BASTIDAKO MAHASTIAK NEGUTIK NEGURA

  • Negutik negura Bastidako (Araba) mahastiak, mahatsondoak eta bodegak fotografiatu ditu Joseba Olalde argazkilariak. Alderdi dokumental garrantzitsua du Arabako Zalduondon dagoen erakusketak, baina egileak aitortu digunez, batez ere alde estetikoa landu du. Erakusketa Gipuzkoa aldera ekartzeko asmotan da.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Remelluri izeneko Arabako bodegak eskatu zion Joseba Olalderi mahastiei buruzko lan bat egiteko. Bertako lursailetan argazkiak ateratzen aurrera eta atzera ibili behar izan zuenez, argazki sorta bikaina atera eta erakusketa antolatzea erabaki zuen. Erakusketa ez da Euskal Herriko mahastien adierazgarri fidela, Bastida herriko eta Remelluriko lursailetan soilik atera baititu argazkiok.
Sarea, piramidea, Kristo aurreko zirko erromatarra, alfonbra, itsasoaren erdian uharte bat lauzpabost bat zuhaitzekin... 50 argazkiren aurrean ordu erdiz begira egon eta honelako sentsazioak eragin ditu Joseba Olalderen erakusketak. Berez, argazkietan ikus daitekeena bestelakoa da: mahatsa, mahatsondoa, mahastiak, bodegak... Ardoaren aurrekariak diren elementu horiei kolorea, argia, eguzkia, distantzia eta adibidez, enkuadraketa gehitzen badiegu ordea, emaitza bestelakoa da; anitza. Hala esan digu Olalde gasteiztarrak: "Zuk begiratu argazkiak eta horiek sortzen dizuten sentsazioa, hori da nik nahi dudana. Mahastiak eta mahatsondoak hor daude, nik irudi autonomoak atera ditut eta emaitza estetiko jakin batzuk lortu nahi izan ditut. Argazki hauetan ez dago muntaiarik, errealitate aberatsak berak eman dit estetika berezi hau lortzeko aukera".
"Zikloak" jarri dio lanari izen gisa eta 50 argazkiak mahatsaren ziklo naturalaren arabera ordenatuta daude. Heriotzatik heriotzara, zuritik zurira. Mahasti elurtua da lehen argazkia eta baita azkena ere. Bi zurien arteko 48 argazkietan denetarik; hostoaren berdea, gorria edo hori puntua, lurraren gorritasuna, egunsentiaren distira, ilunabarra...


MAHASTI ELURTUA.

Iazko urtarrilean hasi zen Remelluriko lursailetan, mahastietan argazkiak ateratzen eta garai hartan, nahiz eta oso denbora gutxian irauten duen, mahastiak elurtuta harrapatu zituen. Mantu zuriaren azpian estalitako mahastiak bigarren argazkitik aurrera beren aurpegia erakutsiko dute, beti ere triste antzean. Ez da ageri hostorik, ez alerik. Mahatsondoaren adar okerrak bistan, eta lur gorria.
Mahastiek eta baita mahatsondoek ere triste jarraitzen dute, baina paisajeak, naturak, noiznahi bere edertasuna agerian uzten du; behe lainoaren bisita dute mahatsondoek. Behe lainoak ihes egin duenean kolore berriak ageri dira argazkietan. "Alfonbran" edo "sarean" berde kolorea nagusitu da eguzkiak indar gehiago du eta udaberriarekin batera lursailak indartu dira. Mahatsondo zaharrak eta berriak ere tartekatuta ikusiko ditugu. Segidako irudi batean Olalde argazkilaria helikopterotik argazkiak ateratzen aritu dela dirudi, baina berak gezurtatu du hori. Aldameneko mendixka batera igo eta mahastien lerro paralelo anitz fotografiatu du. "2" zenbakia deitzen den argazkia ere topatuko dugu. Egia esan, "2" zenbakia Olaldek berak deitzen dio, baina irudia begiratu besterik ez dago. Mahatsondoak inguratzen dituzten belar sortek 2 zenbakiaren itxura hartzen dute, urrunetik begiratuta bederen.
Mahatsondoak lerro paraleloetan eta lursail lauetan ikusi ohi dira Errioxa, Nafarroa eta Arabar Errioxan. Mahasti oro ez dago ordea berdinean, Toloño mendi barreneko mahastiak aldapan ere badaude eta 600 metrotik gora hazten da mahatsa. Altuera honetako paisajea ere berezia da eta berak eskaintzen dituen irudi eta formak ere bai.


"ZEZEN PLAZA"

edo "zirko erromatarra" dugu hurrengo, begi bistan. Ez da ikusten ez harritzarrik ezta haurrez jositako aulkirik ere. Oinarria lurra da eta eserita daudenak mahatsondo gaztetxoak dira, berde-berdeak. Segidan argazki "pixelatua"ren istorioa kontatu digu Joseba Olaldek. Zenbat eta urrunago joan "pixelez osatutako irudia dirudi, puntuak besterik ez dira". Gerturatu eta noski, puntu bakoitza mahatsondo bat da. Begira dagoenak erabaki dezala zer ikusten duen... Elurtutako mahastia aspaldi utzi dugu atzean eta urtaroek aurrera egin dutenez, mahats aleak jaiotzen ari dira. Mahats ale esnatu berrietan ihintzaren hezetasuna nabari da... Eta goizaldeko eguzki izpietatik bodega zulora. Adituek mahatsa puntuan dagoela erabaki dute eta kupelak betetzeko garaia heldu da. Lehen eta azken aldiz barruko argazki gutxi batzuk erakusketan. Kupelek estetikarako aukera eskaini diote Olalderi: "Bata bestearen segidan dauden kupel horiek ikusi nituenean piramidea zela pentsatu nuen". Kupel arteko pare bat argazki eta berriro egun argira. Mahastietako beste protagonistak patxadaz eserita; Oportoko langile taldea. Hauek ere beren zikloa daukate. Italian aritu dira lanean, Euskal Herrian patata bilketan ere bai eta Bastidako lanak amaituta etxerantz abiatuko dira bertako mahats uzta jasotzera. Atsedena hartu eta berriro lanera. Hostoaren berdea eta gorria nahasian dira eta lur koloreak ere hor dirau. 50. argazkira hurbiltzen ari gara eta horrek esan nahi du negua gainean dugula. Koloreak apaltzen doaz eta akordatzerako mahastia zuri geratu da.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
2025-03-08 | ARGIA
ARGAZKI GALERIA
Mugimendu Feminista: “Faxismoaren kontra, ausardia eta aliantza feministez armaturik gaude”

Mugimendu feministak manifestazioak egin ditu goizean Donostian, Gasteizen eta Iruñean eta arratsaldean Baionan eta Bilbon. Oinarrizko irakurketa partekatu dute, eta horri gehitu diote hiri bakoitzean bertako problematika, eragile eta ekimenen erreferentzia.


2025-03-08 | ARGIA
Bilgune Feminista
“Feminismoa da heldulekurik argiena desio dugun Euskal Herrirako”

Bilgune Feministak Heldulekuak argi, Euskal Herria feminista leloa baliatu du M8an, azpimarratzeko feminismoak ematen dituela “datorrenari aurre egiteko tresnak”, eta gogorarazteko faxismoaren gorakadaren testuinguru hau helduleku horretatik irakurri eta borrokatu... [+]


Iruña-Veleia: epaiketatik bost urtera

Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.

11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]


Superwoman

MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]


Espainiako Sustapen Ministerioa: “Ez dakigu Ezkioko lotunea oso bideragarria den”

Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela.


2025-03-07 | Laia Alduntzin
Hezkuntza gotorleku

Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]


Mazónek ez du lortu bere misioa: Valentziako gurasoek katalanaren alde egin dute

“Askatasunaren” izenean, ikastetxean zein oinarrizko hizkuntza nahi duten galdetu diete guraso valentziarrei. Helburua katalana zokoratzea zen. PPren eta Voxen gobernuak ez du lortu. 33 eskualdeetatik 22tan katalana gailendu da. Emaitzarekin oso pozik agertu dira... [+]


800.000 euro gastatuko ditu EBk errusiar inbasioaren mamuari aurre egiteko

Europar Kontseiluak onartu du Ursula Von der Leyenek gastu militarrean proposatu duen 800.000 milioi euroko gastuarekin aurrera egitea. Horretarako bi arrazoi nagusi argudiatu ditu: Errusiari aurrea egitea eta Europar Batasunak aurrerantzean bere burua AEBen babes militarrik... [+]


Gizakunde
Badator, esnatu da

Gizakunde (Inauteriak)
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Arizkun eta Erratzun. plazan.

------------------------------------------------

Amaitu dira inauteriak, sutan erre ditugu gaiztoak, gaizkiak, sardinak eta panpinak. Baina xomorroak esnatu dira eta badator... [+]


Kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, dantzak, bertso-saioak... M8ko ekitaldi kulturalen bilduma

Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]


Bizi testamentua: aurretiazko borondateen agiriaren gakoak

Soco Lizarraga mediku eta Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kidearen ustez bizi testamentuak heriotza duin bat eskaini eta familiari gauzak errazten dizkio.


2025-03-07 | Uriola.eus
Iker Egiraun, Etxebarrieta Memoria Elkartea
“Bizi dugun testuingurua urteetan emandako borroken ondorioa dela sinbolizatu nahi dugu”

Bilbo Hari Gorria dinamikarekin ekarriko ditu gurera azken 150 urteetako Bilboko efemerideak Etxebarrieta Memoria Elkarteak. Iker Egiraun kideak xehetasunak eskaini dizkigu.


2025-03-07 | Aiaraldea
Ferosca I zentral eolikoaren kontrako alegazioak zabaldu ditu Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak

Laudion, Aiaran eta Okondon izango du eragina energia azpiegiturak eta plataformaren aburuz, proiektuak eta ingurumen-inpaktuaren azterketak gabezia garrantzitsuak dituzte.


Eguneraketa berriak daude