1984AN, AZKEN ARRASTOA

  • Zizur Txikiko euskara zaharraren azken txingarrak duela guti itzali dira, jadanik ikastolako lili berriak loratzen hasiak zirelarik. Milurtetako katean eginiko ehun urteko eten eskasa deuseztu da.

2021eko uztailaren 15ean
Erdaraz idatziriko paper zahar administratiboetan "Cizur Menor" eta "Cizur de Juso" desitxuratuak agertzen bazaizkigu ere, toponimia txikian kausitzen ahal diren "Zizur txiki bidea" moduko toki izenek San Fermin Ikastolako herriaren izena guziz euskalduna dela ziurtatzen digute. Eta are gehiago, datu zehatzen arabera Iruñeko hegoaldeko mugan den inguru hartan euskal elebakartasun funtzionala nagusi zen Zumalakarregiren garaia arte (1835), hots, ez da harritzekoa nafar ikastolarik sendoena, euskal arragoa, bertan izaitea.
Zizur Txikia "Zizur" izeneko "zendea" ("ehunzendea", haran, ibar), eskualde historikoan kokaturik dago, bere ahizpa den Zizur Nagusitik hurbil. Hau da, Iruñeko itzalpean bizi den eta hirixka nahiz herri tipi anitzez osaturiko lurraldetxoan eraikirik dago, bertzeak bertze, Azterain, Saguets, Gazolatz, Zarikiegi, Gendulain, Undio edota Eultza hagitz herri ederrez lagundurik.
Paskual Madotz geografo iruinsemearen arabera dozena bat etxe zuen 1845. urte aldean. Halaber, herri honi dagozkion agirietan honako etxe izenak jaso ahal izan dira (Jimeno Jurio, 1986): Garatekoetxea (1402); Elizaldekoa (1586); Antsoainenekoa eta Gartxotena (1587); Antxoritzena, Arrietarena, Elkartearrarena eta Larratzekoa (1723); Arana eta San Martinena (1765); Elizondoa, Etxeberrikoa, Nagorerena, Nikolarena, Ordenakoa, Zabaltzarena eta Zokokoa (1837); Nonekua (Caro Baroja zenak aipaturik, 1982). 1865ean hasi ziren, haatik, ordurarteko paper ofizialetako euskal etxe izenak erdalduntzen eskualdean, une horietan zerrenda elebidunak osatuz (Azterainen kasu).
Etxe izen hauek ikusirik, Zizurko zendean ama hizkuntz historikoa euskara izan dela garbi dago, doike. Ezin dugu ahantzi, ildo beretik, eliza katolikoaren egituretarik bertan aritzen ziren apaizei mendez mende sermoiak euskaraz egiteko agintzen ohi zitzaiela. Medikuntzan ere honelako oinatzak, lorratzak aztertzen ahal dira, Zizurko sendagilea zen Francisco Lakabe zangozarraren testigantza lekuko, bertakoen hizkuntza euskara zela 1858an idatzi baitzuen.
Handik urte gutirat, Luis Luziano Bonaparte printzearen maparen bidez (1863) bertakoen artean euskara bizirik zela frogatzen ahal da, Erriberatik Aezkoaraino hedatzen zen Iruñeko nafar euskalkiaz baliatzen baitziren. Napoleonen ilobaren lana dela eta, badirudi Zizurko euskara Iruñekoaren baitan bereizi zuela, aparteko nortasunaz janztaraziz. Zizurren euskarak gozatzen zituen bitxikeria horietaz, halere, ez dago datu handirik (Pedro Irizar, 1992). Ongi miatuz gero, baina, 1557ko ezkontza batean (Jose Maria Satrustegi, 1977) honelako aditz formak azaltzen dira: naiz, zare, nauzu, zaitut, duzu, du, drauzut/draudazut (dizut). Era berean, eta XVII. mendeko testu bat aztertzerakoan (Juan Beriain, 1621), hauek dira islatzen direnak: zara/zarade, gada/garade, ninza (nintzen), gina, zina, zinate (zineten), zaizue, zazkit, zizayon, zizaigun, zizaizkion, nauzu, nau, zinduze (zenituen), ginduze (genituen), zinduste (zizuen).
Jose Maria Jimeno Jurio ikertzaileak herriko azken euskaldun zaharrez idatzi duela ezin ahantzi: "Faustino Erro Zabaltza 1865eko otsailaren 15ean jaio zen. Aita Zizurkoa zuen, Manuel Erro Irurtzun, eta ama ondoko Muru-Azteraingoa, Balbina Zabaltza Agorreta. Bada, Faustino, euskalduna, 1943an hil zen eta bere semea Francisco Erro Galar jaunak, 1984. urtean, gauza anitz ulertzen zuen oraindik".


Azkenak
Argalarioko parke eolikoaren aurka agertu da Bizkaiko Foru Aldundia, ingurumenean eragingo lituzkeen kalte “kritikoengatik”

Natura Ondarearen Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du Barakaldoko mendi horretan bost haize errota jarri nahi dituen Iparaixe II proiektuaren aurka. Barakaldoko Udalak duela urte eta erdi eman zion ezezkoa egitasmoari, Mendietan Eolikorik Ez–Barakaldo plataformaren... [+]


Azokaroa: sei ekintza kultural Ziburuko 6. azokaren atarian

Apirilaren 30etik aurrera Azokaroa-ren lehen printzak sumatuko dira Ipar Euskal Herriko zenbait txokotan. Uxue Alberdi egongo da Hetero liburua aurkezten, Maialen Lujanbiok errezetaldia eskainiko du eta Maddi Sarasuak bere liburuaren aurkezpen musikatua egingo du senide eta... [+]


Ernaik “nazio bulkada berri bati” ekiteko asmoa adierazi du Berriozarren egindako Gazte Topagunean

Ostegunetik igandera bitarte egindako topagunean 3.000 lagunetik gora bildu dituela esan du Ernaik. Larunbat iluntzean egin dute jardunaldietako ekitaldi politiko nagusia, gazte antolakundeko bozeramaile Amaiur Egurrolak hitza hartuta. Aberri Egunaren harira EH Bilduk... [+]


2025-04-22 | Gedar
Munduko gastu militarra hirukoiztu egin da Gerra Hotzetik

Hainbat ikerketak erakusten dute inbertsio militarraren gorakadak osasuna edo hezkuntza bezalako sektoreen suntsipena dakartela herrialde batzuetan.


2025-04-22 | Aiaraldea
Jai euskaldunak erdiesteko urrats berriak emango ditu Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak

Gora Aiaraldeko Jai Euskaldunak dinamika jarri du martxan aurten ere Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak, Udal eta elkarteekin elkarlanean. Jaien testuinguruan euskararen presentzia eta erabilera sustatzea dute helburu. Iaz abiatutako bidetik jarraitu nahi dute aurten ere,... [+]


2025-04-22 | Euskal Irratiak
Brebetaren zientzietako froga euskaraz egiten ahalko da, sare pribatu zein publikoan

Antton Kurutxarri, Euskararen Erakunde Publikoko presidente ordearen hitzetan, Jean Marc Huart Bordeleko Akademiako errektore berriak euskararen gaia "ondo menderatzen du"


Larunbatean egingo dute Frantzisko aita santuaren hileta, eta maiatzean berria hautatzeko konklabea

88 urterekin hil da Frantzisko aita santua astelehen goizean, iktus baten ondorioz. Azken boladan osasun arazoak izan zituen. Miñan liburua gomendatu zuen publikoki, migratzaileen egoera kontatzen delako.


2025-04-22 | ARGIA
Israelek hildako 15 langile humanitarioen ikerketa-txostena gezurrez josita dagoela salatu dute

Hamabost langile humanitario hil zituen Israelgo armadak martxoaren 23an, terroristak zirela eta ez zutela euren burua identifikatu argudiatuta. Bideo batek bertsio hori gezurtatu ostean, gertatutakoaren barne-txostena egin dute Israelgo Defentsa Indarrek, baina bertan esaten... [+]


Euskal Herria nazioa dela aldarrikatu dute eragile ugarik Aberri Egunean

Eragile nahiz alderdi politiko ugarik plazaratu dituzte euren aldarriak aurtengo Aberri Egunean. Azken urteetan egin bezala, Bilboko eta Iruñeko kaleak hartu dituzte EAJk eta EH Bilduk, hurrenez hurren. Bagira-k, Ipar Euskal Herriko Mugimendu Abertzaleak, abertzaleen... [+]


Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


Eguneraketa berriak daude