JAKIN GUTXI ETA HITZ EGIN...

  • Nafarroa euskararen paradisua ez dela gauza jakina da. Gaztelania nagusi da ia herrialde osoan, eta hainbat udalerritan euskara darabilten biztanleak aurkitzea lan nekeza da. Hala ere, jende ugari ari da lanean euskarari bultzada bat emateko asmoz. Horren lekuko dira Iruñerriko euskaltegiak.

2021eko uztailaren 16an

Bere osotasunean hartuta, euskararen egoera kaskarra da Nafarroan. Herrialde honetako biztanleen hizkuntza gaitasunaren isla diren grafikoei begirada azkar bat botatzea nahikoa da egoeraren larritasunaz ohartzeko. 1996ko datuen arabera, %80,6a erdaldun elebakarra da Nafarroan. Euskarazko hitz solteez haratago zerbait ulertzea beraz zail gerta dakieke, eta zer esanik ez euren ahotan gure hizkuntzak duen presentziari buruz. Euskaldun elebakarrak ordea %0,3a soilik dira. Hau da, Nafarroan bizi diren ia 507.000 lagunetatik 1.500 inguru. Elebidunak bestalde %9,3 dira, duela bederatzi urte baino %0,4 gehiago. 1991 eta 1996ko datuak alderatuz gainera desberdintasun nabarmenik ez dagoela kontura gaitezke. Bai 1991. urtean eta baita 1996.ean ere, euskaldun elebakar eta elebidunen artean biztanleriaren %9,6a osatzen zuten, eta gauza bera gertatzen da erdaldun elebakar eta elebidun hartzaileekin. Azken bi hauen batura %90,5ekoa zen bai duela bost urte eta baita duela bederatzi ere.


EUSKARAREN ERABILERA, ARE MURRITZAGOA

Euskararen ezagutza mailari dagokionez datuak esanguratsuak baldin badira, are gehiago dira euskararen kale erabilpenari buruzkoak. Nahiz eta 1993ko neurketekin alderatuz igoera bat eman den, 1997ko datuen arabera Nafarroako biztanle guztietatik %6,47ak soilik darabil euskara kalean. Iparmendebaldea da euskara osasuntsuen dagoen zonaldea. Izan ere, %42,60ak erabili ohi du bertako udalerri eta auzoetan euskara egunero. Beste eskualdeetan ordea, egoera arras desberdina da. Iruñerrian adibidez %2,59ak bakarrik darabil euskara, Estellerrian %2,47ak, Erribera Garaian %1,72ak eta Tuteraldean %1,60ak. Iruñerriari dagokionez, %2,59 horrek eskualdeak dituen 255.500 biztanleetatik 6.600 inguru ordezkatzen ditu.


IRUÑERRIA HERRIZ HERRI

1986ko Foru Legearen ondorioz, Nafarroa hiru eremutan banaturik geratu zen, eta horietako bakoitzean desberdin aplikatu dira hizkuntz politikarekin zerikusia duten legeak. Iparraldea eremu euskalduna zen, eta Iruñeatik hegoalderantz dauden udalerriek eremu erdalduna osatu zuten. Besteak beste, Iruñerriko herriak eremu mistoan barneratu ziren. Orotara 41 udalerrik osatzen dute Iruñerria eskualdea. Horietan garrantzitsuena, nola ez, Iruñea bera da. Nafarroako hiriburuaz gain hala ere badira hainbat herri esanguratsu. Aipagarriak dira adibidez Atarrabia, Barañain, Burlata eta Zizur Nagusia. Alboko taulan Iruñerriko zenbait udalerritan euskarak izan duen bilakaera dago islatuta.
Ezagutzari dagokionez, 1996ko datuek erakusten dutenez ehunekoak 10 azpitik daude ia kasu guztietan. Zubieta da salbuespena, %98,40ak ezagutzen baitu euskara. Hau horrela izanik, Iruñerrikoa izan arren eremu euskaldunaren barnean dagoen udalerri ia bakarra da Zubieta. Iruñean adibidez %6,70ekoa da euskararen ezagutza maila, duela bederatzi eta duela hamabost urteko datuek erakusten dituzten ehunekoen oso antzekoa. Zizur Nagusian bestalde, biztanleen %9,86ak ezagutzen du euskara. Kopurua oraindik oso txikia den arren, 1991. urtekoa baino bi puntu handiagoa da. Bost urte igaro ondoren Zizur Nagusian eman den aldaketa beste udalerrietan ere topa dezakegu. Hala nola, Atarrabia, Berriozar eta Garesen.
Erabileraz hitz egiterakoan ordea datuak gero eta ezkorragoak dira. 1997ko datuei gainbegiratu bat eman eta kalean euskara darabilten lagunak oso gutxi direla konturatuko gara berehala. 1991ko datuekin alderatuz gainera, euskararen erabilera maila beherantz doa. Atarrabian adibidez %6,83koa da, Iruñean %2,86koa, Berriozarren %1,52koa, Zizur Nagusian %1,11koa, Obanosen %0,62koa, Burlatan %0,37koa, Antsoainen% 0,35ekoa eta Tiebasen %0,00koa.


EUSKALTEGIAK

Aipatu datuek itxaropenerako tarte gutxi eskaintzen duten arren, makina bat dira euskara bultzatzeko asmoz Iruñerrian lanean ari diren euskaltegiak. Eta makina bat dira ere euskara ikasi gura duten herritarrak. Milaka ikasle matrikulatu ziren iaz IKAk Atarrabia (146 ikasle), Barañain (255) eta Iruñean (649) dituen euskaltegietan, eta 1.500 inguru AEKko euskaltegi hauetan: Iruñeko Arrosadia (102), Basajaun (127), Beriain (30), Elorri (5), Irrintzi (168), Iruñezar (372) eta Txantreako (99) euskaltegietan eta Antsoain (73), Berriozar (48), Burlata (161), Gares (37), Noain (17) eta Zizurreko (62) euskaltegietan. Aitzakiak hortaz soberan daude.


Azkenak
Argalarioko parke eolikoaren aurka agertu da Bizkaiko Foru Aldundia, ingurumenean eragingo lituzkeen kalte “kritikoengatik”

Natura Ondarearen Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du Barakaldoko mendi horretan bost haize errota jarri nahi dituen Iparaixe II proiektuaren aurka. Barakaldoko Udalak duela urte eta erdi eman zion ezezkoa egitasmoari, Mendietan Eolikorik Ez–Barakaldo plataformaren... [+]


Azokaroa: sei ekintza kultural Ziburuko 6. azokaren atarian

Apirilaren 30etik aurrera Azokaroa-ren lehen printzak sumatuko dira Ipar Euskal Herriko zenbait txokotan. Uxue Alberdi egongo da Hetero liburua aurkezten, Maialen Lujanbiok errezetaldia eskainiko du eta Maddi Sarasuak bere liburuaren aurkezpen musikatua egingo du senide eta... [+]


Ernaik “nazio bulkada berri bati” ekiteko asmoa adierazi du Berriozarren egindako Gazte Topagunean

Ostegunetik igandera bitarte egindako topagunean 3.000 lagunetik gora bildu dituela esan du Ernaik. Larunbat iluntzean egin dute jardunaldietako ekitaldi politiko nagusia, gazte antolakundeko bozeramaile Amaiur Egurrolak hitza hartuta. Aberri Egunaren harira EH Bilduk... [+]


Laborantza lurrak babesteko barazki landaketa herrikoia antolatu dute Marienean

Kanboko (Lapurdi) lurrak babesteko deia zabaldu dute ELB, Lurzaindia eta Ostiak. Maiatzaren 17an ibilaldia, ekitaldia eta landaketa herrikoia antolatu dituzte. "Lurraldearen oraina, eta geroa ere, gure inplikazioaren araberakoa da", adierazi dute.


2025-04-22 | Gedar
Munduko gastu militarra hirukoiztu egin da Gerra Hotzetik

Hainbat ikerketak erakusten dute inbertsio militarraren gorakadak osasuna edo hezkuntza bezalako sektoreen suntsipena dakartela herrialde batzuetan.


2025-04-22 | Aiaraldea
Jai euskaldunak erdiesteko urrats berriak emango ditu Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak

Gora Aiaraldeko Jai Euskaldunak dinamika jarri du martxan aurten ere Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak, Udal eta elkarteekin elkarlanean. Jaien testuinguruan euskararen presentzia eta erabilera sustatzea dute helburu. Iaz abiatutako bidetik jarraitu nahi dute aurten ere,... [+]


2025-04-22 | Euskal Irratiak
Brebetaren zientzietako froga euskaraz egiten ahalko da, sare pribatu zein publikoan

Antton Kurutxarri, Euskararen Erakunde Publikoko presidente ordearen hitzetan, Jean Marc Huart Bordeleko Akademiako errektore berriak euskararen gaia "ondo menderatzen du"


Larunbatean egingo dute Frantzisko aita santuaren hileta, eta maiatzean berria hautatzeko konklabea

88 urterekin hil da Frantzisko aita santua astelehen goizean, iktus baten ondorioz. Azken boladan osasun arazoak izan zituen. Miñan liburua gomendatu zuen publikoki, migratzaileen egoera kontatzen delako.


2025-04-22 | ARGIA
Israelek hildako 15 langile humanitarioen ikerketa-txostena gezurrez josita dagoela salatu dute

Hamabost langile humanitario hil zituen Israelgo armadak martxoaren 23an, terroristak zirela eta ez zutela euren burua identifikatu argudiatuta. Bideo batek bertsio hori gezurtatu ostean, gertatutakoaren barne-txostena egin dute Israelgo Defentsa Indarrek, baina bertan esaten... [+]


Euskal Herria nazioa dela aldarrikatu dute eragile ugarik Aberri Egunean

Eragile nahiz alderdi politiko ugarik plazaratu dituzte euren aldarriak aurtengo Aberri Egunean. Azken urteetan egin bezala, Bilboko eta Iruñeko kaleak hartu dituzte EAJk eta EH Bilduk, hurrenez hurren. Bagira-k, Ipar Euskal Herriko Mugimendu Abertzaleak, abertzaleen... [+]


Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


Eguneraketa berriak daude