GUADALAJARA EZ DA ABISINIA

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Veneziako dei auzitegiak Adriano Sofri, Ovidio Bompressi eta Giorgio Pietrostefaniren aurkako zigorra berretsi zuenean, Europako prentsak asko aipatu zuen Carlo Ginzburg-en liburu bat, "Il Guidice e lo storico", ("Jugea eta Historialaria"). Aspalditik dira esankorrak Italiako gertakariak. Borroka armatuaren urteetan erreferentzia ziren eta, ez dakit zergatik, Italia ez da sobera aipatzen borroka armatua nola edo, zehazkiago, zein gaizki bukatu zen. Gero, Italian ere izan ditugu paradak intelektualen lekua ulertzeko, Pasolini-ren garaian edo orain, Eco eta Tabuchi-ren arteko eztabaida dela eta. Venezia-ko auziak eta Ginzburg-en liburuak harrotu dituzten arazoak, aktualitatean dira Euskal Herrian. Noski, Italiako eta Euskal Herriko egoerak desberdinak dira, baina, hain zuzen, desberdinen konparatzea izaten al da eskapatzen zaigun egoera ulertzeko modua. Hurbilari etengabe so egoteak begiak eta arima nekatzen ditu, eta lausotuak garenean metodo konparatiboaren urrunak laguntzen gaitu akomodatzeko eta hobeki ikusteko
Hasteko, aitzineko ekintzaileen patua eta etorkizuna. Venezian, hogeita bi urte presondegi bota dizkiete. Hiruak "Lotta Continua" mugimendu ezkertiarraren militanteak izan ziren, eta auzi lotsagarri horren istorioa duela hogeita hamaika urte hasi zen. 1969an, eskuin muturraren lehergailu batek hamasei hildako egin zituen Milanon; anarkistei egotzi zieten, eta Calabresi komisarioaren taldeak Giuseppe Pinelli atxilotu, galdeketetan hil, eta krimena estaltzeko hirugarren pisutik behera bota zuen. Tentsio-estrategiaren barnean ginen, zerbitzu sekretuen, faszisten eta barne ministerioaren arteko harreman estuak, eta errepresio poliziakoa kontrolik gabekoa. Estrategia horren salatzeko Adriano Sofri-ren aldizkariak Calabresi salatu zuen, eta gero, 1972an, norbaitek Calabresi tiroz hil zuen. Hilketa horren argitzeko inkesta hamabost urte ibili zen noragabe.
Denbora pasa zen. Borroka armatuak galdu zuen herriaren sostengua, errepresioak gogor kolpatu zuen, eta bakea heldu zen militanteak garaituak izan zirelako. "Lotta Continua"k 1976an bere burua desegin zuen. Garaipen egoera horretan, estatuak eskuin muturreko konspiradoreak ahaztu ditu, baina ezkerreko militante asko erbestean edo kartzelan jarraitzen dira. Irabazlea ez dago barkatzeko prest.(...) Dagoneko, borroka armatu iraultzailearen porrota marka txarra zen; geroko mendeku luzea, ikaragarria da. Estrategia militarrak ez duela irabaziko nahikoa asumitua badugu ere, batzuei iduritzen zaie presoak armen trukez bezalako alternatiba nahi dugunean eta erraz lort daitekeela. Eta ez da horrela. Borroka armatua bukatzeko negoziaketak ez badira egiten errealismoaz eta finkotasunaz, hots, amnistia ez bada lortzen eta zehazten, Italian bezala egon gintezke, mendekuaren logika pean. Presoen aurka Donostian ikusi eta entzundakoak bide horretatik doaz, eta ez dira hain erraz isiltzen ahal.
Carlo Ginzburg oso idazle ezaguna da. (...) Egia frogatzeko lana ikertu du, eta erakutsi nola Estatu modernoaren morroiak eta XVI. eta XVII. mendeko Inkisizioaren funtzionarioak berdin ibiltzen diren: ez dute egia frogen bidez bilatu behar, baizik eta egia fabrikatu behar dute testigantzak eta aparientziak manipulatuz. Ezker abertzalearen aurka Garzonek etengabeki asmatzen dituen auzietan oso ongi ikusten da prozedura. Ginzburg-en lanak estatu demokratikoetan dagoen arbitrarioa salatzen du, eta bereziki oso argigarria da intelektualen lekuaz eta eginkizunaz. (...) Intelektualak ondo ezagutzen badu bere alorrean ibiltzeko metodologia estriktoa, eta metodologia hori aplikatzen badizkie fenomeno politiko eta sozial konparagarriei, haien barneko mekanismoak argi ditzake. Jarrera horrek gogoratzen du, beste aldetik hartua, Michel Foucault-en intelektual espezifikoa: adituak, sozialki eta politikoki inplikatzen ez bada, ez du ongi ulertuko bere iker-alor berezia. (...)
Post-modernoek arbuiatu dute intelektualen konpromisoa, ustez eta profezia utopikoen aldarrikatzeak odola eta intolerantzia baizik ez dituela ekartzen; diktadurek eta sektarismoek kondenatu dute intelektualen izpiritu kritikoa (...) Gurean ere bada intelektual izena irain bilakatzeko jarrera. Gogora dezadan 1964an ETAk idatzi ziela intelektualei, eta gutun hark zerbait aldatu zuela gure historian. Konpromisoa beharrezkoa da lan intelektual egokia burutzeko, eta estuasun metodologikoa beharrezkoa da errealitateari atxikitzeko.
Italian bada zer ikasi, baina Guadalajara ez da Abisinia...


Azkenak
Indusen ibaibideak

Muturreko lehorteak eta euriteak dira beroketa globalak Pakistanen duen inpaktuaren alde agerikoena. Ez dira hain ezagunak, ordea, hondamendiek piztu eta bizkortzen dituzten gaitz sozialak, eta zenbat eta nola oztopatzen duten azken horiek Asiako herrialdearen garapen oso eta... [+]


2024-07-30 | Xabier Iaben
Aragoiko Asabón errekan barna bizikletaz
Pardina eta makien arrastoan

Aragoiko Asabón errekak zeharkatzen duen lurraldeak hainbat ustekabe eder gordetzen ditu. Ez naiz historialaria, eta, hortaz, ez dut halako kronika historiko bat eginen. Bereziki mendizale gisa mintzatuko naiz, aspaldi honetan nire gogoak –nire senak– halako... [+]


2024-07-30 | Mikel Aramendi
Israel, Iran eta bi elefanteak

Hamasen erasoaren ezohiko muntak, eta Israelgo gerra-kabineteak hari emandako erantzunaren desmasiak zerikusi zuzena dute ondorio geopolitikoen sakonerarekin. Ekialde Ertainean eta nazioarteko aliantzetan aldaketak eragin ditu genozidioak: Israelek zer irabazi eta galdu du?... [+]


2024-07-30 | June Fernández
MIGRAZIO-DOLUA
Herrimina trauma bihurtzen da

Herrialde berri batera moldatzeak dakarren astindu identitarioaz gain, migrazio-bidaietan eta berton aurre egin behar dieten indarkeriek oztopatzen dituzte etorkinen bizipenak. Psikoterapia da ondoeza sendatzeko bide bat, baina ez bakarra.


Arantxa Orbegozo 'Txitxi'
“Niretzako bidaiarik politenak mantso doazenak dira”

Zirrara eta pasioaren eroale da Arantxa Orbegozo Txitxi (Tolosa, 1962). Bizitza darama eskuetan eta hura eskaintzen dio zuzentzen zaion edonori. Atleta izan da, txirrindularia, eta bere buruari proposatu dizkion beste hainbat diziplinatan aritua. Hala eta guztiz ere, benetan... [+]


2024-07-30 | ARGIA
Aurtengo hiru disko on eta gomendagarri

ARGIAko erredakzioak aurtengo zortzi hilabeteotan kaleratu diren diskoen artean hiru hautatu ditu, gomendatzeko.


2024-07-30 | ARGIA
Ikus-entzutea merezi duten sei lan

ARGIAko erredakzioaren eskutik, sei ikus-entzunezko proposamen.


2024-07-30 | ARGIA
Uda honetan irakurtzea merezi duten sei liburu

ARGIAko erredakzioaren eskutik, sei irakurgai proposamen.


“Musikak erroreari zor dio ondo emandako notari bezainbat”

Aspaldidanik Saran bizi den arren, goiza Bidasoaren ibarrean pasa behar zuenez gero, Hondarribiko parte zaharrean zitatu gaitu Ruper Ordorikak (Oñati, 1958). Goiz eguzkitsuan, puntual eta irribarretsu agertu da maldan gora, konsistorioaren parera, turista gazte kuadrilla... [+]


Gurasobakarrak hautuz
“Txarra eta ona, dena intentsitate handiagoz bizi dugu”

Familiaz, azalpenak eman beharraz, topikoez, askatasunaz, kontziliazioaz, sareaz eta komunitateaz, erru sentimenduaz, ekonomiaz, traba legal eta administratiboez, haurraren eskubide urraketez... solastatu gara, hautuz gurasobakar diren Argider, Junkal, Koldo eta Maitanerekin... [+]


Eguneraketa berriak daude