EUSKALDUN ZAHARREN PARADISU TXIKIA

  • Euskara osasuntsu dago Azpeitian, baina, hala ere, oraindik jasaten du gaixotasunik. Horiek sendatzeko asmoz bi euskaltegi gogor ari dira lanean herrian. Udal Euskaltegia eta AEKren Mikelats euskaltegia dira. Aurrena 1984an jarri zen abian, eta bigarrena duela lau urte baino zertxobait gehiago. Denbora tarte honetan guztian, euskararen erabilera bultzatzea izan da euren helburua. Dena den, Azpeitia ez da euskara-ezagutzarekin larrien dabilen herrietakoa, gehiengo handia euskaldun zaharra baita.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Udal Euskaltegiak badaki finkatu dituen helburuak errealitate bihurtzeko ahalegin berezia egin behar dela, eta emaitzak ez direla egun batetik bestera lortuko. Eta hau badaki jada hamasei urte baitaramatza euskararen normalizazioaren alde lanean. 1984an sortu zen Udalaren ekimenez, helburu bikoitzarekin: erdaldunen euskalduntzea eta euskaldunen alfabetatzea. Garai hartan, zuzendariaz gain, hiru irakasle eta 45 bat ikasle bildu ohi ziren klaseetan. Egun, kopuru hau izugarri hazi da. Iaz adibidez hamaika irakasle eta 270 ikasle inguru aritu ziren lanean. 16 urte hauetan makina bat proiektu eraman ditu aurrera Udal Euskaltegiak. Besteak beste, duela lau urte euskararen kalitatea hobetzeko "Iturri onetik" programa jarri zuen abian.


MIKELATS, AUZO ERDALDUNEN EUSKALTEGIA

Mikelats euskaltegiak lau urte eta erdi daramatza euskara sustatzeko lanetan, eta sortu zenean egoitza Azpeitian zuen arren, egun Zestoa eta Azkoitian ere badu euskaltegi bana. 1996an hiru taldetan bananduriko 20 bat ikaslek jarraitzen zituzten irakasleen argibideak, egun 60 baino gehixeago izanik. Azpeitiko Mikelats euskaltegia, arduradunek "auzo erdaldunen euskaltegia" bezala definitzen dutena, euskalduntzearen alde ari da batez ere lanean, eta gainerako eginbeharrak (alfabetatzea, EGA lortzeko ikastaroak...) Zestoa eta Azkoitiko euskaltegiek betetzen dituzte. AEKren ekimena hala ere ez da klaseak ematera mugatzen. Horren erakusgarri dira urtean zehar antolatzen dituen ekitaldiak: bertso jaialdia, sagardotegia, kontzertuak, Santo Tomasetako txozna...


MERKATAL ETA ENPRESA ARLOKO HUTSUNEAK

Merkatal eta enpresa arloan, hortxe ikusten dituzte hutsune gehien Udal Euskaltegiak eta AEK taldeak. Izan ere, kalean euskarak duen presentzia oso garrantzitsua den arren, hainbat lantegi, denda, jantoki eta bestelakoetan egoera ez da hain ona. Euren errotuluak gazteleraz daude, kaleratzen dituzten txosten eta iragarkietan ere gaztelera da nagusi, eta abar. Egoera honen aurrean, eta aurrerapausoak eman asmoz, euren ahaleginak arlo honetara zuzenduko dituzte euskaltegiek.


AZPEITIA EUSKALDUNA

Azpeitian euskarak bizi duen egoeraren inguruko datuei begirada azkar bat botatzea nahikoa da biztanleria euskaraz bizi dela ohartzeko. Ia herritar guztiak dira euskaldunak eta gehienek euskara erabili ohi dute etxean. Azpeitiaz gain, euskara nagusi da ere Urola bailarako beste zenbait herritan, Azkoitia eta Zestoan kasu.
1996ko datuen arabera, urte honetan 2 urtetik gorako 13.234 pertsona bizi ziren Azpeitian. Horietatik 11.565 euskaldunak ziren, hots, biztanleria osoaren %87a baino zertxobait gehiago. Erdaldunak ordea 616 ziren (%4,7). Urtetik urtera, gainera, bigarren talde honetan gero eta biztanle gutxiago aurkitzen da, eta euskaldunen kopurua bere horretan mantentzen den arren, ia euskaldunena haziz doa.
Datuok azpeitiarren ama-hizkuntza eta etxean erabiltzen duten hizkuntzaren ingurukoekin lotura zuzena dute. Izan ere, ama hizkuntza euskara dute 11.237 herritarrek, eta gaztelera 2.000 baino gutxiagok. Etxean erabiltzen duten hizkuntzari dagokionez kopuruak antzekoak diren arren, bada desberdintasun txiki bat. Ama-hizkuntza bai euskara eta bai gaztelania duten biztanleak 242 dira, eta etxean bi hizkuntzak erabiltzen dituztenak 972, hau da, laukoitza baino gehiago.
Azpeitian euskarak bizi duen egoeraren inguruko datuen antzekoak dira, ehunekoei dagokienez bederen, Urola bailarako beste herri batzuetakoak. Eustatek 1996an eginiko azterketaren arabera, bai Azpeitian eta baita Azkoitia, Beizama, Errezil eta Zestoan ere euskaldunzaharrak ziren nagusi urte hartan. Partzialki eta guztiz erdaldunduen eta erdaldun zaharren kopurua, ordea, nabarmen jaisten da, batez ere Zestoa, Errezil eta Beizaman. Azkoitian adibidez, zortzi biztanleetatik bat da erdaldun zaharra eta Azpeitian hamabostetik bat.
Zestoak dituen 3.114 biztanleetatik ordea, 245 dira erdaldun zaharrak, eta Errezilen bizi diren 611 biztanleetatik 5 bakarrik. Datuak are deigarriagoak dira Beizamari dagokionez. Orotara, 161 pertsona dira herrian eta hiru biztanle izan ezik beste guztiak euskaldun zaharrak dira.


Euskara Elkartea, helburu

Orain arte irakurritakoaren arabera, Azpeitian euskarak duen egoera aski ona dela ikus daitekeen arren, herriko zenbait taldek euskara normalizazioa lortzeko aurrerapauso batzuk ematea beharrezkotzat jo dute. Hau horrela izanik, eta euskara patronatuaren ekimenez, 12 laguneko talde bat hamabostean behin biltzen hasi zen maiatzetik aurrera. Euren helburua elkarlana bultzatzea da, eta urte amaierarako euskara elkarte bat sortu gura dute. 12 lagun horietako bakoitzak herriko talde edo erakunde bat ordezkatzen du. AEK, EHE, ikastetxeak, Udal Euskaltegia, Uztarria kultur koordinakundea eta merkataritza eta enpresa elkarteak dira horietako batzuk.


Azkenak
2025-03-12 | Etzi.pm
Zerocalcare: “Nire bihotza taupaka jartzen duen ezer ez da existitzen jada”

SCk Zerocalcareri egindako galdera sorta eta honen erantzunak, jarraian.


EUSKAL HERRIKO TORTURATUEN SAREA
“Milaka gara tortura sufritu dugunak eta hamarkadatan isilaraziak egon gara”

MARTA PIKAZA GARAIGORTA (Laudio, 1968) Euskal Herriko Torturatuen Sareko kideak eta eskualdeko beste torturatu batzuek ekin diote Aiaraldean ekimena antolatzeari. Egingo dituzten urratsak eta helburuak azaldu dituzte.


Hernaniko natur eremuen sarea osatu dute ikasleek eurek

Eskola inguruko natur guneak aztertu dituzte Hernaniko Lehen Hezkuntzako bost ikastetxeetako ikasleek. Helburua, bikoitza: klima larrialdiari aurre egiteko eremu horiek identifikatu eta kontserbatzea batetik, eta hezkuntzarako erabiltzea, bestetik. Eskola bakoitzak natur eremu... [+]


Ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu du Jaurlaritzak sindikatu nagusiekin

ERNE, ESAN eta SIPErekin egin du akordioa Eusko Jaurlaritzak 2025-2028 aldirako. Besteak beste, urteko soldatan 4.200 euro gordineko igoera "graduala" izango du ertzain bakoitzak. Sindikatuen iturriek El Diario Vascori azaldu diotenez, akordioarekin Ertzaintza Espainiako... [+]


Bost greba egun berri iragarri dituzte Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hezkuntza publikoan

LABek, STEILASek, ELAk eta CCOOek greba egutegi bateratua aurkeztu dute Bilbon: martxoaren 25, 26 eta 27, eta apirilaren 1 eta 2. Egungo hitzarmenak aldarrikatutako edukietatik urrun kokatzen direla adierazi dute, "bai sukaldearen eta garbiketaren kolektiboan zein... [+]


2025-03-11 | Hala Bedi
Izanen gazte aldizkaria jaio da

Euskal Herriko literatura gaztearen eta idazle hauen topagune bilakatu nahi den proiektu berriaren inguruan hitz egingo dugu gaur.


2025-03-11 | Euskal Irratiak
Daniela Albizu euskaltzale eta abertzaleari plaza bat eskaini diote Urruñan

Larunbatean, martxoaren 8an, Urruñako herriak Daniela Albizu izena ezarri dio herriko etxearen aitzineko plazari, emazte abertzale honen memoria omentzeko.


Gurutzetako Ospitaleko Larrialdiak “kolapsoaren ertzean” daudela salatu du ESK sindikatuak

Barakaldoko ospitaleko larrialdi zerbitzuan sufritzen ari diren "saturazioa larria" dela ohartarazi du sindikatuak. Pazienteak korridoreetan artatu dituztela eta krisia kudeatzeko "behar adina langile" ez dagoela salatu du. Errealitate horren aurrean... [+]


2025-03-11 | Estitxu Eizagirre
Makroeolikoez hitzaldia Andoainen eta egunpasa Aranon
Komunitatean hitz egin eta kultura sortu, haize-erroten aurrean

Komunitatea bildu, pilpilean dauden gaiez hitz egin, informazioa trukatu eta beste herrien esperientziak ezagutzea da herritar kritikoek egiten duten lehen ekintza, makroeoliko bat herrian jarriko diotela jakiten duenean. Halaxe egingo dute martxoaren 13an Andoainen: mendi... [+]


‘Statu quo’-a mantentzea espero da Groenlandiako hauteskundeetan, Trumpen presiopean

Inkesta gehienen arabera, Inuit Ataqatigiit alderdi ezkertiar independentistaren eta Siumut sozialdemokrataren arteko aliantzak jarraituko du indarrean parlamentuan. Herrialdeko lehen ministro Mute Egedek hauteskundeak aurreratzea proposatu zuen, AEBen "kanpo presioek"... [+]


2025-03-11 | Joan Mari Beloki
Euskal Herria Europa berrian

Ukrainako gudaren amaierak ondorio sakonak ekarriko ditu Europa osora. Europako elite ekonomikoek beren indar guztia jarri dute guda-zelaian eta galdu egin dute. Galtzaileek, elite globalistek, beren egitasmo kuttuna galduko dute, Europako Batasuna, eta Bruselatik europar... [+]


Pablo Gonzálezen aurkako zigor auzibidea itxi du Poloniako Justiziak

Varsoviako Barrutiko Auzitegiak argudiatu du González jada ez dagoela Polonian, eta ezin dutela jakin noiz aterako den Errusiatik. Auzitegiak ez du kazetari nabarniztarraren aurkako bestelako prodezurarik abian jarriko.


2025-03-11 | ARGIA
Euskal Herria antimilitarista dela aldarrikatuko du EH Bilduk apirilaren 20ko Aberri Egunean

Mundua "oso azkar" aldatzen ari dela azaldu du Arnaldo Otegik, militarismorantz eta autoritarismorantz doala, eta norabide horren aurkako jarrera duela koalizio subiranistak.


Duela bost urte baino %155 aldiz arma astun gehiago inportatzen ditu Europak

Ukraina da munduan arma gehien erosten dituen herrialdea; munduko erosketa guztien %8,8. Merkatuaren ia erdia kontrolatzen duena, berriz, AEB dira: Europak erosi dituen armen erdia baino gehiagok jatorri estatubatuarra dute.


Eguneraketa berriak daude