AZPEITIAN TXANGOA EGITEKO BADA ARRAZOI FRANKO

  • Azpeitiak historia luzea du, 1310 urteko sorrera gutunak eta 1785ko dokumentu batek ziurtatzen duten lez. Gipuzkoaren bihotzean kokatua, Urola ibaiak bustitzen du eta Izarraitz mendikateak babesten du. Kilometroak festa han dela-eta, Azpeitiko kaleetatik barrena abiatuko gara bertako eliza eta monumentu ederrenak bisitatzeko asmoz.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

HERRIKO GARBITOKIA

Arkitektura neoklasikoa agertzen du 1842an eraikitako ikuztegiak. Urte askoan arropa garbitzeko lekua izan ondoren, amuarrainen haztegia dago orain bertan, eta arrantza garaian ibaia hornitzeko erabiltzen dira bertan hazitako arrainak.


AMUBEKO ZUBIA

Herriko zubi zaharrena industriaz inguratua dago. Kondairaren arabera erromatarren garaikoa omen da.


ANTXIETA ETXEA

Mudejar estiloaren erakusgarri dugu Joan Antxietaren bizileku izan zen eraikina. Antxietak Errege Katolikoen zerbitzura egin zuen lan. Egun Azpeitiko erakusketa areto nagusia bilakatu da.


OLATZEKO ERMITA

Olatzeko Ama Birjina Azpeitiko zaindaria da eta Erdi Aroko ermita du. Bertako tailu gotikoek atentzioa ematen dute. San Inazio haurtzaro eta gaztaroan maiz etorri zen Olatzeko Amari otoitz egitera.


DAMA KATEKISTEN KOMENTUA

Olatzeko ermitaren ondoan aurkitzen da komentu hau. Ikusgarriak dira bertako kaperan dauden etaMaumajean-ek egindako beirateak.


ANBULATORIOA

Egungo anbulatorioa dagoen eraikinak oso bestelako jardunak bildu zituen garai batean. Izan ere, epaitegia eta kartzela lekutu ziren bertan. Anbulatorioak aspaldiko kartzelaren aurrealdea mantentzen du.


MADALENAKO ERMITA

XIV. mendean eraiki zen mudejar estiloko aurrealdea duen eraikina. San Inaziok herritarrei predikatzen zien eta haurrei kristau bidea irakasten zien ermita honetan. 1921ean zaharberritu zen San Inazio Iruñean zauritu zutela lau mende bete zirenean.


MADALENAKO OSPITALEA

San Inazio bertan egon zelako izan da famatua. Loiolako santua han bizi zen hiru hilabetez 1535ean gaixo zegoenean. Hemen zela, egunero ateratzen zen Azpeitiko kalera diru eske eta ondoren, erietxeko behartsuen artean banatzen zuen.


KIOSKOA

XX. mendearen hasieran eraikia, Azpeitiko ikur garrantzitsua da. Plaza Nagusiaren erdigunean kokatzen den kioskoa. Asteartero feria izaten da bere inguruan.


FRANTZISKORTAR LEKAIMEEN KOMENTUA ETA ELIZA

Azpeitiko ordena erlijioso zaharrena Kontzeptzionista Frantziskotarrena da. Duela gutxi berritua izan da eliza eta Jeronimo Larraren "Kristo Gurutziltzatua" da bertako harri bitxia.


SOREASUKO SEBASTIAN DONEAREN ELIZA

Euskal gotikoa deitu denaren adierazgarri dugu eraikin erlijiosoa. XVI. mendean birmoldatua izan zen. XVIII. mendeko atea du, estilo platereskokoa.


UDALETXEA

Agustindarren monasterioa izan zen eta oraindik eliza gordetzen du. 1842an Udalak bere gain hartu zuen eraikina lehen aldiz.


UDALETXE ZAHARRA

Harri landuko eraikinak udaltzaingoaren bulegoak eta Udalaren beste lokal batzuk hartzen ditu. Udalaren egoitza nagusia agustindarren monasterio ohian dago, ordea.


ENPARAN DORRETXEA

Etxe hau dugu Azpeitiko monumenturik zaharrenetarikoa. 1320an eraikia izan zen eta Erdi Aroko euskal dorretxeen adierazgarri bikaina da. Egun Udal Liburutegia aurki dezakegu Enparan familia noblearen bizileku zen dorretxean.


ZEZEN PLAZA

1903koa da hainbat eta hainbat korrida hartu dituen plaza. Zezenek jarraitzaile sutsu ugari dituzte Azpeitian.


TRENAREN MUSEOA

Urolako Trenbidearen geltoki izandakoan kokatzen da Trenaren Museoa. Europa mailan garrantzitsuenetakoa den museo honek 1998 erdialdetik "Aurrera" lokomotoraren bagoietan Lasaoraino ibilalditxo bat egiteko aukera eskaintzen die bisitariei.


LOIOLAKO SANTUTEGIA

Dudarik gabe, Loiola da bisitari gehien erakartzen duen monumentua, San Inaziok duen ospea dela-eta. Basilika da eraikuntza nagusia, 1668 urtekoa. Carlo Fontana arkitekto italiarrak egin zuen eta XVII. mendeko estilo barrokoaren adierazle garrantzitsua da. Basilikaren alboan dagoen dorretxeak ere badu xarmarik. Loiola leinuaren dorretxean, San Inazio jaio zen 1491n. 1380-1400 bitartean mudejar estiloan berreraiki zuten. Santutegiko liburutegia 1997tik bisitarientzat irekia dago. Loiolako Egoitzak ere merezi du begiratua, 1713an eraikia, Kristo Erregeren Ahizpak ordenaren komentua izan da orain arte. Gogo-jarduneko etxea ere gune honetan ikus daitekeen eraikuntza da. Azkenik, aipagarria da Frantzisko Garate anaiaren jaiotetxea, Errekarte baserria


Azkenak
Euskal herriarentzat nolako Estatu bat nahi dugu?

Bagira prozesuaren emaitza, Herri bidea bide-orria izan zen. Bide-orri honetan, abertzaleen helburua herriari boterea itzultzea dela aipatzen da, eta boterea itzultzeko, herriari burujabetza maila maximoa emanen dioten instituzioak herriari eskaintzea adierazten da. Zehazten da... [+]


2024-07-24 | ARGIA
Udako Azoka Ekologikoak abian dira, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hamalau herritan

Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilutik herritarrak animatu dituzte azoketan erostera eta ekoizleak gertutik ezagutzera. Uztailaren 29an Zigoitian izango dira, eta abuztuaren 23an, Zarautzen. Urriaren 27an amaituko dute udako denboraldia, Villabonan.


Palestinako alderdi nagusiek batasun gobernurako akordioa lortu dute Txinan

Hamas, Fatah, Palestina Askatzeko Herri Frontea, Palestinako Jihad Islamikoa eta beste hamar taldek hitzarmena sinatu dute, genozidioa amaitu ostean “Palestinako lurralde guztien” gaineko agintea izateko. “Okupazioaren aurka borrokatzeko” eskubidea dutela... [+]


Jarrera baikorrak areagotzearen beharra

Euskaltzaleen Topaguneko kideek euskara sustatzeko jarreren inguruko datu kezkagarriak hauteman dituzte. Hori dela eta, Gero eta aldeko gehiago gizartean ikerketaren bidez, herritarrak euskarara hurbiltzeko estrategia berriak landu dituzte. Horretaz mintzatu dira, apirilean,... [+]


Euskal Herrian dauden poliziei eta guardia zibilei plusak ordaintzen jarraitzen du Espainiako Barne Ministerioak

1984ko urriaren 23an ETAren garaian Espainiako Barne Ministerioak onartutako aginduan, “arriskugarritasun eta nekagarritasun” kontzeptuengatik “ordainsari” bat zehaztu zuten Espainiako Polizia Nazional eta Guardia Zibilarentzat, “eremu... [+]


Gazteen artean apenas kontsumitzen dira euskarazko edukiak ETBen eta Primeran plataforman

Ikusiker Ikus-entzunezkoen Behategiak Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) 2.800 ikasleri egindako galdetegiaren arabera, plataforma digitaletan gazteek edukiak ez dituzte euskaraz kontsumitzen. Horrekin “arduratuta”... [+]


“Asmo politikoak ematen dio zentzua jakintza kolektibizatzeari”

Ekida Arte Ekimen Sozialistak arte eskola antolatu du Donostian, asteazkenean hasi eta larunbatera bitartean. Paraleloki, lau egunez, bi formakuntza saio egingo dira: muralismoari eta arte bisualei buruzkoa bata; eta antzerkiari eta arte eszenikoei loturikoa bestea. Sarbidea... [+]


2024-07-24 | ARGIA
Erromatar arrasto gehiago aurkitu dituzte airetik harturiko irudiekin, oraingoan Arkaian

Arkaiako erromatarren eremu termalean San Tomas ibaiari loturiko azpiegitura hidrauliko handi bat aurkitu dute, baita lur azpian 3.000 metro koadroko eraikin bat ere, garai hartako etxalde batenak izan daitezkeen arrastoekin.


2024-07-24 | ELA sindikatua
Jaurlaritzak langileen erosahalmenaren “beste galera bat” onartu duela salatu du ELAk

Lakuak bere eskumenei muzin egin die berriro langile publikoen dekretua Madrilen onartu aurretik??Hiru urtean, EAEko langile publikoek erosahalmena %6 galdu dute, sindikatuaren aburuz.


2024-07-24 | Axier Lopez
Artxibatu egin dute AraInfo-ko bi kazetariren eta Zaragozako zinegotzi baten aurkako kereila

"Kereilatuei –Chorche Tricas eta Iker González kazetariak– egotzi eta iraingarritzat jotzen zaizkien artikuluak "adierazpen- eta informazio-askatasunaren barruan daude", eta Zaragoza en Común-eko zinegotzi Suso Domínguezen kasuan... [+]


2024-07-24 | Goiener
Dimener energia komunidadeko kide izatea onartu du Dimako Udalak

Dimako Udalaren atzen osoko bilkuran, garagarrilaren 17an, Dimener Dimako Energia Barriztagarrien Komunitatearen estatutuak onartu eta Udala alkartearen kide laguntzaile izatea eztabaidatu eta onartu zen.


Polioa topatu dute Gazako uretan eta epidemia zabaltzeko arrisku handia dago

Palestinar errefuxiatuen kanpalekuen ondoko ur zikinetan Poliomielitis birusaren kontzentrazio altuak topatu dituzte. UNICEFek ohartarazi du “hondamendia” gertatzeko aukera asko daudela.


Eguneraketa berriak daude