LANEKO ANTOLAMENDUA ERABAKIGARRIA DA LANEKO OSASUNERAKO

  • Estatistikek diotenez, laneko antolamenduak, onerako edo txarrerako, erabateko eragina du langileen osasunean. Sindikatuek egunetik egunera zorrotzago eskatzen dute antolamenduaren hobekuntza, osasun arazo larriak saihesteko eta estresari, depresioari, arazo kardiobaskularrei eta abarri aurre hartzeko.

2007ko otsailaren 21ean
Duela gutxi arte langileen eta sindikatuen kezkak laneko istripu jakinetara eta, batez ere, larri eta hilgarrietara bideratzen ziren. Lan arloko legediak ere ez zuen gehiegi sakontzen laneko istripuak edo gaixotasunak zehazterakoan. Duela gutxi arte lanbidearen ondoriozko hainbat gaixotasunek nekez gainditzen zuten gaixotasun arruntaren muga, eta ez zitzaien gaixotasun profesionalen izaera onartzen. Gaur egun gai honekiko sentiberatasun handiagoa sumatzen da, eta zorroztasun eta sakontasun handiagoz aztertzen da lan osasunaren esparrua. Sindikatuek ere bide hori jorratu dute eta lan osasuna kabineteak osatu dituzte, mediku, psikologo, psikiatra eta sindikalisten laguntza izanik. Aurrerapen horiek egin badira ere, oraindik, lan arloko legedia oso urrun dabil dinamika eta errealitate horri behar bezala erantzuteko. Nolanahi ere, egia esateko, bai sindikatuak eta bai Administrazioa bide onetik ari dira lanean.
Esaten ari garenaren adierazgarri gisa, LABen Laneko Osasunerako Kabineteak joan den azaroan "Zaintzen" aldizkarian argitaratutako txostenaren berri emango dugu. Txostenak laneko antolamendua eta arrisku psikosozialak. Monografiko honen aurkezpenean sindikatu abertzaleak adierazten duenez, gure herrialdean, laneko osasunari dagokionez, duela hamarkada batzuk bezalaxe, funtsean laneko istripuen prebentzioa soilik lantzen da, eta ahaztu egiten da gizonezkoen erdiek baino gehiagok eta emakumeen %80k Zerbitzuen sektorean egiten dugula lana, eta hirugarren sektorerako prozesua guztiz geldiezina dela. Oraingo planteamenduaren ondorioz, lanbide mota hau arrisku txikiko lanbidetzat hartzen da, eta prebentziorako baliabideak, berriz, betidanik arrisku handiko sektoretzat hartu diren haietara -nekazaritza, eraikuntza eta industriara- bideratzen dira. Laneko arriskua neurtzeko garaian, txostenak dioenez, langileen osasuna benetan zaindu nahi bada, neurri handi batean lanaren antolamendu desegokiaren ondorio diren arrisku psikosozialak ere kontuan hartzen hasi beharra dago.


Antolamendua eta osasuna.

Sindikatuek gai honekiko duten ikuspegia ezagutzeko, ezin egokiagoa zaigu aipatu berri dugun LAB sindikatuaren monografikoak lantzen dituen gaien zerrendari begirada bat ematea: lanaren antolamendua, arrisku berriak eta erronka berriak; lanaren antolamendua edo arrisku psikosozialak, ahaztutako ebaluazioa; antolamendua eta adimenaren kalteak, antolamendua eta Osasuna. Soldatapeko emakumeen osasunak lotura estua du lanaren berrantolaketarekin; arrisku psikosozialen bestelako alderdiak: lan emozionala eta gehiegizko zirikatzea; antolamenduari atxikitako arriskuak neurtu egin daitezke eta neurtu egin behar dira; legeria sakabanatuegia dago eta urria da lanaren antolamenduan esku hartu ahal izateko; laneko antolamenduari atxikitako arazoei aurre egiteko bidea, ekintza sindikala.
"Lanbidea eta kalte mentala. Antolamendua eta Osasuna" txostena Moreno Suescun, sindikatu abertzaleko Laneko Osasunerako Kabineteko partaideak egin du. Hego Euskal Herriaren ingurunean azterketa estatistikorik ia ez dagoela ikusirik, Laneko Baldintzei buruzko Estatuko Inkestako Emaitzen Laburpenean (1999) argitaratutako datu batzuk biltzen ditu. Horrela, elkarrizketatu direnen heren batek baino gehiagok (%36,5) azken hiru hilabeteetan lan handia edo oso handia izan duela uste du, eta lantegi batekolangile kopurua handiagoa den heinean ehuneko hori ere handiagoa da. Emakumeen kasuan gehiago gertatzen da (%45,5) gizonezkoenean baino (%32,4).
Inkestako erdiek baino gehiagok (%61,9) dioenez arreta maila handia edo oso handia eduki behar du lanean, eta herenak baino zerbait gehiagok lan erritmo bizia du (%37,6) edo eginkizun errepikakorrak betetzen ditu (%34,6). Batez beste, gizonezkoek astean 40,47 ordu egiten dute lan, eta emakumezkoek 38,25 ordu. Langileen laurden batek ez du inolako autonomiarik bere lana antolatzeko edo etenaldiak egiteko. Inkestako erdiek baino gehiagok uste dutenez, ez dute enpresan gora egiteko aukerarik izan.
Inkesta berean ageri denez,estresak eta depresioak eragiten dituzte lanaren ondoriozko kontsulta gehien (%11,9), gihar eta artikulazioetako arazoen ondoren (%40). Oso kontuan hartzekoak dira baita ere, estresak arazo ergonomikoak sortzeko duen eraginari buruzko azkenaldi honetako susmoak.
Inkestako partaideentzat arriskurik gogaikarriena lanpostuaren ezegonkortasuna da. Eraikuntzan eta industrian istripuak, kutsatzaile kimikoak edo zama fisikoa ageri dira arrisku kezkagarrienen artean. Zerbitzuen sektorean, berriz, kontrola, komunikaziorik eza, ezarritako erritmoa edo autonomiarik eza dira langileen ezinegona eragiten dutenak

Depresio arrisku handiago eta txikiagoko lanak
Depresio arrisku handiago eta txikiagoko lanak
Aipatzen ari garen txostenean, laneko antolamendu akatsen ondoriozko kalteak ere ageri dira, eta Euskal Herritik kanpo egindako bi azterketen arabera depresio arrisku handiago eta txikiagoak dituzten lanbideak biltzen ditu. Lan mota bakoitzak adimenari eragiten dion kaltea ezberdina dela egiaztatzen da. Horri buruzko azterketak ez dira errazak, zeren ezberdintasun jakin batzuk laneko ezaugarriez gain bestelako hainbat ezberdintasunen ondorio ere izan baitaitezke, esaterako, heziketa maila, adin eta alkoholaren kontsumo ezberdintasunak ere bere eragina izan baitezake.
Ikerketa egiterakoan adimen arazoen maiztasun ezberdinak kontuan izan dituzten azterketak aukeratu ditu txosten honek. Horrela depresioari eta lanbideari atxikitako bi azterketaren laburpena jasotzen du. Horietako bat Grosh eta Murphyk duela gutxi egindakoa da, eta depresioen maiztasuna alderatzen du, 239 lanbidetan aritzen diren 8.500 langileri egindako galdeketa baten bide. Datuak alderatzeko garaian kontuan izan ziren arraza, generoa eta lan ordu kopurua bezalako ezaugarriak. Horren arabera, depresio arriskurik handieneko lanak honako hauek dira: merkataritza gune txikietako zerbitzariak, artxibozainak, garraio eta mezularitza arlokoak, sukaldaritzako eta janariak prestatzeko lanak, tornulariak, lehorrean garbitzeko zerbitzuetako langileek, doitasun handiko lanak, pintoreak, posta bulegoetako lana, inprimategi lana, ibilgailuen salmenta, eskola aurreko eta haur zikloko irakasleak, erreminta egileak eta tapizatzaileak. Bestalde, Eaton, James, Mandel eta Marrisonek egindako azterketaren arabera, depresio arriskurik handieneko lanak honakoak lirateke: lan informatikoak, datuen grabaketak, segurtasun zerbitzuak, abokatuak, irakasleak eta idazkariak.
Lehen azterketaren arabera, depresio arriskurik txikieneko lanak hauek dira: ingeniariak, mekanikari aeronautikoak, artearekin zerikusia dutenak, merkataritzako irakasleak, negozioak, marketina, kontsultoreak, aholkulariak, alikatatzaileak, igeltseroak, hizkuntza irakasleak, harreman publikoak, altzarien salmenta. Bigarren azterketaren arabera: ingeniariak eta osasun arloko teknikariak.
Txostenak dioenez, gai honi buruzko azterketen emaitzak kontinente batetik beste batera lekualdatzea okerrerako bidea izan daiteke. Lanbidearen esanahia bera ere ezberdina da kontinente batzuetatik besteetara. Espainiako Estatuan Lanbideen Sailkapen Nazionalak jarduera ekonomikoen eta kategorien irizpideak elkartzen ditu, eta EEBBetan, berriz, lanean burutzen diren eginkizunei begiratzen zaie.
Txostenaren arabera, hainbat lanbidetako depresio kopuru handiaren zergatia zenbait arrazoietan oinarritzen da. Garunerako toxiko kimikoen eraginpean egoteak arrisku kimikoaren esparruan sartzen gaitu: pintoreak (disolbatzaile bentzenikoak), nekazariak (pestizidak), ehungintza (karbono disulfuroa), lehorrean garbitzeko lanak, industria kimikoa eta abar. Beste lanbide batzutan adimen arazo gutxiago izan ohi da, langileen hautaketa zorrotza dagoelako (esaterako, suhiltzaileen kasuan) edo dauden gehiegizko arriskuen ondorioz bestelako arrazoiengatik -istripuak, arnasarekiko arazoak, minbizia...-lehenago hil daitekeelako.
Baina, nolanahi ere, txostenaren azken atalak dioenez, geroz eta nabarmenago ikusten da hainbat lanbidetan aritzen direnen adimen arazoak laneko antolamenduaren inguruko akatsek -laneko gehiegizko eskakizunek, hari buruzko kontrolik ezak, gizarte laguntza kaskarrak- eragiten dituztela. Dirudienez, ikasketa maila eta dirusarrera gisako eragileek ez dute eraginik arrisku ezberdintasunean


Azkenak
PAIren biktima guztiak

PAIk sortutako biktimak ez dira bakarrik PAIren Legeak eragindako egonkortze prozesuari esker funtzionarizatutako irakasleak, baizik askoz gehiago. Batzuei nolabaiteko ikusgarritasun mediatikoa eman zaie Steilasek jarritako errekurtsoaren ondorioz; gehienak, alabaina, ikusezinak... [+]


Erriberarako kalitatezko trenbide zerbitzu publikoaren alde

Azken asteotan Castejón-Soria trenbidea berreskuratzeko eta Tuterako tren-geltokia gaur egun dagoen tokian mantentzeko edo, Nafarroako Erriberako hiriburuan Abiadura Handiko Trenaren ustezko geralekuak aitzakiatzat hartuta, hirigunetik kanpo beste bat egiteko... [+]


Ez goaz gerrara. Gerrarik ez, ez gure izenean!

Gerra Urte, Gezur Urte!

Horrela dio esaldiak eta horrela berresten du errealitateak.

Munduan eta Europan dagoen gerra-egoera, horren gorakada etengabea eta horrek Euskal Herrian izan dituen eta izango dituen balizko ondorioak aurreikusita, joan den abenduan hainbat... [+]


Laga hondartza leheneratzea

Laga hondartzaren ezaugarri naturalen leheneratzea duela hiru hamarkada abiatu zen, eta aurrera darrai etenik gabe, erlojuz kontrako lehengoratze mailakatuan.

Laga (Bizkaia) gune aparta da, natura eta gizarte ikuspegitik oso esanguratsua. Kostaldeko legeak eta Urdaibaiko... [+]


135 preso politiko daude eta 66 ateratzen dira kalera baimenen batekin

Larunbat honetan egingo da Bilbon euskal preso politikoen aldeko urteroko manifestazioa. Gero eta preso gutxiago dago, baina 2011n ETAk bere jarduera armatua eten zuenean inork gutxik irudikatuko zuen handik hamabost urtera oraindik gatazka haren ondorioz espetxeratutako... [+]


Lortu da. Lortu duzue! Lortu dugu. Zorionak eta eskerrik asko

Hainbeste urte borrokan horren atzetik ibili ondoren, 34 urte, hain zuzen, oso pozik gaude orain egun batzuk, abenduaren 28an Inuzente egunean, Iruñean, Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak antolatu zuen batzarrean hartu zen erabakiagatik. Zeren ondo bidean,... [+]


Estatu aparatuetatik Juan Mari Jauregi eta bera hil nahi izan zituztela esan du Maixabel Lasak

Donostiako La Cumbre Jauregian bizi ziren orduan Juan Mari Jauregi senarra eta bera, lehena Gipuzkoako Gobernadore Zibila zen garaian, 1990eko hamarkadaren erdialdean. Jauregi 2000. urtean hil zuen ETAk Tolosan.


Noizko berrikusi ANren prozesuak eta epaiak

Jar gaitezen 2025erako proposamen politiko gisa, Espainiako Auzitegi Kolonialaren (AN) epai guztiak berrikusten hasteko eta makila bakoitzak bere belari eusteko.

Unionismoarekin lerrokatutako alderdi, sindikatu eta gizarte-erakunde gehienek, eta ez bakarrik horrela... [+]


Espainiako monarkiak Nafarroako Vianako Printzearen sarietan parte hartzeari ezetz esan dio Parlamentuak

PSNk, EH Bilduk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak bat egin dute  Borboiak Nafarroako kultura sari nagusitik at gera daitezen. Espainiako erregeak 2015etik, Uxue Barkos lehendakari zenetik, ez daude ekitaldi handi honetara gonbidaturik.


2025-01-10 | Gedar
Ate birakariak: Gasteizko klinika pribatu bateko zuzendari izango da Gotzone Sagardui

Vithas San José klinikak fitxatu du Jaurlaritzako Osasun sailburu ohia, kargu publikoa utzi eta urte eta erdira.


Hodeiak murrizten ari dira, klima-aldaketaren kalterako

Hodeiak murrizten ari dira eta horrek eragin nabarmena du klima-aldaketan, NASAko ikertzaile-talde batek ondorioztatu duenez. Terra satelitearen datuak aztertuta, ikusi dute azken 20 urteetan, pixkanaka, baina etengabe, murriztu dela hodeien estaldura. Amerikako Batasun... [+]


Arartekoaren ustez, Martuteneko Agustindarren eraikineko operazioa barruan zeudenak identifikatzeko egin zuten

Iazko martxoaren 14an, polizia operazio handi bat izan zen Martuteneko Agustindarren eraikin okupatuan, Udaltzaingoaren, Ertzaintzaren eta Espainiako Poliziaren eskutik: 56 lagun atera zituzten eraikinetik eta 29 Espainiako Poliziaren komisariara eraman zituzten,... [+]


2025-01-10 | Sustatu
Applek albiste-laburpenak asmatzen ditu inolako axolarik gabe

Adimen Artifizialarekin egindako disparateen biltegia handitzen ari da. Erabiltzaile arruntok sortutakoak txorakeriak izan daitezke neurri handi batean, baina Interneteko erraldoiak berak ari dira halakoak errepikatzen eta horrek larriagoa dirudi, eragin globala izan... [+]


Erizain indigenek herri zapalduentzat ekitatezko osasun zerbitzua aldarrikatu dute

Garbiñe Elizegi baztandarra erizaina da. Abenduan, Zeelanda Berrian egin duten Osasun Ekitaterako Erizaintza Indigenari buruzko Ikerketa izenburuko bilkuran hartu du parte. Bere tesia aurkeztu du: Euskal emakumeek eta genero ez-normatiboek Euskal Herrian osasungintzan... [+]


Eguneraketa berriak daude