USTE ONEZ ETORKIZUNA ISLATU NAHIZ

  • 401. alea bi erabakiz mintzo zen: Indira Ghandik Indiako pribilegioak ezabatzeko hartua bata eta Vatikanoak 53ko Konkordatuaren bidez Franco onartzeko bestea.

2021eko uztailaren 15ean
Oso itxaropentsu ageri zen ZERUKO ARGIA 401. zenbakian. Batetik, "Euskaltzaindia Zuberoan" bildua zen, eta nahiz Matalasen herriko "benetako eskualdun" fier haien garaiko egoera ez izan pozez saltoka hastekoa, egun hartan bederen bozkarioa zabaldu zuten beraienganaino hurbildutako beste euskaldunen artean. Horrela zioen On Nemesio Etxanizek behintzat: "Mendebal aldeko euskaldunontzat, Zuberoa ames-leku biurtu da". Baina etxeko kontu horiez aparte, bazuen aldizkariak alai egoteko arrazoirik, "Indiako maraja-en bukaera", pentsa!


PRIBILEJIOAK AMAITUAK... INDIAN.

Hainbeste kasta, leinu, arraza eta batek daki zer dagoen India handian, bere biztanlegotik milioika pertsona mixeri gorrira zigortuak dauzkan estatu erraldoian, antza denez 279 maharaja" ere baziren -eta beldur naiz ez ote diren gaur ere han izango, patxada ederrean biziz, beraiek ez bada beren ondorengoak-. Baina, tira! Maharaja delako hauen eskubide eta indarrak "Europako zenbait erregerenak baiño aundiagoak ziran", aldizkariak zioenez. Halaz guztiz, gutxitzen hasiak ziren, kopuruari dagokionean behintzat, zeren beste garai batzuetan, "England-eko Victory erregiñaren denboretan" kasu, "benetako jaungoiko txiki"en gisara bizi ziren "500 maraja" ba omen zen. Mesedetxoren bat edo beste egingo zioten andre Victory-ri "Koroaren bitxia" berea izaten jarrai zezan, eta Ingalaterrako erregina esker onekoa izaki...
1949an, Indiak bere independentzia lortu zuenean, maharajak ez ziren ahatik desagertu, aipatu 279 horiek ez, behintzat. Urteak joan, urteak etorri, han jarraitu zuten beren pribilejio guztiekin, harik eta 1970eko "irailaren azkeneko egunetan, Indira Gandhi Lehendakariak, Nehru aundiaren alaba danak, erabaki zorrotza artu zuan" arte. Zein erabaki? Bada, "bat batean, Indian orain arte pribilejioz beteta bizi izandu diran 279 marajak, beste edozein erriko-seme bezala begiratuak izango dirala Gobernuarengandik". Eta hori eginez, Z. ARGIArentzat, "Indira Gandhik bere Erria justiziaruntz eramateko asmoa agertzen du, eta Indiako aro berezi bati bukaera ematen dio". Ai, ene! Hala izan balitz...!


ASKATASUN AMETSEN LILURA.

Gose denak, ogia amets... Txiroa, berriz, etorkizunaren itxaropen handikoa omen da... Garaiko giroari amore eman beharrean, gogor egin nahi ziotenen artean, askatasun ametsen lilura piztea ulergarria da. Alegia esperantzari leihoren bat ireki nahi izatea, aspaldiko kantuak zioen bezala. Gero gerokoak! Hori guztia lantxo hau izenpetzen duenaren interpretazioa baino ez da, jakina, besterik ere izan zitekeen arren: idazten zuena bere uste sendoa azaltzen saiatzen zen, eta kitto. Indira Gandhi eta bere herriko maharaja delakoen arteko afera horretan ziur horrela izan zela. Eta nago antzeko zerbait ez ote zen gertatu zur eta lur utzi nauen Felix Urdanpilletaren pasarte batekin. Aipatu Urdanpilletak "Euskalerritik begira" sailerako "Zertarako Konkordato apaiñak?" idatzi zuen (ikus Hemeroteka). Progresistatzat jo daiteke artikulua, baina hasi eta berehala egiten zuen baieztapen bat marka horretatik kanpo gelditzen dela iruditzen zait. Hau da, Francoren gobernuak eta Vaticanoak 1953an izenpetu zuten Konkordatuaz ari zela, hau adierazten zuenean: "Garai hartan, hamaika kristau amets-gozoetan asebeteta ikusi genuen". Horrela izango zen, berak hala bazioen, baina ez ote ziren gehiago izango, kristauak izanda ere, izenpetze hura goibeltasunez hartu zutenak? Izan ere, delako Konkordatu horrekin, Vaticanoko Estatuak (alegia Eliza katolikoak) Franco eta bereen agintaritza aintzatetsi zuen... Beste arazo bat: "amets-gozoetan asebeteta" ikusitako "kristau" horiek nahita ez katolikoak izan beharko zirela, protestante, ortodoxo eta beste kristau guztiak ez baitut uste oso pozarren izango zirenik, beren sinesmenen debekua tinkatu besterik egiten ez zuen agiriarekin. Gogora dezagun Francoren agindupean katoliko-apostoliko-erromatarra baino ezin zitekeela izan hiritarra, eta beraz, aipatu "beste kristau"ak, ateoak bezain gaizki ikusiak ez dut esango, baina hortxe-hortxe zeudela... Diodana oso eztabaidagarria dela? Konforme.

BATASUNA, GAI BERRIRIK EZ
Ormolamendi, 1970-IX-08
Zuek ondo dakizutenez Euskal-Errian ba dugu naiko aldizkari koxkor: ANAITASUNA, ARANZAZU, ZERUKO-ARGIA, PRINCIPE DE VIANA, HERRIA, OTOIZLARI... eta ez dakit zenbat gehiago. JAKIN alde batera uzten dut. Badakigu batasunak sortuko digula indarra. Bakoitzak bere aldetik jokatuz geiegi irixterik ez daukagula. Beraz zergaitik geiago itxoin. Aldizkaritxo bakoitza probintzi barruan gelditzen da, bere idazleek probintziko euskalkian idazten dute. Beti idazle ber-berak ditugu. Une larri onetan ez al legoke denak bildu ta ALDIZKARI bikain, sendo ta mamitsu bat ateratzerik, Euskal-Erri guztian zabaltzeko? (...)
ALDIZKARI onetan idatzitako erdia euskara batuan izango litzake, beste erdia euskalkietan, batasun osoa lortu arte. Euskera batuan idazteko gauzarik egokiena euskalkiak ezagutzea izango litzateke. (...)
Bestalde, asteroko aldizkari batekin ez dugu konformatu bear, ezta gutxiagorik ere, egunkari bat sortzea lortu bear dugu. Au guztion lana izango litzake. Beraz batu beharra dago,

ERRIGINTZA
Editoriala, 1970-XI-08
Joan dan asteko Z. Argia irakurriz gero, mikatz zaizkigun zenbait burutapen ere eldu zaizkigu. Argitaratu diren lanetan, gure Erriaren aztertzeko urrats moduko aberatsak eskeintzen ditu zenbaitek. Eta uste dugunez, aztertze-lan sakonagoari eltzeko asmoa ere adierazten du norbaitek. (...) Gure indarraren bateratzea konkretatu beharra dugu sail bakoitzean. Gure artistek elkartzen ikasi beharra dute bakar-lanean betirako ito ez ditezen; eskolak, lantokiak, azalketak egiteko aretoak eta beste zenbait gauza elkarrekin eratu, bakoitzak bere eskolatxoa, bere lantokitxoa eta bere abartxoak gaindituaz. Ez dugu onartzen noski estilo bakar baten monopolioa, totalitarismoak kalterako ditugunez. Baiña guretasunean bat izan gaitezen, naiz eta guretasuna estilo ezberdiñetan ageri. Eta beste zenbait alderdiri bagagozkio, zer esanik ez. Euskaldun irakasle eta ikasleak, zenbait idazkaritzaren premia daukate, textoak eta liburuak argitaratzeko lanean bakarka jardun ez ditezen (...) Euskal-alfabetatzeak, behar-beharrezkoa du bateratze lan bat. Eta aipatu ezin ditugun beste amaika abarretan orobat egin bide genduke. (...) Gaurdanik eta ari geran lanean billatu behar dugu batasun bidea. Gure errigintzan alderdi au ahaztuko bagenu, delako batasuna gure alferkeria eta setakeria justifikatzeko mito gerta dezaiguke. Amaitzeko, Xabier Lete-ren itzez bukatuko dugu: "Oraingoz orai pikotara joan ez gaitezen bide bakarra geratzen zaigu: beti gu eta beti hemen, lanean ahalik eta jatorren jarraitu"

ZERTARAKO KONKORDATO APAÑAK?
Felix Urdanpilleta, 1970-XI-08
Espaiñiako gobernuak eta Vaticanok izenpetu zuten Konkordatoa, 1953-ko abuztuaren 27-an azaldu zan. Garai hartan, hamaika kristau amets-gozoetan asebeteta ikusi genuen. Baiña Konziliotik honuntz, haize berriak esnatzen ari diran ezkero, orduko berotasunek koloka egin dute eta Elizaren zenbait ohiturak herdoi-karraska dakartela dirudi. (...) 1966. Isillunean zegoan kuestioa azaldu zan, hots, Estaduaren Buru egiten duanak Gotzaiak aukeratzeko eskubidea noiz arte euki? Ez al du bada Konzilioak eskatzen eskubide horiei amor-emateko? (...) Bide zuzenena, "Cuadernos para el Diálogo" deritzan aldizkarian irakurri genduan. Konkordatoa ez da, askok dioten bezala, pitin bat aldatu behar, zeharo berritu behar da baizik. Eta egin ere egin, Konzilioak agintzen duan gisan. Laister jakin genduan, Espaiñiako Gotzai-Batzar Nagusia, giro onean zegoala. Garai hartan egin zuten aitormenak, benetan poztu ginduen, Espaiñian Elizak zeuzkan erraztasun guztiak desegiteko prest zeudela aitortu bai zuten. (...) Une honetan, helburu nagusienek honela diote: Hobe genduke Konkordatorik gabe biziko bagiña. Utz ditzagun Konkordatoak museotarako (...)


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
PAIren biktima guztiak

PAIk sortutako biktimak ez dira bakarrik PAIren Legeak eragindako egonkortze prozesuari esker funtzionarizatutako irakasleak, baizik askoz gehiago. Batzuei nolabaiteko ikusgarritasun mediatikoa eman zaie Steilasek jarritako errekurtsoaren ondorioz; gehienak, alabaina, ikusezinak... [+]


Erriberarako kalitatezko trenbide zerbitzu publikoaren alde

Azken asteotan Castejón-Soria trenbidea berreskuratzeko eta Tuterako tren-geltokia gaur egun dagoen tokian mantentzeko edo, Nafarroako Erriberako hiriburuan Abiadura Handiko Trenaren ustezko geralekuak aitzakiatzat hartuta, hirigunetik kanpo beste bat egiteko... [+]


Ez goaz gerrara. Gerrarik ez, ez gure izenean!

Gerra Urte, Gezur Urte!

Horrela dio esaldiak eta horrela berresten du errealitateak.

Munduan eta Europan dagoen gerra-egoera, horren gorakada etengabea eta horrek Euskal Herrian izan dituen eta izango dituen balizko ondorioak aurreikusita, joan den abenduan hainbat... [+]


Laga hondartza leheneratzea

Laga hondartzaren ezaugarri naturalen leheneratzea duela hiru hamarkada abiatu zen, eta aurrera darrai etenik gabe, erlojuz kontrako lehengoratze mailakatuan.

Laga (Bizkaia) gune aparta da, natura eta gizarte ikuspegitik oso esanguratsua. Kostaldeko legeak eta Urdaibaiko... [+]


135 preso politiko daude eta 66 ateratzen dira kalera baimenen batekin

Larunbat honetan egingo da Bilbon euskal preso politikoen aldeko urteroko manifestazioa. Gero eta preso gutxiago dago, baina 2011n ETAk bere jarduera armatua eten zuenean inork gutxik irudikatuko zuen handik hamabost urtera oraindik gatazka haren ondorioz espetxeratutako... [+]


Lortu da. Lortu duzue! Lortu dugu. Zorionak eta eskerrik asko

Hainbeste urte borrokan horren atzetik ibili ondoren, 34 urte, hain zuzen, oso pozik gaude orain egun batzuk, abenduaren 28an Inuzente egunean, Iruñean, Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak antolatu zuen batzarrean hartu zen erabakiagatik. Zeren ondo bidean,... [+]


Estatu aparatuetatik Juan Mari Jauregi eta bera hil nahi izan zituztela esan du Maixabel Lasak

Donostiako La Cumbre Jauregian bizi ziren orduan Juan Mari Jauregi senarra eta bera, lehena Gipuzkoako Gobernadore Zibila zen garaian, 1990eko hamarkadaren erdialdean. Jauregi 2000. urtean hil zuen ETAk Tolosan.


Noizko berrikusi ANren prozesuak eta epaiak

Jar gaitezen 2025erako proposamen politiko gisa, Espainiako Auzitegi Kolonialaren (AN) epai guztiak berrikusten hasteko eta makila bakoitzak bere belari eusteko.

Unionismoarekin lerrokatutako alderdi, sindikatu eta gizarte-erakunde gehienek, eta ez bakarrik horrela... [+]


Espainiako monarkiak Nafarroako Vianako Printzearen sarietan parte hartzeari ezetz esan dio Parlamentuak

PSNk, EH Bilduk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak bat egin dute  Borboiak Nafarroako kultura sari nagusitik at gera daitezen. Espainiako erregeak 2015etik, Uxue Barkos lehendakari zenetik, ez daude ekitaldi handi honetara gonbidaturik.


2025-01-10 | Gedar
Ate birakariak: Gasteizko klinika pribatu bateko zuzendari izango da Gotzone Sagardui

Vithas San José klinikak fitxatu du Jaurlaritzako Osasun sailburu ohia, kargu publikoa utzi eta urte eta erdira.


Hodeiak murrizten ari dira, klima-aldaketaren kalterako

Hodeiak murrizten ari dira eta horrek eragin nabarmena du klima-aldaketan, NASAko ikertzaile-talde batek ondorioztatu duenez. Terra satelitearen datuak aztertuta, ikusi dute azken 20 urteetan, pixkanaka, baina etengabe, murriztu dela hodeien estaldura. Amerikako Batasun... [+]


Arartekoaren ustez, Martuteneko Agustindarren eraikineko operazioa barruan zeudenak identifikatzeko egin zuten

Iazko martxoaren 14an, polizia operazio handi bat izan zen Martuteneko Agustindarren eraikin okupatuan, Udaltzaingoaren, Ertzaintzaren eta Espainiako Poliziaren eskutik: 56 lagun atera zituzten eraikinetik eta 29 Espainiako Poliziaren komisariara eraman zituzten,... [+]


2025-01-10 | Sustatu
Applek albiste-laburpenak asmatzen ditu inolako axolarik gabe

Adimen Artifizialarekin egindako disparateen biltegia handitzen ari da. Erabiltzaile arruntok sortutakoak txorakeriak izan daitezke neurri handi batean, baina Interneteko erraldoiak berak ari dira halakoak errepikatzen eta horrek larriagoa dirudi, eragin globala izan... [+]


Erizain indigenek herri zapalduentzat ekitatezko osasun zerbitzua aldarrikatu dute

Garbiñe Elizegi baztandarra erizaina da. Abenduan, Zeelanda Berrian egin duten Osasun Ekitaterako Erizaintza Indigenari buruzko Ikerketa izenburuko bilkuran hartu du parte. Bere tesia aurkeztu du: Euskal emakumeek eta genero ez-normatiboek Euskal Herrian osasungintzan... [+]


Eguneraketa berriak daude