24.ALDIAN LAU URTEKO KUMEAREN TXANDA

  • Azpeitiko Ikasberri ikastolak antolatu du Kilometroak 2000 festa. Gipuzkoako Ikastolen aldeko jaia urriaren 1ean izango da, eta 24. edizioa beteko du aurten. Herria bisitatuko duten milaka euskaltzaleen diru laguntza bere patrimonioa sendotu eta eraikuntza berria ordaintzeko erabiliko du Ikasberri ikastolak.
Kilometroak, Gipuzkoako Ikastolen jai handia, hemen dugu berriro. Aurten Azpeitiko Ikasberri ikastola izan da urtez-urte milaka euskaltzale bildu ohi dituen festa antolatzeaz arduratu dena. Guraso, ikasle eta herritarrak azken hilabeteotan buru belarri aritu dira lanean urriaren 1erako dena prest izateko, Euskal Herriko txoko guztietatik hurbilduko baita jendea Azpeitira egun horretan.


HAU DA!

Ikasberri ikastolak aukeraturiko leloa da "Hau da!". Ziurtasun eta irmotasuna adierazten dituen mezua da, eta antolatzaileek gura duten ikastolan ereduaren erakusgarri da. Abiatu duten bidearena, alegia.


LOGOTIPOA

Jaiaren logoa irudikatzerakoan ikaslea hartu dute eredutzat sortzaileek. Bere besoa K letran amaitzen da, eta aipaturiko "Hau da!" leloa seinalatzen du. Tram grafik eta Dida enpresak dira logotipoaren egileak, eta arin identifika daitekeen irudia sortu nahi izan dute.


IBILBIDEA

Aurtengoa zazpi gunetan banaturik dago, eta horietako bakoitzean hainbat zerbitzu izango da. Haur, gazte zein helduek goza ahal izango dute antolatu diren ekitaldiekin. Xoxote (Ikasberri ikastolan), Kakute, Ernio (Loiolan), Murumendi, Ertxin, Indamendi eta Enparantzan kokatua dagoen gunean izango da ekitaldietan parte hartzeko aukera.


EGITARAUA

Goizeko 9:30etatik hasi eta arratsaldeko 20:00ak arte, Azpeitira hurbiltzen denak ez du aspertzeko betarik izango. Egitarau zabala prestatu dute antolatzaileek, eta adin guztietako jendeari zuzenduriko makina bat ekitaldi egingo da zazpi guneetan: haurrentzako jolasak, magia ikuskizunak, txalapartari eta dantzarien emanaldiak, herri kirolak, rapela, izotz eskalada eta abar. Horiez gain, nola ez, kontzertu ugari izango dira Azpeitian. Triki ta ke, Petti, Erramun Martikorena, Imuntzo eta Beloki, Bide Ertzean, Ene Bada, Betagarri, Asgarth eta Hissopus arituko dira, besteak beste, Kilometroak festan.


GARRAIOA

Azpeitira hurbilduko den euskaltzale kopurua kontuan izanda, garraio publikoak erabiltzea aholkatu dute antolatzaileek. Nafarrek eta arabarrek, adibidez, trenak izango dituzte Zumarragaraino, eta ondoren autobus zerbitzu berezia Azpeitiraino. Autoz joatea erabakiz gero, aurrenekoek Tolosa, Zumarraga, Beasain eta Andoaingo bide alternatiboak har ditzaten gomendatzen dute antolatzaileek, eta Arabatik badatoz, Altsasu eta Maltzagako errepideak erabil ditzatela. Bizkaitik datozenentzako, bestalde, komenigarria litzateke autopistan Elgoibarren irtetea.
Azkenik, Iparralde eta Donostialdekoek tren zerbitzu berezia izango dute Zumaiaraino, eta bertatik 30 minutuero irtengo dira autobusak Azpeitiruntz.


ABESTIA

Aurten Sebastian Lizaso bertsolari eta Ikasberri ikastolako gurasoak idatzi du Kilometroak festako abestiaren letra. Doinua berriz Imuntzo eta Belokik jarri diote reggae, ska eta euskal kutsua nahasten dituen kantuari. Txalaparta eta ikasleen ahotsa ere entzun ahal da, eta abesteaz gain norbaitek "hau da ikastolaren festa nagusia" entzun orduko dantza egin nahi badu, Idoia Azkoitiak prestaturiko pausoak ikasi besterik ez du.


HAMAIKA EKITALDI

Kilometroak 2000ren ekitaldi nagusia igande honetan ospatuko den festa izango den arren, antolatzaileek eginiko lana ez da egun honetara mugatzen. Izan ere, urtean zehar ere makina bat ekitaldi izan dira Gipuzkoako ikastolen jaiaren barnean. Abenduaren 3an adibidez, Diego Garcia, Pako Aristi, Jokin Errasti eta beste hainbat pertsona ezagun desfile berezi batean modelo lanetan aritu ziren bertsolarien doinuak lagun zituztela. Otsailaren 26an, bestalde, Azpeitia bertako 13 bertsolari antzezle bilakatu ziren "Hauteskundeak Azpeitian: txuria, gorria eta berdea" bertso-antzerkian parte hartzeko.
Kirolak ere leku garrantzitsua bete du. Aipatzekoak dira, adibidez, abuztuaren 24an Euskadiko beteranoen selekzioak eta Frantziako selekzioak Zarautzen jokaturiko futbol partida eta Diego Garcia korrikalariaren eta Andoni Egañaren arteko apustua. Apustuaren irabazle Egaña izan zen, lasterka bete behar zituen 3,5 kilometroak azkarrago egin baitzituen Diego Garciak bere 5 kilometroak baino.
Azkenik, irailaren bukaera aldera bi kontzertu antolatu dira Kilometroak 2000 festaren barnean. 16an Benito Lertxundi izan zen entzungai Azpeitiko polikiroldegian, eta 26an, Ikasberri Ikastolan Su Ta Gar, Lin Ton Taun, Legen Beltza eta Segabathor taldeak aritu ziren.


LORTURIKO DIRUA ZERTARAKO?

Publifikazio legearen ondoren, 1993an, Ikasberri Ikastola hutsetik hasi zen, eta 600 milioi pezetako inbertsioa egin behar izan zuen egoera berriari egokitzeko. Diru honen zati handi bat, egoitza berria eraikitzeko erabili zen. Hau horrrela izanik, bere patrimonioa sendotu eta eraikuntza ordaintzeko erabiliko du Ikasberri Ikastolak.


KILOMETROAK 2000 BEASAINE

Azpeitiko Ikasberri Ikastolak Beasaingo Ikastolari pasako dio lekukoa, bertan ospatuko baita datorren urtean Kilometroak festa. Goierri aldean ospatuko da, beraz, mende berriko Gipuzkoako ikastolen aldeko lehen jaia.


Azkenak
Sail Ofiziala. 8.eguna
Sinets nazazu


Elon Muskek bilatzen ditu Trumpen botoak AEBetako estatu giltzarrietan

Munduko gizon aberatsenetakoa den Elon Muskek bultzatzen du America Pac ekimen politikorako batzordea, The Guardian-ek jakinarazi duen arabera. Bere zeregina da AEBetako hainbat estatu giltzarritan Donald Trump-entzat botoak biltzea.


700 hildakotik gora Libanon eta Israelen lurreko erasoa gero eta gertuago

Israelek jarraitzen du Libanoko hegoaldeari eta Beiruteko hainbat auzori airez eraso egiten eta, nazioarteko eragileen deiak gero eta handiagoak badira ere, oraingoz ez da su-etenerako aukerarik ikusten.


2024-09-27 | Gedar
Palestinako Agintaritzak erresistentziaren kontra betetzen duen lana salatu dute berriz milizianoek

Palestinako Agintaritzaren segurtasun-indarrek rol aktiboa dute erresistentziako kideen kontra: jazarpena, lapurretak, boikotak eta abar aipatu dituzte, beste behin ere.


Anglosaxoi hitza arrazista da?

Nottinghameko Unibertsitateak Anglosaxoiei eta Vikingoei buruzko Ikasketak masterrari izena aldatu dio: Ingalaterrako Goi Erdi Aroko Ikasketak. Cambridgeko Unibertsitateko Anglo-Saxon England Journal aldizkariari ere izen aldatu zioten lehenago: Early Medieval England Journal... [+]


Victoria Woodhull, lehen hautagaia

New York, 1970eko apirilaren 2a. New York Herald egunkariak Victoria Woodhull (1838-1927) ekintzaile eta brokerraren eskutitz bat argitaratu zuen, 1872ko AEBetako presidente hauteskundeetarako hautagaitzaren berri emanez. Inoizko hautagai gazteena zen; 34 urte izango zituen... [+]


2024-09-27 | Ahotsa.info
Urtarrilaren 11n izanen da presoen etxeratzeko ohiko hitzordu nazionala Bilbon

Datorren urtarrilaren 11n Bilbon Sare Herritarrak deitutako mobilizazioaren leloa “Behin betiko konponbidea” izanen da, eta urtero bezala milaka lagunen babesa espero du Sarek.


2024-09-27 | Eneko Atxa Landa
Donostia Zinemaldia 7.eguna
Bikaintasun esplikagaitza, berriz


Zaintza eta euskara: “Korapilo handia” askatzeko tresnak bilatzen

Euskalgintzaren Kontseiluak Zaintza eta euskara. Sareak eraikitzen jardunaldiak egin ditu irailaren 26an, Donostian. Idurre Eskisabelek, Kontseiluaren idazkari nagusiak, lehen hitzaldian adierazi du “urgentziazkoa” dela gaiari heltzea. Jardunaldien helburua ez da... [+]


Antena 3 telebistak Donostiari buruz egindako erreportaje “arrazista eta sinplista” salatu dute

Antena3 telebista kate espainiarreko Espejo Público saioak erreportaje sentsazionalista bat eman zuen asteazkenean, Donostiako ustezko segurtasun faltaren inguruan eta fokua gazte magrebtarretan jarriz. Erreportajea publikoki salatu du Kaleko Afari Solidarioak (KAS)... [+]


2024-09-27 | Euskal Irratiak
Amaia Fontang
“Hau da etorkinen geroa gobernu berriarekin: kontrola, kanporaketak eta kriminalizazioa”

"Segurtasun gehiago, inmigrazio gutxiago". Bruno Retailleau barne ministro frantsesa argi mintzatu da, kargua hartu berritan. Etorkinen gaineko kontrola azkartu nahi du Michel Barnier lehen ministro eskuindar-kontserbadorearen gobernuak, eta jada Retailleauk aitzinatu... [+]


Eguneraketa berriak daude