"HERRI PROIEKTU OSOA LANDU BEHAR DU AUTODETERMINAZIOAK"

  • Autodeterminazioaren Biltzarretako hiru kide bildu ditugu erakunde honen inguruan zerbait gehiago jakin guran. 1996an sortu ziren, 300-400 kide dira gaur egun eta beren helburua autodeterminazio eskubidea, besteak beste, desobedientzia zibilaren bidetik gizarteratzea da.

2021eko uztailaren 15an
Baltasar Garzon epaileak ezagunago egin ditu Autodeterminazioaren Biltzarrak (ABK), taldeko kide den Patxi Azparren urriaren hasieran espetxeratu ondoren. Joxemi Zumalabe Fundazioa eta Bai Euskal Herriari ekimeneko beste zortzi kiderekin batera atxilotu zuten, guztiak "ETA-Ekinen agindupean desobedientzia zibila bultzatzeagatik". Azparren bera, Mikel Aznar, Sabino Ormazabal, Carlos Trenor eta Iñaki O'Shea espetxean dira egun.
ABK 1996an sortu zen, oraindik ere talde txikia izanik, beren izaera sustraitu dute esparru politiko abertzalean. Harrotasunez diote beren baitan kolore guztietako abertzaleak biltzen dituztela autodeterminazioaren inguruan.
Bilera zuten Gasteizen eta berau hasi aurretik bildu ditugu Txolo Landaluze 56 urteko loiutarra, Xabier Berruezo 48 urteko abokatu iruindarra eta Andoni Perez Cuadrado 73 urteko gasteiztarra. Elkarrizketa bukatuta, ABK-ko gainerako bilerakideak heldu dira, denak gazteak.

Zertan oinarritzen da Garzon Ekinek ABK kontrolatzen duela esateko?
XABIER BERRUEZO.
Funtsezko ezertan ez. Autoak dioenez, 1995ean ETA-KASek (gero ETA-Ekinek bereganatutako agindua), desobedientzia zibila bultzatzeko agindua eman zuen. Ondoren, jarraitzen du autoak, "ETAren menpeko koozuzendaritzan diharduen Ekinek, Joxemi Zumalabe Fundazioa eta ABKren bidez, ETAren desobedientzia proiektua ren dinamizatzea bere gain hartzen du". Autoak dioenez, Patxi Azparrenek Joxemi Zumalabe Fundazioaren "desobedientzia tailerrean" partehartzen duenez, eta -beti ere autoaren esanetan- Fundazio horretako kide batzuk Ekinekoak direnez, bada, ABK ETAren adar bat da. ETAren barne agiriren baten-edo, desobedientzia zibila bere helburuak lortzeko tresna gisa aipatzen omen da eta, beraz, bere ustez, Euskal Herrian desobedientzia zibila bultzatzen duen edonor ETAren kide edo kolaboratzaile da.

TXOLO LANDALUZE.
Duela gutxi iritzi artikulu batean zera irakurri nuen, arrazoi osoz: etakide batek gutunen batean esaten badu harrobia lantzeko Athleticek duen estrategia zoragarria dela eta politika hori euskal estrategiaren baitan dagoela, Athleticeko zuzendaritza osoa espetxera dezakete.

Zer lortu nahi duzue Baltasar Garzonen aurka iragarri duzuen kereila kriminalarekin?
X. B.
Oraindik ez dugu kereilarik jarri, zabaldu den moduan, abokatu talde bat bildu dugu zer bide jorratu aztertzeko. Lehenik, dena den, ABK kriminalizatu eta Patxi Azparrenen kartzelaratzea agintzen duen urriaren 7ko bere autoa atzera bota dezala eskatuko diogu.

T. L.
Argi utzi nahi dugu ez dugula ETArekin zerikusirik, desobedientzia erabateko legezko arma dela, eta Patxi ahalik eta azkarren kaleratu nahi dugu, Garzonek gaia alboratzen badu, hiru urtez espetxean jarrai dezake eta. Argi utzi nahi dugu Gandhik, Luther Kingek eta beste askok erabili izan dutela desobedientzia zibila estatuen aurka eta guk ere hori egingo dugula; horregatik errudunak bagara, guztiok kartzelaratu beharko gintuzkete. Abertzale den guztia ETArekin nahastu gura du Espainiako Gobernuak eta horretarako epaileak eta komunikabideak erabiltzen ditu.

ANDONI PEREZ CUADRADO.
Oraingoan horrela hasi dira, hurrengoan ikastolekin hasi daitezke, geroago euskaltegiekin... guztiak deabru horrela. Gure gazte garaietan erabili zituzten bitartekoak erabiltzen ari dira berriz.

Zer desobedientzia eredu bultzatzen du ABK-k eta aurrera begira zein eredu errotzea gustatuko litzaioke?
T. L.
Batetik hor dago intentsitate apaleko desobedientzia deitzen duguna: autoetako EH eranskina, gutunetako seilua buruz behera jartzea, diru bileteetan euskal errepublikaren zigilua jartzea... Horrelakoak asko egin ditugu. Baina gizarte zibila oso lasaia da eta beldur da kalte egin diezaiokeen edozeren aurrean; oraingoz, beraz, zirkulu txikitan eraman daiteke aurrera, zerbaitek indarra hartu arte, adibidez ENAk hartu duen moduan. Kanpaina 1997an saiatu ginen abian jartzen, gero Lizarrakoarekin geldiarazi egin zen 1998an eta 1999an Udalbiltzari proposatu genion. Etorkizunean zer egin ahal izango dugun? Gizarteak bereganatu ahal izango duena.

A. P. C.
Ni, adibidez, Espainiako NAN gabe bizi naiz. Legeak identifikatzeko beharra eskatzen du baina ez derrigorrez NAN horrekin, beste agiriren batek ere balio dezake. Indarrean dauden legeen hutsuneak baliatzea da kontua, eta hutsuneak egon badaude.

Autodeterminaziorako eskubidea: zein da eskubidearen subjektua? Nola bideratu beharko litzateke Euskal Herrian?
X. B.
Gaia oso korapilotsua da, ea sintesi txiki bat egiten dugun. Autodeterminazio eskubidea Nazio Batuen Erakundeetatik (NBE) dator eta horretaz ari denean, eskubide hori herriei dagokiela dio. Beraz, eskubide hori Euskal Herriari dagokio NBEren arabera. Orain, kontua da Euskal Herria zer den zehaztea: zer da, lurralde batzuk ala pertsonak? Pertsonak, zalantzarik gabe. Beraz, zehaztu behar da zein pertsonak bizi diren herri horretako lurraldeetan, eta horiek autodeterminazio eskubidearen subjektu lirateke. Eta nola jakin zein pertsona diren horiek, oinarri juridiko batekin? Nazioarteko araubideetan erabiltzen diren irizpideak erabiliz, eta gure kasuan irizpide hurbilenak dira espainiarrek edo frantsesek beren herritartasuna definitzeko beren kode zibilean erabiltzen dituztenak; bada, erabil ditzagun horiexek. Ez dago ezer asmatu beharrik, zuzenbidean dena asmatua dago.

Autodeterminazioaz ari gara beti. Gaia, ordea, ondo aztertu -saldu- al da adibidez azken 25 urteetan?
T.L.
80ko hamarkadan oso zaila zen herri honetako alderdiekin hortaz hitz egitea. Mutur batekoekin, gure aldarrikapenak jaistea zelako; beste muturrekoekin Mirandatik aurrera tankeak sartzea ekar zezakeelako. 90eko hasieran hasi ginen pentsatzen serioago autoderminazioaz, baina asko landu barik. Geroago, beste bultzada bat hartzen du ELAk Gernikan Estatutua agortua dagoela esan zuenean. Autodeterminazio prozesu batean, Quebecen bezala, proiektu alternatibo osoa eskaini behar da; hori ez da samurra eta hori da landu behar duguna.

Zer analisi egiten duzue Euskal Herrian egun bizi den egoeraz?
X. B.
Oso larria da. ETAren biolentziak eta kale borrokak 'suizidio politikora' daramate ezker abertzalea. EHren jarrera intrantsigenteak, halaber, Udalbiltza eta Lizarra-Garazi moduko nazio eta batasun ekimenak geldiarazten ditu. Horrek guztiak, euskal nortasun eta euskaldunon eskubideen lintxamendu mediatiko eta politikoa ahalbideratzen du. Tamalgarria da beren burua Euskal Herriko ordezkaritzat jotzen dutenek gutxieneko akordioetara iristeko erakusten duten gaitasun eza. Giza zein eskubide kolektiboen begirunean oinarritutako kontsentsuan sostengatuz bakarrik egin ahal izango dugu aurrera nazio eraikuntzan.

DESOBEDENTZIAREN BIDETIK, AUTODETERMINAZIOA HELBURU
Autodeterminazioaren Biltzarrak (ABK) mugimendu soziala 1996aren hasiera aldera sortu zen, lehenago ere autodeterminazioaren aldarrikapenaren inguruan ari ziren hiru talderen -Euskaria, Amaiur eta Abertzaleok- koordinadora gisa.
Esparru politiko abertzale osoko kideak ditu (ELA, LAB, EAJ, EA, HB...) eta bere helburua Euskal Herrian autodeterminazio eskubidea gauza dadin mugimendu sozial zabal bat eratzea da. Horretarako tresnak: elkarrizketa eta desobedientzia zibila, guztia bide baketsuetatik bideratua. Eta jarduna borobiltzeko -hau biziki azpimarratzen dute- taldearen independentzia, inongo alderdirekiko menpekotasun eza, "sinesgarritasuna izateko hori funtsezkoa baita".
Euskal Herrian autodeterminazio berba hitzetik hortzera badabil ere, beraiek jakitun dira ideia zehatz honen inguruan lan egitea zer den: dozenaka kide batzuekin hasi ziren eta gaur egun 300-400 bazkide dira. Bazkide hauek ordaindutakotik finantzatzen dute beren zeregina. Autodeterminazioaren inguruko ikerketa lanak bideratu dituzte, garrantzitsuenetakoa 97an alderdien esku utzi zuten burujabetzarako estatutuaren gidoia; lan honen baitan azpimarragarria da, besteak beste, munduan autodeterminazioaren eskubideak bizi dituen errealitate desberdinen ikerketa konparatiboa. Euskal Nortasun Agiria (ENA) bideratzeko ideia eta kanpaina ere beraiek abiarazi zuten, gaur egun ideia horren inguruan ekimen desberdinak badaude ere. Autoetan EH eranskina eramatearen ekimena ere, esate batera, beraiek bultzatu zuten.
Euskal Herriko herrialde bakoitzetik bi pertsonez osatutako batzorde batek gidatzen du koordinadora, ez dute 'liberaturik', eta Lizarra-Garaziko Akordioko batzorde iraunkorreko kide dira.


Azkenak
Herrialde Katalanetako herririk turistikoenak, eskuin muturraren bozen biltoki

Kataluniako azken hauteskundeetako eta Europako hauteskundeetako emaitzetatik abiatuta, presio turistiko handiena bizi duten Herrialde Katalanetako herrietan eskuin muturraren botoak nola egin duen gora aztertuko dugu.


Lastozko txapelak, gurpildun aulki bat eta hiru ibilgailu
Puigdemontek nola egin zien iskin poliziei?

Carles Puigdemonten ihesaldiaren bertsio bat kontatu du La Vanguardiako kazetari Mayka Navarrok, "iturri ofizialetatik lortua". Lastozko txapelak, gurpildun aulki bat eta hiru ibilgailu erabili zituzten mossoak nahasteko. Puigdemontek “gaur edo bihar” hitz... [+]


2024-08-09 | Euskal Irratiak
Baionako Euskal Museoak ehun urte bete ditu aurten

Mende batean, Baionako Euskal Museoak izan duen bilakaeraz erakusketa berezia sortu dute. Argazki, tindu edo objektuak ikusgai dira. 1924an William Boissel Bordaleko militarrak bultzatu zuen museoaren sorrera, "euskal herri tradizionalaren" ondarea babesteko... [+]


Sustantziarik gabea

Egia esan, pena ematen dit kritika honi izenburu hau ipintzea. Bizeten Carmen oso opera ederra da, sentimendu unibertsalak jorratzen dituena, hala nola pasioa, jeloskortasuna, maitatuaren posesioa, independentzia... Eta hori guztia musika-lan bikaina oinarri hartuta. Baina... [+]


Gasteizko jaietan izandako bi bortxaketak salatu dituzte

Bi bortxaketa eta beste sei erasoren salaketa zuzenak jaso ditu Gasteizko Mugimendu Feministak. Elkarretaratzea egin du erasoak salatzeko txosna gunean, ostegunean. Gasteizko Udalak elkarretaratzea ostiralean 11:00etan egin du. Erasoen harira ez dute inor atzeman, momentuz.


Euskal Herriko ikurrak kendu dituzte Atarrabiako pilotalekuan, Nafarroakoa izan ezik

Martxoaren 5ean zabaldutako auto batek armarria “kentzea edo ezabatzea” agindu zuen, “jarrera politiko baten aldeko posizionamendua” dela eta “neutraltasun politikoaren aurka” egiten duelako. UPNk jarri zuen salaketa, eta Atarrabiako alkate... [+]


Lodifobia eta patologizazioa Gurutzetako ospitaleko Genero Identitatearen Unitatean

Bizkaiko e28 koordinadorak salatu du kide trans lodi batek eraso lodifoboa pairatu duela Gurutzetako ospitaleko Genero Identitatearen Unitatean.


2024-08-09 | ARGIA
Uda honetan irakurtzea merezi duten sei liburu

ARGIAko erredakzioaren eskutik, sei irakurgai proposamen.


2024-08-09 | Axier Lopez
UPNk eta PSNk ez dute lortu Raimundo el Canastero zentsuratzea Tafallan

UPNk mozioa aurkeztu du Tafallako udalbatzan gobernu taldeari eskatzeko bertan behera utz dezala Raimundo el Canastero musika taldearekin zuen kontratua jaietan kontzertu bat egiteko. Lizarrako jaietan izandako polemikaren ondoren etorri da zentsura eskaera. PSN batu zaio... [+]


2024-08-09 | Axier Lopez
Beste milioi bat euro eman die Jaurlaritzak erdarazko hedabideei

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailak nagusiki gaztelania darabilten hedabideetan "euskarazko albisteak areagotzeagatik" diru-laguntzak banatu ditu beste urte batez. Ia milioi bat euro banatu dute Noticias, Gara eta Vocento hedabide taldeen artean, artikulu batzuk... [+]


Ertzain bat atxilotu dute homizidio saiakera egotzita, lan orduetatik kanpo hiru pertsonari tiro egiteagatik

Ertzaintzak ertzain bat atxilotu du, hiru pertsona hiltzen saiatzea egotzita. Agentea lan orduetatik kanpo zegoen, eta deklaratu zuen bere buruaren defentsan egin ziela tiro furgonetan zihoazen ustezko hiru lapurri. Ertzaintzaren ikerketaren arabera, gezurra da deklaratu duena.


Sardiniak ezetz esan dio kolonizazio energetikoari

Haize-erroten eta eguzki-plaken ezarpen zabalarekin kezkatuta, populazioa "espekulazio energetiko" gisa kalifikatzen duen joera bati aurre egiten ari da.


2024-08-08 | ARGIA
Venezuelako Askapenaren brigada
“Herriak eta gobernuak ez dute atzerapausorik onartuko”

Venezuelan dauden Askapena talde internazionalistaren brigadistekin hitz egin du ARGIAk, hauteskundeen osteko egoeraz eta etorkizunaz.


2024-08-08 | ARGIA
Puigdemont Kataluniara itzuli da zazpi urteren ondoren, eta berriz ere desagertu da

Carles Puigdemont erbestetik itzuli da Kataluniara zazpi urteren ondoren. Salvador Illaren inbestidura saiora joan baino lehen, Bartzelonako Garaipenaren Arkuan hitzaldi labur bat eman du milaka lagunen aurrean. Poliziak Puigdemont atxilotzeko agindua du, baina ez du lortu... [+]


2024-08-08 | Sustatu
Twitterren alternatiben analisia: Bluesky, Mastodon eta Threads

Elon Musk-en jarrera ultra eta toxikoak egunetik egunera agerikoago izanik, X/Twitter noren eskutan dagoen edozeinek ikusten du. Berriz ere egunotan sare horretatik alde egiteko deiak eta agurrak ikusten ari gara, eta horren harira artikulu interesgarria irakurri dugu Electronic... [+]


Eguneraketa berriak daude