ABIADURA BIZIAN AIRERATZEN ARI DEN SEKTOREA

  • Hego Euskal Herriko aeronautika sektorea gorakada ikusgarria ari da izaten azken urteotan; izan ere, estatu guztikoaren %28 bereganaratzera iritsi da. 1992an 19.000 milioi pezetako salmentak izan zituen eta aurten 85.000 milioi pezeta fakturatzea espero da.

2021eko uztailaren 23an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Ekimen pribatua, Eusko Jaurlaritzaren laguntza handiarekin, azken urteotan gorakada handia ari da izaten Hego Euskal Herriko aeronautika sektorean, eta datozen urteetan ere iraungo duela uste da. Ondorio hori atera daiteke sektore horretako enpresen datu ekonomikoak ikusirik. Sener, ITP eta Gamesa Aeronáutica lirateke enpresa nagusiak, eta, horiez gainera, maila ezberdineko beste 17 enpresa aritzen dira sektorean.
Duela 10 urte sektore honek ez zuen inolako sendotasunik, baina gaur egun Espainiako Estatu guztiaren %28 bereganatzen du. 1992an 19.000 milioi pezeta (760 milioi libera) fakturatzetik, 2000. urtean 85.000 milioi pezeta (3.400 milioi libera) fakturatzera iritsiko dela aurreikusten da, hau da, Euskal Autonomi Erkidegoko BPGren %1,5. Urte honetako fakturazio igoeraren ondorioz %25ean gainditu du 1999koa. Eta ezagutzen diren aurreikuspen guztien arabera, badirudi datozen lau urtetan salmentak bikoiztu egingo direla.
Ekonomiaren gorakadak, lanpostuen gorakada dakar berarekin. 1992 urtean sektorean 1.114 langile ari ziren beharrean eta aurtengo ekitaldiaren bukaeran 3.680 langile biltzea aurreikusten da, horietako gehienak kualifikazio handikoak.


SENER, SEKTOREAREN ITURBURUA.

Euskal aeronautikaren sektoreari Getxoko Sener ingeniaritza enpresan ekin zitzaion. 1956. urtean sortu zen, Sendagorta familiari eta garai batean Banco Vizcayaren inguruan eta gaur egun BBVAn biltzen diren hainbat finantza familiari lotua. Enpresa hau ingeniaritza arlo askotan aritzen zen, hala nola ontzigintzan, industrian eta ingeniaritza zibilean. 1969an nazioarteko lehiaketa batera aurkeztu zen, Suedian kohete esperimentalak jaurtitzeko dorre baten garapenerako, eta irabazi egin zuen. Horrela, ingeniaritza espazialean sartzea izan zen Getxoko enpresaren lehen urrats nagusia eta, gerora, 80ko hamarkadaren amaieran agertu ziren Industria de Turbopropulsores (ITP) eta Gamesa Aeronáutica enpresekin gorpuztu zen EAEn sektore honen eragile nagusia izango zen enpresa multzoa.
Ingeniaritza aeronautikoan eta aeroespazialean (sateliteak egiten) aritzen den Sener enpresak 22.000 milioi pezetako salmentak izan zituen 1999an, eta bere lantegiak Getxon (sozietatearen egoitza bertan du), Madrileko Parke Teknologikoan, Bartzelonan, Valentzian eta Sttutgarten (Alemanian) aurkitzen dira. Datozen urteotarako %10eko igoera aurreikusten dute, sateliteen sare berrien ondorioz. Oso langile kualifikatuak dituzte, %65 ingeniariak dira, %25 teknikariak eta %10 administrariak.
ITP, hegazkinentzako motorren osagaiak egiten aritzen denak, 1999an 2.423 milioi pezetako etekin garbiak izan zituen. 2000. urterako aurreikusten duten fakturazioa 35.000 milioi pezetakoa da, eta 2004rako 80.000 milioi pezetakoa. Bere lantegiak Zamudioko Parke Teknologikoan (ingeniaritza eta muntaketa), Madrileko Aljavir-en (muntaketa eta mantenimendua) eta Mexikon (mantenimendua) daude.


GAMESA AERONAUTICA.

Egitura aeronautikoetan aritzen da eta Gasteizen du egoitza. 2000. urtean 40.000 milioi pezeta fakturatzea aurreikusten du, eta 2015. urterako 200.000 milioi pezetaraino irits daiteke. Enpresa hone barnean hainbat sozietate daude: Gamesa Producciones Aeronauticas, Gamesa Desarrollos Aeronauticos, Moasa (muntaia unitatea) eta Cibesteknit. Beranturin (Araban) lantegi berri bat irekitzeko asmotan dabiltza, Embraher enpresaren eskariei erantzunez ERJ-170 eta ERJ-190 hegazkinen atzealdeko fuselajea eta isatsa osatzeko. Halaber, hegazkin komertzial handien alorrean sartzekotan dabil. Gaur egun duen 1.200 langile ditu eta beste 200 langile sartuko dira aurten. Jatorrizko enpresa den Gamesak burtsan jarri du bere kapitalaren %30. Gamesak 36.068 milioi pezetako diru sarrerak izan zituen 1997an eta 98.738 milioi pezetakoak 1999an.
Hiru enpresa horiek, Espainiako administrazioaren eta, batez ere, EAEkoaren bedeinkapen eta laguntza guztiak beraiekin dituztelarik, EAEko Jaurlaritzaren Euskal Cluster Aeronautikoak emandako datuetan ikus daitekeenez, beste hogei enpresa laguntzaile inguru dituen sektore baten aitzindari eta eragile bihurtu dira. Enpresa horiek, besteak beste, Burulan, Euroblocks, Iontech, Lazpius, Mesina Bilbao, Metralec, Novalti, EB-RIM, Siegel, SK-10, Spasa, Talleres Aratz eta Tecnichapa dira.

INBERTSIO HANDIA
Hain denbora laburrean hainbeste indartu den sektore honetan inbertsio handiak egin dira, eta orain arte ez zeuden produkzio egiturak osatu dira. 1992tik 1999ra bitartean soilik, 55.000 milioi pezetako (2.200 milioi libera) inbertsioak metatu dira. Produkziorako egituren hutsuneaz jabetzeko, nahikoa da kontuan hartzea Gamesak 1995ean, hegazkinen hegalak egiteko Brasileko Embraher enpresaren agindua hartu zuenean, ez zuela produkziorako zentro propiorik. Baina aitortu beharra dago, lehenengo unetik bertatik Gamesak Eusko Jaurlaritzaren erabateko babesa izan duela. Ez dugu ahaztu behar Eusko Jaurlaritzaren Industria sailaren meneko Miñanoko Parke Teknologikoa (Araba) enpresa horren bilakaeraren arabera joan zela eraikitzen.
Gamesa Aeronautica izan da Miñano Parke Teknologikoan aitzindari nagusia. Enpresa hori IBV Corporacion-en jabetzako Gamesa taldekoa da, Iberdrola eta BBVA izanik akziodun nagusiak. Erreportajearen lehen zatian aipatutako enpresa laguntzaile horietako batzuk ere Teknologi Parke horretan daude kokaturik.

ITP-K INSTALAZIO BERRIAK ZABALDUKO DITU ZAMUDION ETA BARAKALDON
ITPk Zamudioko Parke Teknologikoan instalazio berri batzuk jartzeko asmoa du, eta, halaber, Barakaldon fundizio bat, Precicast Bilbao, kapital suitzarrarekin (%40) eta ITP beraren kapitalarekin (%60). Horrek guztiak 4.000 milioi pezeta (160 milioi libera) inguruko inbertsioak eragin ditu, horietako 3.100 milioi pezeta Zamudioko instalazio berrietarako.
Zamudion bi pabiloi berri eraiki dira. Euskal enpresa aeronautiko honetako arduradunek mekanizatuaren prozedura egonkortzea espero dute, eta pabiloi berri horietako batean hodi sektorea, espedizio biltegia, mekanizatu elektrokimikoa eta muntaia gunea kokatuko dituzte. Beste pabiloia diskoak eta bestelako piezak egiteko erabiliko da.
Barakaldoko Precicast Bilbao doitasun handiko fundizioa izango da, industria aeronautiko eta mekanikorako, turbina industrialak edo protesi kirurgiko biobateragarriak lortzeko. Sozietate berri honek 150 langile izango ditu. Jardunean jartzeko dataren inguruan, informazio ezberdina zabaldu da. Enpresak ekainean hasiko dela adierazi du eta Barakaldoko Udalak urtarrilean.
ITPren etorkizuna, Joaquin Coellok, bertako kontseilari ordezkariak, dioenez, eskalako ekonomiaren eta teknologia arloko independentziaren bidetik etorriko da. Horretarako, mantenimendu talde bat bultzatuko dute, bezeroetatik gertu egon ahal izateko. Dagoeneko Mexikon daude, ITRren %60 erosi baitute, eta Europako nahiz Hego Amerikako hainbat lekutara joateko asmoa dute erosketa bidez.
Teknologia arloko independentzia da beste helburuetako bat, eta, horregatik, bere fakturazioaren %25 ikerketa eta garapenerako erabiltzen dute, sektorean ohikoa den batez bestekoa nabarmen gaindituz. Hori guztia ITPk modulu mota berezi batzuetan, presio txikiko turbinetan eta toberetan espezializatzeko duen estrategiaren ondorio da, horrela Rolls-Royceren Europako erreferentziazko bazkide bihurtzea lortzeko. Kontuan izan beharra dago motor bat egitearen kostua 200.000 milioi pezeta ingurukoa izan daitekeela, eta General Electric edo Rolls-Royce bezalako munduko fabrikatzaile handiek motorra modulutan zatitzen dutela, eta arrisku kapital bidez epe luzera esku hartuko duten bazkideak aurkitu nahi izaten dituztela. Eta, hain zuzen ere, hortxe egon nahi du ITPk konpainia handi horien eskura, eta bere inbertsio guztiak (aurten 13.000 milioi pezeta inguru) helburu hori lortzera zuzentzen dira.
ITPren sorrera Europako Eurofighter ehiza hegazkinari loturik dago. Espainiako Estatuak hegazkin horren eraikuntzan esku hartzea erabaki zuenean, hegazkinak eraikitzeko enpresa bat zuen eskura, Construcciones Aeronauticas, CASA, baina motor aeronautikoak egiteko enpresarik ez zuen. Horretarako sortu zen ITP 1989an, eta horregatik jarraitzen du estatuak bere partaidetza edukitzen Bazanen bidez. Estatuaren enpresa publiko honek eta Senerrek, bakoitzak %50 jarriz, Turbo 2000 enpresa sortu zuten, aldi berean ITPren %53,2 duelarik. Gainerako ehunekoa Ingalaterrako Rolls-Royceren esku dago. Baliteke Bazanen (gaur egun Espainiako Estatuko enpresa publikoak biltzen dituen SEPIren esku) partaidetza saltzea, eta, dirudienez, Senerrek hartaz jabetzeko asmoa erakutsi du, eta eragiketa hori gauzatuko balitz, Turbo 2000ren kapitalaren %100en jabe egingo litzateke.
1995 arte ITPren negozioa motorren mantenimendurako jarduerara mugatu zen nagusiki. Urte horretatik aurrera sartu zen bete-betean abiazio komertzialaren programetan. Jarduera horrek fakturazio guztiaren %49 bereganatzen du. Fakturazioko beste %28 mantenimenduari dagokio eta beste %23 abiazio militarrari.
Une honetan ITPren ahalegin nagusietako bat Trent programan duen partaidetza handitzea da, hau da, Airbus A340 hegazkina, bere 500 eta 600 bertsioetan, hornitzeko erabiltzen den Trent 500 motorraren presio txikiko turbinak esklusiban diseinatzeko eta egiteko bazkide industrial gisa sartzea. Programa honi aurre egiteko aurreikusten den inbertsioa 20.000 milioi pezetakoa da 2008. urtera bitartean, eta horri esker urtean 10.000 milioi pezetako salmentak lortuko lirateke 2002. urtetik aurrera, guztira 124.000 milioi pezetako salmenta izango luke 2010. urtera bitartean. Motorren mantenimendua sartzen den programa honen indarraldia 40 urtekoa da. Eusko Jaurlaritzak 5.170 milioi pezetako laguntzak eman zizkion irailean ITPri, eta horietako 1.170 milioi fondo galdu gisa eman ziren.
Motor hori izan da Rolls-Roycen abiazio zibileko propultsatzaileen artean arrakasta gehien izan duena. Izan ere, 2002. urterako aurreikusten den horietako lehenengoa jardunean jarri aurretik, 500 motor baino gehiagoren salmenta finkoa lorturik du, eta guztira 2.500 motorren proiekzioa egin du.


Azkenak
2025-03-08 | ARGIA
ARGAZKI GALERIA
Mugimendu Feminista: “Faxismoaren kontra, ausardia eta aliantza feministez armaturik gaude”

Mugimendu feministak manifestazioak egin ditu goizean Donostian, Gasteizen eta Iruñean eta arratsaldean Baionan eta Bilbon. Oinarrizko irakurketa partekatu dute, eta horri gehitu diote hiri bakoitzean bertako problematika, eragile eta ekimenen erreferentzia.


2025-03-08 | ARGIA
Bilgune Feminista
“Feminismoa da heldulekurik argiena desio dugun Euskal Herrirako”

Bilgune Feministak Heldulekuak argi, Euskal Herria feminista leloa baliatu du M8an, azpimarratzeko feminismoak ematen dituela “datorrenari aurre egiteko tresnak”, eta gogorarazteko faxismoaren gorakadaren testuinguru hau helduleku horretatik irakurri eta borrokatu... [+]


Iruña-Veleia: epaiketatik bost urtera

Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.

11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]


Superwoman

MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]


Espainiako Sustapen Ministerioa: “Ez dakigu Ezkioko lotunea oso bideragarria den”

Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela.


2025-03-07 | Laia Alduntzin
Hezkuntza gotorleku

Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]


Mazónek ez du lortu bere misioa: Valentziako gurasoek katalanaren alde egin dute

“Askatasunaren” izenean, ikastetxean zein oinarrizko hizkuntza nahi duten galdetu diete guraso valentziarrei. Helburua katalana zokoratzea zen. PPren eta Voxen gobernuak ez du lortu. 33 eskualdeetatik 22tan katalana gailendu da. Emaitzarekin oso pozik agertu dira... [+]


800.000 euro gastatuko ditu EBk errusiar inbasioaren mamuari aurre egiteko

Europar Kontseiluak onartu du Ursula Von der Leyenek gastu militarrean proposatu duen 800.000 milioi euroko gastuarekin aurrera egitea. Horretarako bi arrazoi nagusi argudiatu ditu: Errusiari aurrea egitea eta Europar Batasunak aurrerantzean bere burua AEBen babes militarrik... [+]


Gizakunde
Badator, esnatu da

Gizakunde (Inauteriak)
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Arizkun eta Erratzun. plazan.

------------------------------------------------

Amaitu dira inauteriak, sutan erre ditugu gaiztoak, gaizkiak, sardinak eta panpinak. Baina xomorroak esnatu dira eta badator... [+]


Kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, dantzak, bertso-saioak... M8ko ekitaldi kulturalen bilduma

Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]


Bizi testamentua: aurretiazko borondateen agiriaren gakoak

Soco Lizarraga mediku eta Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kidearen ustez bizi testamentuak heriotza duin bat eskaini eta familiari gauzak errazten dizkio.


“Topaketa antiinperialistak” egingo ditu Askapenak martxoaren 15 eta 16an Bilbon

Karmela espazio autogestionastuan egingo ditu, eta Euskal Herriko zein nazioarteko gonbidatuak egongo dira bertan. "Koiuntura analisi orokorretik abiatu eta Euskal Herriko borroka internazionalistaren gakoetarainoko bidea" egingo dutela adierazi du Askapenak... [+]


Eguneraketa berriak daude