JUSTIZIA EUSKALDUNDUAREN ALDE 1000 BAIETZ!

  • '1000 Baietz' izeneko kanpaina abian ipini dute Arrasateko zenbait talde euskaltzalek. Sinadura bilketa bat egingo dute herritarren artean. Ekimenak iaz hasitako lan-ildoari eutsi nahi dio eta Justizia-Administrazioarekin euskaraz aritzeko eskubidea aldarrikatzea du helburu.

2007ko otsailaren 21ean
Herritarrak zuzenean inplikatu eta euskararen normalkuntzaren alde apustu egitea nahi da kanpaina honen bitartez. Horregatik, sinadura bilketa bat burutzen ari dira une honetan arrasatearren artean. Sinatze prozesua, ordea, ez da ohikoa. Aldez aurretik abokatu batek prestatutako testu juridikoa sinatuko dute herritarrek, eta beraren bidez, Justizia-Administrazioarekin euskaraz aritu nahi dutela eskatuko dute.
Garrantzi handiko zerbait zetorrela erakusten zuten kartelak kalean ipiniz hasi dute kanpaina. Horrela, herritarren interesa piztea lortu dute. 6.500 sinadura orri banatu dituzte herrian "Arrasate Press" herri aldizkariaren laguntzarekin. Hilabete honetan zehar sinadurak biltzeari ekingo zaio. Bilketa lana amaitutakoan kopia bana bidaliko zaie Epaitegiko Dekanoari eta Eusko Jaurlaritzako Justizia saileko arduradunei.
Joan den urtean hasitako lan ildoaren jarraipena da kanpaina hau. Justizia Administrazioan euskarak duen egoeraren inguruan zerbait egin behar zela-eta, Euskal Herrian Euskaraz (EHE) taldeak Arrasate Euskaldundu Dezagun (AED) elkartearengana jo zuen eta azken honek aintzat hartu zuen proposamena. Horrela, Justizia Administrazioa euskalduntzeko plataforma eratu zen eta euskarak administrazioan daukan lekuaren inguruan hausnarketa egin ondoren, gaia gizarteratzea adostu zuten. AED, EHE eta Alfabetatze Euskalduntze Erakundea (AEK) dira batik bat zeregin honetan ari direnak. Hainbat urrats eman dute dagoeneko. Arrasateko Bake Epaitegiaren aurrean enkartelada egitea izan zen lehenbiziko ekintza. Ondoren, esparru honetan euskara normalkuntzara hel dadin sei oinarri bildu zituzten esku-orri batean. Euskara ofiziala izatea eta herritarren eskubideak Justizia Administrazioan bermatzea eskatzen da besteak beste oinarri horien bidez. Euskalgintzan dabiltzan Arrasateko hainbat erakundek (sindikatu, abokatu eta abar) oinarri horiek onartu egin zituzten sinadura bilketa baten bitartez. Honekin batera, Euskal Herrian Euskaraz taldeak herriz-herri eramandako erakusketa astebetez herrira ekarri, Abokatu Euskaldunen Sindikatuko kideen hitzaldia antolatu eta esparru horretan euskararen egoera salatzeko mozio bat aurkeztu zuten udalbatzarrean.
Arrasaten abian ipinitakoa Euskal Herriko beste zenbait herritan egin dadin laguntza emateko prest daude. Euskal Herri mailako ekintzarik, ordea, oraingoz ez da egingo.


EGOERA ZERTAN DEN.

1996. urtean eman zitzaion Euskal Autonomia Erkidegoari Justizia-Administrazio zerbitzua, beste administrazio batzuk baino hamasei urte geroago. Hamar urteren buruan Justizia-Administrazioan lan egiten dutenen %40k euskaraz lan egiteko gaitasuna izatea da Eusko Jaurlaritzako Justizia sailaren helburua. Horretarako, Hizkuntza Politikako sailburuordetzarekin elkarlanean egitasmo bat abian ipini dute eta urte amaierarako dekretuz arautua egotea espero dute. Plana 1996. urtean EAEri eskualdatutako langileriari zuzenduta egongo da, hala nola ofizialei, laguntzaileei, agenteei eta forentseei. Epaile, magistratu, idazkari judizial eta fiskalen gaineko eskumena ez dago EAEren esku. Bosna urtetan banatutako bi epe izango ditu egitasmoak. Lehenbiziko epea igarotakoan hartutako neurriek izan duten eragina aztertu egingo da eta dagozkion zuzenketak egingo dira.
Une honetan 1.750 langile inguru daude Justizia-Administrazioan eta horietatik %18k egiten du euskaraz. Euskararen normalizazioa helburu duen egitasmo honetan, herritarrengandik gertuen dauden langileei emango zaie lehentasuna, erregistro zibilei, informazio eta jakinarazpen zerbitzuei eta epaitegiei, alegia. Epaile eta magistratuak EAEren esku ez daudenez, ez daude euskara ikastera derrigortuta, borondatezko zeregina da. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearekin (HAEE) batera euskara ikastaroak ematen ari da Eusko Jaurlaritza. Euskara ikastaroetako parte-hartzeak gora egin du azken lau urteotan. Oro har, ikasleak bikoiztu egin dira. Esate baterako, Eusko Jaurlaritzako Justizia sailak emandako datuen arabera, 1996an euskara ikasten zeuden 11 epailetik 73ra igo da kopurua.
Abokatu Euskaldunen Sindikatuaren ustez gaur egun Justizia-Administrazioan dagoen arazo nagusia politikoa da. "Gaur egungo marko juridikoak ez badu balio Euskal Justizia euskaldun eta propioa eratzeko marko hau ez da baliagarria euskaldunontzat. Guk ezin dugu hautatu epaileek zer betebehar izan behar dituzten". Abokatu talde honen aldarrikapen nagusia epaitua izan behar duen pertsonak nahi duen hizkuntzan epaitua izateko eskubidea duela eta hori bermatu egin behar dela da. Beraien ustez administrazio publikoari dagokio hori betetzea eta aldarrikatzea. Abokatu Euskaldunen Sindikatuko kideek jarritako helegite baten aurrean Auzitegi Konstituzionalak 1997ko urrian emandako probidentziaren arabera, dagoen legeditik eta arauditik ez da inola ere eratortzen epaileek euskara jakitera derrigortzea. Abokatu euskaldunek diote irtenbidea dagoen legediari ematen zaion interpretazioaren baitan dagoela. Hauek epaileak euskaraz jakin behar duela ulertzen dute, euskarak hemen ofizialtasuna baduelako. "Lege Organikoa aldatu behar da eta horretarako Madrilgo Diputatuen Kongresuaren erabakiaren beharra dago. Azken finean erabaki politikoa da. Gure politikoek gehiago exijitu behar dutela uste dugu. Itzulpenaren aukera aldamio gisa, bitarteko gisa onartu behar da, ez betirako".
Sindikatuko kideen iritziz, "Justizia egiten duena epailea da. Bera da muina. Berak erabakitzen du errudun zaren edo ez. Herritarrak epaiketa euskaraz egitea eskatzen badu epailea euskalduna izatea eskatzen dugu. Egia da leihatiletan dauden langileak garrantzitsuak direla, baina leihatila garrantzitsuena epaiketan bertan dago"


Azkenak
Orkatz Gallastegi preso politikoak EPPK utzi du

Berangoko euskal preso politikoa Zaballako espetxean dago gaur egun eta bertatik helarazitako idazkian Euskal Preso Politikoen Kolektiboa utzi duela iragarri du.


2024-12-24 | Julene Flamarique
Airearen kutsadurak 1.270 heriotza eragin zituen 2022an EAEn, Europako Ingurumen Agentziaren arabera

NO2 eta PM2.5 partikulak bezalako kutsatzaileei aurre egiteko hobekuntza planik ez dagoela salatu du Ekologistak Martxan elkarteak. Trafikoa murriztea eta airearen kalitatea hobetzeko alternatiba jasangarriak lehenestea galdegin du.


Turkiak 120 argitalpen kurdu debekatu ditu azken hiru asteetan

Editore Kurduen Elkarteak abenduaren 22an egin zuen salaketa: azken hiru asteetan Turkiako agintariek kurduei buruzko 120 liburu, aldizkari, egunkari edo bestelako argitalpen debekatu dituzte, Duvar hedabide kurduak jakinarazi duenez.


Garraio publikoa doan izango da 12 urtez azpikoentzat, duela bi urte bideragarria ez bazen ere

Garraio publikoak erdi prezioan jarraituko du datorren urtean ere, Espainiako Gobernuak bere hobarien parteari eutsiko diola iragarri ostean.


Amaya Zabarte zauritu zuten ertzainen arduradunak identifikatu nahi ditu epaileak

Realaren eta PSGren arteko futbol partidu batean larri zauritu zuten zalearen kasuan, epaileak onartu du familiaren abokatuek egun hartako bideo irudi guztietara sarbidea izatea. Oldarraldian parte hartu zuten ertzain taldeetako arduradunak identifikatzeko ikerketa ere eskatu du.


Santa Klausen ejertzito antikapitalista

Kopenhage, 1974ko abenduaren 18a. Eguerdiko hamabietan ferry bat iritsi zen portura eta bertatik 100 Santa Klaus inguruz osatutako taldea lehorreratu zen. Antzara erraldoi bat zeramaten haiekin. Asmoa “Troiako antzara” moduko bat egitea zen, eta, hirira iristean,... [+]


Eski estazioetako festibaletan kutsadurak goia jotzen du

Elur faltak eski estazio ugari kinka txarrean jarri ditu, klima larrialdiaren ondorioz. Baina paisaiari eta naturari ahalik eta etekin ekonomiko handiena ateratzeko batzuen logikak hor jarraitzen du, eta goi mendietan musika festibal erraldoi eta garestiak antolatzea da azken... [+]


2024-12-23 | Estitxu Eizagirre
Jaurlaritzak onartu duen planaren aurka mobilizatu da EH Bizirik
“Egungo eredu kapitalista gainditzea ezinbestekoa da larrialdi ekologiko eta energetikoari aterabide bat aurkitzeko”

Gizartean gatazka sortzen duten proiektuak jai bezperetan onartzeko ohiturari jarraituz, abenduaren 20an onartu du Eusko Jaurlaritzak Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialaren "behin behineko bertsioa". EH Bizirik-ek elkarretaratzea egin du Jaurlaritzaren... [+]


2024-12-23 | ARGIA
Hiru lagunek osatutako lehendakaritza izango du Seaskak

Erik Etxartek, Sophie Layusek eta Antton Etxeberrik osatutako lehendakaritzak ordezkatuko du Peio Jorajuria, 2019tik Seaskako lehendakari dena.


2024-12-23 | Julene Flamarique
Vidalina Morales, nekazaria eta ekintzailea
“Kaleetan gerra tankeak ikustea normalizatu dugu, gerran egon gabe ere”

Santa Marta komunitateko (El Salvador) ADES Garapen Ekonomiko eta Sozialerako Elkarteko presidentea da Vidalina Morales. “Rol horretatik harago, ingurumen ekintzailea ere banaiz, giza eskubideen defendatzailea eta emakume baserritarra; hainbat urtez borrokan egon diren... [+]


2024-12-23 | Julene Flamarique
Emakumeak nola bortxatu aholkuak partekatzeko 70.000 partaideko Telegram kanal bat atzeman dute Alemanian

Mundu osoko 70.000 gizonek baino gehiagok hartzen dute parte emakumeak nola drogatu eta bortxatu hitz egiteko txat-talde batean. Alemaniako ARD irrati publikoko bi kazetarik egin dute ikerketa urtebetez eta erakutsi dute kasu batzuetan biktimak bikotekideak, arrebak eta amak... [+]


2024-12-23 | Ahotsa.info
“HTX-k bukatzen du bere zikloa, baina oraindik daude borrokatzeko eta aldarrikatzeko motiboak”

HTX ROCK jaialdiaren azken-aurreko edizioa izanen da abenduaren 28an, eta Atarrabiako herrian ospatuko den azkenekoa, alegia.


Hegoaldean 222 milioi euro gastatu dira Espainiako Loterian, sarietan jasotakoa baino bost bider gehiago

Gabonetako Loteriaren datuak eman berri ditu Espainiako Gobernuaren menpeko Estatuko Loteriak eta Apustuak elkarteak. Horien arabera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan batez beste 84,33 euro gastatu ditu herritar bakoitzak, eta nafarrek, berriz, 53,38 euro, EiTBn irakur daitekeenez... [+]


2024-12-23 | ARGIA
Zaballako espetxeko funtzionarioek “ezkutuko greba” hasi dutela salatu dute zenbait presok

Hainbat euskal presok salatu duenez, Zaballako espetxezainek "ezkutuko greba" hasi dute, haien erdiak gaixotasun baja hartuta. "Ezkutuko greba honen bitartez, 'zerbitzuaren gabeziak' salatzea dute helburu, baina benetako greba bati ekin ez, eta preso... [+]


Eguneraketa berriak daude