NAFAR-PIRINIOAN "MENDIXUT" ALDIZKARIA BADABIL

  • Nafar-pirinioko herri eta bailaretan jazotzen diren gertaeren berri emango duen herri-aldizkaria sortu berri dute. Egunotan iraileko alea prestatzen dabiltza eta laster batean egongo da kalean salgai "Mendixut" hilabetekaria.

2007ko otsailaren 21ean
LIragan abuztutik aitzina, nafar-pirinioko herri-komunikazioa plazaratu eta indartu gura duen "Mendixut" herri-aldizkaria abian da. Hilabetekari sortu berri honen bitartez, Nafar-pirinioko herriek hedabide ezberdinetan izan duten agerpen urria areagotu, eta, bide beraz, herri eta bailaren artean aise antzeman daitekeen informazio eza sustatu gura dute aldizkariko sortzaileek. "Azterketa bat egin ondoren kargutu ginen hedabideetan Pirinioetako informaziorik ez zela agertzen, eta ageri bazen ere urria zela. Gainera, herri eta bailaren arteko komunikazio falta nabarmena da aspaldidanik. Haatik, gure arteko informazio gabezi horren handia ikusirik 'Mendixut' aldizkaria sortzea erabaki genuen", adierazi digu aldizkariaren sortzaile, bultzatzaile eta langile den Maite Mandozek.
Euskal Herrian barrena herri-aldizkarien kopurua (Nafarroan, besteak beste, "Ttipi-ttapa" eta "Guaixe" dira sona handikoenak) oparoa den arren, berri bat sortzea ez da katramila erraza, afera askori aurre egin behar baitzaio. Izatez, plazaratu aurretik Maite Mandoz eta Rita Labiona emakumeek -aurretiaz kazetari arituak eta "Mendixut" aldizkariaren sustatzaileak- denbora asko eman dute aldizkariaren proiektua erregosten, eta, azkenean erabakia hartu eta aldizkaria sortu dute. Izena bera ere nafar-pirinioko orografia ezaguturik ezin egokiagoa da (aldapa handiko mendia, mendixut. Estornes Lasa, Bernardo, "Erronkariko Uskararen hiztegia"), horrelakoetan izena gogoratzen erraza, eta, aldi berera, inguruarekin identifikatu behar izaten baita. Orobat, orografikoki berezia den alderdi horrek baditu bere abantaila eta atzerabideak. Jaioberri den aldizkariaren etorkizuneko jomuga Nafar-pirinioak sor dezakeen informazioaz arduratzea den arren, egun Erronkari, Zaraitzu, Nabaskoitz Almiradioa, Aezkoa, Auritz, Orreaga eta Aurizberri bailaretako jazoerak bildu eta herritarrei helaraztea du bere xedea. Halaz guztiz, bailaretako biztanleria eta enpresen kopurua urria izanik, mugatu xamar lan egin beharko dute, aldizkarian txerta daitekeen publizitatea ez baita nahi adinakoa izanen. Gainera, oraingoz sikiera, ez dute dirulaguntzarik jaso, lanpostu berriak sortzeagatik diru-partidarik hartuko badute ere. Dena den, abantailak egon badaude, bertako biztanleria, esaterako, oso ohitua dago harpidetzara, eta datuek adierazten dutenez, gurago izaten dute prentsa idatzia etxean jaso erostera joatea baino. Gertaera horrek, ziurrenik, etorkizun laburrean harpidetza -urteko harpidetza 5.000 pezetakoa (200 libera) da- indartuko du, kioskoetan-eta aldizkaria salgai dagoen arren.
Esan ez badugu ere, "Mendixut" aldizkariaren egoitza Otsagabia herrian dago lekutua eta bertan hiru emakumezko ari dira beharrean: kazetari bi eta komertzial bat. "Hastapenak ez omen dira errazak izaten eta oraingoz hiru pertsona baino ez gabiltza proiektuan lanean. Halarik ere, aldizkariari patxada hartu diogu eta hasierako beldurrak uxatu ostean, kolaboratzaile bila hasi gara, modu horretara herri-bazter gehiagotara helduko garenaren esperoan" diosku Rita Labiona kazetariak. Edozelan ere, aldizkariak mintzagai dituen bateko zein bestelako berriek beti izango dute informazio lokala abiapuntu, bizilagunen bizimodua eta bertako berriak gailentzen direlarik. Dohaineko abuztuko alean (arestian aitatutako bailaretan 3.000 ale partitu ziren) adibidez, Nafar-pirinioko egoera sozio-ekonomikoa izan zuten aztergai, eta gai horren garatzeko lau alkate eta hiru junta-buru ipini zituzten autu-mautuan, nafar lurralde horrek bizi duen egoera aztertu eta irtenbideak bilatu guran. Iraileko alean, ostera, garraldako seme den Pablo Mandazen-en bizia irakurri ahal izanen dugu. Gazte-gaztetarik Venezuelara joaniko 88 urteko biologoak berein Irakaskuntza Zentro sortu eta bultzatu ditu, ikerkuntza, irakaskuntza eta produkzioa landuz. Beti ere, gizaseme baztertuen fabore eta bertako kulturaren errespetuan. Agi denez, edozeineko informazioak beti izanen du Nafar-pirinioa abiapuntu. Erreportaje edo jazoera konkretu horiekin batera bestelako gai batzuk ere jorratu dira; eta, bidenabar, erran dezagun aldizkariak bederatzi atal edo sail dituela zehazki: erreportajea edo elkarrizketa, herriz-herrikoa, inguruko langintzak, ingurugiroa, kultura, agenda, kirolak eta aisia. Orotara, 32 orrialdeko aldizkari patxadazkoa.

ALDIZKARI ELEBIDUNA. Edonongo herri-aldizkari batek herria duenez aztergai, bizi gura badu bederik, inguruneak eta biztanleriak dituen berezitasun sozialetara derrigor egokitu behar du. Halabeharrez, "Mendixut" aldizkariak ere horixe berori egin du. Hartara, Nafar-pirinioko datu soziolinguistikoei begirada bat emanez gero, kargutuko gara aipagai ditugun bailara eta herrietako euskaldunen zenbatekoa maila berekoa ez dena eta, aldizkarikoek egoera hurretik ezagun dutenez, datuei eutsi diete. Maite Mandoz kazetariaren esanetan, "Pirinioko egoera linguistikoa herriz-herri asko aldatzen da. Aezkoan, esaterako, %25 euskalduna da, eta Erronkarin, ostera, %10. Horregatik bada, errealitatearen berri jakinik gure aldizkaria elebiduna da, euskararen presentzia apur gorabehera %20-25 delarik". Alabaina, haboroz haboro dira D ereduan matrikulatzen diren umetxoak, edota euskaltegietan matrikulatzen diren biztanleak, eta ziurrenik etorkizun laburrean hedabide berri honen euskararen erabilera handitzen joanen da.


Azkenak
Amatasunaren giltzarik gabe

AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea:  Elena Diaz.
Zuzendaritza:  Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]


Bayrouren aurkako zentsura mozioak porrot egin ondoren, Herritar Fronte Berria zatituta dago

Ostegun arratsaldean egin dute bozketa eta, aurreikusitako moduan, François Bayrou lehen ministroaren aurkako zentsura mozioak ez du aurrera egin. Izan ere, eskuin muturreko Batasun Nazionalaren sostengurik gabe, ez zuen aurrera egiteko aukerarik.


2025-01-17 | ARGIA
Hasi da denboraldia, Saizarren eta Alorrenenean txotxa irekita

Asteazkenean egin zuten ekitaldia Astigarragako Alorrenean, Sagardoaren Lurraldeak hala erabakita. Ostegunean egin du txotx hasierako festa propioa Usurbilgo Saizarrek.


Iruñeko Erorien Monumentuaren eraispena eskatzeko manifestazioa egingo dute larunbat honetan Iruñean

Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]


2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


2025-01-17 | ARGIA
Spoiler, gurasokeria, ziborg, santujale eta guakamole, Euskaltzaindiaren Hiztegiko azken eguneratzeen artean

2024ko bigarren seihilekoaren lanaren emaitzak jaso ditu Euskaltzaindiak. Forma berriak eta aurretik zeudenen osatzeak aurkeztu ditu. Forma berrietan, oraingoan, batez ere, sukaldaritzako hiztegia landu dute. EITB eta Berria-ko edukiak hartu dituzte iturritzat.


Jesus Carrera “diktadurak sortutako egoera bidegabeen biktimatzat” aitortu du Hondarribiko udalak

Jesus Carreraren erailketaren 80 urteurrenean udal adierazpena plazaratu dute Hondarribiko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek.


Tokiko espezieekin osatutako basoa landatzeari ekingo diote igandean Arrankudiaga-Zollon

Lursailaren jabeak hitzarmena sinatu du Lurgaia Fundazioarekin eta Sagarrak talde ekologistak deialdia zabaldu du landaketara batzeko. Zaraobe Institutuko ikasleak asteartean aritu ziren zuhaitzak landatzen.


2025-01-17 | Antxeta Irratia
Dagoeneko 1.000 autoinkulpaziotik gora bildu ditu J’accuse kanpainak

Irunen autoinkulpazio sinadurak biltzeko deia luzatu dute San Juan plazan urtarrilaren 18an, larunbatarekin, 10:00etatik 13:00era. Urtarrilaren 26an «modu masiboan» Irunen hasiko den manifestazioan parte hartzera deitu dute eragileek, «migrazio politika... [+]


2025-01-17 | Gedar
Soraluzen ‘desokupei’ aurre egiteagatik deklaratu beharko du lagun batek

 Ekainaren 5ean bota zituzten Desokupacyl enpresako bi matoi Sorazuletik, eta bi pertsona identifikatu zituen Poliziak. Urtarrilaren 29an deklaratu beharko du haietako batek.


Ezezkoa eman dio Eskoriatza eta Aramaio arteko parke eolikoari Espainiako Gobernuak

Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demokratikorako Ministerioak atzera bota du Statkraf multinazionalak Araba eta Gipuzkoa artean eraiki nahi zuen Itsaraz parke eolikoa.


Bizkaiko Foru Aldundiko langileen eta euskararen alde elkarretaratzea egin dute Bilbon

Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileak elkarretaratzea egin dute langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen alde.


2025-01-16 | Euskal Irratiak
Laborantzari buruzko ikuspegi desberdinak agerian, Departamenduko Laborantza Ganbararako bozetan

Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeen kanpaina abiatu da. Urtarrilaren 14an bozetara aurkezten diren hiru sindikatuen ordezkariekin bi oreneko eztabaida sakona antolatu zuten Euskal Hedabideek, osoki euskaraz.


Eguneraketa berriak daude