INDARKERIA, BESTE BIDE GUZTIAK BUKATUTAKOAN

  • Indarkeriaren aurpegi indartsuenaz ziharduen astekaria, goitik beherako mehatxuaz alegia. Eta hari, indarrez edo gabe, eman beharreko erantzunaz.

2021eko uztailaren 26an
Ezetz asmatu nork esan zituen hitzok! "Torturak, hots, poliziak, norbait errudun dan ala ez, jakiteagatik erabiltzen dituan biotz-gabeko eta abere-maillako bideak nabarmen gaitzetsi behar dira". Torturaren Aurkako Taldeetan pentsatzen ari zarete? Bada, deskuidatu xamar zabiltzate, harritzekoa ere ez den arren, azken hamarkadetan haizeak nondik jo duen kontuan hartuta. Aita Saindu baten hitzak dira horiexek! Paulo VI.ak esan zituen, ZERUKO ARGIAren 402. zenbabiko editorialak jasotakoaren arabera.


AITA SAINDU BAT KEZKATI.

Arazo kezkagarri franko zeuzkan Lurra deritzan planeta honetako biztanlegoak, eta Z. ARGIA ere oso kezkatuta ageri zen. "Ego-Amerika, une larrian" gaiari eskaintzen zion bere lehenengo orrialdea, hango herrialdeetako gobernu gehientsuenen eskuineko joera garbia azpimarratuz eta egunetik egunera ugaltzen ari zen bertako populazioaren gehiengo nagusiak jasaten zuen mixeria gorria nabarmenduz. Bide batez, Nazio Batuen Erakundeari errepasotxo bat ematen zion.
Izan ere, hogeita bost urte betetzen zituen "zuzentasuna, pakea, egitea ta zaintzea" helburutzat hartu zituen erakundeak, eta ezin esan epe horretako emaitzak oso baikorrak izan zituenik. Dena den, gure astekarian agertutako idazlanak zuritu egiten zuen aipatu erakundearen begibistako hutsegitea. Letamendik izenpetutako artikuluak zioenez "errua etzaio erakunde berari erantsi behar, barnean dauden estadu indartsu batzuei baizik. ONU-k indarrik ez badu, eman ez diotelako da. Batez ere Ipar-Amerikak eta Moskuk nahi ez dutelako. Munduko arazoak, ONU-tik pasa gabe, bi hauen artean erabakitzen dira. Are gehiago, gauzak horrela jarraituko dute Txinari leku bat ematen etzaion neurrian. Txinari ateak itxiaz nola pentsa diteke Vietnamgo arazoa zuzentzea?".
Hortxe zegoen koxka! Eta non ote soluziobidea? Artikulua egin zuenarentzat hauxe izan zitekeen: "Gero ta garbiago ikusten da nazio-arteko harremanetan, dagoen anarkiari amaiera eman, bi haundi horien agintaritza hertsitu eta herri txikien askatasuna lor arazi eta zainduko duan erakunde baten beharra. ONU-k bere eskuetan dauka erakunde indartsu bat izan ala txepela eta ahula izaten jarrai". Egiteko erraza ematen zuen, baina ez zen horrela izango, oraindik ere zer erabaki ez jakinik jarraitzen duela dirudi eta...
Hala ere, arazo gehiago baziren munduan, Aita Saindua zeharo kezkatua egoteko modukoak, "Indarkeria" letra larriz idatzia zeukan editorialak ohartarazten zuenez. "Arro dago itsasoa", jakinarazten zuen editorialgileak, jarraian bere metaforaren nondik-norakoa adierazteko: "Indarkerizko olatu aundi batek gal-zorian dauka gizadia". Behin hori garbi utzita, Paulo VI.ari aitatzen entzun berri zizkion auziak mahaigaineratzen zituen: "Gosea... aur-galtzeak... gizona lan-tresna biurtzea... gizonari buruzpide jakin batzuk ezartzea... itxura gabeko giltzaperatzeak... erbesteratzeak... zigortzeak... Baiturak... erailketak... askatasuna eta nortasun-ezak". Eta berehala, gorago aitatu dugun torturaren aurkako salaketa zetorren.


ZENTSURARI IHES.

Eliza Katolikoaren buruak, lurran Kristoren ordezkari zenak aipatutakoak ei ziren haiek eta, jakina, zentsurari ihes egiteko bazeukan zeren babesean jarri editorialgileak. Horrela, ondorio hauetara iristen zen: "Ba-dago, beraz, mundu zabalean erakundeak egiten duten zapalketa eta indarkeri bat. Diru aldetik, gizarte aldetik, lege eta kultura aldetik gizakia zanpatzen duan erakunde zakar eta astun bat". Erakundea aldatu beharra zegoela baieztatzen zuen gero, haizeari-edo, galdera hauexek egiteko: "Baiña... baiña... esku-utsik? Gose eta lan oporketekin bakarrik? Elizetan sartzeekin? Manifestazio eta protesta soilekin?" Galderaz galdera, borroka baketsuki egin ahal izateko beste era asko zekartzan kontura, halako batean benetan iritsi nahi zuen lekura iristeko: "Bearrezko ote da armen indarra? Odol-ixurtzera amilduko ote gaitu egoera larri onek? Ez ote dugu bururik aterako indarkerizko olatu onen azpitik? Zillegi ote zaigu erakunde zapaltzaille orren eustailleak garbitzea?"
Erantzun gisara, "Gregorianoko irakasle dan Jose Mª Diez Alegriak" emandako argitasuna jasotzen zuen: "Dana dala, goitik behera ezartzen dan indarkeria baiño pekatu txikiagoa izango litzake, erakunde zapaltzaille orri armaz erantzutea. Ori bai, besterik ezean, egin beharko litzateke. Beste bide guziak bukatutakoan. Ahal dan indarkeririk gutxiena erabilliaz"

HERRIAREN NORTASUNA
Mikel Ugalde, 1970-XI-15
Telebisioa erdalduna dugula esan nahi dut. Erderaz mintzo, erderaz pentsa, erderaz ekin. Nahiz Frantsesa, nahiz Espainiarra jarri, gure etxeetan sartua dagon telebisioaren izaera atzerritarra dugu, arrotza, kanpotiarra. (...) Gure herriko zerbait, ohiturak, kirola, paisajea ta abar jartzen dituzten alditan, tripa jaten jartzen naiz. Hori al da gure egoera? Hori al da egia? Indarra eta musika besterik ez dugula uste al dute ala? Egia esan, gure kiroletan, indarra nabarmenago ageri da, kultura baiño. Badirudi zenbait programetan, Euskalerriaren iraupenak asko kezkatzen dituztela. Baiña besterik da, zori txarrez. Herri-kultura erabat baztertua gelditzen da programa hoietan. Gure herriari indar bereziena kendu, hitz batean, Euskalerria irendu. Gaiñontzekoa ikusten da, esan beharrik ez dago: irendutako zezena toreatzen jardutea oso gauza erraxa bai da (...)

ASTEZ ASTE
Drogak Bizkaian, 1970-XI-15
Bizkaiko kolejio batean inkesta bat egin da 15 urtetatik 18 urte bitarteko mutillekin, au da, boskarren urtekoarekin. Galdera, au izan da: "Drogarik noizbait artu al dezu?". 100-ko 20-ek "Bai" erantzun dute, droga noizbait probatu dutela .

800 telefono, 1970-XI-15
Mondragoen 800 telefono berri jarri dituzte.

GAZTEAK ETA GURE BASERRIEN ETORKIZUNA
Latxaga, 1970-XI-15.
Euskalerriarentzat oso garrantzi aundia daukate gure baserriek, zer esanik ez dago. Baserria Euskalerriko sena ta zaiña da. Euskerarik ederrena oraindik eta mamitsuena baserrietan egiten da. Gure lurrek euskeraz egiten dute geienek, baserritarren eskuetan daudelako Euskalerriarentzat, baserriak zer esan aundia dauka. Esango nuke lotsarik gabe, gaiñera, Gipuzkoako aberastasuna baserrietatik atera dala, baserritar semeek egin dutelako. Ikusi nundik atera diran industri aundienetako nagusiak. Begiratu ere ola edo tailler txiki guztietara. Ango zuzendari ta nagusi geienak baserrietan jaioak dira. Ba, dana dala, gaur gure baserriak beera ari dira. Baserritarren artean zalantza aundia dago. Baserri asko ustu da. Orduan, iraun dezaten ta indartu ditezen, baserri giroa berritu bearra dago. (...) Giro berri horri eusteko nai-ta-naiez gazteek eskolatuak bear dute izan. Gazteak giro zaarrari ezin dezaiokete eutsi, berria ikasi beharra dago. Baiña ez ditugu mutillak bakarrik baserri eskoletan sartu bear, baita neskak ere. Mutillak bakarrik eskolatzen baditugu, ez dute emazterik billatuko. Baserrietako andreen giroa ere aldatu bearra dago (...).


Azkenak
Osakidetzan egiturazko eta egiazko konponbideak eskatu dituzte Gasteiz, Bilbo eta Donostian

Milaka pertsona kalera atera dira larunbatean, Eusko Jaurlaritzari eta Osasun Sailari "konponbide errealak" eskatzeko, Osakidetzaren arazo estrukturalak konpon ditzaten.


Aroztegiari ezetz esan dio jende oldeak Iruñean, eta auzipetuen absoluzioa eskatu du

Milaka eta milaka lagun elkartu dira larunbat bazkalondoan Iruñean, Baztango Aroztegiaren makroproiektuari aurkakotasuna adierazteko eta maiatzean epaituko dituzten zazpi auzipetuen absoluzioa eskatzeko. Bideoz grabatu dugu amaiera ekitaldiko hitzartzea [albistearen... [+]


Bonus track: non dago saria?

Jan-edanean zeuden denak, itxuraz alai, baina baten bat urduri zebilen aperitibo eta aperitifa artean. Bigarrenez jasoko zuen saria, baina eskuetan edukiko zuen lehenbizikoa izango zen. Eta urduri zegoen, oroigarriak bulegora heldu beharra zeukalako, joder. ARGIA Sariak ez dira,... [+]


Argia Sarien kronika
Galga azkartasunari

Gauzak bizi eta azkar aldatzen badira ere, zenbait kontu ez dira aldatzen: Argia Sarien ekitaldia da horietako bat. Horixe esan dio kronikagile honi beharrera etorri den kanpoko kazetari batek, ARGIA asko aldatu dela esatearekin batera, sari-banaketa hasi aurretik. Onerako ari... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Interneteko Argia Saria: Oroibidea

Galtzaileen herri ondarea sarean jartzeko erakunde publiko batetik egindako ahaleginagatik, ahots gabeen ahotsa entzuteko aukera emateagatik, eta batez ere, Nafarroak aitzindari izaten segi dezan oroimen historikoa berreskuratzeko bidean, Interneteko Argia Saria Nafarroako... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Banatu ditugu euskarazko komunikazioaren 2025eko Argia Sariak

Sei sari banatu ditugu aurten: ikus-entzunezko saria EITB Kultura telebista saioari eman zaio, prentsako saria Irutxuloko Hitza Donostiako hedabideari, entzunezko saria BaDa!bil podcastari, interneteko saria Oroibidea bilatzaileari eta komunikazio kanpaina onenaren saria Altxa... [+]


2025-01-31 | ARGIA
ARGIAko lantaldearen mezua: Mundu ilunean, ARGIA gehiago

Onintza Irureta Azkunek egin du hitzartzea ARGIAko lantaldearen izenean:

"ARGIAko komunitatea osatzen duten milaka lagunetako batek berriki adierazi digu batzuetan ARGIA iluna dela, barruak mugiarazten dizkion albiste gogorrak daudela. Lan ona egiten dugula, baina... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Urteko kanpaina onenaren Argia Saria: Altxa Burua

Seme-alabek lehen mugikorra izateko adina atzeratzeko eskolaz eskola egindako lanagatik eta lortutako emaitzengatik, ikastetxeak mugikorrik gabeko arnasgune izateko borrokagatik, kanpaina onenaren Argia Saria guraso elkarteek osaturiko Altxa Burua ekimenarentzat izan da... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Merezimenduzko Argia Saria: Ene Kantak

Hamabost urteotan gazteenen artean euskara sustatzeko egindako lanagatik eta lortutako arrakastagatik,  Merezimenduzko Argia Saria Ene Kantak proiektuarentzat izan da. Saria Nerea Urbizu, Fermin Sarasa eta Jesus Irujok jaso dute.


2025-01-31 | ARGIA
Entzunezko Argia Saria: BaDA!bil podcasta

Entzunezko Argia Saria BaDA!bil podcastak jaso du, Hiru Damatxo ekoiztetxeak ekoitzitakoa, eta Gerediaga elkarteak eta EITBk finantzatutakoa. Podcastak kulturgintzan dabiltzan lau mahaikidez osaturiko bost mahai inguru jaso ditu Durangoko Azokaren bueltan. Saria jaso dute Amets... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Prentsako Argia Saria: Irutxuloko Hitza

Prentsako Argia Saria Irutxuloko Hitza-rentzat izan da, eskuin muturraren igoerari egindako jarraipenagatik eta talde erreakzionarioen benetako aurpegia erakusteko kalean hor egoteagatik. Aurten 20 urte beteko ditu Donostiako hedabideak. Aizpea Aizpurua, Andrea Bosch,... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Ikus-entzunezko Argia Saria: EITB Kultura

EITB Kultura telebista saioak jaso du Argia Saria euskal kulturgileen lana bistaratzeagatik, Euskal Herriko txoko guztietako proiektuak telebista publikora ekartzeagatik, eta egiten duten kalitatezko ikus-entzunezkoagatik. Saria Leire Ikaranek eta Kerman Diazek jaso dute, Berde... [+]


Calexit, Kaliforniaren independentzia bilatzen duen ekimena

Ekimenak erreferendum eskaera egin du eta Shirley Weber estatu idazkariak onartu. Orain, prozesuari jarraipena emateko, 546.000 sinadura lortu behar dituzte datorren uztailerako. Marcus Evansek egin du eskaera.


Eguneraketa berriak daude