BAKARDADEAREN GATZA

  • kokatzen den mendebaldeko muturra edo penintsulatxoa da. Hain zuzen, ia osorik Gaztelako lurrek inguratzen duten eremu hau ia ukitu gabe geratu izanaren "errua", jasan duen giza presio txikiarena da. Honek aspaldiko natura zen bezalakoa ezagutzea ahalbidetzen digu. Hau ibilbidearen azkenari dagokionez; hasi, berriz, zonaldeko herririk garrantzitsuenean egingo dugu, hau da, Añana-Gesaltzan. Nondik lortu duen ospea? Bada, bere itxura harrigarria markatu duten eta bisitatu beharrekoak diren gatzagetatik, noski.

2007ko otsailaren 21ean
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Ibilbide motz honen hasiera Añana-Gesaltza herria izango da, erdigunearen ondo-ondoan ditugun gatzagek sortzen dioten itxura surrealistarekin. Uda aldean hurbiltzen bazarete, gainera, gatzaga ikusgarri hauetan nola diharduten lanean ikusiko duzue, hainbat mendetan zehar egin duten modu berean.
Mendebalderantz goazela, 5. kilometroan aurkituko dugun bidegurutzean Valderejoko Parke Naturalaren lehen kartela ikusiko dugu, eta horixe izango da eredua hemendik aurrera, errepide bakarti hauetan zehar bidea oso ondo seinalizaturik aurkituko baituzue.
Kartel horri jarraituz, segituan Getarian sartuko gara, Uribarri Gaubea udalerri zabaleko lehen auzo-herria. Monumentu erromanikotan aberatsa, gainera Erdi Aroko dorretxe ugari erakusten du, beren artean Luyando eta Hurtado Mendozakoa.
Lehenbiziko populagune hau zuzen zeharkatu ostean, lau kilometro ingururen bueltan, alde batean Angosto eta bestean Villañanez guneak geratuko zaizkigu. Eskuinaldeko Angostoko Ama Birjinaren Santutegi edo Komentua XVI. mendeko erretaula erakusgai duen jainkotegi polita da. Villañanez herritxoan bere aldetik, Baronatarren dorretxe ikusgarria nabarmentzen da. Gotorlekuak dorretxeaz gain, oraindik antzinako lubakia mantentzen du.
Ibilbidearen 13. kilometroan berriz, udalerri osoko erdigune funtzioa betetzen duen Uribarri Gaubea herria dugu.
1,5 km. geroago, dagoeneko Burgosen sartzear gaudela, Gurendes herriskatik pasako gara, Omecillo ibaia menperatzen duen mendiskatxo batean.
Hortik aurrera gure bidea Gaztelako (Burgoseko) lurraldeetan jarraituko dugu, Valderejok erdi betetzen duen arabar mendebaldeko penintsula honetan sartzeko aukera bakarra horixe delako (Arabako barnealdetik abiatuz). Horretan ari garela, 16,5. kilometroan San Millan de San Zadornil herritxoan sartuko gara eta 100 metro igaro ondoren ezkerrera egingo dugu (Burgosen ere Valderejorako bidea oso ondo seinalizaturik dago).
Lehenengo hau zeharkatu ostean, hurrengo herritxoa San Zadornil izango da, bertan eskuinerantz jo beharrez. 2,5 km. beranduago, saindu berbera aipatzen duen hirugarren populagunea: Arroyo de San Zadornil.
Azkenik, 23,5. kilometroan berriz Araban sartzeaz batera Valderejo Parke Naturala hasten dela nabarituko dugu, landaretza gero eta ederragoa baita.
Laster, parkeko zerbitzugune den Lalastra herriskara iritsi, eta naturgune izugarri honek eskaintzen dizkigun lekuetaz gozatzen hasteko moduan izango gara.


AÑANA-GESALTZA

Gesaltza Euskal Herrian aurki dezakegun paisajerik sinestezin eta surrealistenetakoa da, gizakiak moldatutako paisaia gainera. Izan ere, Arabako mendebaldean dagoen herri hau bere gatzaga ospetsu eta fantasmagorikoengatik da ezaguna.

Gatzagak
Historialarien iritziz hauek II. mendean jadanik lantzen ziren, eta 942. urterako beraiei buruzko agiri idatziak daude. Batzuek historiaurrean ere kokatzen dituzte.
Erdi Aroan gatzak izan zuen garrantzia zela-eta, gatzagak ustiatzearren monastegiak, jauntxoak eta baita errege-erreginak ere lehia bizian ibili ziren. Beste gatzagekin ere izan ziren eztabaidak, konpetentzi mugak zehazteko orduan. Horrela, Gesaltzako gatza Portugal eta Extremaduraraino iristen zen, eta ezin zen Nafarroan edo Aragoin sartu.
Gatza lurrunketaren bidez lortzen dute, Muera ibaiaren ur gazia mendiko maldetan kokatutako ehunka larrain edo terrazatan banatuz. 1908. urtean esaterako, 19 gizon eta 38 emakumek 1.500 tona gatz ekoiztera iritsi ziren. Gaur egun, ekoizpenak errentagarritasuna galdu duen arren, bitxikeri turistiko gero eta garrantzitsuagoa bihurtu da. Horrela, gatzagetako lana ikustea, paisaje bakar honetan esperientzia ikusgarria izan daiteke. Udan gainera, eguzkiari esker, gatzaga zuri-urdinek dir-dir egiten dute, diamanteak bailiran.


VALDEREJO PARKE NATURALA

Ia osorik Burgosek inguratzen duelako-edo (bertan sartzeko ere Burgosetik egin behar da), Arabako mendebaldeko muturra Euskal Herriko txokorik ezezagunenetakoa izan da betidanik. Isolamendu horrek eta bertako biztanle bakanen (gaur egun 20tik behera) eta naturaren arteko elkarbizitza onuragarriari esker, gaur sekulako parajea biltzen duen parke natural honetaz gozatzeko aukera geratu zaigu.

Parkearen ezaugarriak
Parkearen barruan lau herriska geratzen dira baina bakarrik bi (Lalastra eta Lahoz) daude populatuak, bailara honetan emigrazioak eragin handia izan baitu. Negu gogorrei eta isolamenduari aurre egiten dieten biztanle hauek nekazaritzaz eta abeltzaintzaz arduratzen dira, eta beraien bizimoduan elkarlaguntza eta auzolana ezinbestekoak dira. Giza presio txikiak karezko horma ikusgarriek inguratzen duten bailara erdibiribila hain ondo zaindua egotea azaltzen du. 1992an Parke Natural izendatua, bertako 3.500 hektarea aberatsetan zehar baso-mosaiko zabala aurkituko dugu, batez ere pinudi, pagadi, artadi eta ameztiak.
Baina agian interesgarriena, Vallegrull mendigunearen eta orokorrean haran osoaren ikustaldi ederrez gain (eta geroago datorren Puron ibaiaz gain), bertan bizi den fauna joria da: sai arre ugariak, basakatuak, basurdeak, azeriak, belatz handiak, arrano beltzak... noizbehinka agertzen den otsoa barne.
GATZAGAK OINEZ
Gatzagen aurreko aparkalekua eta Santa Maria elizaren artean (Berpizkundeko erretaula nagusia, XVIII.ean berritua) zubitxo moduko bat jaisten da. Hor bidezidor bat hasten da, errekatxo bat pasatzen duena eta gero gatzaga guztiak inguratzen ditu.
Bidezidorra jarraituz bidetxo batekin lotuko gara dugu. Hortik aurrera segituan bizpahiru bidegurutze ditugu ezkerrera, gatzagetan sartzeko. Horrela, inor oztopatu gabe, lana gertutik ikusteko aukera izango dugu.
Bidexka nagusira itzuliz, larrain-multzo osoa inguratuko dugu. Azkenik herriaren goialdean dagoen Akreko Donibane Komentuaren albotik Añana-Gesaltza zeharkatzen duen errepidera iritsiko gara. Ibilbide hau egiteko 45 minutu beharko ditugu.

PURON IBAIA
Puron-ek parkea iparretik hegorantz zeharkatzen du, beherago Ebro-rekin bat eginez, eta tartean milioika urtetan zehar ebaki duen haizpitarte zoragarria eskainiz. Batez ere udaberrian, ibaiak sekulako indarra hartzen du, eta bere bidean urjauzi eta urlaster ikusgarriak sortzen ditu, ikuskizun ederra benetan.
Haizpitartera hurbiltzeko, Lalastrako parketxearen aurrean dagoen bidegurutzean Puron bidea hartu behar da. Honek bailaran barneratuko gaitu, oso laster Vallegrull mendigunearen horma-ilara zuriska eta izugarria aurrean agertuko zaigula. Bere azpian, Villamardones herri abandonatua.
Basoan sartuz, bidegurutze batean eskuin-beherantz jo eta laster erreka topatuko eta zeharkatuko dugu. Gutxira, gure eskuinaldean Erribera herriaren hondakinak ageriko zaizkigu. Bere aurreko atsedenleku-zelai zabala zeharkatu eta jada haizpitarte zoragarrian barrena sartuko gara, urjauzi eta behatoki izugarriak bata bestearen atzetik agertuko zaizkigularik. Ederra.

INFORMAZIO PRAKTIKOA
GETARIA

Jan eta lo egiteko:
- Patxo Nekazal Etxea
Espejo, 52. zbk.
947- 35 10 16.
Logela bikoitza 3.750 pzta.

URIBARRI GAUBEA

Udaletxea:
947- 35 30 33.

Larrialdiak
947- 35 30 60.

Jatorduan:
Gorbea Erretegia- Uribarri Gaubea.
Lahoz Bar-Jatetxea- Plazan.

AÑANA-GESALTZA

Udaletxea
945- 35 10 67

Jan eta lo egiteko:
Casa palaciega de los Ozpinas
Plaza de los Ozpinas 8.
945- 35 13 04.
Logela bikoitza 6.500 pzta.


LALASTRA (VALDEREJO)

Valderejo Parkearen Harrera-Gunea:
947- 56 60 91.

Jan eta lo egiteko:
Valderejo Nekazal Etxea
Real 2.
947- 56 60 87.
Logela 4.500-5.000 pzta.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, dantzak, bertso-saioak... M8ko ekitaldi kulturalen bilduma

Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]


Bizi testamentua: aurretiazko borondateen agiriaren gakoak

Soco Lizarraga mediku eta Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kidearen ustez bizi testamentuak heriotza duin bat eskaini eta familiari gauzak errazten dizkio.


2025-03-07 | Uriola.eus
Iker Egiraun, Etxebarrieta Memoria Elkartea
“Bizi dugun testuingurua urteetan emandako borroken ondorioa dela sinbolizatu nahi dugu”

Bilbo Hari Gorria dinamikarekin ekarriko ditu gurera azken 150 urteetako Bilboko efemerideak Etxebarrieta Memoria Elkarteak. Iker Egiraun kideak xehetasunak eskaini dizkigu.


2025-03-07 | Aiaraldea
Ferosca I zentral eolikoaren kontrako alegazioak zabaldu ditu Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak

Laudion, Aiaran eta Okondon izango du eragina energia azpiegiturak eta plataformaren aburuz, proiektuak eta ingurumen-inpaktuaren azterketak gabezia garrantzitsuak dituzte.


2025-03-07 | Euskal Irratiak
Donibane Lohizuneko Begiraleak kultur elkarteak bere 90 urteak ospatuko ditu

"Entseatzen gira arnas gune bat sortzen Donibane Lohizunen, hain turistikoa den herri honetan". 250 kiderekin Donibane Lohizuneko Begiraleak kultur elkarteak 90 urte bete ditu aurten. Lau emaztek sortu zuten talde hauetan eramaile izan zen Madeleine de Jauregiberri... [+]


“Topaketa antiinperialistak” egingo ditu Askapenak martxoaren 15 eta 16an Bilbon

Karmela espazio autogestionastuan egingo ditu, eta Euskal Herriko zein nazioarteko gonbidatuak egongo dira bertan. "Koiuntura analisi orokorretik abiatu eta Euskal Herriko borroka internazionalistaren gakoetarainoko bidea" egingo dutela adierazi du Askapenak... [+]


Legebiltzarrak 1936ko biktimen legea aldatu du, Erorien Monumentua birmoldatzeko

33/2013 Foru Legeari Xedapen gehigarri bat gehitu zaio datozen aldaketak gauzatu ahal izateko, eta horren bidez ahalbidetzen da “erregimen frankistaren garaipenaren gorespenezkoak gertatzen diren zati sinbolikoak erretiratzea eta kupularen barnealdeko margolanak... [+]


Bi eskumen berri bere gain hartu ditu Jaurlaritzak: atzerritarren lan-baimena eta meteorologia-zerbitzua

2025 amaitu baino lehen Gernikako Estatutuan jasotzen diren eskumen guztiak izatea espero du Jaurlaritzak. Oraindik 25 eskumen falta dira. Transferentzia Batzordea aurreko astean biltzekoa zen baina "agenda arazoak" zirela eta atzeratu zuten. 


Duplak egin du aurtengo Herri Urratseko abestia

Elgarrekin izena du Duplak egin duen aurtengo abestiak eta Senpereko lakuan grabatu zuten bideoklipa. Dantzari, guraso zein umeen artean azaldu ziren Pantxoa eta Peio ere. Bideoklipa laugarrengo saiakeran egin zen. 


2025-03-06 | Haizea Isasa
Kasu, ez gitxu lo!

“Kasu, ez gitxu lo!”. Gure denbora eta manerekin baina heldu gira.

Azaroaren 25ean Baionako elgarretaratzera joan ez joan eta autoak nola partekatu pentsatzetik (joan-jina bi oren), bat-batean Lartzabalen elgarretaratze bat antolatu genuen, eta 47 emazte bildu!... [+]


Eskuin muturrarekin lotura duen alemaniar batek egin zuen Manheim hiriko auto harrapaketa, ez etorkin batek

Alemaniako Poliziak asteleheneko gertakariaren arrazoiak "politikoak" zirela baztertu duen arren, 35 urteko Alexander Scheuermann Ring Bund talde neonaziko kide zen. Bi hildako eta hamar zauritu utzi dituen atentatuaren egileak sare sozialetan "gorroto mezuak"... [+]


2025-03-06 | Mara Altuna Díaz
Mary Kim Laragan-Uranga, AEB-etako euskalduna eta AEK-ko ikaslea
“Euskara ikasten dut AEBetara emigratu zuten nire aitona-amonen ahalegina eta sustraiak ohoratzeko”

“Bi pertsona mota daude munduan: euskaldunak, batetik, eta euskaldunak izan nahiko luketenak, bestetik”. Gaztea zela, Mary Kim Laragan-Urangak maiz entzuten omen zuen horrelako zerbait, Idahon (AEBak), hain zuzen. Ameriketan jaio, hazi, hezi eta bizi izandakoak 70... [+]


Feminismo antimilitarista: ezinbesteko borroka Martxoaren 8an eta beti

Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, munduan zehar milioika emakumeontzat berdintasuna, eskubideak eta justizia eskatzeko borroka eguna da. Hala ere, gerrek, gatazkek eta politika militaristen hazkundeak markatutako testuinguru global batean, inoiz baino premiazkoagoa da... [+]


Manu Ayerdiren kontrako auzia behin betiko artxibatu dute, instrukzioa epez kanpo luzatu zelako

Geroa Baiko lehendakari eta Nafarroako lehendakariorde izandakoa enpresa bati 2,6 milioi euroko diru-laguntzak ustez modu irregularrean emateagatik zegoen auzipetuta, Davalor auzia deiturikoan. Nafarroako Probintzia Auzitegiak erabaki du auzia behin betiko artxibatzea, legalki... [+]


Feminista sindikalista ala sindikalista feminista

Nahiz eta Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 1977an nazioarteko egun bat bezala deklaratu zuen eta haren jatorriaren hipotesi ezberdinak diren, Martxoaren 8aren iturria berez emazte langileen mugimenduari lotua da.


Eguneraketa berriak daude