BOSTEKOAREN IKASTIRA

  • AEK eta HABErekin elkarkidetzan, urtarrilaren 3tik ekainaren 30era bitartean "Deia" egunkariak egunero ergitaratu zuen "Ikastira" izenburua zeraman testua. Euskara ikasi eta hobetzeko eduki hori oinarri hartuta CD-ROM bat kaleratu berri dute.

2021eko uztailaren 15ean
Ikastira" izenburua zeraman lehen testua urtarrilaren 3an argitaratu zuen "Deia" egunkariak. Joan den ekainaren 30era bitartean, astelehenetik ostiralera, egunero aurki zitekeen gisa horretako testu luzexka bat kulturako orrialdeetan. Euskararen inguruko argibideak modu errazean ematea zuten helburu testuek, eta edukia horretara bideratua zegoen. Orain, sei hilabetetan zehar argitaraturiko testu horiek guztiak "Ikastira" izeneko CD-ROM batean bildu dira.
CD-ROM honen alderdi teknologikoaz Ametzagaiña taldea arduratu da, eta sustatzaileak Bizkaiko Diputazioa, AEK eta HABE taldeak eta "Deia" egunkaria izan dira. Bai CD-ROMa eta baita paperezko bertsioa ere elkarkidetza berezi baten fruitu izan dira, beraz. Edukiari dagokionez ez dago aldaketa nabarmenik bi euskarrien artean, baina beste atal batzuetan CD-ROMean badira aportazio interesgarriak.


IRUDIA ETA AUDIOA.

"Ikastira" hiru ataletan banatua zegoen "Deia" egunkarian argitaratzen zenean, eta atal berberetan dago banatua ere kaleratu berri den CD-ROMa. Atalok "Jakin", "Erabili hobeto" eta "Arauak" dira. Lehenengoak bizkaierako hiztegitxo bat, euskarazko esaerak eta Euskal Herriaren historian erreferente garrantzitsu bilakatu diren makina bat pertsonaia, erakunde, leku eta gertakari biltzen ditu. Eta hain zuzen ere, azken puntu honetan aurki daiteke bertsio digitalak eginiko lehen aportazio garrantzitsua: irudia, alegia. Horrela, egunkarian aurki zitezkeen azalpen laburraz gain, klikatu den hitzarekin loturiko argazki bat topatuko dugu. Atal honetan ARGIA astekariari, Bilboko Portuari, Sabino Aranari edota Lehen eta Bigarren Karlistadei buruzko informazioa izango dugu eskuragarri.
"Erabili hobeto" atalak bestalde, gaztelaniaren eraginez gaizki esaten diren hitz eta esamoldeak nabarmendu eta euren erabilera hobeak proposatzen ditu. Atal honetan CD-ROMak eginiko bigarren aportazio garrantzitsua topatuko dugu: audioa. Bertsio digitalean, gure ordenadore pantailan azaltzen den erdarakada bat aukeratu eta ahots batek errepikatu egiten du. Ondoren, erdarakada horren euskarazko baliokide egokia zein den esaten digu bigarren ahots batek.
Hirugarren eta azken atalak, "Arauak" deritzonak, izenak berak dioen bezala euskara txukunean idazteko baliagarriak diren zenbait arau eta proposamen biltzen du. Honez gain, euskara batuan baztertu beharreko hitzen zerrenda bat ere badakar.
Aipaturiko aportazioekin, eta interaktibitateak eta multimediak dituzten abantailak baliatuz, "Ikastira" izenburupean "Deia" egunkarian argitaraturiko testuen izaera mantendu du CD-ROM honek. Euskara modu erakargarri eta errazean ikasteko aukera ematen zuten papereko testuek. Euskarri digitaleko edukiak ere betetzen du helburu hori.


ERABILERA ANITZ.

"Ikastira"rekin batera, makina bat dira euskara oinarri izanik merkatuan dauden CD-ROMak. Euskaltzaindia, Ibon Sarasola, Adorez eta Elhuyarren hiztegiak eta Justo Maria Mokoroa zenaren "Herri euskarako bilduma" dira horietako batzuk. "Ikastira"k ordea eskaintzen du gauza berririk. Ametzagaiña taldeko kide Joxerra Aizpuruak dioen bezala, "CD hau gehiago da jolasteko, klase batean edota euskaltegietan erabiltzeko. Hau da,ez da soilik material lagungarria".
"Ikastira" CD-ROMa duela bi aste banatu zuen "Deia" egunkariak. Orotara 6.000 ale jarri ditu salgai, eta jada agortu egin dira. Salmentetatik lorturiko irabaziak euskara sustatzeko erabiliko ditu "Deia"k. Batetik, egunkarian bertan euskararen presentzia areagotzea du helburu, eta bestetik kazetariak eurak trebatzea. HABE taldeak bere aldetik, azaroko aldizkariarekin batera CD-ROM honen 7.000 ale banatuko ditu. Horrez gain, erdiko gehigarriko ariketak "Ikastira"rekin loturik egongo dira. Gehigarri horretan bertan CD-ROMak duen edukiaren aurkibide zehatz bat ere topa ahal izango da. AEK koordinakundeak bestalde, autoikaskuntza geletan eta euskaltegietan ikasleen eskura jarriko du CD-ROMa. Aukera anitz beraz helburu bakarra lortzeko: euskararen ezagutza eta erabilera sustatzea.


Azkenak
ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


Eguneraketa berriak daude