EUSKAL ANTZERKIAREN GUNE AITZINDARIA

  • Azaroan dira hastekoak Euskadiko Euskal Antzerki Topaketak Azpeitian. Oraindik ez dago erabakita zein taldek parte hartuko duten, bai ordea denek euskaraz jardungo dutela. Euskal Herri mailan euskara hutsezko antzerkia sustatzeko egiten diren topaketa bakarrak dira eta antzerki talde andana igaro da Azpeitiko Zelaitxo aretotik, hala amateurrak nola profesionalak.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Aurten Euskadiko Euskal Antzerki Topaketak egingo dira hemezortzigarren aldiz. Azaroan hasi eta Santo Tomas eguna bitarte euskal antzezlanez gozatu ahal izango da. Hasiera batean hilabete irauten zuten baina 1997tik udazkeneko topaketak izatera pasatu dira, jendeak patxada gehiagorekin obra guztiak ikusteko aukera izan dezan. Hemezortzi urteko ibilbidean euskal antzerki jardunaldi hauek sendotu egin dira; alabaina, hastapenak xumeagoak izan ziren. Euskarazko antzerkia makal zebilen 80ko hamarkadaren inguruan, eta gauzak aldatzeko asmoz, Azpeitiako Antxieta antzerki taldearen zuzendari Imanol Eliasen ekimenez Euskadiko Euskal Antzerki Topaketak antolatu ziren estreinakoz. Antxietakoek antzezlan berriak egiteko irrika zuten eta baita beste taldeekin euren esperientziak elkartrukatzekoa. Euskarazko antzezlanak zabaldu eta antzerkigileen lan berriak eta zaharrak ezagutzera ematea helburu izanik, euskarazko antzerkiaren gune izan nahi zuen Azpeitiak. Hala, udalaren laguntza jaso zuen eta 1983ko lehen ekitaldi hartan sei talde amateurrek hartu zuten parte. Topaketak lehiaketa moduan antolatu ziren eta bertan parte hartzeko baldintza, euskarazko antzezlanak taularatzea izan zen. Zortzi taldek izena eman bazuten ere, seiri soilik egokitu zitzaien topaketetan egoteko aukera. Besteak beste, Zarauzko Lizardi, Alegiko Intxurre eta Baionako Xirristi Mirristi. Bigarren edizioan talde profesionalen lanak ere ikus ahal izan ziren, esaterako, Bederen 1 eta Tanttaka taldeenak. Zorionez, gaur egun talde gehiagorentzako daude irekiak topaketok, eta talde amateurrez gain, antzerki profesionala eta eskoletako ikasleen antzerkia ikusteko parada dago. Iazko topaketetan sei talde profesional, bost amateur eta bederatzi ikastetxe izan ziren taula gainean. Gehienak Zelaitxo aretoan; formato txikiko obrak, aldiz, Enparan dorretxean izan ziren ikusgai.


ALDAKETA UGARI

Hasierako antzerki topaketa horien inguruan, beste hainbat ekitaldi antolatzen joan dira denboraren poderioz. Urtero euskal antzerkigile bat omentzen da, bere obra ezagutua izan dadin. Iaz Nemesio Etxaniz omendu zuten bere biografia eta hainbat antzelan liburu batean bilduz. Aurretik Toribio Altzaga, Leon Leon eta Lizardi autoreei, besteak beste, egin zieten gorazarre. Dagokion autorearen inguruko liburua oinarri hartuta, irrati lehiaketa bat egiten da Azpeitiko ikasleen artean Loiolako Herri Irratian. Hala, ikasleek urte horretan omendua izan den antzerkigileari buruzko galderak erantzun behar izaten dituzte. Urtez urte kartel lehiaketa bat egiten da antzerki topaketak iragartzeko , eta ohiko bihurtu da kartel irabazleen erakusketa paratzea. Bestetik, antzerki amateurra bultzatze aldera, Azpeitiko Udalak diru laguntzak ematen dizkie talde hautatuei, antzezlan berriak estreina ditzaten.
Lehen ekitaldian antzezlan hoberenari, gizon eta emakumezko aktore onenei eta zuzendari, dekoratu eta jantzi bikainenei eman zitzaizkien sariak. Egun, aldiz, sariek aldaketa nabarmenak izan dituzte. Orduan epaimahai batek erabakitzen zituen sariak, baina orain ikusleriak saritzen ditu gustukoen dituen antzezlanak, maila profesionaleko eta maila amateurreko obrak hurrenez hurren. Bestalde, azken urteetan Euskal Antzerkiaren Bultzatzaile Saria ematen hasi dira, euskal antzerkiaren alde ari den pertsona, elkarte, erakunde edo komunikabidearen lana aitortzeko asmoz. Iaz Imanol Eliasek, Antxieta taldean zuzendari lanetan aritutakoak jaso zuen.
Hemezortzi urtetan euskal antzerkiaren lekuko izan da Azpeitia. Lanean jarraitzen duten eta dagoeneko desagertu diren antzerki taldeei eman izan die ostatu udazken partean. Euskal antzerkia sustatu du arnas-estuka zegoenean, eta arnasberritzen laguntzen dio mementoan. Hala segi dezan espero dugu.


Azkenak
2025-03-12 | Etzi.pm
Zerocalcare: “Nire bihotza taupaka jartzen duen ezer ez da existitzen jada”

SCk Zerocalcareri egindako galdera sorta eta honen erantzunak, jarraian.


EUSKAL HERRIKO TORTURATUEN SAREA
“Milaka gara tortura sufritu dugunak eta hamarkadatan isilaraziak egon gara”

MARTA PIKAZA GARAIGORTA (Laudio, 1968) Euskal Herriko Torturatuen Sareko kideak eta eskualdeko beste torturatu batzuek ekin diote Aiaraldean ekimena antolatzeari. Egingo dituzten urratsak eta helburuak azaldu dituzte.


Hernaniko natur eremuen sarea osatu dute ikasleek eurek

Eskola inguruko natur guneak aztertu dituzte Hernaniko Lehen Hezkuntzako bost ikastetxeetako ikasleek. Helburua, bikoitza: klima larrialdiari aurre egiteko eremu horiek identifikatu eta kontserbatzea batetik, eta hezkuntzarako erabiltzea, bestetik. Eskola bakoitzak natur eremu... [+]


Ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu du Jaurlaritzak sindikatu nagusiekin

ERNE, ESAN eta SIPErekin egin du akordioa Eusko Jaurlaritzak 2025-2028 aldirako. Besteak beste, urteko soldatan 4.200 euro gordineko igoera "graduala" izango du ertzain bakoitzak. Sindikatuen iturriek El Diario Vascori azaldu diotenez, akordioarekin Ertzaintza Espainiako... [+]


Bost greba egun berri iragarri dituzte Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hezkuntza publikoan

LABek, STEILASek, ELAk eta CCOOek greba egutegi bateratua aurkeztu dute Bilbon: martxoaren 25, 26 eta 27, eta apirilaren 1 eta 2. Egungo hitzarmenak aldarrikatutako edukietatik urrun kokatzen direla adierazi dute, "bai sukaldearen eta garbiketaren kolektiboan zein... [+]


2025-03-11 | Hala Bedi
Izanen gazte aldizkaria jaio da

Euskal Herriko literatura gaztearen eta idazle hauen topagune bilakatu nahi den proiektu berriaren inguruan hitz egingo dugu gaur.


2025-03-11 | Euskal Irratiak
Daniela Albizu euskaltzale eta abertzaleari plaza bat eskaini diote Urruñan

Larunbatean, martxoaren 8an, Urruñako herriak Daniela Albizu izena ezarri dio herriko etxearen aitzineko plazari, emazte abertzale honen memoria omentzeko.


Gurutzetako Ospitaleko Larrialdiak “kolapsoaren ertzean” daudela salatu du ESK sindikatuak

Barakaldoko ospitaleko larrialdi zerbitzuan sufritzen ari diren "saturazioa larria" dela ohartarazi du sindikatuak. Pazienteak korridoreetan artatu dituztela eta krisia kudeatzeko "behar adina langile" ez dagoela salatu du. Errealitate horren aurrean... [+]


2025-03-11 | Estitxu Eizagirre
Makroeolikoez hitzaldia Andoainen eta egunpasa Aranon
Komunitatean hitz egin eta kultura sortu, haize-erroten aurrean

Komunitatea bildu, pilpilean dauden gaiez hitz egin, informazioa trukatu eta beste herrien esperientziak ezagutzea da herritar kritikoek egiten duten lehen ekintza, makroeoliko bat herrian jarriko diotela jakiten duenean. Halaxe egingo dute martxoaren 13an Andoainen: mendi... [+]


‘Statu quo’-a mantentzea espero da Groenlandiako hauteskundeetan, Trumpen presiopean

Inkesta gehienen arabera, Inuit Ataqatigiit alderdi ezkertiar independentistaren eta Siumut sozialdemokrataren arteko aliantzak jarraituko du indarrean parlamentuan. Herrialdeko lehen ministro Mute Egedek hauteskundeak aurreratzea proposatu zuen, AEBen "kanpo presioek"... [+]


2025-03-11 | Joan Mari Beloki
Euskal Herria Europa berrian

Ukrainako gudaren amaierak ondorio sakonak ekarriko ditu Europa osora. Europako elite ekonomikoek beren indar guztia jarri dute guda-zelaian eta galdu egin dute. Galtzaileek, elite globalistek, beren egitasmo kuttuna galduko dute, Europako Batasuna, eta Bruselatik europar... [+]


Pablo Gonzálezen aurkako zigor auzibidea itxi du Poloniako Justiziak

Varsoviako Barrutiko Auzitegiak argudiatu du González jada ez dagoela Polonian, eta ezin dutela jakin noiz aterako den Errusiatik. Auzitegiak ez du kazetari nabarniztarraren aurkako bestelako prodezurarik abian jarriko.


2025-03-11 | ARGIA
Euskal Herria antimilitarista dela aldarrikatuko du EH Bilduk apirilaren 20ko Aberri Egunean

Mundua "oso azkar" aldatzen ari dela azaldu du Arnaldo Otegik, militarismorantz eta autoritarismorantz doala, eta norabide horren aurkako jarrera duela koalizio subiranistak.


Duela bost urte baino %155 aldiz arma astun gehiago inportatzen ditu Europak

Ukraina da munduan arma gehien erosten dituen herrialdea; munduko erosketa guztien %8,8. Merkatuaren ia erdia kontrolatzen duena, berriz, AEB dira: Europak erosi dituen armen erdia baino gehiagok jatorri estatubatuarra dute.


Eguneraketa berriak daude