"ASKI DA! ETA ERMUKO FOROAK JOKOA EGITEN DIOTE ETA-RI"

  • Bakearen Aldeko Koordinakundearen (BAK) eleduna Injinerutza Eskolako lanetan nahiz bakearen aldeko injinerutza berri baten aldeko lanetan aurkitu dugu. ETAren biolentziaren aurrean garatzen ari diren mobilizazio eskaintzak eta ereduak izan ditugu aipagai.

2007ko otsailaren 21ean
Euskal gatazkaren konponbidean bereizten al da ETAren azken su-etenaren aurreko eta geroko garai bat, BAKen aburuz?
Gure iritziz bai. ETAren su-etenaren amaiera frustrazio itzela izan zela uste dugu, su-etenaren hasiera poz izugarria izan zen bezalaxe. BAKeko lagun askok tregoa, azkenik, ETAren munduan izandako bilakabide baten ondorioa zela sinetsi genuen. ETAn eta ezker abertzalean oro har, asko eta asko indarkeriaren estrategia izaera politiko-sozialeko helburuak erdiesteko guztiz antzua edo eraginik gabekoa zela konbentzituak zeudela, alegia. Uste sendo horretatik, pentsatu genuen ETAk azken urratsa emana zuela estrategia biolento-militarra baztertzeko eta izaera politikoen bideetatik apustu egiteko. Su-etenaren amaierak diagnostiko hau deuseztu zuen eta estrategia militarrean konfiantzen segitzen duela agerian utzi ere bai. Beraz, ETAk indarkeria terrorista oraindik beharrezkotzat jotzen du eta birtualtasunen bat izan dezakeela uste ere bai. Ikuspegi horretatik tregoa atzerapausu handia eta zapuzgarria izan da.

Tregoa aurretik baino okerrago edo hobeto al gaude, ordea?
Une honetan okerrago gaude. Okerrago gaude, ez soilik indarkeria itzuli delako -biktima konkretuak daudelako, hilak nahiz mehatxatuak zein jazartuak- baizik eta politikaren eremua zapuztu delako; honek sozietatean eragin izugarria duelarik. Tregoa garaian alderdi politikoen artean nolabaiteko oldartzeak izan baziren ere -heziera txarreko adierazpenak tarteko- tregoaren ostean indar politikoek desadostasunaren eszenaratze etengabe bat protagonizatu dute. Heziera txarreko agerraldi hauek adierazpide zatarrak eta krispazio egoera itzelak eragiten dituzte batzutan. Indar politikoen agerraldi hauek eragin oso txarra dute gizartean.

Su-etenarekin batera Lizarra-Garaziko adierazpena gauzatu zen. Nola ikusi izan duzue Lizarrako Akordioaren garapena BAKetik? ?
Akordio hau konponketarako neurri tekniko-politikoa zen aldetik, BAKen ez dugu iritzirik. Gu soluzio tekniko-juridiko-politikoaren aurreko esparruetan ari gara. Hala ere, hauxe esango nuke: Akordioak eremu nazionalistan nolabaiteko asaldura (moskorraldia) bat eragin zuen. Akordioak bere hasieran biolentzian murgilduriko sektorearentzako lurreratzeko pista moduko bat izan behar zuen. Lizarrako Akordioak ETAk bere oinarrien artean armei adioa legitimitatzeko baliagarria izan behar zuen, alegia. Hainbat nazionalistek, aldiz, akordioaren asalduraren eta mozkorraldiaren eraginez, biolentziaren aldeko sektorea zibilizatzen hasia zela pentsatu zuen, eta nazionalistak gehiengoa izaki, herri hau proiektu nazionalista batera eraman zezaketeela uste ere bai. Dinamika horretan, sozietateko beste sektoreak bereganatzeko posibilitatea erre zuten. Biolentziaren estrategia defenditzen dutenentzako lurreratze pista bat izan behar zuen akordioa, aireratzeko pista bihurtzen zuten. Klabe nazionalistetan eraiki nahi den proiektu bat bihurtu zuten Lizarrako Akordioa.

Bake prozesu bat garatu izan da edo garatzen ari da oraindik ere?
Tregoa garaian, ordurarte izan ez ziren posibilitateak eman ziren. Zentzu horretan jende askok sinetsi genuen bake prozesu batean ari ginela. Orain, berriz, ohartu gara ETAko agintariek ez dutela estrategia terrorista eraginkortasunik gabekotzat erabat jotzen, ez dira horretaz jabetu, IRAn jabetu diren bezala, kasu. ETAren munduan estrategia militarrak zentzurik duena sinesten duen jendea dago oraindik ere. Tregoa garaian, esaterako, gazteen erreklutatze kanpaina egiten segitu zuen ETAk. Bakea ez dakit bilatu zuen baina gerrarako prestatzen segitu zuen behintzat. Nolabaiteko tranpa zegoen tregoaren baitan. Hau esanda ere (nahiz kualitatiboki ezberdina izan), tregoa garaian espetxeetako politika hobetu izan zezakeen keinu bat egon izan balitz -presoen hurbiltzea, kasu-, faktore adierazgarria izan zatekeen eta HBko mundu moderatuarentzako aktibo lagungarria ere bai. Biolentziara itzultzeko erabakia hartzeko unean espetxeko politikan aldaketa funtsezkorik ez izateak bere garrantzia izan zuen seguruaski. PPren Gobernuak erradikaleen tesien aldeko politika egin zuen.

Harrezkero gatazka areago polarizatu da. Gatazka politikorik ez dagoela diotenen tesia indarturik atera al da?
Nire ustez, inork ez du gatazka politiko bat dagoenik ukatzen. Areago, jarrera erradikalak mantentzen dituztenekin -Aski da! edota Ermuko Forokoekin- sakonean hitz egiten baduzu, haiek onartzen dute hemen badagoela izaera politikoko gatazka bat.
Edonola ere, gatazka gogortu ahala bereizketa handiago bat eman da. Batetik daude, gatazka politiko horrekin ezin dela deus egin biolentzia erabat desagertu arte -aldi luze batez gainera- esaten dutenak. Hauek, gatazka politikoari irtenbide bat eman aldera burutzen den edozein ahaleginak biolentziaren erabilgarritasuna justifikatzen dutela diote, eta gatazka politikoa eta gatazka biolentoarekin identifikatzen dutenei arrazoia ematen zaiela esan ere. Beste aldean, berriz, hemen biolentzia dago gatazka politikoa dagoelako, eta gatazka politikoa ebazten ez den neurrian biolentzia haren ondorio dela esaten dutenak daude.

Zein da BAKen jarrera garai berri honetan?
BAKek hemen bi gatazka daudela segitzen du esaten. Guk onartzen dugu hemen gatazka politiko bat dagoela, sozietate honetako gutxiengo baino adierazgarri den parte bat ez dela gustura sentitzen bizi dugun artikulazio juridiko-politikoarekin, eta bere xedeak dituela hori aldatzeko. Horregatik, BAKetik uste dugu sektore horrek gatazka politikoa eta gatazka bortitza bereizten ikasi behar duela. Hau da, mehatxatzearen, bahitzearen edo hiltzearen erabakia pertsona batzuek hartzen dute. Ezin dute jarraitu betiko diskurtsoa lantzen, biolentzia gatazka politikoaren ondorioa dela baiezteko. Justifikaezina justifikatzeko saio bat besterik ez da hori.
Bizi dugun egoeran are agergarriagoak azaldu dira bi aldeak. BAKi iruditzen zaio bi jarreren abiapuntuetan akats bat dagoela: Aski da! plataformaren edo Ermuko Foroaren jarrerek ETAri joku egiten diote. ETA dagoelako, nazionalista edo ez-nazionalisten artean hitz egiteari uko egitea ETAri agenda antolatzen uztea da. Ezker abertzalean, eta ENAM delakoan partikularki, gatazka politikoa eta bortizkeria batzean eta identifikatzean, printzipioz, kuestionagarria den kausalitate erlazio bat finkatzen ari da. Biolentziak inertzia bat darama, eta berean diharduenak jakin behar du ez dela berak erdietsi nahi duenaren ehuneko ehuna lortuko. Jende honek pentsatzen badu pistola uztean helburuen ehuneko ehuna lortuko duela, kimera bat proposatzen du. Konstituzioaren aldaketa emanda ere, ez da konformatuko.

Su-etenaren aurreko garaian BAKek deituriko mobilizazio mota zen ETAren biolentziaren aurkako eredu nagusia. Gaur hori aldatu da.
Ez da txarra mobilizatzeko eskaintza anitza izatea euskal sozietatean. Onuragarria da ikustea ez dagoela biolentziaren fenomenoaren aurrean mobilizatzeko eredu bakar bat. Beraz, onartu behar da beste modu bateko mobilizazioak eratzea, guretzako kezkagarria bada ere. Kezkagarria mundu nazionalista moderatua biolentziaren fenomenoaren aurrean bere espazio propioak eta bere moduak eratzen hasia delako, eta mundu ez-nazionalistak, berriz, espazio propio espezifiko bat antolatu duelako mobilizatzeko. Guretzat garrantzitsua den zerbait apurtu da, hau da, biziarekiko errespetuan (politika alderdikoiaren aurretikoa eta elkarbizitzaren muina) sozietateko parte guztiek elkarrekin egon behar dugun printzipioa. Hortaz, deitoragarria izan zen Fernando Buesa eta Diez Elorza ertzainaren hilketak gaitzesteko ekitaldietan eman ziren eszenaratzeak. Desadostasunaren goia ikutu zen orduan. Tamalez, eredu honek tamalez jarraitzen du, biolentzia terroristari aurre egiteko eredu desegokiena izaki.

BAKek sozietatean zuen eragina gutxitu al da?
ETAren biolentziaren aurkako herritarren mobilizazioan, une batez, BAKek protagonismoa ia-ia erabatekoa izan zuela onartzen dugu gure diagnostikoan. Mobilizatzeko eskaintza ugari eta anitzak zeuden garaian BAKena bihurtu zen nagusi. Hedabideen eta ikuspuntu mediatikoaren partetik ez da eskaintza eta eredu erakargarriena izan, ordea. Ez da hedabide nagusiek potentziatu nahi duten eredua behintzat, horretaz ongi jabetu gara. Hedabide nagusiak beste apustu mota baten alde paratu dira. Aski da! plataformaren edo Ermuko Foroaren mobilizazioen alde, esaterako. Mobilizazio mota hori, ordea, ez da gurea bezain integratzailea. Guk beti apustu egin dugu mobilizazio molde integratzaile baten alde, biziaren eta askatasunaren aldeko eskubidea defenditzean, nazionalistak eta ez-nazionalistak, ezkerrekoak nahiz eskuinekoak edota gehiago edo gutxiago ideologizatutako jendea elkarrekin bildu behar dela diogu. Uneon, mobilizatzeko nagusitzen ari diren eskaintzek edo ereduek, biolentzia gaitzesten dugunok berdinagoak izan gaitezen eta ideologikoki sintonia beretsuan mugi gaitezen bilatzen dute. Azkenotan eman diren mobilizazioak eredu horretakoak dira. Ez dira BAKen eredukoak, eta horregatik, BAKekoei baino oihartzun handiagoa ematen zaie hedabideetatik. Gainera, gure kasuan, garai batean hedabideekin une gozoak izan izanak une honetan agerian uzten du lehen bezala ez azaltzea.

Joan deneko astean, aipaturiko bi aldeen arteko liskarrak izan ziren Donostian. Gatazkaren fase berri baten atarian ote gara?
Nik egoera erlatibizatuko nuke. Donostian eman zen liskarra kezkagarria da, baina horrelako gutxi dago. Kontuan hartzen badugu mehatxaturik bizi diren pertsonen portzentaia, onartu behar dugu sozietate hau lasaia eta orekatua dela. Mehatxatuak dauden pertsonen portzentaia oso da altua, eta aldian, behin baino ez da gertatzen Donostian gertaturikoa. Ez zaio garrantzia kendu behar egoera zaila eta gogorra baita, eta era berean kontziente izan behar dugu gizartea ez dagoela "saldu" nahi den bezain zatitua eta oldartua.

Kale borroka delituen eremua areago zabaltzea proposatu du PPk. 14 urtetik 18ra bitarteko gaztetxoak Entzutegi Nazionalean epaitzea aurreikusi du. Zein da BAKen iritzia?
Kontuan hartu behar da jende asko bizi dela mehatxaturik eta honek sozietatean ekimen honen aldeko iritzia sortzen duela. Ekimen hau praktikan jarri aurretik lau puntu hauek kontuan hartu beharko lirateke. Bat, lege aldaketa hauek ez dira arin egin behar, indar politiko guztien kontsentsuen bidez baizik. Bi, adin gutxiko delituak ekiditeko prebentzioa landu behar da. Hiru, zigor neurriek delitu egileen gizarteratzea ekarri behar dute eta horretarako baliabideak jarri behar dira. Lau, kritikoak gara terrorismoarekin lotuak diren delituak bereizten dituen legeriarekin, gazte hauen irudimena indartua izanen baita, delituegileak direla uste beharrean izaera politikoko preso direla pentsatuko baitute.

BAKEAREN ALDE TEMATUA
BAKEAREN ALDE TEMATUA
Pedro Luis Arias eledunak Bakearen Aldeko Koordinakundea (BAK) desegiteko arrazoiak emateko elkarrizketaren zain dagoela dio. ETAren tregoa amaiturik, ordea, zoritxarrez eta ezinbestez, BAKek ere jarraitzeko erabakia hartu behar izan omen du. Bere ustez, ETAren atentatuek tokian tokiko talde bakezaleak biziarazi dituzte, jendea behartua sentitzen baita mobilizatzera. Azken ofentsibaren ondoren lozorroan geratua zen jendea esnatzen hasi omen da berriz.


Azkenak
PAIren biktima guztiak

PAIk sortutako biktimak ez dira bakarrik PAIren Legeak eragindako egonkortze prozesuari esker funtzionarizatutako irakasleak, baizik askoz gehiago. Batzuei nolabaiteko ikusgarritasun mediatikoa eman zaie Steilasek jarritako errekurtsoaren ondorioz; gehienak, alabaina, ikusezinak... [+]


Erriberarako kalitatezko trenbide zerbitzu publikoaren alde

Azken asteotan Castejón-Soria trenbidea berreskuratzeko eta Tuterako tren-geltokia gaur egun dagoen tokian mantentzeko edo, Nafarroako Erriberako hiriburuan Abiadura Handiko Trenaren ustezko geralekuak aitzakiatzat hartuta, hirigunetik kanpo beste bat egiteko... [+]


Ez goaz gerrara. Gerrarik ez, ez gure izenean!

Gerra Urte, Gezur Urte!

Horrela dio esaldiak eta horrela berresten du errealitateak.

Munduan eta Europan dagoen gerra-egoera, horren gorakada etengabea eta horrek Euskal Herrian izan dituen eta izango dituen balizko ondorioak aurreikusita, joan den abenduan hainbat... [+]


Laga hondartza leheneratzea

Laga hondartzaren ezaugarri naturalen leheneratzea duela hiru hamarkada abiatu zen, eta aurrera darrai etenik gabe, erlojuz kontrako lehengoratze mailakatuan.

Laga (Bizkaia) gune aparta da, natura eta gizarte ikuspegitik oso esanguratsua. Kostaldeko legeak eta Urdaibaiko... [+]


135 preso politiko daude eta 66 ateratzen dira kalera baimenen batekin

Larunbat honetan egingo da Bilbon euskal preso politikoen aldeko urteroko manifestazioa. Gero eta preso gutxiago dago, baina 2011n ETAk bere jarduera armatua eten zuenean inork gutxik irudikatuko zuen handik hamabost urtera oraindik gatazka haren ondorioz espetxeratutako... [+]


Lortu da. Lortu duzue! Lortu dugu. Zorionak eta eskerrik asko

Hainbeste urte borrokan horren atzetik ibili ondoren, 34 urte, hain zuzen, oso pozik gaude orain egun batzuk, abenduaren 28an Inuzente egunean, Iruñean, Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak antolatu zuen batzarrean hartu zen erabakiagatik. Zeren ondo bidean,... [+]


Estatu aparatuetatik Juan Mari Jauregi eta bera hil nahi izan zituztela esan du Maixabel Lasak

Donostiako La Cumbre Jauregian bizi ziren orduan Juan Mari Jauregi senarra eta bera, lehena Gipuzkoako Gobernadore Zibila zen garaian, 1990eko hamarkadaren erdialdean. Jauregi 2000. urtean hil zuen ETAk Tolosan.


Noizko berrikusi ANren prozesuak eta epaiak

Jar gaitezen 2025erako proposamen politiko gisa, Espainiako Auzitegi Kolonialaren (AN) epai guztiak berrikusten hasteko eta makila bakoitzak bere belari eusteko.

Unionismoarekin lerrokatutako alderdi, sindikatu eta gizarte-erakunde gehienek, eta ez bakarrik horrela... [+]


Espainiako monarkiak Nafarroako Vianako Printzearen sarietan parte hartzeari ezetz esan dio Parlamentuak

PSNk, EH Bilduk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak bat egin dute  Borboiak Nafarroako kultura sari nagusitik at gera daitezen. Espainiako erregeak 2015etik, Uxue Barkos lehendakari zenetik, ez daude ekitaldi handi honetara gonbidaturik.


2025-01-10 | Gedar
Ate birakariak: Gasteizko klinika pribatu bateko zuzendari izango da Gotzone Sagardui

Vithas San José klinikak fitxatu du Jaurlaritzako Osasun sailburu ohia, kargu publikoa utzi eta urte eta erdira.


Hodeiak murrizten ari dira, klima-aldaketaren kalterako

Hodeiak murrizten ari dira eta horrek eragin nabarmena du klima-aldaketan, NASAko ikertzaile-talde batek ondorioztatu duenez. Terra satelitearen datuak aztertuta, ikusi dute azken 20 urteetan, pixkanaka, baina etengabe, murriztu dela hodeien estaldura. Amerikako Batasun... [+]


Arartekoaren ustez, Martuteneko Agustindarren eraikineko operazioa barruan zeudenak identifikatzeko egin zuten

Iazko martxoaren 14an, polizia operazio handi bat izan zen Martuteneko Agustindarren eraikin okupatuan, Udaltzaingoaren, Ertzaintzaren eta Espainiako Poliziaren eskutik: 56 lagun atera zituzten eraikinetik eta 29 Espainiako Poliziaren komisariara eraman zituzten,... [+]


2025-01-10 | Sustatu
Applek albiste-laburpenak asmatzen ditu inolako axolarik gabe

Adimen Artifizialarekin egindako disparateen biltegia handitzen ari da. Erabiltzaile arruntok sortutakoak txorakeriak izan daitezke neurri handi batean, baina Interneteko erraldoiak berak ari dira halakoak errepikatzen eta horrek larriagoa dirudi, eragin globala izan... [+]


Erizain indigenek herri zapalduentzat ekitatezko osasun zerbitzua aldarrikatu dute

Garbiñe Elizegi baztandarra erizaina da. Abenduan, Zeelanda Berrian egin duten Osasun Ekitaterako Erizaintza Indigenari buruzko Ikerketa izenburuko bilkuran hartu du parte. Bere tesia aurkeztu du: Euskal emakumeek eta genero ez-normatiboek Euskal Herrian osasungintzan... [+]


Eguneraketa berriak daude