MARIREN ETXEAN

  • Gure mitologiako jeinuen buruari, Mariri, euskal geografian bizileku askotxo ezagutzen zaio, lurpean bizi denez haitzulo askotatik irten ohi delako, baina horien artean ezagunenetakoa Anboto mendikoa da. Mitoetan sinestu ala ez, egia dena zera da, mendia bera Bizkaialdeko tontorrik dotore eta ikusgarrienetakoa dela, eta Mari oso pozik biziko litzatekeela bertan. Berau Durangaldeko mendirik garaiena da eta gure ibilbide honen izaera markatuko du, hasi, Urkiola Gainetik hasiko garelako, eta amaitu berriz, mendiaren bestaldeko Elorrion. Horrela, Anboto erreferentzi gisa edukiz, Durangaldeko bailaretatik bira egiteari ekingo diogu, garapen handia ezagutu duten herriak (Durango) eta betiko lasaitasuna mantentzen duten nekazari auzuneak (Atxondoko bailara) tartekatuz. Bizkaian ondare historiko-artistikorik garrantzitsuenetakoa gordetzen duten hirietako bi (Durango eta Elorrio) eskualde honetan aurkituko ditugu; beraz alde horretatik interesa ziurtaturik dago. Baina bestalde, inguru hau interesgune natural askotxo erakusteko moduan da, kontuan hartuz gainera, bertako zati bat Urkiola Natur Parkearen barnean dagoela. Naturgune hauei esker eta inguruko herri behatoki garaiei esker, ibilbide bikaina antolatzeko moduan gara.

2007ko otsailaren 21ean
Urkiola Gaina gutxi gorabehera izen bereko Natur Parkearen erdigunean dago eta Bizkaiko naturgunerik interesgarrienetakoa da. Hori dela-eta, ibilbidearen abiapuntu egokia dela esan dezakegu.
Batetik, berez osotasun artistiko-natural ederra da, santutegiarekin, gurutze-bidearekin eta honen amaieran zein beste leku batzuetan inguruko mendiak behatzeko aurkituko ditugun begiratoki izugarriekin. Nahi izanez gero, bertatik oinez, Mari mitologikoaren kobazuloa aurki dezakegun Anboto tontor ikusgarriraino igotzeko abagunea ere izango dugu.
Durangorantz kontuz jaitsiz (oso bihurgune itxiak ditu), bidean inguruko mendi zurisken panoramika ederretaz gozatuko dugu. 5,5 kilometroko jaitsiera amaitu eta bertako harrobien artean Mañarian sartuko gara. Kirikiño idazlearen sorlekuan, bere jaiotetxeaz gain Santa Maria eliza aipa dezakegu eta batez ere, Berpizkundeko erretaula ederra ikusteak merezi du. San Antonio ermitak ere bisitatxoa eskatzen du.
Bizpahiru kilometro geroago Izurtza zeharkatuko dugu. Udalerri oso menditsua, bertako monumentuen artean Etxaburu (Mugarra mendiaren pean, XVI. mendean berreraiki zuten) eta Izurtza (edo Bekotorre) dorretxeak, eta XVI.eko San Nikolas eliza (koru mudejarra) azpimarra ditzakegu.

URKIOLA NATUR PARKEA
1989an Natur Parke izendaturik, inguru eder honek Bizkaiko Anboto, Aramotz eta Eskuagatx, eta Arabako Arangio mendizerrak biltzen ditu. Mendi harritsuok mito eta leienda anitz ezkutatzen dute.
6.000 inguru hektareatan, batetik, eskalatzeko oso egokiak diren kareharrizko mendi garaiak daude, eta bestetik, mendi biluzi horien pean, hainbat animaliaren bizileku diren baso zabalak bizi dira: pagadi, artadi eta birlandatuak.
Parkearen fauna zabalaren artean harkaitz biluzietan bizi diren hegaztiak (saiak, belatz handiak, sai zuriak) eta narrastiak (sugegorri kantauriarra, musker berdea...) aipatu behar ditugu eta basoetan aldiz, muxarrak, lepazuriak, azeriak, erreketako amuarrainak eta martin arrantzaleak aurkituko ditugu.
Urkiola Gaina
Mendate hau parkearen erdigunean dago eta bertan daude zerbitzu guztiak (Toki-Alai Informazio Gunea esaterako). Hemen dago baita ere, inguru hauetan tradizio handikoa den Abad eta Padua-ko Antonio Sainduen Santutegia. Senar-emazte-gai eske etortzeko leku egokia omen da hau.
Santutegiaren aurrean San Antonioren Harri handia ikusiko duzue. Bertan dago Jose Maria Iparragirrek 1855eko San Antonio egunean, "Gernikako Arbola" kanta ospetsua lehenbiziko aldiz hementxe abestu zuela, gogoratzen duen plaka.
Eguna igarotzeko inguru oso atsegina den honetan berriz, bereziki elizaren albotik igotzen den errepidetxoa zeharkatu eta bertan hasten den gurutzebide-pasealeku ederra hartzea gomendatzen dizuegu. Amaieran, harrituta utziko zaituzten balkoi natural batera iritsiko zarete. Gune honetatik ondoko mendi arrokatsuak primeran ikusiko dituzue.
ANBOTO URKIOLATIK
Anbotok (1.296 m.) Bizkaialdeko mendirik dotoreenetakoa izateaz gain, (bere zilueta ederrak inguru osoa menperatzen baitu), sekulako bistak eskaintzen ditu. Anboto euskal mitologian indartsu errotutako mendia da, sorgin edo lamien bizileku mitikoa baita. Kondairak dioenez, gailurretik hurbil dagoen kobazuloan (Mariurrika Kobea) Mari edo Anbotoko Dama bizi da, bere inguruan hainbeste kontakizun sortu duen mitoa.
Iristeko, Urkiolako Santutegi ondotik igotzen den errepidetxoa jarraitu (kotxeentzako sarrera ixten duen langaren ostean bidexka bat dago) eta hiruzpalau kilometro zuzen egin ostean Asuntzeko Lepora iritsiko gara. Bertako zelai zabalen hasieran burdin ura dakarren Pol-Pol iturria ikusiko dugu eta pixka bat harantzago, mendiaren pean dagoen basotxoaren inguruan igotzen hasten den bidezidorra har dezakegu, gailurraren ezkerraldean utziko gaituena.
Orain, gailurreria jarraitu eta azken tontorrera iritsi behar dugu (kontuz ibili behar da, jauzia handia delako). Bertatik panorama oso zabala eta ikusgarria da. Batez ere Udalaitz eta Durangaldeko mendiek osatzen duten gailurreria ikus daiteke.
Beste aukera bat zuzen igotzea da, haitzen artean; bide aldapatsuagoa da baina agian ikusgarriagoa ere bai, eta ez zailegia. Mendi biluzia denez beti dugu gure kokapenaren berri, baina hala ere, kontuz igo.

INFORMAZIO PRAKTIKOA
URKIOLA

Jatorduan:
Bizkarra Jatetxea- Urkiolako Gaina.
Landajuela Jatetxea- Urkiola auzoa.

Jan eta lo egiteko:
Hostal Buenos Aires
Urkiola auzoa 2.
94- 681 20 09.
Logela bikoitza 5.000 pzta.

MAÑARIA

Udaletxea:
Kirikiño 12 94- 681 89 98.

Botika:
Sagastizabal Salazar
Kirikiño 23.
94- 620 16 84.

Jatorduan:
Elizondo Erretegia- Andra Mari 1.
Riki Jatetxea- Kirikiño 15.
Garaitorre Jatetxea- Urkiolara bidea.

IZURTZA

Udaletxea:
Elizalde auzoa 14.
94- 681 35 48.

Jatorduan:
Azkonizaga Jatetxea- Gasteiz Bidea 2.


Azkenak
Azokaroa: sei ekintza kultural Ziburuko 6. azokaren atarian

Apirilaren 30etik aurrera Azokaroa-ren lehen printzak sumatuko dira Ipar Euskal Herriko zenbait txokotan. Uxue Alberdi egongo da Hetero liburua aurkezten, Maialen Lujanbiok errezetaldia eskainiko du eta Maddi Sarasuak bere liburuaren aurkezpen musikatua egingo du senide eta... [+]


Ernaik “nazio bulkada berri bati” ekiteko asmoa adierazi du Berriozarren egindako Gazte Topagunean

Ostegunetik igandera bitarte egindako topagunean 3.000 lagunetik gora bildu dituela esan du Ernaik. Larunbat iluntzean egin dute jardunaldietako ekitaldi politiko nagusia, gazte antolakundeko bozeramaile Amaiur Egurrolak hitza hartuta. Aberri Egunaren harira EH Bilduk... [+]


2025-04-22 | Gedar
Munduko gastu militarra hirukoiztu egin da Gerra Hotzetik

Hainbat ikerketak erakusten dute inbertsio militarraren gorakadak osasuna edo hezkuntza bezalako sektoreen suntsipena dakartela herrialde batzuetan.


2025-04-22 | Aiaraldea
Jai euskaldunak erdiesteko urrats berriak emango ditu Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak

Gora Aiaraldeko Jai Euskaldunak dinamika jarri du martxan aurten ere Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak, Udal eta elkarteekin elkarlanean. Jaien testuinguruan euskararen presentzia eta erabilera sustatzea dute helburu. Iaz abiatutako bidetik jarraitu nahi dute aurten ere,... [+]


2025-04-22 | Euskal Irratiak
Brebetaren zientzietako froga euskaraz egiten ahalko da, sare pribatu zein publikoan

Antton Kurutxarri, Euskararen Erakunde Publikoko presidente ordearen hitzetan, Jean Marc Huart Bordeleko Akademiako errektore berriak euskararen gaia "ondo menderatzen du"


Larunbatean egingo dute Frantzisko aita santuaren hileta, eta maiatzean berria hautatzeko konklabea

88 urterekin hil da Frantzisko aita santua astelehen goizean, iktus baten ondorioz. Azken boladan osasun arazoak izan zituen. Miñan liburua gomendatu zuen publikoki, migratzaileen egoera kontatzen delako.


2025-04-22 | ARGIA
Israelek hildako 15 langile humanitarioen ikerketa-txostena gezurrez josita dagoela salatu dute

Hamabost langile humanitario hil zituen Israelgo armadak martxoaren 23an, terroristak zirela eta ez zutela euren burua identifikatu argudiatuta. Bideo batek bertsio hori gezurtatu ostean, gertatutakoaren barne-txostena egin dute Israelgo Defentsa Indarrek, baina bertan esaten... [+]


Euskal Herria nazioa dela aldarrikatu dute eragile ugarik Aberri Egunean

Eragile nahiz alderdi politiko ugarik plazaratu dituzte euren aldarriak aurtengo Aberri Egunean. Azken urteetan egin bezala, Bilboko eta Iruñeko kaleak hartu dituzte EAJk eta EH Bilduk, hurrenez hurren. Bagira-k, Ipar Euskal Herriko Mugimendu Abertzaleak, abertzaleen... [+]


Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Eguneraketa berriak daude