IPARRALDEAK, BEGITARTE ALAIA ETA ILUNA

  • Baionako Feriaren indarrak argitzen zuen urriaren 4ko alearen aurpegia. Itxaro-pen hori ordea itzaltzen joaten zen gero Zuberoaren eta industri ezaren eraginez.

2021eko uztailaren 20an
Poz-pozik ageri zen Z. ARGIA, bere 396. zenbakian, "Baionako Feria indarberritu da" azpimarratuz lehenengo orrialdean. Hura irakurriz, Iparraldea berpizten ari zitzaigula ematen zuen. Alajaina, industri-azoka horrek 60.000-ren bat ikusle erakarriak zituen-eta! Baina, usteak alde erdia ustel, Iparraldeak bazituen beste alderdi batzuek ere, eta gure aldizkariaren hirugarren orrialdeak eskaintzen zuen adibidea lekuko: "Zuberoa heriotzaruntz" irakur zitekeen han, Larresorok izenpeturik.


ZERTAN DIRA ZUBEROTARRAK?

Nor genuen Larresoro hori? Bada, Joxe Luis Alvarez Enparantza jauna, alegia Txillardegi. Espainiako eta Frantziako Estatuen artean ezarritako mugaz harantz ibili beharrean egokitu zitzaien asko bezala, goitizenez baliatzen zen bere gogoetak argitaratzeko, zentsuraren arazoak sahiesteko. Dena dela, oraingoan, Zuberoaren ederra goraipatuz ahoa ur bihurtzeko trantzean zeudenei zuzentzen zitzaien, galdetzen zielarik, garratz, "zertan dira zuberotarrak, zertan dira Zubero-ko pertsonak?". Galdera ez zegoen nolanahi mahaigaineratua, datu gordin bezain triste batzurekin baizik:
"Horra zertara den Matalas beldurgarriaren herria. Hiru ezkontza aipatu kasetak eta hirurak atzerrira ezkonduak!", zioen, adibide gisa. Iskanbila gehiegi sortzen zuela, hiru ezkontza gutxi gorabehera? Oi, arazo hori besterik izan ez balute Zuberoako gizon-emakumeek! "Gogora ditzagun datu batzuk" esaten zuen Larresorok. "Zuberoak: 1800ean, 30.000 lagun; 1970ean, 18.000 (= -40%)". Eta noski, horrek beste esanahi bat ere bazuen: "Zuberoa, horregatik, goibel dago, ilun, beltz; zuberotarrak zapalduta bizi direlako, ez bait dute gehienetan sorterria uzteaz beste irtenbiderik. Ba doa üxkara, ba doaz xuberotarrak, eta ba doa betirako itxaropena bera ere. Gazteriak alde egiten duen eskualdeetan eta taldeetan, gerorik ezaz, amaia eta heriotza ere gertu bait daude".


INDUSTRIA... BAI ALA EZ?

Ez zen Larresoro, halere, ale horretan Iparraldearen geroaz kezkati ageri zen bakarra. "Industria behar dugu" aldarrikatzen zuen Ramuntxo Camblong-ek pixka bat aurreraxeago. Zer zela-eta? Bada, "lehenik Eskual Herriko jendeketa 126.000 etarik 218.000 etarat joan baldin bada, Eskual Herri barnea azkarki hustu dela, Kosta aldea beti goiti zoalarik. Duela 100 urte, mendi aldeak 100.000 arima zituen eta itsas aldeak 60.000 ko bat. Gauregun berriz 140.000 jende badira itsas bazterrean bizi direnak eta 78.000 bakarrik barne aldean". Horri guztiari, beste arazotxo bat gehitu beharrean zen gizona, hau da, "emigrazioaren problema". Izan ere "bana bertze 150 urte hauetan jendetzaren % 1 baino gehixeago joan da Eskual Herritik lanketa". Eta ondorioztatzen zuen: "Hainitz da. Alabainan egun 220.000 arima bizi badira gure herrian eta urte guziez % 1 joaiten baldin bada, heldu da 2.000 gazteek ihes egiten dutela urtero bizipide baten ondotik gure herritik kanpo". Gainera, "erran dezagun, bereziki Baiona inguruan, inmigrazioak, kanpotik jiten diren jendeek tapatzen dutela hainitz huts hori". Iparraldea hustutzen ari zela begibistako zen. Nola konpon zitekeen arazoa? Camblong-en aburuz, beste datu batzuez ohartu beharra zegoen, eta erabakiak hartu: "Lanean ari den jendeketari so bat botatzen badiogu, ikusten dugu industrian 18.000 ko bat ari dela, laborantxan 40.000 baino gehixeago eta hirugarren sektorean 40.000 inguru. Argi eta garbi gure industriaren ahulegia agertzen zauku hor. Aski da, bestalde, jakitea Baionako Eskola Teknika-tik ateratzen diren gazteetatik % 70 joaiten direla hemendik kanpo, ikusteko zinez handia dela industriaren behar hori".
Nola ase zitekeen aldarrikatzen zuen premia larri hori, ordea? Zenbait eginbehar kontuan hartuz. Adibidez, "psikologiaren aldetik: eskualduneri konpreni arazi behar dugu ez duela turixmoari kalterik egiten, eta ez dutela gorrien beldurrean bizi behar industria aipatzean". Horrez gain, "industrialeri erakutsi, jende seriosak girela, lanaren egiteko eta industriaren aldeko giro bat sortu (biltzar ekonomikoak, eskola teknikoak, espozizioak eta abar...). Gazteetan lantegi sortzeko gogoa sortu eta buruzagi on izaiteko joka moldeak erakutsi. Hastapenean diru laguntzak sortu lantegi berrientzat, eta gain gainetik 'industrial eremuak' (zone industrielle) ezarri. Demografiaren aldetik: zenbat enpleguren beharra dugun atera urtero, estudio serios batzuekin. Kanpoan diren eskualdun industrialak eta industrietarako buruzagiak ohar arazi Eskual Herriaren beharrez. Gure ekipamendua hobetu: bideen aldetik, telefono aldetik...", eta, bistan da, "batasun bat sortu egiteko horien guzien kudeatzeko eta haxean ezartzeko (industri buruzagi, adminiztrazione, langileen zindikat, irakasle eta abar...)". Baionako "Revue de la Chambre de Commerce et d'Industrie"tik jasotako lanaren amaieran, zera aitortzen zuen R. Camblong-ek: "Lan luzea, egintza dorpea, baina zoin miresgarria industriaren sortzea. Haatik denen gainetik beharrezkoena da nahia: industria, bai ala ez..."

SORTALDE-ERDIKO ISTILLU-LEKUAK
Lehen orrialdea, 1970-X-4
Jerusalen: Israelek ez du iñoiz utziko "negar-zotiñen pareta". Baiña ba liteke kristau eta musulmanen leku santuak Jordaniari emanak izatea. Golan:: Siriako goi-ordeka. Andik josi zituzten bonbaz judutarren kibutzak. Gudariak kanpora botatzekotan omen dira leku artatik. Zijordania:: Israelek utziko luke lur ori, jordaniatar kañoiak Tel-Aviv-etik 15 kilometrotara joango balira. Gaza:: Israeldarren lurretan dagoen iria. Arabitarra izana da. Israelek ez lioke Gaza Arabiari emango, bai ordea palestinarrei. Sinai:: Israel prest legoke basamortu au uztera, gudarik gabe geldituko balitz. Xarm el Xeik:: Arabitar erri koxkor estrategiko au, Eliat-eko kaiari begira dago, Itsaso Gorrian Israelek duan kai bakarrari, ain zuzen. Palestinotarrak:: "Rogers" egitarauari ezezkoa eman diote. Pakezko artu-emanetan asi ezkero eskubide guziak galtzeko arriskua ikusten dute eta batez ere galdu galdua ikusten dute Israel berriz bereganatzeko ametsa. Andik bialik izan baitziran 1948 gn. urtean. Izan ere or bizi dira, nola ala, 2.500.000 palestinotar. Auetatik, milloi t'erdi pertsonek, mundu guziaren laguntzari esker jaten dute zerbait. Bere artekoak dira Feddayin-ak ere, indarkeriaz berea zuten lurra berriz artu nai dutenak: Palestina (orain Israel dana).
Feddayin-en arteko erakundeak amaika dira. Famatuenak iru auek: El Fatah, Arafat-ena: 11.000 gizaseme. F.P.L.P., Habache-rena: 3.000 gizaseme. F.D.P.L.P, Hawatmeh: 2.000 bat gizaseme.
Ba dira gaiñera, dozenaka talde txikiagoak. Zatiketa onek oso zailla egiten du palestinotarren askatasun-lana. Zalantzarik gabe erri au da egien geiena sufritzen ari dana Erdiko-Sortalde kixkaldu ontan

EUSKALTZAINDIAREN BILLERA BILBON
Etxaniz'tar Nemesio, 1970-X-4
Irailleko billera Bilbon izatekoa zala ta sasoez atera giñan Donostiatik Bizkairuntza. Egualdia alakoa ta etzan bidean oztoporik izan. (...) Maiburu Lekuona'tar Manuel, apaiz jauna, bere azkenengo aldiz lendakari-lekua betetzen. Urrengorako izendatua baitago aren lekurakoa. Lizundia idazkari-ordea aren alboan eta Haritxelar jauna lendakari-orde alkian. Euskaltzain oso ta laguntzaille sailla inguruan. Lizundia adiskideak, Euskaltzaindi-Etxean egin diran berritze-lanak aitatu zituan aurrena. (...) Aresti jaunak, adierazi zigun urrengo, berari etzitzaiola egoki irizten, Euskaltzaindiako aukera-botoak "pertsonalak" izan bearra. Au erantzun zioten: araudia berritzekotan dala, ta orduan izango zala kontu au aitatzeko ordua. (...)
Zarraparra. Emen ni naiz pekatari. Lizundia laguna, Txillardegi'ren eskutitza irakurtzen asi zan. Ez bat eta ez bi, eraso nion esanaz, eskutitz aien kontuak milla aldiz entzunak genituala ta obe zala aitatzea bakarrik, ta ez irakurriaz luzatzea gure billera. Ta aitatzekoa bazan ura, nik ere ba nuala nere lantxo bat, irakurtzeko asmorik gabe ekarria, ta irakurriko nuala. Ai ene ba!... Esan banuan, esan nuan ura ta ir akurri nuan nik aldizkarietara bialdua. Jauna lagun! Nere idazlan "NUN BIZI GERA?" izenburukoa txakurren salara bialtzen asi zitzaizkidaten billerako lagunak. Sententzi-zai nengoala, nere lagunak eskua luzatu zidaten, ur bizitan gal ez nadin: Nerea neurtu bear bazan, joan dan illean, Euskaltzaindiaren billera baiño lentxeago, "izenpetu gabe" egindako idazlan bat ere neurtu bearko zala. Onela "enpas" gelditu ziran alde batekoak eta besteak; eta ni eskomikatu gabe gelditu nintzan. Aitortzen diot Jaungoiko gure Jaunari. (...)

ORIOTARRAK, ONENAK
J.A., 1970-X-4
Aurtengo udazkenean izan da Orion zalapartarik eta festarik. Baita merezi ere. Ez baitira txantxetan ibilli arraunean! Ez orixe! Azkeneko marka ere ezaguna izan arren, berriz ere aipatzekoa da. Getariatik Donostiarako estropada ordu bete, amasei minutu eta ogeita-emezortzi segundotan egin zuten. Bigarrengoek, Lasartearrek, sei minutu eta iru segundu geiago bear izan zituzten bide berdiñean. Donostiarrek, iru minutu t'erdi Lasartearrak baino geiago. Azkenik, Zuberotarrek, Donostiarrak baiño ogeita-amasei segundo geiago. Danak mutil jatorrak, yayoak, benetan. (...)


Azkenak
Orkatz Gallastegi preso politikoak EPPK utzi du

Berangoko euskal preso politikoa Zaballako espetxean dago gaur egun eta bertatik helarazitako idazkian Euskal Preso Politikoen Kolektiboa utzi duela iragarri du.


2024-12-24 | Julene Flamarique
Airearen kutsadurak 1.270 heriotza eragin zituen 2022an EAEn, Europako Ingurumen Agentziaren arabera

NO2 eta PM2.5 partikulak bezalako kutsatzaileei aurre egiteko hobekuntza planik ez dagoela salatu du Ekologistak Martxan elkarteak. Trafikoa murriztea eta airearen kalitatea hobetzeko alternatiba jasangarriak lehenestea galdegin du.


Turkiak 120 argitalpen kurdu debekatu ditu azken hiru asteetan

Editore Kurduen Elkarteak abenduaren 22an egin zuen salaketa: azken hiru asteetan Turkiako agintariek kurduei buruzko 120 liburu, aldizkari, egunkari edo bestelako argitalpen debekatu dituzte, Duvar hedabide kurduak jakinarazi duenez.


Garraio publikoa doan izango da 12 urtez azpikoentzat, duela bi urte bideragarria ez bazen ere

Garraio publikoak erdi prezioan jarraituko du datorren urtean ere, Espainiako Gobernuak bere hobarien parteari eutsiko diola iragarri ostean.


Amaya Zabarte zauritu zuten ertzainen arduradunak identifikatu nahi ditu epaileak

Realaren eta PSGren arteko futbol partidu batean larri zauritu zuten zalearen kasuan, epaileak onartu du familiaren abokatuek egun hartako bideo irudi guztietara sarbidea izatea. Oldarraldian parte hartu zuten ertzain taldeetako arduradunak identifikatzeko ikerketa ere eskatu du.


Santa Klausen ejertzito antikapitalista

Kopenhage, 1974ko abenduaren 18a. Eguerdiko hamabietan ferry bat iritsi zen portura eta bertatik 100 Santa Klaus inguruz osatutako taldea lehorreratu zen. Antzara erraldoi bat zeramaten haiekin. Asmoa “Troiako antzara” moduko bat egitea zen, eta, hirira iristean,... [+]


Eski estazioetako festibaletan kutsadurak goia jotzen du

Elur faltak eski estazio ugari kinka txarrean jarri ditu, klima larrialdiaren ondorioz. Baina paisaiari eta naturari ahalik eta etekin ekonomiko handiena ateratzeko batzuen logikak hor jarraitzen du, eta goi mendietan musika festibal erraldoi eta garestiak antolatzea da azken... [+]


2024-12-23 | Estitxu Eizagirre
Jaurlaritzak onartu duen planaren aurka mobilizatu da EH Bizirik
“Egungo eredu kapitalista gainditzea ezinbestekoa da larrialdi ekologiko eta energetikoari aterabide bat aurkitzeko”

Gizartean gatazka sortzen duten proiektuak jai bezperetan onartzeko ohiturari jarraituz, abenduaren 20an onartu du Eusko Jaurlaritzak Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialaren "behin behineko bertsioa". EH Bizirik-ek elkarretaratzea egin du Jaurlaritzaren... [+]


2024-12-23 | ARGIA
Hiru lagunek osatutako lehendakaritza izango du Seaskak

Erik Etxartek, Sophie Layusek eta Antton Etxeberrik osatutako lehendakaritzak ordezkatuko du Peio Jorajuria, 2019tik Seaskako lehendakari dena.


2024-12-23 | Julene Flamarique
Vidalina Morales, nekazaria eta ekintzailea
“Kaleetan gerra tankeak ikustea normalizatu dugu, gerran egon gabe ere”

Santa Marta komunitateko (El Salvador) ADES Garapen Ekonomiko eta Sozialerako Elkarteko presidentea da Vidalina Morales. “Rol horretatik harago, ingurumen ekintzailea ere banaiz, giza eskubideen defendatzailea eta emakume baserritarra; hainbat urtez borrokan egon diren... [+]


2024-12-23 | Julene Flamarique
Emakumeak nola bortxatu aholkuak partekatzeko 70.000 partaideko Telegram kanal bat atzeman dute Alemanian

Mundu osoko 70.000 gizonek baino gehiagok hartzen dute parte emakumeak nola drogatu eta bortxatu hitz egiteko txat-talde batean. Alemaniako ARD irrati publikoko bi kazetarik egin dute ikerketa urtebetez eta erakutsi dute kasu batzuetan biktimak bikotekideak, arrebak eta amak... [+]


2024-12-23 | Ahotsa.info
“HTX-k bukatzen du bere zikloa, baina oraindik daude borrokatzeko eta aldarrikatzeko motiboak”

HTX ROCK jaialdiaren azken-aurreko edizioa izanen da abenduaren 28an, eta Atarrabiako herrian ospatuko den azkenekoa, alegia.


Hegoaldean 222 milioi euro gastatu dira Espainiako Loterian, sarietan jasotakoa baino bost bider gehiago

Gabonetako Loteriaren datuak eman berri ditu Espainiako Gobernuaren menpeko Estatuko Loteriak eta Apustuak elkarteak. Horien arabera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan batez beste 84,33 euro gastatu ditu herritar bakoitzak, eta nafarrek, berriz, 53,38 euro, EiTBn irakur daitekeenez... [+]


2024-12-23 | ARGIA
Zaballako espetxeko funtzionarioek “ezkutuko greba” hasi dutela salatu dute zenbait presok

Hainbat euskal presok salatu duenez, Zaballako espetxezainek "ezkutuko greba" hasi dute, haien erdiak gaixotasun baja hartuta. "Ezkutuko greba honen bitartez, 'zerbitzuaren gabeziak' salatzea dute helburu, baina benetako greba bati ekin ez, eta preso... [+]


Eguneraketa berriak daude