ikus-entzunezkoagatik. Saria Leire Ikaranek eta Kerman Diazek jaso dute, Berde... [+]


Calexit, Kaliforniaren independentzia bilatzen duen ekimena

Ekimenak erreferendum eskaera egin du eta Shirley Weber estatu idazkariak onartu. Orain, prozesuari jarraipena emateko, 546.000 sinadura lortu behar dituzte datorren uztailerako. Marcus Evansek egin du eskaera.


Eguneraketa berriak daude