MENDEAREN BEGIA

  • Azken mendeko fotokazetaritzak eman dituen emaitza esanguratsuez bete dituzte Donostiako Boulevard 1 erakustokiko hiru solairuak. Kutxa eta EHIGEren eskutik eta urriaren lehena bitarte, argazkiz argazki ehun urteko ibilbidea egiteko parada izango du bisitariak.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Duela bi urte, 1900etik 1935era bitarteko argazkiak izan ziren. Iaz, berriz, 1936-1970 arteko irudien txanda izan zen. Orain aurreko bi erakusketetan bildutakoei azken 30 urteko argazkiak erantsi eta "Fotokazetaritzaren mende oso bat" bildu dute duela hilabete gutxi Kutxak Donostiako Boulevardean zabaldu zuen areto berrian. Egungo nahiz iraganeko kazetari grafikoen 466 lan dira ikusgai orotara.
Argazkiez gain, garai ezberdinetako argazki kamarak eta hainbat egunkari eta aldizkari paratu dituzte bisitariak kontsulta ditzan. "Ilustration" aldizkari frantsesaren kasuan, Gerra Zibilak eztanda egin zueneko alea dago ikusgai; barruan, besteak beste, Irungo mugan jende andana korrika ihes egiten erakusten duen argazki ikusgarria dago. Carrero Blancok zuzentzen zuen "Mundo" aldizkariko 1945.eko zenbakiarekin batera, "Arriba" eta "Vértice" falangisten ale bana jaso dute. Alemania nazitik etorritako "Signal" ere hor dago. Bertako argitalpenik ere ez da falta: "Ere", "Zeruko Argia", "Euskadi sioux", "Garaia", "Punto y Hora"...
Argazki gehienak Kutxaren Fototekako fondoetatik atera dituzte Euskal Herriko Informatzaile Grafikoen Elkarteko (EHIGE) kideek. Gehienak diogu, hirugarren eta azken ataleko argazki batzuk EHIGEko kideek beraiek egindakoak direlako.

Errepublika, atalez atal. Goiko aretora jo eta bisitariak mende hasieratik Gerra Zibilera bitarteko irudiak izango ditu ikusgai. Gaika daude ordenaturik eta kirol irudi bitxiak paratu dituzte sarrera gisa: auto lasterketak Lasarteko zirkuitoan, txirrindulari probak Donostiako Boulevardean. Politika atalak garbi uzten du Errepublikako protagonistek Euskal Herrira egindako bisitaldietan bertako argazkilariak adi egoten zirela. Eta ez soilik politikariak hurbiltzen zirenean, pertsonaia famatu mordoa izan baitzen urte horietan Kontxako pasealekuan edo Iruñeko zezen plazan erretratatua. Uholde, istripu eta bestelakoek ere ez zieten gerra aurreko argazkilarien kamarei ihes egin.

Gerra eta ondorenak. Erakusketaren bigarren zatiari Eusko Jaurlaritzaren eta Agirre lehendakariaren irudiek ematen diete hasiera. Bitxikeria gisa, lehenengo Ertzaintzako kide "motorizatuen" irudi bat ere badago. Baina berehala dator gerra: Ormaiztegiko zubi suntsitua, Durangoko eliza atari bonbardatua eta, nola ez, Gernika.
Diktadura garaietan militarrak, elizgizonak, prozesioak... sarritan ageri dira argazkietan, protagonistek maiz eskua ondo gora dutela, badaezpada. Bisitariak Himmler Gestapoko burua ikus dezake Irungo geltokian edo Manuel Fraga gaztea Donostiako gazteluan.

Trantsiziotik hona. 70eko hamarkadako argazkietan Felipe Gonzalez, Txiki Benegas, Mario Onaindia... gazte ageri dira. Mayor Orejari ez zaio oraindik bizarra urdindu eta Odon Elorzak ilea du buruan.
Euskal kulturaren pizkundearen isla modura, Gaur taldeko kideen argazkiak ipini dituzte. Reala eta Athletic-eko jokalariak zelaira ikurriñarekin atera zireneko argazki ezaguna ere bertan da, Kursaal zaharra bota zutenekoa bezalaxe. Usurbilgo Sagardo Eguna, Ordiziako Feria, Donostiako Euskal Jaiak... ospakizunen argazkirik ez da falta, ezta bertsolaritzaren ingurukorik ere (Amurizak, oraindik bizarrik gabe, lehen txapela irabazi zuenekoa, kasu).
Politikaren esparruan, Txomin Iturbe atxilotu zutenekoa, Juan Carlos erregearen edota Aita Santuaren bisitaldia, Leitzarango autobiaren inaugurazioa, Lizarrako akordioa, Ardanza eta Ibarretxe lehendakariak... horien guztien irudiak daude ikusgai.
Everesteko hainbat euskal espedizio, Moneoren kuboak, Orfeoiaren mendeurrena,Irun eta Hondarribiako alardeak, Donostiako Zinemaldia, Indurain eta Olano Donostiako Alderdi Ederren... Amaitu da mendearen errepasoa eta Santa Agedako ospitale psikiatrikoko bi irudi ageri dira erremate gisa. Azken ehun urteko eromena islatzeko asmoz, agian .

"Orainaren begirada" Ordizian da egunotan
"Orainaren begirada" Ordizian da egunotan
Euskal Herriko Informatzaile Grafikoen Elkarteak beste argazki erakusketa bat du egunotan abian. Hilaren 28a bitarte Ordiziako Barrena Kultur Etxean dago ikusgai "Orainaren begirada" titulupean. Duela hilabete batzuk eman zitzaion hasiera erakusketa ibiltari honi eta hemendik aurrera ere Euskal Herriko beste hainbat tokietan izango da ikusgai. Orotara 40 egileren lanak bildu ditu EHIGEk erakusketan. Izen gehienak Euskal egunkari eta aldizkarietako argazkien alboan agertzen diren berberak dira: Edurne Koch, Ander Gillenea, Joxe Lacalle, Conny Beyreuther, Karlos Korbella... Euren eguneroko lanean jasotako irudiak dira egunotan Barrena Kultur Etxeko hormetan zintzilik daudenak eta, horregatik, gaiak anitzak dira: kirola, kultura, gerra, festa...
Gainera, EHIGEk gonbidapen berezia luzatu zien Juan Luis Goenaga margolariari eta Ricardo Ugarte eskultoreari. Horrela, bien argazkiak ere ikusgai dira.
Badira 40 egile horien artean, dagoeneko lanean jarduten ez dutenak. Hilik daude batzuk, beste batzuk kamera alboratu dute urte luzetan horretan jardun ondoren. Juantxo Egaña EHIGEko kidearen esanetan, "gaur egungo argazkilariek horien eragina jaso dugu eta horregatik nahi izan dugu haien lanak ere bertan egotea". Besteak beste, Pascual Marin-en "ofizialtasuna", Arturo Delgadoren haustura edota Sigfrido Kochen eredu estetikoak euren isla dute erakusketan.


Azkenak
Martxoak 3tik 49 urte
“1976ko Gasteizko greben mugimendua eskola politikoa izan zen”

Martxoak 3ko sarraskiaren 49. urteurrena beteko da astelehenean. Grebetan eta asanblada irekietan oinarritutako hilabetetako borroka gero eta eraginkorragoa zenez, odoletan itotzea erabaki zuten garaiko botereek, Trantsizioaren hastapenetan. Martxoak 3 elkartea orduan... [+]


Memoria bala bat da buruan

1976ko martxoaren 3an, Gasteizen, Poliziak ehunka tiro egin zituen asanbladan bildutako jendetzaren aurka, zabalduz eta erradikalizatuz zihoan greba mugimendua odoletan ito nahian. Bost langile hil zituzten, baina “egun hartan hildakoak gehiago ez izatea ia miraria... [+]


2025-02-28 | ARGIA
1936-1976an Nafarroan errepresaliatutako 407 irakasleak, nortzuk ziren?

Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Memoriaren Nafarroako Institutuak "Maistrak eta maisu errepresaliatuak Nafarroan (1936-1976)" hezkuntza-webgunea aurkeztu du.


2027an ixten hasi behar diren zentral nuklearrak mantentzeko eskatu diote Iberdrolak eta Endesak Espainiako Gobernuari

Espainiako Estatuko zentral nuklearrak itxi ez daitezen aktoreen presioak gora jarraitzen du. Otsailaren 12an Espainiako Kongresuak itxi beharreko zentral nuklearrak ez ixteko eskatu zion Espainiako Gobernuari, eta orain berdin egin dute Endesak eta Iberdrolak.


2025-02-28 | ARGIA
“Erdalduntzeko makina” salatzeko kanpaina abian jarri du Bilboko Guka mugimenduak

Gukak “Bilbo erdalduntzen duen makina” ikusaraziko du kanpainaren bidez. 24 orduz martxan dagoen makina salatuko dute, eta berori “elikatu eta olioztatzen dutenek” ardurak hartzea eskatuko dute. Euskararen aldeko mekanismoak aktibatzea aldarrikatuko dute.


'Errealitatearen harribitxiak'
Arreta galdu barik

ERREALITATEAREN HARRIBITXIAK
Nork: Josu Iriarte, Nerea Lizarralde, Jare Torralba eta Amets Larralde. Mikel Martinezek zuzenduta eta Jokin Oregiren testuetatik abiatuta.
Noiz: otsailaren 21ean.
Non: Bilboko 7katu... [+]


2025-02-28 | Gedar
Adin txikiko neska bati eraso dio Sarako kirol entrenatzaile batek

 15 urteko emakume bati egin dio eraso Izarra klubean jarduten zuen pilota entrenatzaile batek.


Nafarroako Gobernuak Estatuaren indarkeriaren beste zazpi biktima aitortu ditu

Nafarroako Gobernuak ofizialki aitortu ditu gure lurraldean giza eskubideen urraketa larriak jasan zituzten Estatuaren indarkeriaren beste zazpi biktima. Horien artean, hitzez hitz “motibazio politikoko biktima gisa” aitortzen ditu Patxi Erdozain, Eneko Compains,... [+]


Odon Elorzak Donostiako San Bartolomeko merkataritza zentroaren kontrako plataforma aurkeztu du

Donostiako alkate ohiak webgune bat sortu du, eta plataformarekin bat egiteko eskatu die herritarrei.


2025-02-28 | Sustatu
Webtest.eus: webguneen segurtasuna autoebaluatzeko tresna

PuntuEus-ek doako tresna erabilgarri bat jarri du edonoren eskura, webguneen segurtasuna erraz ebaluatzeko. Webtest.eus izeneko autoebaluazio-tresna honi esker, erabiltzaileek beren webgunearen segurtasun-maila modu sinple eta argian azter dezakete.

 


Okzitaniako A69 autobidea
Justiziak ezeztatu du obren gauzapena zekarren prefetaren ordenantza

"Historikotzat" jo du otsailaren 27an plazaraturiko epaia Lurraren Altxamenduak sare ekologista antikapitalistak. Bere aldetik, epaiaren "krudelkeria" salatu eta helegitea jarriko duela jakitera eman du Frantziako Estatuak. Duela hogei urte baino gehiago jarri... [+]


Arabako ospitaletako komunen irisgarritasun falta salatu du Eginaren Eginez elkarteak

Elkarteko Elena Avalosek salatu du aulki gurpildunarekin komunera sartzea oztopatzea, pertsona desgaituen eskubideen, autonomiaren eta duintasunaren kontra doala.


Txema Monterok EAJ birsortzea proposatu du, ‘Deia’-k zentsuratutako artikulu batean

Joan den asteartean La Vanguardia-n argitaratutako artikuluan egin zuen proposamena Txema Montero abokatu bizkaitarrak. 30 urtez Deia egunkariko kolaboratzailea izan da eta lehenik hara bidali zuen bere artikulua, baina egunkariak ez zion argitaratu.


Eguneraketa berriak daude