GASOLIOAREN GERRAREN ITZALA MIARRITZEKO GAILURREAN

  • Ezin uka garraiolari, nekazari eta arrantzaleen itzala ere gailurrak ez duela hain erraz ahaztuko. Gasolioa ezinbestekoa dute beren ustiapenekin aurrera jarraitu ahal izateko.
Euskal Herriko eta Espainiako Estatuko lurraldeetako baserritarrak, arrantzaleak eta garraiolariak borroka bizian aritu dira azken astean Espainiako Gobernuaren kontra, erregaien prezioak jaisteari uko egiten diolako eta hori ezinbesteko baldintza delako beren ustiapenekin, ontziekin eta kamioiekin jarraitu ahal izateko. Inolako zalantzarik gabe, "gasolioaren gerraren" oihartzunak, baldin eta aldizkari hau argitaratu aurretik erabateko konponketaren batera iristen ez badira, hil honetan bertan, 12, 13 eta 14an, Miarritzen egitekoa den Europako Gailurreraino hel daitezke. Horiek guztiak, eta beren sindikatuak, euskal lurretan izango den Europako Gailurrean bil daitezke. Iparraldeko sindikatuak ere bertan izango dira, nahiz eta han, aurreko asteetan izandako mobilizazio handien ondoren, erregaien arazoak bere konponbidea aurkitu duen, hil honetan bertan indarrean jarri den zerga jaitsierari esker. Espainiako Gobernuak ez du horrelako konponbiderik onartu. Langileen aldarrikapenekin batera, aldarrikapen politikoagoak ere beren presentzia izango dute Miarritzen, hala nola sektore abertzaleen eskutik egingo direnak.
Aldizkari honen edizioa itxi aurretik, Espainiako Estatuko nekazaritza, garraio eta arrantza sektoreko hainbat sindikatuk lortua zuten akordio bat Gobernu espainiarrarekin. Baina nekazaritzan estatuko ordezkaritza handiena duen COAG sindikatuak akordio honi uko egin zion eta mobilizazioekin jarraitu zuen. COAG plataformaren barruan dago euskal nekazari eta abeltzainen EHNE sindikatua, eta honek ere mobilizazioekin jarraitu zuen osteguna arte. Orduan, nahiz eta akordio horrekin ados ez egon, lanari ekin zion.
Arrantzaren arloan, euskal arrantzaleek eta Estatuko beste inguru batzuetakoek ez dute sinatu Gobernu espainiarrak sektorearen zati batekin lortutako akordioa, beren interesak baztertzen dituelakoan. Horregatik, joan den astean itsasora atera gabe eta mobilizazioak egiten izan ziren zenbait egun. Ostegunean greba eten eta berriro itsasora atera ziren, Espainiako Estatutako beste zonaldetako arrantzaleekin bilera egin bitartean.
Azkenik, garraioaren sektoreak ere, mobilizatu den azkenak, mobilizazio garrantzitsuak egin zituen, ondorio ekonomiko eta sozial larriak eraginez. Asteazkenean enpresetako garraio patronal nagusiak eta karga enpresak akordio batera iritsi ziren Espainiako Gobernuarekin. Garraiolari autonomoek, ordea, EAEn garraiolarien%85 dira, osteguna arte luzatu zuten greba. Autonomoak Eusko Jaurlaritzarekin gutxieneko zenbait puntu adostu zituzten.
Kontuan izan behar da nekazaritzarako B gasolioa gehiago igo dela gasolinak eta A gasolioa baino. Horrela, 1999ko maiatzetik 2000ko maiatzera bitartean, B gasolioak %50eko igoera izan du, hau da, A gasolioak (%21) eta gasolinek (%26 eta %29) baino askoz ehuneko handiagoa, horrelako aldea izateko inolako justifikazio objektiborik egon gabe.
Erregai honen prezio igoeragatik Espainiako Estatu osoan nekazaritza arloan metatutako galerak, 1999ko martxotik 2000ko abuztura bitartean, 182.622 milioi pezetakoak dira dagoeneko. Urte honetako lehen zortzi hilabeteetan izandako galerak 50.903 milioi pezetakoak izan dira, prezioak %47 gora egin ondoren joan den urtekoarekin alderatuz (48,4 pezetatik 71,3 pezetara batez besteko prezioan). Kopuru handi hauen barruan kokatu behar dira Hego Euskal Herrian izandako galerak. Euskal Herrian nekazaritzan ari den langile kopuruari buruzko datuak ez daude batere argi. Eustat-ek 40.000 ustiapen aipatzen ditu nekazaritzan EAEn eta 70.979 pertsona lanean bertan. Nafarroako zentsu ofizialean 19.600 langile ageri dira sektore honetako langile gisa. Nolanahi ere, EHNEk dionez, EAEn 8.400 langilek kotizatzen dute eta Nafarroan 8.000 langilek. Hala ere, egia da lanean ari diren guztiak ez dutela kotizatzen, eta, beraz, kotizatzen dutenak baino langile gehiago ari dira sektore horretan lanean.
Kopuru hauek azken eztenkada eman diete lehendik ere nahiko ahulak ziren nekazaritzako errentei; izan ere, Espainiako Estatuko batez besteko errentaren %55 dira. Nekazaritzako prezioek beheraka eta beheraka egin dute (-%8 1999an) eta, gainera, produktu askori, PAC-ek (Laborantza Politika Komuna) prezioak aurrez finkaturik dituelako, kostuen preziorik gehitu ezin zaionez, sektorearen egoera guztiz eraman ezinezkoa bihurtzen da.
Arrantzaleek ere galerak pilatzen jarraitzen dute. Eta, akordioa onartu ez zutenek diotenez, Gobernu espainiarrak emandako hobariak "iraingarriak eta iruzur hutsa" dira. Gizarte Segurantzako kuotari dagokion hobaria, 14 langile dituen itsasontzi batean, urtean milioi bat pezeta ingurukoa da, hau da, 16.000 litro erregaik balio duenaren pareko aurrezkia. Eta, horrelako itsasontzi batek urtean 300.000 litro kontsumi ditzake.
Garraiolarientzat, gasolioaren prezioa %40 inguru garestitu da. Batez beste urtean 130.000 km. egiten dituztela kontuan hartuz, urtean 49.400 litro gasolio inguru kontsumitzen dituzte. Hala, urtean zehar behar duten erregaiagatik 1.415.000 pezeta gehiago ordaindu beharko dute, hilean 128.000 pezeta gehiago 1999ko kilometro kopuru berbera egiteko. Eta hori gutxi balitz, aurten, Espainiako Gobernuak beste 15.000 garraio txartel berri eman ditu, lehendik nahiko lehia gogorra zuen sektore honetan.


BENETAKO ONURADUNAK.

Erregaien prezioaren gorakadaren benetako onuradunak petrolio enpresa handiak eta Espainiako Estatua dira, azken honek hidrokarburoen gaineko zerga bereziari esker irabazten dituen milaka milioi pezeta kontuan hartuz. Petrolio enpresek abiadura bizian igo dituzte beren mozkinak urte honen lehen seihilabetekoan, aurreko urteko epe berberarekin alderatuz. Horrela, Repsolek, Muskizeko Petronor enpresa talde horretan dagoelarik, aurtengo lehen seihilabetekoan 190.000 milioi inguruko irabaziak izan zituen, hau da, joan den urteko epe bereko etekinen %278. Nolanahi ere, onartu beharra dago Repsolen irabazien zati nagusia Argentinako YPF petrolio-enpresari erosi ondorengo petrolio gordina ateratzeko negozioaren ondorio dela, eta ez hainbeste haren banaketako negozioarengatik.
Espainiako Estatuak, berriz, Hidrokarburoen gaineko Zerga Bereziari esker (litro bakoitzeko 13,09 pezeta) urtean 48.200 milioi pezeta bilduko ditu, eta horri BEZari dagokion %16 gehitu behar zaio. BEZaren ehuneko hori aurrez aipatutako zerga horren gainean ere ezartzen da, eta horren zenbatekoa, guztira, asko handitu da. Hala, BEZarekin 2000. urtean bildutako diru kopurua, joan den urtekoa baino 10.500 milioi pezeta gehiagokoa izango dela uste da. Beraz, 1999an 25.616 milioi pezeta izan bazen, 2000. urtean 36.194 milioi pezeta izango dira. Bi zergen batuketa egiten baldin badugu, 84.480 milioi pezetatik gorako kopurua ateratzen da.

NEKAZARI, ARRANTZALE ETA GARRAIOLARIEN ESKAKIZUNAK
Nekazariek gasolioaren igoeraren inguruan dituzten eskakizunak honakoak dira:
- Hidrokarburoen zerga berezia ezabatzea (13,09 pta./litroko) nekazari eta abeltzainentzat. Europako Batasuneko beste herrialde batzuetan zerga hau ez da ezartzen, eta Espainiako Estatuan ez dute ordaintzen lehen sektoreko hainbat jarduerak, hala nola arrantza, nabigazioa, elektrizitatea sortzea, trenbideetako trakzioa, eta abarrek.
- Nekazaritzako gasolioaren kontrola, Lehiakortasunaren Epaitegiak berak ere esku hartuz, erregaien enpresa transnazional handiek jarduera espekulatzailerik burutu ez dezaten, lehiakortasun irekia baldintzatzen duten akordio erdi-estalien eta monopolisten bidez.
- Gehienezko prezio soziala nekazaritzarako gasolioarentzat, nekazal arloak, sektore estrategikoa den heinean, behar duen laguntza gisa, errenten beherakada saihesteko eta ustiapenen bideragarritasuna bultzatzeko. Gehienezko prezioak ez luke 40 pezetatik gorakoa izan behar, gutxienez titulu nagusiko profesionalentzat.
- Fiskalitatea murriztea, zehazki, PFEZko moduluak murriztea eragindako laboreetan, titulu nagusiko profesionalak direla egiaztatzen duten nekazarientzat.
Arrantzaleek honako eskakizunak dituzte:
- Konpentsazio formulak, erregaien prezioen igoeretarako, zuzeneko diru laguntzen bidez.
- Prezio egonkorra ezartzea gasolioari, 30-35 pezeta gehienez.
Garraiolariak honako neurriak eskatzen dituzte:
- Berehalakoan murriztea Hidrokarburoen gaineko Zerga Berezia, litroko 40 pezetaraino, eta "gasolio profesionala" jartzea.
- Berehalako kuota ezarpena garraio baimenetan, eta nahitaez bete beharreko tarifak argitaratzea.
- Sektorea arautzeko ikuskaritza ezartzea, eta erakunde profesionalak haren lankide izendatzea.


Azkenak
Bonus track: non dago saria?

Jan-edanean zeuden denak, itxuraz alai, baina baten bat urduri zebilen aperitibo eta aperitifa artean. Bigarrenez jasoko zuen saria, baina eskuetan edukiko zuen lehenbizikoa izango zen. Eta urduri zegoen, oroigarriak bulegora heldu beharra zeukalako, joder. ARGIA Sariak ez dira,... [+]


Argia Sarien kronika
Galga azkartasunari

Gauzak bizi eta azkar aldatzen badira ere, zenbait kontu ez dira aldatzen: Argia Sarien ekitaldia da horietako bat. Horixe esan dio kronikagile honi beharrera etorri den kanpoko kazetari batek, ARGIA asko aldatu dela esatearekin batera, sari-banaketa hasi aurretik. Onerako ari... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Ikus-entzunezko Argia Saria: EITB Kultura

EITB Kultura telebista saioak jaso du Argia Saria euskal kulturgileen lana bistaratzeagatik, Euskal Herriko txoko guztietako proiektuak telebista publikora ekartzeagatik, eta egiten duten kalitatezko ikus-entzunezkoagatik. Saria Leire Ikaranek eta Kerman Diazek jaso dute, Berde... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Prentsako Argia Saria: Irutxuloko Hitza

Prentsako Argia Saria Irutxuloko Hitza-rentzat izan da, eskuin muturraren igoerari egindako jarraipenagatik eta talde erreakzionarioen benetako aurpegia erakusteko kalean hor egoteagatik. Aurten 20 urte beteko ditu Donostiako hedabideak. Aizpea Aizpurua, Andrea Bosch,... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Entzunezko Argia Saria: BaDA!bil podcasta

Entzunezko Argia Saria BaDA!bil podcastak jaso du, Hiru Damatxo ekoiztetxeak ekoitzitakoa, eta Gerediaga elkarteak eta EITBk finantzatutakoa. Podcastak kulturgintzan dabiltzan lau mahaikidez osaturiko bost mahai inguru jaso ditu Durangoko Azokaren bueltan. Saria jaso dute Amets... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Merezimenduzko Argia Saria: Ene Kantak

Hamabost urteotan gazteenen artean euskara sustatzeko egindako lanagatik eta lortutako arrakastagatik,  Merezimenduzko Argia Saria Ene Kantak proiektuarentzat izan da. Saria Nerea Urbizu, Fermin Sarasa eta Jesus Irujok jaso dute.


2025-01-31 | ARGIA
Urteko kanpaina onenaren Argia Saria: Altxa Burua

Seme-alabek lehen mugikorra izateko adina atzeratzeko eskolaz eskola egindako lanagatik eta lortutako emaitzengatik, ikastetxeak mugikorrik gabeko arnasgune izateko borrokagatik, kanpaina onenaren Argia Saria guraso elkarteek osaturiko Altxa Burua ekimenarentzat izan da... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Interneteko Argia Saria: Oroibidea

Galtzaileen herri ondarea sarean jartzeko erakunde publiko batetik egindako ahaleginagatik, ahots gabeen ahotsa entzuteko aukera emateagatik, eta batez ere, Nafarroak aitzindari izaten segi dezan oroimen historikoa berreskuratzeko bidean, Interneteko Argia Saria Nafarroako... [+]


2025-01-31 | ARGIA
ARGIAko lantaldearen mezua: Mundu ilunean, ARGIA gehiago

Onintza Irureta Azkunek egin du hitzartzea ARGIAko lantaldearen izenean:

"ARGIAko komunitatea osatzen duten milaka lagunetako batek berriki adierazi digu batzuetan ARGIA iluna dela, barruak mugiarazten dizkion albiste gogorrak daudela. Lan ona egiten dugula, baina... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Banatu ditugu euskarazko komunikazioaren 2025eko Argia Sariak

Sei sari banatu ditugu aurten: ikus-entzunezko saria EITB Kultura telebista saioari eman zaio, prentsako saria Irutxuloko Hitza Donostiako hedabideari, entzunezko saria BaDa!bil podcastari, interneteko saria Oroibidea bilatzaileari eta komunikazio kanpaina onenaren saria Altxa... [+]


Calexit, Kaliforniaren independentzia bilatzen duen ekimena

Ekimenak erreferendum eskaera egin du eta Shirley Weber estatu idazkariak onartu. Orain, prozesuari jarraipena emateko, 546.000 sinadura lortu behar dituzte datorren uztailerako. Marcus Evansek egin du eskaera.


Estatuaren biktimek Chivite lehendakariari eskatu diote egon dadila euren aitortza ekitaldian otsailaren 13an

Estatuaren biolentziaren biktima gisa onartzeko 125 eskaera egin zaizkio Nafarroako Gobernuari 2023an eta 2024an. Horietatik 41 onartu dira. Egiari Zor eta Torturatuen Elkarteak ongi baloratu dute egiten ari den bidea.


'Arizona' antzezlana
Muturrekoa, muturreraino eramanda

Arizona
Aktoreak: Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola..
NOIZ: urtarrilaren 26an.
NON: Berrizko Kultur Etxean. plazan.

-------------------------------------------

Arizona eta Mexiko banatzen dituen muga zaintzera abiatu da Idahotik Margaret (Aitziber Garmendia) eta George (Jon... [+]


Eguneraketa berriak daude