PARADISUKO SUGEAK NONAHI

  • Amona Pantxikaren aurpegia aukeratu zuen Z.ARGIAk azalerako. Iraganeko bizipenen erretratuaz gain, garaiko Txileko eta Loiolako aferak bildu zituen.

2021eko uztailaren 19an
Estatu Batuak, Estatu espainiarra eta antzekoen aurreiritzi ofizialei bizkar emanez, 1970eko irailaren haseran, lehendakaritzarako hautagai sozialista bat aukeratu zuen Txileko herriaren gehiengo erlatiboak, Salvador Allende hain zuzen ere. Berehala kontrajarri zitzaizkion besteak, ordea. Larrutik ordaindu beharko zuen herri honek bere ausardia, alegia bere burujabetzaz baliatu ahal izana... Z. ARGIAren 394. zenbakian ageri zen "Chile-ko auteskundeen ondoren: Beldurra" dugu horren adierazgarri.


INPERIALIS-MOAREN INDARKERIA ARINDU NAHIA

D. Izak izenpetzen zuen aipatu azterketa, eta aldizkariaren "nazio-arteko-unea" sailean zetorren. Ezin esan idazlea oso baikor agertzen zenik, aitzitik alde onak eta txarrak zuhur neurtzen ahalegindu zela baizik. Haseratik bertatik hauxe irizten zion txiletarren egoerari: "Iparamerikarrak bere egoaldean bizi diran Herrien senidetasuna egokitera eziñezkoa du. Bai bait dakite bere ekonomi ta politika indarra zenbateraiño Herri hoien menpetasunean finkatua dagoen. Chile-ko politika-giroak ere burruka nagusi horren txispristiñetatik ihes egiterik ez dauka. Frei lehendakariaren berritae-bideak funtsezko eragozpide bat aurkitu du: Iparamerrikaren indarra. S. Allende ere ipar aldeko ekonomiaren nagusikeriak dakarzkin mugeen jabe izango da noski".
Hala ere, hauteskundeen emaitzen nondik-norakoak azaltzerakoan, zera oroitarazten zuen: "Iparamerikak bere intereseen alde erne ta gizendu erazi duan antikomunismoaren gorputza Chilen sendoki iraun arren, bertako herritarrek ez dute atzera egin bere burua sozialistatzat jotzen duan gizonaren alde autarki gehienak emanaz", eta ondorio gisa honoko hau zioen: "Chile-ko auteskundeen ondoren bide egokiak oso mugatuak daudela ikusten baldin bada ere (...), bi gauz nabarmentzen dira. Batetik, Frei-ren eta kristau-demokraten aldakuntza-saioa areago eraman nahi duela Chile-ko herriak eta bestetik, sozialista joerak herriaren zati handi baten begi ona aurkitu duala inperialismoaren indarkeria puskatxo bat arintzeko".


DIRUDI PANPINA...

Dena dela, Z. ARGIAk nazioarteko gaiei antzeman daitekeen garrantzia ematen bazien ere, etxekoei gehiago, bistan da. Eta horrela, irailaren 20ko zenbaki horretan plazaratzen zuen azalean, etxeko hiru gai azpimarratzen zituen: Batetik, "Batasuna behar. Mitxelenaren hitzaldiak". Horren goialdean, berriz, "Euskalerriko amona bat", non Gorritiko amona Pantxika azaltzen zen, "Aida"k izenpetzen zuen argazki handi bezain politean. Argazki hori halako leku pribilegiatuan argitaratzearen arrazoia? Bada, argazkia beraren edertasuna izan zitekeelakoan nago, haren azpian agertzen zen argibidea generikoegia iruditzen baitzait... "Ona emen Gorritiko amona Pantxika. Nafarroan, Euskalerri guzian bezala, amona asko dago, nahiz eta panpiñak irudi. Erria jasotzeko benetako indarra eman dezaigutenak. Zenbat etxekoandre jator, euskaldun, kementsu! Euren seme-alaba ta illobei euskeraz egiten, zuzentasunean jokatzen erakusten dietenak".
Halako poesia ukitu samurra ezin, bada, berrien gordinkeriarekin nahastu eta, behin puntu horretara ailegatu eta gero, honoko hauxe adierazten zitzaion irakurleari: "Gorritiko erriaren berri 11.gn. orrialdean ikus. Bitartean, euskal amona guziei Jean Barbier-ek egin eta Mikel Laboak zabaldu duan 'Amonatxo' abestiaren hitzak eskeintzen dizkiegu". Eta halaxe eskaini ere!
Amona Pantxikaren alboan, ordea, hirugarren gaia zetorren: hau da, "Loiolako kursilloaren berri" ematen zuena. Ikastoletan jardun ahal izateko maistrak prestatzeko edo, egina izango zuten, beharbada, hango gorabeherak kontatzen zituen Jose Lasak, lekuaren eta giroaren aparta goraipatzeaz batera, eta laguntzaile izandako mila jenderi mila bider eskerrak eman ondoren, hauxe zehazten baitzuen: "Leku eta denbora berean, bi kurtsillo edo ikastaro izan ziren. 1. gradukoa bat edo asierakoa, parbulista berriak prestatzeko. 2. gradukoa bestea, au da, igaz egin zen kurtsilloaren jarraipena". Pozik ageri zen idazlea lortutako emaitzekin ere: "Badator, bai, erreka laster eta garbi baten gisa, Loiolako mendi artetik aberastasun bikaiña Euskal Herriko Parbularioetara!".
Baina paradisuan ere sugea agertu omen zen, eta Loiolako horretan antzeko zerbait: "38-ren bat andereñok edo etzuten nai izan matrikula ordaindu, arrazoia aurrez jarririk, alegia, organizazioak eman bear ziela andereño guztiei kontu zenbait diru bildu zen matrikula iturritik eta zertara zijoan diru ura" eta, noski, "erantzuleen aldetik onelako 'presiorik` etzan ontzat eman iñolaz ere. Andereño aipatuek kursilloa egin zuten, matrikularik ordaindu gabe, noski. Baiña bere buruen kalteteko ordea. Areago, beste andereñoen kontura egin zuten ikastaroa egin ere"

Loiolako Kurtsilloaren Berri
Loiolako Kurtsilloaren Berri
Jose Lasa, 1970-IX-20
Areago, beste andereñoen kontura egin zuten ikastaroa egin ere. Agian ori da gaurko zuzena eta justizia. Ori adiskidetasuna. Ori egiazko demokrazia. Beraz, naiz eta kurtsilloa egin, erantzuleak onelako erabakia artzera beartu ziren, naiz eta miñak biotza urratu, alegia, matrikula ordaindu etzuten andereñoei kurtsilloa egindako Agiria ez ematea. Iñungo etxean ez dago sartzerik atetik ez bada. Leioak ez dira etxean sartzeko prestatuak, argiari eta aireari sarrera emateko baizik. Aipatutako andereñoen zerrenda zeatza eskuetan daukagu. Puntu onetaz, laster, emango zaie Ikastoletako Guraso-Batzordei berri eta xeetasun osoak, idatziz. Sartu gera, sartu geranez, "definizioko" garaietan, garaia zanez... "Diplomazi ezti eta gozoko" denborak igaro ziren. Ba dute gurasoak asko edo zenbait andereñorekin zertaz kezkatua! Baiña poz bat ere ba dugu. Loiolako kurtsilloaren ondorioa. Asko andereño, geien geienak, langilleak, ekilibrio onekoak, amatasun jatorrez jantziak, urre garbia. Gure ikastolen argia eta itxaropena

Irakurleek diotena
Irakurleek diotena
Z.I, 1970-IX-20
Yaso dut Zeruko Argia'ren Irailla'ko 6'ngo alea ta benetan arrituta ta mindurik utzi nau zuen "Euskaltzaindiaren Oharra" idazlanak. Aspaldiko irakurle nauzute ta beti ederretsi izan dut zuen aldizkariaren neurritasuna ta oreka. Beti izanak dira, azkenengo urteotan batez ere, h aldeko eta h aurkako idazleak, zuek alderdi artu gabe.
Orain baiñan, ba-dirudi Lekuona Yauna ostikatuta izan ezkero, zuek h'ko alderdia artu duzutela agirian (...) Ken neure izena zuen arpidedunen artean, eta aurrerantzean ez neri biali Zeruko Argia'ren alerik. Tamal zait erabaki au artzen, baiñan olan yokatu bear dudala uste dut. Euskeraren onerako, zerbitzari nauzuten.

Gauzak garbi eta jokabideak garbiago
Gauzak garbi eta jokabideak garbiago
G. Garmendia Esnaola, 1970-IX-20
Begirunea elkarrentzat. Gure artean ez daukaguna, Gehienok ixilka eta ezkutuka gabiltza; baiña besteak agerian eta ozenki eta gogor salatu. Ez dago eskubiderik! Honen gogoko ez danean berehala deitura bat erantsi, zuzen baldin badator eta ez badator, baldin badagokio eta ez badagokio. Hari atsegin etzaionean, berriz, beste era batekoak. Izen bat, deitura bat, txartel bat ezarri eta... bazterrera hori! Eta berriz esango dut: ez dago eskubiderik! Zuri atsegin etzaizunean, "atzerakoi" dala... "apaiz arteko edo eliz kutsukoa" dala... "batasunaren kontrakoa" dala... "eusko-alderdiaren eragiñera" dabillela... eta muzin egin. Jokabide garbia al da? Ez eta ez! Eta bitartean, norbera zer danik azaldu gabe gelditu. Txantxo jantziak eta begitarte edo aurpegietako estalgarriak botatzeko garaia dugu. Bakoitzak bere aurpegia agertzeko ordua, alegia. Mitxelena'k argi eta garbi azaldu zituan hizkuntzaren, kulturaren eta herriaren arteko loturak eta horiekiko begirune beharrak. Gaurko Marx'darrek ez dut pentsaera hori dutenik uste; eta gure arteko "marsista" ustekoek gutxiago.
(...) Besteak beste, Marx'darren jokabide bat ari da nagusitzen gure artean: goikoak, aurrekoak eta aldamenekoak, izen txarrez beztutzea, batetik. Eta mitu berriak sortzea bestetik: "marsismoa"... "langille-herria"... "batasuna"... "gazteak"... e.a. Azkenik, berriz, euskaldunak sakabanatu, batzuk besteen aurka jarri-erazi: "mitu-giro" hontan sartzen ez dana, halako edo honelako da... "batasunaren kontrakoa"... "gazteen aurkakoa"... "zaharra"... "burgesa"... e.a. dala esanaz. Danak txartu erazi nahi honela, gero batzuk besteen aurka borrokatu gaitezen, elkarrengandik eten eta urrundu gaitezen. Gabiltzan danok egiaz eta joka dezagun garbi. Egiak eta jokabide garbiak dute azken-hitza.

Euskal Hit Parade
Euskal Hit Parade
J. M. A., 1970-IX-20
Abuztuaren lehen hamabosteko Euskal Hit Parade-n abesti garailea "Ni ez naiz ni", Fernando Unsainek kantatua. Bere egileak: A. Zubikaray eta Biktor Ureña dira, Pepe Nietok konponduta. Lehen hamar irabazleak hauek dira bere ordenan: "Ni ez naiz ni", Fernando Unsainena; "Aurresku vizcaino", BilbaokoTxistulari Bandarena; "Ikusi mendizaleak", Argoitia anaiarrebak; "Aitor-en hizkuntza zaharra", Urretxindorrak taldearena; "Marcha de San Ignacio", Donostiako Orfeoiarena; "Jabetasuna", Benito Lertxundirena; "Alaitasuna", Eztitxurena; "Asarre nabil", Fernando Unsainena; "Galdua naiz", Unai bikotearena; eta ""Maite zaitut neska", Andonirena. (...)


Azkenak
PAIren biktima guztiak

PAIk sortutako biktimak ez dira bakarrik PAIren Legeak eragindako egonkortze prozesuari esker funtzionarizatutako irakasleak, baizik askoz gehiago. Batzuei nolabaiteko ikusgarritasun mediatikoa eman zaie Steilasek jarritako errekurtsoaren ondorioz; gehienak, alabaina, ikusezinak... [+]


Erriberarako kalitatezko trenbide zerbitzu publikoaren alde

Azken asteotan Castejón-Soria trenbidea berreskuratzeko eta Tuterako tren-geltokia gaur egun dagoen tokian mantentzeko edo, Nafarroako Erriberako hiriburuan Abiadura Handiko Trenaren ustezko geralekuak aitzakiatzat hartuta, hirigunetik kanpo beste bat egiteko... [+]


Ez goaz gerrara. Gerrarik ez, ez gure izenean!

Gerra Urte, Gezur Urte!

Horrela dio esaldiak eta horrela berresten du errealitateak.

Munduan eta Europan dagoen gerra-egoera, horren gorakada etengabea eta horrek Euskal Herrian izan dituen eta izango dituen balizko ondorioak aurreikusita, joan den abenduan hainbat... [+]


Laga hondartza leheneratzea

Laga hondartzaren ezaugarri naturalen leheneratzea duela hiru hamarkada abiatu zen, eta aurrera darrai etenik gabe, erlojuz kontrako lehengoratze mailakatuan.

Laga (Bizkaia) gune aparta da, natura eta gizarte ikuspegitik oso esanguratsua. Kostaldeko legeak eta Urdaibaiko... [+]


135 preso politiko daude eta 66 ateratzen dira kalera baimenen batekin

Larunbat honetan egingo da Bilbon euskal preso politikoen aldeko urteroko manifestazioa. Gero eta preso gutxiago dago, baina 2011n ETAk bere jarduera armatua eten zuenean inork gutxik irudikatuko zuen handik hamabost urtera oraindik gatazka haren ondorioz espetxeratutako... [+]


Lortu da. Lortu duzue! Lortu dugu. Zorionak eta eskerrik asko

Hainbeste urte borrokan horren atzetik ibili ondoren, 34 urte, hain zuzen, oso pozik gaude orain egun batzuk, abenduaren 28an Inuzente egunean, Iruñean, Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak antolatu zuen batzarrean hartu zen erabakiagatik. Zeren ondo bidean,... [+]


Estatu aparatuetatik Juan Mari Jauregi eta bera hil nahi izan zituztela esan du Maixabel Lasak

Donostiako La Cumbre Jauregian bizi ziren orduan Juan Mari Jauregi senarra eta bera, lehena Gipuzkoako Gobernadore Zibila zen garaian, 1990eko hamarkadaren erdialdean. Jauregi 2000. urtean hil zuen ETAk Tolosan.


Noizko berrikusi ANren prozesuak eta epaiak

Jar gaitezen 2025erako proposamen politiko gisa, Espainiako Auzitegi Kolonialaren (AN) epai guztiak berrikusten hasteko eta makila bakoitzak bere belari eusteko.

Unionismoarekin lerrokatutako alderdi, sindikatu eta gizarte-erakunde gehienek, eta ez bakarrik horrela... [+]


Espainiako monarkiak Nafarroako Vianako Printzearen sarietan parte hartzeari ezetz esan dio Parlamentuak

PSNk, EH Bilduk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak bat egin dute  Borboiak Nafarroako kultura sari nagusitik at gera daitezen. Espainiako erregeak 2015etik, Uxue Barkos lehendakari zenetik, ez daude ekitaldi handi honetara gonbidaturik.


2025-01-10 | Gedar
Ate birakariak: Gasteizko klinika pribatu bateko zuzendari izango da Gotzone Sagardui

Vithas San José klinikak fitxatu du Jaurlaritzako Osasun sailburu ohia, kargu publikoa utzi eta urte eta erdira.


Hodeiak murrizten ari dira, klima-aldaketaren kalterako

Hodeiak murrizten ari dira eta horrek eragin nabarmena du klima-aldaketan, NASAko ikertzaile-talde batek ondorioztatu duenez. Terra satelitearen datuak aztertuta, ikusi dute azken 20 urteetan, pixkanaka, baina etengabe, murriztu dela hodeien estaldura. Amerikako Batasun... [+]


Arartekoaren ustez, Martuteneko Agustindarren eraikineko operazioa barruan zeudenak identifikatzeko egin zuten

Iazko martxoaren 14an, polizia operazio handi bat izan zen Martuteneko Agustindarren eraikin okupatuan, Udaltzaingoaren, Ertzaintzaren eta Espainiako Poliziaren eskutik: 56 lagun atera zituzten eraikinetik eta 29 Espainiako Poliziaren komisariara eraman zituzten,... [+]


2025-01-10 | Sustatu
Applek albiste-laburpenak asmatzen ditu inolako axolarik gabe

Adimen Artifizialarekin egindako disparateen biltegia handitzen ari da. Erabiltzaile arruntok sortutakoak txorakeriak izan daitezke neurri handi batean, baina Interneteko erraldoiak berak ari dira halakoak errepikatzen eta horrek larriagoa dirudi, eragin globala izan... [+]


Erizain indigenek herri zapalduentzat ekitatezko osasun zerbitzua aldarrikatu dute

Garbiñe Elizegi baztandarra erizaina da. Abenduan, Zeelanda Berrian egin duten Osasun Ekitaterako Erizaintza Indigenari buruzko Ikerketa izenburuko bilkuran hartu du parte. Bere tesia aurkeztu du: Euskal emakumeek eta genero ez-normatiboek Euskal Herrian osasungintzan... [+]


Eguneraketa berriak daude