"ZORIONA HELDUEZINA DEN BITARTEAN GARA ZORIONTSUAK"

  • bada ere ezagutzera, literaturgintzan aritua eta komunikazio alorrean aditua da ondarrutar hau. Komunikatzeko iaioa izanik, desirak ondo hausnartu dituela erakutsi digu.

2007ko otsailaren 21ean
Enpresari egokitutako komunikazio alorrean ari zara. Komunikazioan aditua izanagatik ez duzu hedabideen munduan zure profesioa gauzatu.
Informazio zientziak ikasi ahala idatzizko kazetaritza landu nuen. Irratian eta telebistan, berriz, EITBn ari-tzeko aukera izan nuen beka baten bitartez. Bai irratia bai telebista zuzeneko medioak diren aldetik bizkorregiak eta azalekoak iruditu zitzaizkidan. Niri, adierazi beharrekoa, gehiago lantzea gustatzen zait.
Karrera ikasten ari ginela, lagun talde batek geure enpresa propioa sortu genuen. Bertan, eskaintzen genuen zerbitzua bezeroari helarazteaz gain, informazioa jaso eta eratu, eta komunikatzera nola heldu beharko genukeen aztertu genuen. Enpresa proiektuaren azalpena une bakoitzean eta pertsona bakoitzari nola egokitu behar zaion jakitea eta hala izan zedin lortzea, oso zaila zela konturatu ginen. Esperien-tzia hark zeharo liluratu ninduen eta enpresari zuzendatuko komunikazioan aritu nahi nuela erabaki nuen. Frantziara joan nintzen arlo horretan espezializatzera eta horixe bihurtu dut nire profesioa. Gaur egun, Danobat taldean dihardut lanean, komunikazio arduradun bezala.

"Desira izoztuak" bildumako "Sikeran orain badaki" ipuina aipu iradokigarri batekin hasten da: "Kazetaritzatik bizitzerik ez dago".
Ez da nik sentitu edo bizi izan dudana, bai ordea, inguruan nire ikaslagunek bizitako zerbait. Nire ikaskideak, lagunak, denok hasten garen bezala hasi ziren, ahal den lekuan proba eginez, eta esaldi hori guztiona zen, ikusten zelako oso zaila zela, hasieran behintzat, kazetaritzatik bizitzea. Enpresaren inguruan murgiltzen hasi nin-tzenean, oraindik esplotatzeke zegoen alor bat zela ikusi nuen, eta beraz, irtenbide gehiago eskaintzen zituela.

Euskal Emakume Idazleen Lantaldeko (EEIL) partaide zara. Nola ikusten duzu emakumeen zeregina literaturan?
Emakumezkoek idatzitako literatura argitara eta ezagutzera emateko zailtasunak bizi genituela iruditzen zitzaigulako eta, batez ere, elkar ezagutu eta babesteko sortu genuen talde hau. Bigarren mailako argitalpenetan mugitzen ginen sentsazioa genuen eta beraz, aukera bat eman nahi genion geure buruari eta literatura irakurleari, euskal idazle emakumeak betiko lau edo bostez gain, gehiago ere badirela esateko eta ezagutzera emateko. Ildo honetan, gure lehen emaitza, "Gutiziak" ipuin bilduma da, hil honetan argitaratuko dena. Proiektu honetan 29 emakumek parte hartu dugu.

Beharren bat izan al duzu desiraz eta gutiziaz idazteko?
Ez da beharra izan. Ez bederen, kontzienteki sentitu dudan behar bati emandako erantzuna. Baina atzerantz begiratzen dudanean, oinarrian badagoela ikusten dut, betidanik kolpatu izan nauen ideia bat.

Abiapunturen bat izan al zenuen?
Atzerantz begiratze horretan, Aladinoren ipuina datorkit burura; gogoratzen dut, ipuin hartan, jeinuak hiru desio eskaintzen zizkiola Aladinori, eta orduantxe gelditu nintzela estrainekoz zeharo liluratuta, ni neu, pertsonaiaren lekuan jarrita, ez nintzelako gai hiru desio formulatzeko. Uste dut, harrezkero, liburuan agertzen diren desirak biltzen hasi nintzela.

Pertsonek ditugun desira guztiak bildu al dituzu?
Liburua atondu aurretik sailkapen bat egin nuen: zenbat desira ote dauden eta abar. Noski, hamalau desira baino gehiago daude mundu honetan, eta pertsona bakoi-tzak hamalau baino gehiago bizi, ezagutu edo sufritzen ditu, baina aukeratu beharra zegoen, eta oraingoan bai, kontzienteki egin nuen desiren gaineko hausnarketa eta aukeraketa: desira bakoitza zer den eta desira bakoitzaren aurrean nola jokatzen dugun, zer-nolako portaerak izaten ditugun hausnartu nuen. Aztertu eta ulertu asmo nituen jokamolde horiek azaltzeko asmatu nituen ipuinak.

"Denborak ezabatutako memorian" lehen ipuina ezberdina da besteekiko. Zergatik?
Lehenengo ipuin hau errealitatetik hartutako istorio bat da; hamalau ipuinetatik erreala den bakarra. Aran izeneko protagonista egiazkoa da. Honek egun batez kontatu zidan bizitza nobelatu egin dut, baina ardatza benetakoa da. Berak uste zuen, bere bizitza oso ederra eta arranditsua izan zela. Nik ostera, berak kontaturiko istorioari beste irakurketa bat egin nion, eta horixe da azaltzen dudana. Hau da, lortu ezin izan zuen desira izan zen niri, kontatu zidan guztitik, interesatu zitzaidana eta hortik atera nuen ipuina.

Ipuina bi partetan emana duzu. Arrazoiren bat?
Bi partetan idatzia bada ere, ez dut erlatibizatze asmorik izan. Istorioak bi momentu eta bi leku izan zituen eta halaxe kontatu dut. Dena dela, irakurleari lehenengo zatia aberasgarriagoa iruditu dakioke, bigarren zatiak ez daukan irakurketa bikoitzaren aukera eskaintzen duelako.

Lehenetik hasita, barne mintzo bat nabari da ipuinen pertsonaietan.
Hitz egiten dugunean beti dugu gure aurrean ispiluak ematen digun beste aurpegi edo argazki bat. Geurea den baina sarritan etsai gisa ager-tzen zaigun beste aurpegi horrekin edo horren kontra dihardugu, gau eta egun, egin behar dugunaz edo egindakoaz erabakitzen. Gure mintzoarekin ados jartzen garenean pozik gaude, eta jartzen ez garen bitartean, arazoak izaten ditugu. Ordea, gure barne-mintzoa hizketan jar-tzen badugu bidea egiten edota bidean ikasten goaz. Liburua bera ere, ikaste prozesu bat bezala ulertzen dut eta ezinbestekotzat jotzen dut liburu honetan behintzat, mintzo salatzaile eta sesiozalearen aurkezpena, ia-ia ipuin gehienetan azaltzen dena.

Ipuin batzuk eskutitz modura paratu dituzu. Zergatik?
Narratzailea isilarazi eta pertsonaiak beraiek hizketan jartzeko premia sentitu nuen. Askatasun pixka bat nahi nuen horien ahotan eta bereziki hautatu nuen idazkera estilo ezberdin hori. Akatsak egin behar bazituzten ere, akats egileak pertsonaiak izan zitezen nahi nuen. Batez ere, liburuak eskatuko lukeen seriotasun horretatik ihes egitea nahi nuen. Gutunetan uste dut lor-tzen dela, oso arinak gelditu direlako irakurtzerakoan.

desira izoztuak?
Beno, horixe da liburuaren mezua. Hau da, lortu nahi duguna bidean dugun bitartean, desirak oso ederrak dira; behin lortu ditugunean, ostera, izoztu egiten direla esaten dut, halako frustrazio antzeko bat sumatzen dugula. Esaterako, Maitaneri (ipuin bateko protagonista) gertatu zitzaiona horrelako zerbait da. Betidanik desiratu izan zuen gizonezko mota bat eta gizonezko horrek izan behar zituen aberastasun eta ezaugarriak bere egitea. Behin lortzen duenean, bada, ikusten du ez daukala horrenbesteko baliorik. Ipuin guztietan azaltzen da barne borroka hori. Borroka horrek, desira lortu bitartean zein gaizki senti-tzen garen edota lortutakoan zelako frustrazioa sentitzen dugun agertzen du. Besteak beste, desirak lortzeko bidea eskaintzen digu liburuak eta zoriona helduezina dela erakutsi. Nik esango nuke, zoriona helduezina den bitartean zoriontsuak garela. Are gehiago, zoriontsuagoak garela, lortu uste dugunean baino. Itxaropena oso gauza ederra da horregatik.

Desiratzen dugun bitartean existi-tzen du gutiziak. Desira hori bete dugunean desira desagertu eta berarekin hiltzen gara pixka bat.
Azalean datozen gereziak hori esatera datoz amini bat; neuri gertatzen zaidan zerbait da. Gereziak dira gehien gustatzen zaidan fruta. Hamar edo hogei egon platerean, berdin da, ezin jan gabe utzi. Ostera, oso garratzak eta mingotsak direla iruditzen zait, eta jaten baditut, badakit barnea hoztuta utziko didatela. Baina horretaz, jan ondoren konturatzen naiz. Hau da, jan arte ezin gelditu eta jandakoan galdetzen diot neure buruari, behin eta berriz, zergatik jan ote ditudan, jakinda aldez aurretik, eskarmentuz, beti barrua hoztuta uzten didatela. Eta erantzuna ez da erraza. Oraindik ez dut aurkitu.

Patua edota maitasuna desiraren aldagaiak dira. Maitasuna, desira den aldetik, bermaezina da betiko, ezta?
Maitasunaren gainean idatzitakoez irakurketa ezberdinak daude. Baietz esango banu, kontra pentsatzen dutenak haserretuko litzaizkidake, eta ezetz esaten badut, alderantziz. Maitasuna, bere horretan, betirako dela pentsatzea inozokeria bat dela iruditzen zait. Hori bera esateak ere, maitasuna hil egiten duelako. Kritika horixe egitera datoz maitasunari buruz idatzitako bi gutunak. Era berean eta galdera aprobetxatuz, patua ere ez dagoela idatzita esango nuke, ezer ez dagoela idatzita finean, dena idatzita dagoela dirudigun mundu honetan.


Azkenak
ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


Eguneraketa berriak daude